HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Zabalza, Luis (Luis Sabalza*).

 

Zabalza, Mikel. Mikel Zabalza herri plataforma.

 

zabarkeriazko falta. (es: falta por negligencia; fr: faute de négligence).

 

zabor kontratu, zabor jan.

 

zahar etxe. Adinekoak bizitzeko zentroa. 'Zahar egoitza' baino hobe da 'zahar etxe' idaztea.

 

zaharkitze programatua, -a (obsoleszentzia programatua*).

 

zaidismo, zaidi. Yemenen xiismoak duen adarra; haren jarraitzailea.

 

zain (zai*). Kontuan izan 'zain egon' esaten dela, eta ez 'zain izan'*. Zure zain ginen*[e.] Zure zain geuden.

 

zaindu. Kontuz esaldia jostean. Asier beti zaindu da*[e.] Asierrek beti zaindu du bere burua.

 

zaintza. Singularrean erabili ohi da. Zaintzen mundua*[e.] Zaintzaren mundua.

 

zakar. Rau, briu-brau.

 

zakur. Txakurra. Lap. eta Naf.

 

zakuzahar. Lesakako inauterietako pertsonaia. Badoaz zakuzaharrak kalejiran.

 

zaldi arrazak. Aurizko zaldia, comtois arrazako zaldia edo comtoisa, Euskal Herriko mendiko zaldia, pertxeroi (perxeroi*), pottoka, tarpan, zaldi arabiar.

 

Zaldi Ero (Crazy Horse*, Caballo Loco*, Zaldi Eroa*). Siuxen buruzagia.

 

Zaldiko. Lanzko inauterietako pertsonaia. Badatoz Zaldiko, Ziripot eta beste.

 

Zaldiko Maldiko. Iruñeko elkartea.

 

zaldiko-maldiko. Karrusela, bira-bira.

 

Zaldunen hondartza (Plage des Cavaliers*). Angeluko hondartza.

 

zale 1. Hitz elkartuetan, batera idazten da. Abenturazale, apustuzale, autonomiazale, bakezale, bertsozale, errepublikazale, foruzale, kirolzale, kulturazale, literaturazale, naturazale, teatrozale...

 

zale 2. Aditza partizipioa izan ohi da; esaterako, 'egin zale', 'ibili zale', 'irakurri zale'. Batzuetan, '-t(z)en' edo '-t(z)eko' formak ere erabiltzen dira. Goiz esnatu zalea da. Funk musikaren zaleak bildu ziren atzo kontzertuan.

 

zaleak, jarraitzaileak (zalego*, zaletuak*). Zalegoak asko laguntzen digu*[e.] Zaleek asko laguntzen digute. // Zaletuen poza*[e.] Zaleen poza.

 

zaletu. Aditza da. Izena 'zale' da. Gaztetan zaletu zen. // Zaletuek gogotik txalotu zuten*[e.] Zaleek gogotik txalotu zuten.

 

zangopilatu. Zapaldu. Etorkinen eskubideak zangopilatzen dituzte.

 

zanko* e. hankapalu. Kukubiltxo taldekoak ere ibili ziren kalean, hankapalu gainean.

 

zanpantzar. Inauterietako lastozko irudia. Ez erabili 'joaldun' adierazteko.

 

zapaldumetro. Zapalduenik nor dagoen epaitzeko joera izendatu nahian asmaturiko hitza.

 

zapategi* e. zapata denda.

 

zapatila 1. Txapina, etxeko oinetakoa.

 

zapatila 2. Kirol oinetakoa.

 

Zapato Azule. Ondarroako festa.

 

zaplazteko (zaplasteko*). Masailekoa, plastada, zaplada.

 

zapoa. Klok-klok, klonk-klonk.

 

zapping. Zapping egin, zapping saioa.

 

zar* e. tsar.

 

Zara (ZARA*). Inditex konpainiaren denda katea.

 

Zaragozako Unibertsitatea, -a.

 

zarata handia. Birrinbi-barranba.

 

Zaratustra, Zoroastro (Zarathushtra*, Zarathoustra*, Zoroastre*).

 

Zarautz; Zarauzko hondartza.

 

zarzuela. Espainiako opera mota.

 

Zarzuela. Espainiako errege-erreginen bizilekua.

 

zatidura (despieze*). Prentsan, testu nagusiaren osagarri den idatzi laburra.

 

zaurgarri 1. Zauritzen duena.

 

zaurgarri 2. Ahul dagoena, kaltebera.

 

zazpiehun, zazpietan (zazpirehun*, zazpiretan*).

 

Zazpikaleak, -ak. Bilboko parte zaharra.

 

ze. h. 1 zer 2 zein, zeinen 3 zeren, ezen. Euskaltzaindiaren Hiztegian lagunartekotzat jo dute 'ze'. BERRIAk forma osoak erabiltzen ditu.

 

zebra. Zebra bidea.

 

Zeelandia (Zelandia*, Zealandia*). Ikertzaile batzuen arabera Zeelanda Berriak eta Kaledonia Berriak osatzen duten kontinentea.

 

zehar. Gehiegi erabiltzen da. Esaldia alferrik luzatzen badu, hobe da kentzea. Egun osoan zehar*[e.] Egun osoan.

 

zehar kalte. Askotan eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

zehar marra. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

zeharkako dolo, inoizkako dolo (dolo ebentual*).

 

zehatz 1. Xehetasun handia duena. Oso azterketa zehatza beharko dugu.

 

zehatz 2* e. jakin. Aldez aurretik mugatua edo zehaztua dena. Enpresa zehatzei mesede egin nahian aritu da*[e.] Enpresa jakin batzuei mesede egin nahian aritu da.

 

zein. Ez da 'eta'-ren sinonimo. Orobatasuna adierazten du; hau da, bat edo bestea berdintsu zaiola hiztunari. Berdin jokatzen du aberatsekin zein pobreekin. // Alderdiko presidenteak zein idazkari nagusiak bilera egin dute*[e.] Alderdiko presidenteak eta idazkari nagusiak bilera egin dute.

 

zein / zer puntutaraino* e. zenbateraino. Zer puntutaraino hierarkizatu dira erabakiak kooperatibetan?*[e.] Zenbateraino hierarkizatu dira erabakiak kooperatibetan?.

 

zein baino zein 1* e. zein baino zein... -ago. Zein baino zein dira*[e.] Zein baino zein indartsuagoak dira.

 

zein baino zein 2* e. lehian, zein gehiago. Beti ibili izan gara zein baino zein*[e.] Beti ibili izan gara lehian. // Bost aizkolari ariko dira zein baino zein*[e.] Bost aizkolari ariko dira zein gehiago.

 

Zeinen Ederra Izango Den jaialdia, -a.

 

zeintzu* e. zein, zeintzuk.

 

zeinu hizkuntza*, zeinuen hizkuntza* e. keinu hizkuntza.

 

zeladore. Osasun arloko lanbidea.

 

Zeledon (Zeledoi*).

 

zelo. Zinta itsaskorra. Zelo papera.

 

zelo greba* e. arretazko greba. Lana zorrotz egiteko greba, lana bera trabatzerainokoa.

 

zelofan. Zelofan papera.

 

zelta (zeltiar*, kelta*, zeltiko*). Musika zeltikoa*[e.] Musika zelta.

 

zeltiar* e. zelta.

 

zelula (zelda*). Baterien partea (es: celda; fr: cellule; en: cell).

 

zelula ama, zelula ama enbrionario.

 

zenbait. Ez da 'hainbat'-en sinonimo: 'batzuk' esan nahi du. Mugagabean jarri behar da 'zenbait'-i dagokion izena. Zenbait lanpostuetan*[e.] Zenbait lanpostutan. // Zenbait kideen iritzia*[e.] Zenbait kideren iritzia.

 

zenbaki. Aldizkariei buruz mintzatuz, data bakoitzean egiten den argitalpena, besteetatik desberdina. 'Irutxuloko Hitza'-ren lehen zenbakia kalean da. Ale gehiago saldu dira 'Bertsolari' aldizkariaren 30. zenbakitik aurrera.

 

zenbaki arabiarrak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

zenbaki erromatarrak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

zenbakiak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

zenbatero* e. zenbatetik behin, zenbatean behin. Ezin dira batu zenbakiak eta '-ero' ('bi urtero'*, 'hamar egunero'*). Egokiak dira, jakina, 'egunero', 'astero', 'hilero' eta 'urtero'. Bi astero*[e.] Bi astean behin. Bi astetik behin. Bi astez behin.

 

zenbatgarren, zenbana.

 

zendako* e. zerendako. Zergatik.

 

Zenitz; Zenizko hondartza (Zenit*). Lapurdiko Getariako hondartza.

 

zenote (cenote*).

 

zentimetro. Sinboloa 'cm' da, ez 'zm'*.

 

zentimo. Diru unitateen ehunena, hala nola euroarena.

 

zentral* e. erdiko atzelari. Futbolean.

 

zentro (zentru*). Kontuan izan 'center', 'centre' eta 'centro' guztiak ez direla 'zentro' ezinbestean. Osasun zentroa*[e.] Osasun etxea. // Lanbide heziketako zentroa*[e.] Lanbide heziketako ikastetxea.

 

zentro sozialista. Euskal Herriko Mugimendu Sozialistaren egoitzen izena. Herri jakin batekoa bada, letra larri arruntez idazten da. Oro har aritzean, letra xehe etzanez.

 

zentro zibiko* e. auzo etxe, gizarte etxe.

 

zentro-eskuin, zentro-ezker (zentro eskuin*, zentro ezker*).

 

zentsu. h. hautesle errolda.

 

zentzu. Sena, zuhurtasuna.

 

zentzu honetan* e. alde horretatik, horren haritik, ildo horretan... Langabe gehienak atzerritarrak ziren, eta, zentzu honetan, oso adierazgarriak dira Caritasen zerbitzu juridikoaren datuak*[e.] Langabe gehienak atzerritarrak ziren, eta, alde horretatik, oso adierazgarriak dira Caritasen zerbitzu juridikoaren datuak.

 

zentzu komun* e. sen on, zentzu, zentzu on. Zentzu komunari kasu egin behar liokete*[e.] Sen onari kasu egin behar liokete. // Zentzu komunez jokatu behar dugu*[e.] Zentzuz jokatu behar dugu.

 

zentzumen. Zentzumenak bost dira: dastamena, entzumena, ikusmena, ukimena eta usaimena.

 

zepa. Metalak urtzean eta hiri hondakinak erraustean geratzen den hondar gotorra.

 

zer edo zer, zeozer.

 

zer-nola, zer-nolako (zer nola*, zer nolako*).

 

zera. Hizkera zainduan, hobe erakusleak erabiltzea kataforetan. Entrenatzaileak zera esan zuen: «Ez genuen galtzea merezi»*[e.] Entrenatzaileak hau(xe) esan zuen: «Ez genuen galtzea merezi».

 

zeramika (keramika*).

 

zerbait. Izenondo batek lagundurik dagoenean, izenondo hori mugagabean erabiltzen da. Zerbait atsegina esan nahi zion*[e.] Zerbait atsegin esan nahi zion.

 

zerbait gogor irenstea. Klik.

 

zerbait pixkanaka egitea. Txiri-txiri.

 

zerbeza. h. garagardo.

 

Zerbitzu Sekretuen Legea, -a (Loi Renseignement*). Frantziako legea.

 

zerbitzuetarako lursail, zerbitzu publikoetarako lursail (dotazio lursail*, lursail dotazional*).

 

zeregin, zeresan, zerikusi. Izenak direnean, batera idatzirik; bestela, bereiz. Kopuruak ez du zerikusirik kalitatearekin. Zirkuan beti dago zer ikusia.

 

zerendako (zendako*). Zergatik.

 

zerga. Bi zerga mota daude: zeharkako zergak eta zuzeneko zergak. Hona hemen zenbait zerga: aduana zerga edo muga zerga, balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) (IVA*, TVA*, VAT*), errentaren gaineko zerga, gizarte zerga orokorra (Frantziako zerga bat, CSG), jarduera ekonomikoen gaineko zerga, lan pertsonalaren errendimenduaren zerga (Espainiako zerga bat, LPEZ) (IRTP*), ondasunen gaineko zerga, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (PFEZ) (IRPF*, IRPP*), udal zerga, zerga aitorpena, zirkulazio zerga (biñeta*). Zerga progresiboak.

 

zerga aholkulari.

 

zerga babesleku, zerga paradisu, paradisu fiskal.

 

zerga biltzaile. Zergalari.

 

zerga desgrabazio, desgrabazio fiskal. Zerga arintzea.

 

zerga erreforma, zerga sistema.

 

zerga exenzio* e. zerga salbuespen.

 

zerga helbide (helbide fiskal*).

 

zerga ihes, zerga iruzur, zerga saiheste, ihes fiskal (zerga elusio*, zergak eliditu*).

 

zerga ikuskatzaile, zergak ikuskatu.

 

zerga iruzur.

 

zerga oinarri (base imponible*, assiette de l'impôt*).

 

zerga ordaintzaile, zergapeko, zergadun.

 

zerga salbuespen (zerga exenzio*).

 

zerga-aringarri (desgrabable*).

 

zerga-pizgarri, pizgarri fiskal. Zergak arinduz emaniko pizgarria.

 

zergaldi, zerga urte (urte fiskal*).

 

zergarik gabeko denda.

 

zergatik ez dakitela; ez jakin zergatik... (ezagutzen ez diren arrazoiengatik*, ezagunak ez diren arrazoiengatik*).

 

zerikusi, ikusteko. Batzuetan, beharrik gabe nahasten dira. Horrek badu zer ikustekorik gertatzen denarekin*[e.] Horrek badu ikustekorik gertatzen denarekin. Horrek badu zerikusirik gertatzen denarekin.

 

Zerkausia kalea. Tolosako kalea. Zerkausiko merkatua.

 

zero. Batez ere matematikan eta magnitudeetan erabiltzekoa. Bestelako esapideetan, hobe 'huts'. Bi gradu zero azpitik. // Zerotik hasi*[e.] Hutsetik hasi.

 

zero COVID estrategia, kutsaturik gabeko estrategia.

 

zero emisio netoko ekonomia (zero emisio garbiko ekonomia*).

 

zero eremu. Berez, bonba atomikoek suntsituriko eremua; esaterako, Hiroshima 1945ean. Hedaduraz, bestela ere erabat deuseztaturiko lekua, hala nola New Yorkeko World Trade Center.

 

zero kilometro (kilometro 0*, 0 km*, 0 kilometro*, 0km*, kilometro 0*, kilometro zero*). Zero kilometroko autoa. Zero kilometroko janaria. 'Zero kilometro' politika.

 

zero pazientea, -a (paziente zero*). Gaixotasunez mintzatuz, identifikatutako lehen kasua.

 

zero tolerantzia (tolerantzia zero*). Oso neurrian erabiltzekoa.

 

zero zabor filosofia (zero waste*).

 

zerori. Zu zeu. Ez nahastu 'zerorri'-rekin.

 

zerorri. Zuri zeuri. Ez nahastu 'zerori'-rekin.

 

zerra. Sirrin-sarran, zarra-zarra.

 

zerrendaburu (zerrenda buru*).

 

zerrendan joan* e. aurkeztu, zerrendan egon, zerrenda osatu... Ez da berriro joango hauteskunde zerrendan*[e.] Ez da berriro aurkeztuko hauteskundeetan. Ez da berriro egongo hauteskunde zerrendan.

 

zertan. Kontuz esaldia jostean. Ez duzu zertan egin beharrik*. Ez duzu zertan aldatu behar*[e.] Ez duzu zertan egin. Ez duzu zertan eginik. Ez duzu egin beharrik. // Ez dituzu zertan haren esanak bete*[e.] Ez duzu zertan haren esanak bete.

 

zertarako faltsuak. Europako burtsak amildu egin dira, gora egiteko gero*[e.] Europako burtsak amildu egin dira, eta gora egin gero.

 

zerutik eroritako onura. Produktu baten merkatuan ustekabean gertatutako zerbaitek eragindako onura (es: beneficio caído del cielo; fr: bénéfice tombé du ciel; en: windfall profits).

 

zesarea. Zesartar ebakuntza.

 

zesta-punta (zestapunta*).

 

zetaren bidea, -a (zetaren ibilbidea*).

 

Zetas. Mexikoko droga kartela. Zetas taldeko bi kide atxilotu dituzte.

 

zezen boladun (enbolatu*).

 

Zezen Eseri (Sitting Bull*, Toro Sentado*, Zezen Eseria*). Siuxen buruzagia.

 

zezen plaza, zezenketa, zezenketari.

 

zezensuzko (suzko zezen*, zezen suzko*, zezen-suzko*).

 

Zheenbekov, Sooronbai (Sooronbay Jeenbekov*). Kirgizistango politikaria.

 

ziaboga. Ontzia biratzea; buelta emateko tokia.

 

ziaboga egin, ziaboga eman.

 

ziatu. Atzerantz arraun egin.

 

zibereraso (ziberreraso*).

 

ziberespazio (ziberrespazio*).

 

ziberjazarpen (ciberbullying*, ziberbullying*).

 

ziberkafe.

 

zibiko. Herritarrei dagokiena; gizalegeari dagokiona.

 

zibismo. Zibismoaren gaineko ordenantza onartu berri dute.

 

ziborg (cyborg*).

 

Ziburu, Ziburuko hondartza. 'Erdiko hondartza' ere esaten zaio.

 

ziega 1. Espetxeetan, presoak giltzapetzeko gela.

 

ziega 2* e. segurtasun biltegi. Bi ziega egingo dituzte Zaldibarren*[e.] Bi segurtasun biltegi egingo dituzte Zaldibarren.

 

zientzia fikzio.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Plana, -a. Laburturik, 'ZTBP Euskadi 2030 plana'.

 

zientzialari (zientzilari*).

 

Zientzien Suediako Errege Akademia (Suediako Zientzien Errege Akademia*).

 

Zierbena, Zierbenako hondartza.

 

Zierbenako portuko hondartza. Zierbenako hondartza.

 

zifra. Zenbakiak idazteko sinboloen izena. Ez erabili 'datu' edo 'kopuru' adierazteko. Galeren zifrak beldurgarriak dira*[e.] Galeren datuak beldurgarriak dira.

 

zig-zag* e. sigi-saga.

 

zigante. Erraldoia.

 

zigarreta. Zigarro txikia. Zigarreta bat erretzen ari zen.

 

zigarreta elektronikoa erre (bapeatu*, bapeoan aritu*). Zigarreta elektroniko bat erretzen ari zen.

 

zigarro 1. Purua.

 

zigarro 2. h. zigarreta.

 

zigor ukaldia. Zirt-zart, zirt eta zart.

 

zigor ziega (mitar*, mitard*, mittard**). Mitarrean eduki dute*[e.] Zigor ziegan eduki dute.

 

zigorrak ezartzeko auzitegi. (fr: Tribunal de l'application des peines).

 

zigurat. Piramide itxura duen eraikin mailakatua, Antzinaroko Mesopotamiakoa.

 

Zika birusa, -a. Birusaz ari garela, letra larriz idazten da; gaixotasuna izendatzen duenean, letra xehez.

 

zika gaixotasuna,-a. Gaitza izendatzen duenean, letra xehez idazten da; birusaz ari garela, berriz, letra larriz.

 

ziklismo, ziklista.

 

ziklo-kros (ziklokros*).

 

ziklogenesi leherkor. Fenomeno meteorologiko bortitza, zikloiekin zerikusia duena.

 

ziklomotor.

 

zikloturismo.

 

zilbor heste (zilborreste*).

 

zilegitu. Zilegi egin.

 

zilegiztatu* e. zilegitu.

 

zilindro (zilindru*).

 

zilindroen bolumen (zilindrada*). Ase irabazi du 125eko zilindradan*[e.] Ase irabazi du 125 zilindrokoan.

 

zilo. h. zulo.

 

zilueta* e. silueta.

 

zin egin. Kontuz esaldia jostean. Legeari zin egin zion*[e.] Legearen zina egin zuen.

 

zina hautsi (perjurioa egin*).

 

Zinegoak. LGTBIQ+ Zinema eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdia (lehen, Gay-Lesbo-Trans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Bilboko Jaialdi Nazioartekoa).

 

zinema areto, zineforum, zineklub, zinemateka.

 

zinema generoak. 'Biopic', drama, komedia, 'peplum', polizia film, 'road movie', spaghetti western, thriller, western, zientzia fikzio.

 

zinema lanak. Ikus 'Onomastika' atala.

 

zinema, zinemagile, zinemagintza, zinemaratu, zinematografia, zinemazale, zinema estudio (zine*).

 

zinemaskope (Cinemascope*).

 

zinpeko alkate (alkate jurado*, alkate juratu*).

 

zinpeko guardia. h. zinpeko zaintzaile.

 

zintillo* e. zinta.

 

zintzarria. Bulun-bulun(-bulun), dilin-dalan, dulun, dulun-dulun, tulun, tulun-tulun.

 

zintzilik. Ez erabili 'lagunik gabe, sosik gabe' adierazteko.

 

zintzilikatu. Ez erabili 'Interneten jarri / kargatu' esateko. Interneten musika eta filmak zintzilikatzeari buruzko lege proposamena*[e.] Interneten musika eta filmak jartzeari buruzko lege proposamena.

 

ziprinidoen eremua, -a (eremu ziprinikola*).

 

zipriztin (zipristin*).

 

zirimiri (xirimiri*).

 

Ziripot. Lanzko inauterietako pertsonaia. Ziripot, txatxoak, Zaldiko eta Miel Otxin ikusi ditugu.

 

zirku (zirko*).

 

Zirku Maximoa, -a. Erromako zirkua.

 

zirkuitu (zirkuito*).

 

zirkulatzaile (zirkulante*). Aktibo zirkulantea eta pasibo zirkulantea*[e.] Aktibo zirkulatzailea eta pasibo zirkulatzailea. // Kapital zirkulantea*[e.] Kapital zirkulatzailea.

 

zirkulazioko diru (masa monetario*, moneta masa**).

 

zirkulu (zirkulo*). Han dago, zirkulu artikoan.

 

zirkulu polar artikoa, -a; zirkulu polar antartikoa, -a.

 

zirkunbalazio* e. ingurabide.

 

zirkunstantzia. h. zertzelada, gorabehera, egoera, inguruabar, nondik norako, xehetasun.

 

zirkunzidatu, zirkunzisio. Zakilaren buruko azalaren zatia moztu, erdaindu; hori egiteko ebakuntza, erdainkuntza.

 

zirugia*, zirujia* e. kirurgia.

 

zirujau. Ebakuntzak egiten dituen medikua.

 

zirujia* e. kirurgia.

 

zisgenero. Bere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa sentitzen dena. Laburturik, 'zis'. Zis gizonak edo gizon zisgeneroak.

 

zisterna. Biltegia, tanga.

 

zisterna kamioi. h. erregai kamioi, ur kamioi...

 

zita 1. h. ordu, hitzordu. Askotan, aski da 'ordu'. Hitzordua eskatu diot masajistari*[e.] Ordua eskatu diot masajistari. Jende olde batek deitu du ibilgailuen azterketa egiteko zerbitzuetara zita eskatzeko*[e.] Jende olde batek deitu du ibilgailuen azterketa egiteko zerbitzuetara ordua eskatzeko.

 

zita 2* Kazetaritzako klixe gogaikarria da irudizko zentzuan erabiltzea. Artista donostiarrek zita izan ohi dute hilero Donostian: Gipuzkoako Arte Elkarteak arte azoka antolatu ohi du*[e.] Artista donostiarrek arte azoka egin ohi dute hilero Donostian, Gipuzkoako Arte Elkarteak antolaturik.

 

zital. Doilorra, gaiztoa. Kiroletan, ez erabili 'zorrotz' edo 'eraginkor' adierazteko. Zital aritu da urruneko jaurtiketetan*[e.] Zorrotz aritu da urruneko jaurtiketetan.

 

zitara (kitara*). Musika tresna.

 

ziur aski. h. ziur asko, seguru asko, segur aski.

 

zizare (txitxare*).

 

zizare nagusi (zizare-nagusi*). Tenia.

 

ziztada. Sast, zazt, zizt, zizta, zizt-zazt, zizti-zazta, txixt, sist eta sast, dzast.

 

ziztatu. Haurrak ziztatu eta negarrez hasi, dena bat. EPOa ziztatu zieten.

 

zloty. Poloniako dirua.

 

Zni TB (ZniTB*). Euskarazko edukiak ikusteko aplikazioa, Zer Non Ikusi taldeak sortua.

 

zodiak (zodiac*). Ontzi pneumatikoa.

 

zodiakoa. Aries, Taurus, Gemini (Geminis*), Cancer, Leo, Virgo, Libra, Scorpius, Sagittarius (Sagitarius*), Capricornus (Capricornius*), Aquarius, Piscis.

 

Zokoa, -a (Sokoa*). Ziburuko auzoa.

 

Zokoa, -a; Zokoko hondartza. Ziburuko hondartza.

 

zokoratzearen aldeko eredu (preszindentzia eredu*).

 

zola 1 (zolu*). Hondoa.

 

zola 2 (zolu*). Lurra, zorua.

 

zola 3 (zolu*). Oinetakoen azpia, zorua.

 

zolu* e. zola, zoru.

 

zombi*, zombie* e. zonbi.

 

zonalde* e. alde, alderdi, eskualde, inguru, zona...

 

zonbi (zombi*, zombie*).

 

zonbi droga (droga zonbi*, droga zombie*, zombie droga*). Droga sintetikoa, besteak beste fentaniloa duena.

 

zoo, zoologiko.

 

zoom.

 

zoonosi (zoonosis*). Gaixotasun infekziosoa, animalietatik gizakietara pasatua, edo alderantziz.

 

zor izan, zorra(k) egin, zordun, zordundu, zorretan egon, zorpetu. Kanpo zorra, zor publikoa, zor-hartzekoak.

 

zorionak. Norbait zoriontzeko orduan haren izena aipatzen bada, komaz idazten da, gainerako bokatiboak bezala. Zorionak Katalunia*[e.] Zorionak, Katalunia.

 

Zorrotzako Muturra, -a (Punta Zorroza*).

 

zorte (sorte*).

 

zortziehun, zortzietan (zortzirehun*, zortziretan*).

 

zortzimilako. Zortzi mila metro edo gehiago garai den mendia.

 

zoru 1 (zolu*). Lurra.

 

zoru 2 (zolu*). Oinetakoen azpia.

 

zoru itsaskor. Emakumeei lan munduan garatzea eta gora egitea eragozten dien fenomenoa.

 

zoru klausula. Hipoteka maileguei dagokienez, ordaindu beharreko gutxieneko kuota ezartzen duen klausula, hitzarturiko interesen jaitsiera kontuan ez hartzeko.

 

zozketatu. h. zotz egin, zozkatu.

 

zozoa. Zorzor.

 

Zu non, han DA!. Durangoko Azokaren egitasmoa.

 

zuberera (zuberoera*).

 

Zuberoako eskualdeak. Arbaila [Arbaila Handia (-a), Arbaila Txipia (-a)], Basabürüa (-a) [Ibarresküin, Ibarrezker], Pettarra (-a).

 

zuberotar 1. Zuberoakoa.

 

zuberotar 2. Zuberera.

 

Zubizuri (Zubi Zuri*). Bilboko zubia.

 

Zuhaitzaren Kofradia. (es: Hermandad del Árbol).

 

zuhaixka (zuhaiska*).

 

zuhaiztu (birpopulatu*). Basotu, oihandu.

 

zuhur. Zentzua duena.

 

zuhurtziagabekeriaz egindako giza hilketa. Laburturik, 'zuhurtziagabekeriazko homizidio'.

 

zulogune, okestraren zulogune. Agertokien ondoko sakonunea, orkestrako musikarientzat egina.

 

zulu. Hegoafrikako eta Swazilandiako herri bateko kidea.

 

zuluera. Zuluen hizkuntza.

 

zumba (zunba*). Dantza eta aerobika batzen dituen ariketa mota.

 

zumo* e. ur, zuku. Laranja zumoa*[e.] Laranja ura, laranja zukua.

 

zunda, zundatu, zundaketa, zundatzaile (sonda*, sondeo*, sondaketa*, sondeatu*). Espazio zunda.

 

zuntz haustura (fibra haustura*).

 

zuri (txuri*). Baina Realekoak 'txuri-urdinak' dira. Zuri-gorriek ederto jokatzen dute San Mamesen. Zuri-beltzeko argazkiak politagoak dira koloretakoak baino.

 

Zuria Nafarroakoa, -a (Blanka Nafarroakoa*, Blanca Nafarroakoa*).

 

zuriketa morea, zuriketa berdea, ostadar zuriketa, kirol zuriketa... (purplewashing*, greenwashing*, rainbow washing*, sportwashing*). Gizarte mugimendu baten aldarriak babesteko itxurakeria. Feminismoari badagokio, 'zuriketa morea' erabiltzen da; ekologismoaren arlokoa bada, 'zuriketa berdea', eta abar. Era berean, 'kanpomorea', 'kanpoberdea' eta gisakoak ere erabil daitezke.

 

zuritu. Elurrak estali. Elurra egin bai, baina ez du zuritu.

 

Zurriola. Donostiako hondartza.

 

zurrumurru. Kontuz esaldia jostean. Hurrengo diskoa laster aterako duenaren zurrumurrua dabil bazter guztietan*[e.] Hurrengo diskoa laster aterako duen zurrumurrua dabil bazter guztietan. Hurrengo diskoa laster aterako duelako zurrumurrua dabil bazter guztietan.

 

zurrumurrua. Bru-bru.

 

zurrunga egin, zurrungaka (zurrunka*).

 

zuzenbide estatu. Letra xehez idazten da. Demokrazia, zuzenbide estatua eta nazioarteko politika arabiar munduan.

 

zuzendari nagusi, kontseilari ordezkari (CEO*).

 

zuzendariordetza (zuzendaritzaorde*).

 

zuzendu. Ez erabili 'hitz egin' adierazteko. ETAri zuzendu behar zaiola esan dio Rubalcabak Otegiri*[e.] ETAri mintzatu behar zaiola esan dio Rubalcabak Otegiri.

 

zuzenean eman, gertatu ahala jakinarazi... (denbora errealean*).

 

zuzenketa (emendakin*). Lege edo legegai baterako proposatzen den aldaketa.

 

zuzenketa partzial (zatikako zuzenketa*).

 

zuzi (suzi*).

 

zuzi olinpiko (zuzi olinpiar*).

 

zuzpertu* e. suspertu.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa