HIZTEGIA
Yahoo (Yahoo!*). Harridura markarik gabe idatzi, errazago deklinatzeko.
Yakuza. Japoniako talde mafiosoa. Kideak 'yakuzak' dira.
Yale Unibertsitatea, -a (Yaleko Unibertsitatea*).
Yamaguchi parkea (Yamagutxi*). Iruñeko parkea.
yanki (yankee*).
yanomami. Hego Amerikako herria, Venezuelan eta Brasilen bizi dena.
yarda. Luzera unitatea, 0,9144 metroren baliokidea.
yate. Laketontzi handia.
yazidi (yezidi*, jazidi*, ezidi*). Besteak beste zoroastrismoa, judaismoa eta islama nahasten dituen erlijio talde kurdu bateko kidea.
yeti. Elurretako gizon izugarria. Himalaiako kondaira bateko izaki alegiazkoa.
yiddish.
yihad* e. jihad.
yin-yang (yin-yan*). Txinako antzinako filosofia baten oinarriak.
Yisrael Beiteinu (Israel Beytenu*, Yisrael Beteinu*). Israelgo alderdia, eskuin muturrekoa.
yoga.
yogi. Yoga egiten duena.
yogur* e. jogurt.
Yom Kippur. Judaismoko festa nagusia.
Yom Kippur Gerra.
yonki* e. heroinazale. Testuinguru berezietan, 'jonki' ere erabil daiteke, batez ere lagunarteko hizkeran.
Youtube (YouTube*).
youtuber. Youtuben bideoak jarriz famatu den internauta.
yuppie.