MUNDUA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Adigea

Adigea

Adigeako Errepublika
Eremua: 7.600 km2.
Hiriburua: Maikop.
Hiri nagusiak: Adigeisk.
Hizkuntzak: adigera eta errusiera, biak dira ofizialak.
Biztanleak: 439.996 lagun (2010). Errusiarrak gehiengo dira (%66); jatorrizko biztanleak adige edo txerkesak dira, eta %23 dira beren errepublikan. Adige edo txerkesak talde bera dira (ikus Karatxai-Txerkesia).
Erlijioak: adige edo txerkesak musulmanak dira (sunitak, nagusiki).
Jakingarriak: Errusiako errepublika autonomoa da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

AFGANISTAN

AFGANISTAN

Afganistango Islamiar Errepublika
Herritar izena: afganistandar/afganiar.
Eremua: 652.225 km2.
Hiriburua: Kabul (kabuldar).
Hiri nagusiak: Bagram, Herat, Ghazni, Jalalabad, Kandahar, Kunduz, Mazar-i-Xarif, Xindand, Xir Khan Bandar, Towraghondi, Zaranj.
Dirua: afgani.
Hizkuntzak: daria (persieraren aldaera bat, %50) eta paxtunera (%35) dira ofizialak (alfabeto perso-arabiarrez idazten dira); uzbekera eta turkmenera (%11) eta beste 30 mintzaira inguru (%4; balutxera eta paxaiera nagusiki).
Biztanleak: 33,4 milioi (NBE, 2012). Paxtun (%42), tajik (%27), uzbeko (%9), hazara (%9), aimak (%4), turkmen (%3), balutx (%2) eta beste (%4).
Erlijioak: musulman sunita (%80), musulman xiita (%19), beste (%1).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. H hasperenduz bukaturiko hitzak kontsonantez bukaturikoak bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahek', 'Al-Fatahen', 'Al-Fataheko'...

 

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

AFRIKA ERDIKO ERREPUBLIKA

Afrika Erdiko Errepublika
Herritar izena: afrikaerditar.
Eremua: 622.984 km2.
Hiriburua: Bangi (bangiar).
Hiri nagusiak: Berberati, Buar, Bambari, Birao, Bossangoa, Bria, Ndele, Nola.
Dirua: CFA franko.
Hizkuntzak: frantses (ofiziala), sango (hizkuntza nazionala, 400.000; 'lingua franca' gisa, 5 milioi lagunek erabiltzen dute Afrika Erdiko Errepublikan eta inguruko estatuetan), bayera, bandera, bakera, sarera eta beste hainbat.
Biztanleak: 4,6 milioi (NBE, 2012). Baya (%33), banda (%27), mandjia (%13), sara (%10), mboum (%7), m'baka (%4), yakoma (%4) eta beste (%2).
Erlijioak: sinesmen indigena (%35), katoliko (%25), protestante (%25), musulman (%15). Sinesmen animistek eragin handia dute kristauen artean.

erdarazeuskaraz
Chari / ShariXari (ibaia)
Ubangui / OubanguiUbangi (ibaia)
 

Aingira

Aingira

Herritar izena: aingirar.
Eremua: 102 km2.
Hiriburua: The Valley.
Hiri nagusiak: Blowing Point Village.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingelesa da ofiziala.
Biztanleak: 15.400 lagun (NBE, 2008). Beltz (%90,1), mulato (%4,6), zuri (%3,7) eta beste (%1,6).
Erlijioak: gehienak protestanteak dira. Horien artean, anglikano (%29), metodista (%23,9), beste protestante batzuk (%30,2). Katoliko (%5,7), zehaztugabe eta sinesgabe (%4,3), eta beste (%5,2).
Jakingarriak: Karibe itsasoko kolonia britainiarra.
 

Alania

Jakingarriak: Ikus Ipar Osetia-Alania.
 

ALBANIA

ALBANIA

Albaniako Errepublika
Herritar izena: albaniar.
Eremua: 28.748 km2.
Hiriburua: Tirana (tiranar).
Hiri nagusiak: Durres, Elbasan, Kavaje, Korce, Shengjin, Shkoder, Vlore, Fier, Berat, Lushnje.
Dirua: lek.
Hizkuntzak: albaniera (ofiziala), greziera, vlach, erromani, zenbait mintzaira eslaviar.
Biztanleak: 3,2 milioi (NBE, 2012). Albaniar (%95), greziar (%3), beste (%2; vlach, ijito, serbiar, bulgariar, mazedoniar). Greziarren inguruko datuetan, ez datoz bat Albaniako estatistika ofizialak eta greziar erakundeenak.
Erlijioak: erlijioaren gaineko estatistika fidagarririk ez dago, hainbat urtez mezkitak eta elizak ixteko agindua eman baitzuen gobernuak, eta erlijio jarduerak galarazi. Emango ditugun datuak gutxi gorabeherakoak dira: musulman (%70), ortodoxo albaniar (%20), katoliko (%10).
 

ALEMANIA

ALEMANIA

Alemaniako Errepublika Federala
Herritar izena: aleman/alemaniar.
Eremua: 357.021 km2.
Hiriburua: Berlin (berlindar).
Hiri nagusiak: Bonn, Hanburgo, Munich, Kolonia, Frankfurt am Main (edo Frankfurt), Essen, Dortmund, Stuttgart, Dusseldorf, Duisburg, Hannover, Leipzig, Potsdam.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: aleman; sorabiera onartua da Kottbus eta Bautzen hirien barrutietan; danierak, frisierak (12.000) eta erromani hizkuntzak ere badute ezagutza ofiziala, eta babestuak daude.
Biztanleak: 82 milioi (NBE, 2012). Alemaniar (%91,5), turkiar (%2,4), kurdu (%0,5), beste (%6,1; serbiar, kroaziar, bosniar, italiar, errusiar, greziar, poloniar, espainiar, albaniar). Gutxiengo nazionalak izenekoak ere badira: daniar (50.000), frisiar (60.000), ijito (70.000), sorabiar (60.000).
Erlijioak: katoliko (%32,1), protestante luterano (%31,8), musulman (%4,5), sinesgabe eta beste (%31,5). 30.000 judu inguru bizi dira egun Alemanian (%0,1).

erdarazeuskaraz
Aachen / Aix-la-Chapelle / AquisgranAkisgran
Aargau / Argovie / ArgoviaArgovia
AntepomeraniaAurrepomerania
Augsbourg / AugsburgoAugsburg
Bayern / Baviere / BavieraBavaria
Brandenburg / Brandenbourg / BrandeburgoBrandenburgo
BraunschweigBrunswick
CarlsruheKarlsruhe
CasselKassel
Coblence / CoblenzaKoblenz
Cobourg / CoburgoCoburg
Deux-ponts / Dos PuentesZweibrucken
Dresden / DresdeDresden
East Prussia / Prusse-Orientale / Prusia OrientalEkialdeko Prusia
EsmalcaldaSchmalkalden
Franconie / FranconiaFrankonia
Freiburg / Fribourg / FriburgoFriburgo
Gottingue / GotingaGottingen
Hamburg / Hambourg / HamburgoHanburgo
HanovreHannover
IenaJena
Karl-Marx-StadtChemnitz
Koln / Cologne / ColoniaKolonia
Konstanz / Constance / ConstanzaKonstantza
Lake Constance / Lac de Constance / Lago ConstanzaKonstantzako aintzira
Lausitz / Lusatia / Lusace / LusaciaLusazia
LouisbourgLudwigsburg
Magdebourg / MagdeburgoMagdeburg
Marbourg / MarburgoMarburg
Mayence / MagunciaMainz
Mecklembourg / MecklemburgoMecklenburg
MunchenMunich
NeustrieNeustria
NurnbergNurenberg
Oldenbourg / OldemburgoOldenburg
Pfalz / Palatinat / PalatinadoPalatinatua, -a
Regensburg / RatisbonneRatisbona
Rheinland / RhenanieRenania
SaarSarre / Saarland
Sachsen / Saxe / SajoniaSaxonia
SarrebruckSaarbrucken
Schwaben / Swabia / SouabeSuabia
Speyer / Spire / EspiraSpira
ThuringeTuringia
Trier / TrevesTreveris
TubingaTubingen
West Prussia / Prusse-Occidentale / Prusia OccidentalMendebaldeko Prusia
WestfalenWestfalia
WolfsburgoWolfsburg
WurtembergWurttemberg
WurtzbourgWurzburg
Alemaniako landerrak

erdarazeuskaraz
Baden-Württemburg / Baden-Württemberg / Bade-Wurttemberg / Baden-WurttembergBaden-Wurttemberg
BerlinBerlin
Brandenburg / Brandebourg / BrandeburgoBrandenburgo
Freie Hansestadt Bremen / (Free Hanseatic City of) Bremen / Brême / BremenBremen
Freie und Hansestadt Hamburg / (Free Hanseatic City of) Hamburg / Hambourg / HamburgoHanburgo
Freistaat Bayern / (Free State of) Bavaria / Baviere / BavieraBavaria
Freistaat Sachsen / (Free State of) Saxony / Saxe / SajoniaSaxonia
Freistaat Thüringen / (Free State of ) Thuringia / Thuringe / TuringiaTuringia
Hessen / HesseHessen
Mecklenburg-Vopommern / Mecklenburg-Western Pomeramia / Mecklembourg-Poméranie occidentale / Mecklemburgo-Pomerania OccidentalMecklenburg-Aurrepomerania
Niedersachsen/Lower Saxony / Basse-Saxe / Baja SajoniaSaxonia Beherea, -a
Nordrhein-Westfalen / North Rhine-Westphalia / Rhénanie-du-Nord-Westphalie / Renania del Norte-WestfaliaIpar Renania-Westfalia
Rheinland-Pfalz / Rhineland-Palatinate / Rhénanie-Palatinat / Renania-PalatinadoRenania-Palatinatua
Saarland / SarreSarre
Sachsen-Anhalt / Saxony-Anhalt / Saxe-Anhalt / Sajonia-AnhaltSaxonia-Anhalt
Schleswig-HolsteinSchleswig-Holstein
 

ALJERIA

ALJERIA

Aljeriako Herri Errepublika Demokratikoa
Herritar izena: aljeriar.
Eremua: 2.381.740 km2.
Hiriburua: Aljer (aljertar).
Hiri nagusiak: Oran, Konstantina, Annaba, Batna, Sidi Bel Abbes, Biskra, Setif, Tilimsen, Bexar, Ghardaia, Tamanrasset, Tinduf (saharar iheslarien kanpalekua da).
Dirua: dinar aljeriar.
Hizkuntzak: arabiera (%81, ofiziala); frantses (administrazio hizkuntza); amazigera (ofiziala eta nazionala) edo hizkuntza berbereak (%19; horien artean, kabilieraz mintzo dira 3 milioi lagun).
Biztanleak: 36,5 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%70), amazig (%30; horien artean, tuareg nazioa).
Erlijioak: musulman sunita (ofiziala, %99), kristau eta judu (%1).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
AhaggarHoggar (Hoggar mendigunea)
Alger / ArgelAljer
Atlas saharien / Atlas Sahariano / Saharan AtlasSaharako Atlasa
Atlas tellien / Atlas Telliano o Atlas del Tell / Tell AtlasTell-eko Atlasa
Bone/BonaAnnaba
BougieBejaia
Chelif / ShelifXelif (ibaia)
Constantine / Constantina / QacentinaKonstantina
Grand Erg OrientalEkialdeko Erg Handia
Kabylie / CabiliaKabilia
Oranie / OranesadoOranerria
OrleansvilleXlef
PhilippevilleSkikda
Tizi-UzuTizi Uzu
Tlemcen / TremecenTilimsen
WahranOran
Transkripzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (hitz amaieran; esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ine-n-n (hitz amaieran; esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou,ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

 

Altai

Altai

Altaiko Errepublika
Herritar izena: altaitar.
Eremua: 92.600 km2.
Hiriburua: Gorno-Altaisk.
Hizkuntzak: errusiera eta altaiera, biak dira ofizialak.
Biztanleak: 206.168 lagun (2010). Jatorrizko altaitarrak %30,6 dira beren errepublikan, eta %57 errusiarrak dira. Badira talde txikiago batzuk ere: kazakh (%5,97), telengit (%1,18), tubal (%0,76), ukrainar (%0,71).
Erlijioak: altaitarrak xamanismoaren jarraitzaile izan dira tradizioz, eta errusiarrak kristau ortodoxoak dira nagusiki. Azkenaldian, budismoa ere hedatu da.
Jakingarriak: lehen, Gorno Altai. Errusiako errepublika autonomoa da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula.
 

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

AMERIKETAKO ESTATU BATUAK

Ameriketako Estatu Batuak, AEB
Herritar izena: estatubatuar.
Eremua: 9.631.418 km2.
Hiriburua: Washington (washingtondar). Washington izeneko estatua ere bada; ez nahasi.
Hiri nagusiak: New York, Los Angeles, Chicago, Houston, Filadelfia, Phoenix, San Diego, San Antonio, Dallas, San Jose, Detroit, Indianapolis, Jacksonville, San Frantzisko, Miami, Baltimore, Atlanta, Boston, New Orleans.
Dirua: dolar estatubatuar.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik maila federalean, baina ingelesak betetzen du 'de facto' funtzio hori, eta AEBetako Senatuak zuzenketa bat onartu zuen 2006an, ingelesa 'hizkuntza nazional' izendatzeko. Dozenaka hizkuntza indiar, gehienak desagertzeko zorian. 20.000 hiztunetik gora honako herri hauen hizkuntzek dituzte soilik: navajo (178.000), ojibwa (7.000 AEBetan eta 48.000 Kanadan) eta dakota (18.000 AEBetan eta 4.000 Kanadan). Inuit hizkuntza ere desagertzeko zorian dago AEBetan. Gaztelaniaz ere mintzatzen dira gutxiengo hispanoko asko (28,1 m.).
Biztanleak: 316 milioi (NBE, 2012). Zuri (%81,7), beltz (%12,9), asiar (%4,2), amerindiar (%1). AEBetako biztanle askok latinoamerikar jatorria dute (%17), baina ez dituzte talde etnikotzat hartzen.
Erlijioak: protestante (%54), katoliko (%25,9), judu (%1,4), musulman (%0,6), budista (%0,5), hindu (%0,4), beste (%0,7), sinesgabe (%15).
Menpeko herrialdeak: Puerto Rico, Birjina Uharte Amerikarrak (Karibe), Ipar Marianak, Guam, Samoa Estatubatuarra, Wake (Pazifikoa). Beste hainbat uharte eta atoloi ere badituzte AEBek beren mende, baina horietan ez da inor bizi (Faunaren Babes Sistema Nazionalaren zati dira): Baker uhartea, Howland uhartea, Jarvis uhartea, Johnston atoloia, Kingman Reef, Midway uhartea, Navassa uhartea, Palmyra atoloia.

erdarazeuskaraz
Admiralty Island / île de l'Amirauté / isla del AlmirantazgoAlmirantegoaren uhartea
Aleutian Islands / Aléoutiennes / AleutianasAleutiar Uharteak edo Aleutiarrak
Appalachian Mountains / ApalachesAppalacheak, Appalache mendiak
CaliforniaKalifornia
Cape Canaveral / Cabo Cañaveral Cañaveral lurmuturra
Cape Prince of Wales / cap Prince-de-Galles / cabo Príncipe de GalesGalesko Printzearen lurmuturra
Cascade Range, Cascade Mountains / chaîne des Cascades / cordillera de las CascadasUr jauzien mendikatea
Central Valley / Vallée Central / Valle CentralErdialdeko Harana
ColoradoColorado
Death Valley / Vallée de la mort / Valle de la MuerteHeriotzaren harana
Far West / Lejano OesteMendebalde Urruna
Grand Canyon / Gran Cañón / Cañón del ColoradoArroila Handia
Great Basin / Grand Bassin / Gran Cuenca Arro Handia
Great Salt Lake / Grand Lac Salé / Gran Lago SaladoAintzira Gazi Handia
HawaiHawaii
Inside Passage / Passage Intérieur / Pasaje Interior o Paso InteriorBarnealdeko pasaia
Louisiane / LuisianaLouisiana
Midwest / Middle West / Medio OesteMendebalde Ertaina
MinesotaMinnesota
MisisipiMississippi
MisuriMissouri
New England / Nouvelle-Angleterre / Nueva InglaterraIngalaterra Berria
New HampshireNew Hampshire
New Mexico / Nouveau Mexique / Nuevo MéjicoMexiko Berria
North Carolina / Caroline du Nord / Carolina del NorteIpar Carolina
North Dakota / Dakota du Nord / Dakota del NorteIpar Dakota
Nouveau Orleans / Nueva OrleansNew Orleans
Nueva JerseyNew Jersey
Nueva YorkNew York
Pacif Coast Ranges / chaînes côtières du Pacifique / cadena costera del Pacífico, Cordillera del PacíficoBareko kostako mendikateak / Pazifikoko kostako mendikateak
Pensilvania / PennsylvaniePennsylvania
PhiladelphiaFiladelfia
Prince of Wales Island / île du Prince de Galles / isla Príncipe de GalesGalesko Printzearen uhartea
Red River / rivière Rouge / río RojoIbai Gorria
Rio Grande Rio Grande (Mexikon, Rio Bravo deitua)
Rocky Mountains / Rocheuses Montagnes / Montañas RocosasMendi Harritsuak
Saint Lawrence Island / île Saint-Laurent / isla San LorenzoSan Laurendi uhartea
Salt River / rivière Salée / río SaladoIbai Gazia
San FranciscoSan Frantzisko
San LuisSaint Louis
Sierra NevadaSierra Nevada
Sonoran Desert / désert de Sonora / desierto de SonoraSonorako basamortua
South Carolina / Caroline du Sud / Carolina del SurHego Carolina
South Dakota / Dakota du Sud / Dakota del SurHego Dakota
Syracuse / SiracusaSyracuse
TejasTexas
West Virginia / Virginie-Occidentale / Virginia OccidentalMendebaldeko Virginia
White River / rivière White / río BlancoIbai Zuria
 

ANDORRA

ANDORRA

Andorrako Printzerria
Herritar izena: andorratar.
Eremua: 468 km2.
Hiriburua: Andorra la Vella (andorratar).
Hiri nagusiak: Les Escaldes, Encamp, Sant Julia de Loria, La Massana, Canillo, Ordino.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: katalan (ofiziala), gaztelania, frantses eta portuges.
Biztanleak: 79.300 lagun (NBE, 2011). Espainol (%43), andorratar (%33), portuges (%11), frantses (%7), beste (%6).
Erlijioak: katoliko.
Jakingarriak: Andorra Herrialde Katalanen parte da.
Transkripzioak: leku izenak idazteko, katalanezko erak erabiltzen ditugu.
 

ANGOLA

ANGOLA

Angolako Errepublika
Herritar izena: angolar.
Eremua: 1.246.700 km2.
Hiriburua: Luanda (luandar).
Hiri nagusiak: Ambriz, Huambo, Benguela, Kabinda, Lobito, Lubango, Luena, Malanje, M'Banza Kongo, Namibe, Porto Amboin.
Dirua: kwanza.
Hizkuntzak: portuges (ofiziala), bantu hizkuntzak eta Afrikako beste zenbait hizkuntza: umbundu, kimbundu, kongo, wechokwe, ganguelera...
Biztanleak: 20,2 milioi (NBE, 2012). Ovimbundu (%37), kimbundu (%25), bakongo (%13), mestizo (%2; afrikar-europar) eta beste (%22; chokwe, ganguela, nhaneca-humbe, herero, xindunga...).
Erlijioak: sinesmen tradizional (%47), katoliko (%38), protestante (%15).
Jakingarriak: zenbait talde independentista daude Kabindako probintzian, iparraldean; tartean FLEC izenekoa (Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea), eta talde hori zatitu ostean sortu zen beste bat, FLEC-FAC (Kabindako Barrendegia Askatzeko Frontea-Kabindako Indar Armatuak).

erdarazeuskaraz
Cuanza / Coanza / KuanzaKwanza (ibaia)
Cubango / KubangoOkavango (ibaia)
CabindaKabinda
 

ANTIGUA ETA BARBUDA

ANTIGUA ETA BARBUDA

Herritar izena: antiguar, barbudar, Antigua eta Barbudako.
Eremua: 442,6 km2.
Hiriburua: Saint John’s (saintjohnstar).
Hiri nagusiak: English Harbour, All Saints, Bolands, Willikies, Old Road, Parham, Liberta, Freetown, Cedar Grove, Codrington.
Dirua: Karibe ekialdeko dolar.
Hizkuntzak: ingeles (ofiziala). Gehienek patois hitz egiten dute, ingelesa oinarrian duen kreolera. Bertako dialektoak ere badaude.
Biztanleak: 90.800 lagun (NBE, 2010). Beltz (%90 inguru), mestizo, britainiar, portugaldar, libanoar, siriar.
Erlijioak: protestante (%73,7; anglikano, moraviar, metodista, zazpigarren eguneko adbentista), katoliko (%10,8), Jehovaren lekuko (%1,2), rastafari (%0,8) eta beste (%13,5).
 

Antilla Holandarrak

Jakingarriak: Ikus Holandarren Antillak.
 

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

ARABIAR EMIRERRI BATUAK

Arabiar Emirerri Batuak
Herritar izena: emirerritar, emirerribatuar.
Eremua: 82.880 km2.
Hiriburua: Abu Dhabi (abudhabiar).
Hiri nagusiak: Dubai, Al-Ain, Xarja, Ras al-Khaima, Mina Saqr, Umm al-Qaiwain, Ajman, Khor Fakkan, Fujairah, Ruwais.
Dirua: dirham.
Hizkuntzak: arabiera (ofiziala), ingeles, persiera, hindi, urdu.
Biztanleak: 8,1 milioi (NBE, 2012). Arabiar (%25, baina %12 soilik bertakoak), indopakistandar eta Asia hegoaldekoak (%45), irandar (%17) eta beste (%8; Asiako beste herrietakoak eta Afrikakoak).
Erlijioak: musulman (%96; horietarik %84 sunitak eta %16 xiitak), kristau, hinduista eta beste (%4).
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus alfabeto arabiarretik eta perso-arabiarretik transkribatzeko taula.

erdarazeuskaraz
Strait of HormuzOrmuzko itsasartea
Transkipzio taula

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx (esaterako, Txad)
dh, ghdh, ghd, gdh, gh (esaterako, Abu Ghraib)
iyah, -iya-iyah, -iya-iyah, -iya-iya (esaterako, Nasiriya)
jj, djyj (esaterako, Najaf)
kkkk (esaterako, Karbala, Kuwait)
khkhjkh (esaterako, Khartum, Khomeini)
n-ne-n-n (esaterako, Jenin)
qqqq (esaterako, Al-Qaeda, Qatar)
sssss (esaterako, Mosul, Aswan)
shchshx (esaterako, Raxid)
ththzth (esaterako, Baath)
uouuu (esaterako, Mubarak)
wou, ww, uw (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Kuwait, Aswan), u
yi, yy, iy (bokal artean edo bokal aurrean; esaterako, Diwaniya), i (esaterako, Hudaida)

1. Izen bat bokala + '–h' letraz amaitzen denean, '-h' hori ezabatu egingo da mutua denean, eta bere hartan utzi ahoskatzen bada: 'Al-Fatah', baina 'Diwaniya', 'Nasiriya', 'Al-Arabiya'. 2. Kontsonante bikoitzak bere hartan utzi: 'Falluja'; 'Hezbollah'; 'Amman'; 'Hussein'. 3. Artikulua letra larriz hasieran, eta xehez tartean. Marratxoz loturik idazten da: 'Al-Jaafari', 'Al-Fatah', 'Deir ez-Zor'. 4. 'H'-z bukaturiko hitzak letra hori ez balego bezala deklinatuko dira: 'Al-Fatahk', 'Al-Fatahren', 'Al-Fatahko'...

 

ARGENTINA

ARGENTINA

Argentinako Errepublika
Herritar izena: argentinar.
Eremua: 2.766.890 km2.
Hiriburua: Buenos Aires (buenosairestar).
Hiri nagusiak: San Miguel de Tucuman, Resistencia, San Juan, Santa Fe, Cordoba, Rosario, Mendoza, Rio Cuarto, La Plata, Bahia Blanca, Mar del Plata, San Carlos de Bariloche, Viedma, Comodoro Rivadavia, Puerto Santa Cruz, Ushuaia.
Dirua: peso.
Hizkuntzak: gaztelania da ofiziala 'de facto'. Hainbat hizkuntza indiar, horietako asko desagertzeko zorian: kitxua, guaraniera (ofiziala 2004. urteaz geroztik Corrientes probintzian), aimara, maputxe (edo mapudungun), tobera, txiriguanoera, ona, pueltxe, tehueltxe, vilela, wichiera... Portuges (Brasilgo muga inguruan).
Biztanleak: 41 milioi (NBE, 2012). Zuri (%97), mestizo eta amerindiar (%3). Amerindiarren artean, hainbat herri daude, desagertzeko zorian asko: maputxe, tehueltxe, mbua, matako, kitxua, toba eta txiriguano...
Erlijioak: katoliko (%92), protestante (%2), judu (%2) eta beste (%2).

erdarazeuskaraz
Campo de hielo Patagónico SurHego Patagoniako izotz zelaia
Estrecho de Magallanes / détroit de Magellan / Strait of MagellanMagallaes itsasartea
Gran ChacoChaco Handia
Ojos del Salado Nevado Ojos del Salado
PampaPanpa
Puna de AtacamaAtacamako puna
Tierra del FuegoSuaren Lurraldea
 

ARMENIA

ARMENIA

Armeniako Errepublika
Herritar izena: armeniar.
Eremua: 29.800 km2.
Hiriburua: Erevan (erevandar).
Hiri nagusiak: Axtarak, Artaxat, Armavir, Gavar, Hrazdan, Vanadzor, Giumri, Kapan, Ijevan, Jeghegnadzor, Ejmiatsin (edo Vagharxapat).
Dirua: dram.
Hizkuntzak: armeniera (ofiziala, %97,7), kurduera (%1), errusiera (%0,9), beste (%0,4).
Biztanleak: 3,1 milioi (NBE, 2012). Armeniar (%97,9), kurdu (%1,3), errusiar (%0,5), beste (%0,3; asiriar, georgiar, greziar, ukrainar).
Erlijioak: armeniar apostoliko (%94), bestelako kristau (%4), animista (%2).
Jakingarriak: Muga arazoak daude. 2023ra arte, Karabakh Garaia Azerbaijanen parte zen 'de iure', baina hango populazioa armeniarra zen, eta Armeniarekin bat egin nahi zuen (1991n, Azerbaijanek independentzia lortu zuen aldi berean, Karabakh Garaiko biztanleek ere independentzia aldarrikatu zuten). Armeniak okupatua zuen, eta, 'de facto', estatu independentea zen: Karabakh Garaiko Errepublika. 2023ko irailean, ordea, Azerbaijanek hura hartu zuen, eta, ondorioz, hango armeniarrek erbestera jo dute: herritarren %80k alde egin dute. Karabakh Garaiko Errepublika desegin egingo da 2024ko urtarrilaren 1ean. Stepanakert da Karabakh Garaiko hiriburua (azerbaijaneraz, Xankandi). Horrez gain, Armenia historikoaren zati bat Turkiak hartua du.
Transkripzioak: independentzia lortu zutenean (1991), zenbait hiriren izenak aldatu zituzten, eta guk era berria hobetsiko dugu. Armeniar alfabetoan idatzitako izenak euskaraz emateko, ikus beheko taula.

independentzia lortu aurretikindependentziaz geroztik
Erivan, ErebuniErevan
Ghapan, Kafan, MadanKapan
HoktemberianArmavir
Karakilisa, KirovakanVanadzor
Kumairi, Alexandropol, LeninakanGiumri

ingelesezfrantsesezgaztelaniazeuskaraz
chtchchtx
sh  x
sssssss (Ter-Petrosian)
y (bokal artean)yyj (Mikojan)
y  i
ye (hitz hasieran)  je (hitz hasieran)
 

Aruba

Aruba

Herritar izena: arubar.
Eremua: 180.
Hiriburua: Oranjestad.
Hiri nagusiak: Noord, Santa Cruz, Barcadera, Sabaneta.
Dirua: florin arubar.
Hizkuntzak: nederlandera (ofiziala). Herritar gehienek papiamento mintzaira erabiltzen dute (hizkuntza nazionala), hainbat hizkuntzaren eragina duen kreolera (portugesa du oinarri nagusi, eta nederlandera, gaztelania, ingeles elementu batzuk eta erro indigenak biltzen ditu). Gaztelania eta ingelesa ere entzuten dira.
Biztanleak: 109.000 lagun (NBE, 2012). Mestizo (%80; zurien eta Karibeko amerindiarren arteko nahasketa)
Erlijioak: katoliko (%82), protestante (%8), hindu, musulman, konfuzianista, judu.
Jakingarriak: Karibe itsasoko kolonia nederlandarra.
 

Ashmore eta Cartier uharteak


Eremua: 5 km2.
Jakingarriak: Australiaren menpeko uhartea, Indiako ozeanoan. Gaur egun, ez da inor bizi.
 

AUSTRALIA

AUSTRALIA

Australiako Commonwealth
Herritar izena: australiar.
Eremua: 7.741.220 km2.
Hiriburua: Canberra (canberrar).
Hiri nagusiak: Sydney, Melbourne, Brisbane, Perth, Adelaide, Newcastle, Gold Coast, Wollongong, Hobart, Darwin.
Dirua: dolar australiar.
Hizkuntzak: ez dago hizkuntza ofizialik, baina ingelesa da ‘de facto’ ofiziala (%79,1). Txinera (%2,1), italiera (%1,9), beste (%11,1), zehaztugabe (%5,8). Australian 200-300 hizkuntza aborigen zeuden, eta gehienak galdu egin dira. Egun 70 hizkuntzak jarraitzen dute bizirik, eta horietako asko ere desagertzear daude: oso gutxik izango dituzte mila hiztun baino gehiago (tiwi, kala lagaw ya, warlpiri...).
Biztanleak: 22,9 milioi (NBE, 2012). Zuri (%92), asiar (%7), aborigen eta beste (%1).
Erlijioak: katoliko (%26,4), anglikano (%20,5), bestelako kristau (%20,5), budista (%1,9), musulman (%1,5), beste (%1,2), zehaztugabe (%12,7), sinesgabe (%15,3).
Menpeko herrialdeak: Norfolk uhartea, Koral itsasoko uharteak, Lord Howe (Ozeania); Cocos uharteak (Keeling), Christmas uhartea, Ashmore eta Cartier uharteak (Indiako ozeanoa); Heard eta McDonald uharteak, Macquarie uhartea (Antartika).

erdarazeuskaraz
AdelaidaAdelaide
Australia Meridional / Australie Méridionale / Sout AustraliaHego Australia
Australia Occidental / Australie-Occidentale / Western AustraliaMendebaldeko Australia
Golfo de Carpentaria / Golfe de Carpentarie / Gulf of CarpentariaCarpentaria golkoa
Gran Bahía Australiana / grande baie australienne / Great Australian BightAustraliako Badia Handia
Gran Cordillera Divisoria / Cordillère australienne / Great Dividing Range / Eastern HighlandsMendikate Banatzaile Handia / Australiako mendikatea
Gran Cuenca Artesiana / Grand bassin artésien / Great Artesian BasinArtesiar Arro Handia
Isla Canguro / île Kangourou / Kanaroo IslandKanguru uhartea
MelburneMelbourne
Nueva Gales del Sur / Nouvelle-Galles du Sud / New South WalesHegoaldeko Gales Berria
SidneySydney
Territorio de la Capital Australiana / Territoire de la capitale australienne / Australian Capital TerritoryAustraliaren Hiriburuaren Lurraldea
Territorio del Norte / Territoire du Nord / Northern TerritoryIpar Lurraldea
península del Cabo York / péninsule du cap York / Cape Tork PeninsulaYork lurmuturraren penintsula
 

AUSTRIA

AUSTRIA

Austriako Errepublika
Herritar izena: austriar.
Eremua: 83.858 km2.
Hiriburua: Viena (vienar).
Hiri nagusiak: Graz, Linz, Salzburgo, Innsbruck.
Dirua: euro.
Hizkuntzak: aleman (ofiziala estatu osoan); esloveniera (ofiziala Karintian); kroaziera eta hungariera (biak ofizialak Burgenlanden); txekiera.
Biztanleak: 8,4 milioi (NBE, 2012). Austriar (%98), kroaziar, esloveniar, turkiar, beste (hungariar, txekiar, eslovakiar...).
Erlijioak: katoliko (%78,4), protestante (%4,9), musulman (%2).

erdarazeuskaraz
Alta Austria / Haute Autriche / OberosterreichAustria Garaia, -a
Baja Austria / Basse Autriche / NiederosterreichAustria Beherea, -a
Carintia / Carinthie / KarntenKarintia
Salzburgo / Salzbourg / SalzburgSalzburgo
Styria / Styrie / SteiermarkEstiria
TyrolTirol
Vienne / WienViena
 

AZERBAIJAN

AZERBAIJAN

Azerbaijango Errepublika
Herritar izena: azerbaijandar.
Eremua: 86.600 km2.
Hiriburua: Baku (bakutar).
Hiri nagusiak: Sirvan, Ganca, Xankandi (Karabakh Garaiko hiriburua da; armenieraz, Stepanakert), Lankaran, Mingaçevir, Naftalan, Saki, Sumqayit, Susa, Yevlax.
Dirua: manat.
Hizkuntzak: azerbaijanera (ofiziala, %89), errusiera (%3), armeniera (%2), lezgiera eta beste zenbait (%6).
Biztanleak: 9,4 milioi (Munduko Bankua, 2012). Azeriar (%90), dagestandar (%2,2), errusiar (%1,8), armeniar (%1,5; ia guztiak Karabakh Garaiko lurraldean bizi dira), beste (%3,9; georgiar, kurdu, talish, tatar, tat, ukrainar).
Erlijioak: musulman (%93,4; horietatik %70 xiitak dira, eta %30 sunitak), errusiar ortodoxo (%2,5), armeniar apostoliko (%2,3).
Jakingarriak: Azerbaijan herrialde zatitua da: ia estatu independentearen tamainako zati bat Iranen mendean dago (Hegoaldeko Azerbaijan ere esaten zaio). Dagestango Errepublikako lezgin herriak ere Azerbaijan iparraldeko lezginen lurraldearekin bat egin nahi du. Bestalde, Azerbaijanek badu errepublika autonomo bat ere: Nakhitxevan. 2023ra arte, Karabakh Garaia Azerbaijanen parte zen 'de iure', baina hango populazioa armeniarra zen, eta Armeniarekin bat egin nahi zuen (1991n, Azerbaijanek independetzia lortu zuen garai berean, Karabakh Garaiko biztanleek ere independentzia aldarrikatu zuten). Armeniak okupatua zuen, eta, 'de facto', estatu independentea zen: Karabakh Garaiko Errepublika. 2023ko irailean, ordea, Azerbaijanek hura hartu zuen, eta, ondorioz, hango armeniarrek erbestera jo dute: herritarren %80k alde egin dute. Karabakh Garaiko Errepublika desegin egingo da 2024ko urtarrilaren 1ean.
Transkripzioak: independentzia lortu ondotik (1991), zenbait hiriri izena aldatu zieten. Lehen Kirovabad zena, adibidez, orain Ganca da. 1991n, alfabeto latinoa erabiltzen hasi ziren Azerbaijanen, baina zirilikoa ere aski zabaldurik zegoen oraindik. 2001ean, alfabeto latinorako bidea guztiz osatzeko agindu zuen Heidar Aliyev presidenteak.

erdarazeuskaraz
Absheron / ApseronskAbseron (penintsula)
BakiBaku
Ganja (lehen, Kirovabad)Ganca
JevlakhYevlax
Khankendi (armenieraz, Stepanakert)Xankandi
Lachin / Latchine / LachineLaçin
Lencoran / LenkoranLankaran
MingetxevirMingaçevir
NaxçivanNakhitxevan
ShakiSaki
Shirvan (lehen, Ali-Bairamli / Ali Bayramli)Sirvan
Shusha (armenieraz, Shushi)Xuxa
Sumqait / SumgaitSumqayit
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa