HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

X izpiak. Letra larriz idazten da ixa.

 

X zenbakiko epaitegia* X zenbakidun epaitegia...* e. X. epaitegia. Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia*[e.] Bilboko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia.

 

xabalina (jabalina*).

 

Xabierraldia, -a (Jabierada*).

 

xaboi banagailu, gel banagailu. Denda guztietan daukate xaboi banagailu bat sarreran.

 

xagu* e. sagu.

 

xah (sha*, shah*). Persiako erregea. Ez deklinatu, ezinbestean baino. Honela: . xaha, xaharen, xahen... Persiako xaha*[e.] Xah Persiakoa.

 

xake. Xake-matea.

 

Xaloa. Baztango telebista.

 

xaman, xamanismo (chaman*, chamanismo*).

 

xanpain (txanpain*).

 

xanpu (txanpu*).

 

xantaia (txantaia*, txantaje*).

 

xantza (zantza*). Zortea.

 

xapel* e. txapel.

 

xapelgo.

 

xare. Pilota jokoa.

 

Xareta. Urdazubi eta Zugarramurdi (Baztanaldea) eta Ainhoa eta Sara (Lapurdi Garaia) hartzen dituen udal elkartea.

 

xaria (sharia*). Lege islamiarra.

 

xarmagarri (xarmangarri*).

 

xehatu (xehetu*).

 

Xeherezade (Xerezade*, Sherezade*, Sheherazade*). 'Mila gau eta bat gehiago' liburuko pertsonaia.

 

xehetu* e. xehatu.

 

xeik* e. xeke.

 

xeke (jeke*, xeik*). Buruzagi arabiarra.

 

xelebre (zelebre*).

 

Xerez. Jerez hiriko futbol taldea.

 

xerpa (sherpa*). Nepalen bizi den herria. Himalaiara joaten diren espedizioetan laguntzaile aritu ohi dira xerpak.

 

Xevardnadze, Eduard (Shevardnadze*).

 

xhosa. Hegoafrikako etnia.

 

xibarta, xibarta balea (balea konkordun*, bale konkordun*). (es: ballena jorobada, rorcual jorobado, ballena xibarte, yubarta; fr: baleine à bosse, jubarte; la: Megaptera novaeangliae, Megaptera nodosa).

 

xiberera* e. zuberera.

 

Xiberoko Botza. Zuberoako irratia.

 

xiberotar* e. zuberotar.

 

Xiberta (Txiberta*). Angeluko auzoa.

 

Xibertako hondartza (Txiberta*, VVF hondartza*). Angeluko hondartza.

 

Xibli, Adania (Adania Shibli*). Idazle palestinarra.

 

xiita, xiismo (xii*).

 

ximaur* e. simaur.

 

xingola. Xingola beltza daramate jokalariek besoan.

 

xingola gorria, -a; xingola marroia, -a. Pinuari erasaten dioten gaitzak.

 

xintoismo (shintoismo*, sintoismo*).

 

xirimiri* e. zirimiri.

 

xirula* e. txirula.

 

xistera (txistera*). Pilota jokoa.

 

xistera 2 (txistera*). Kapela mota.

 

Xiva (Shiva*).

 

Xixona turroi, turroi bigun (Jijonako turroi*).

 

xobinismo*, xobinista* e. chauvinismo, chauvinista.

 

xori* e. txori.

 

Xostakovitx, Dmitri (Shostakovich*, Chostakovitch*).

 

Xoxoaenea, -a (Chochuaenea*, Chochuainea*, Xoxorenea*, Chochouaborda*). Nafarroa Behereko etxola.

 

xuhur. Zekena, zikoitza.

 

Xuhurren Taldea, -a. Austriak, Danimarkak, Herbehereek eta Suediak osatzen dute.

 

xurgagailu.

 

xurgatu. Ekonomian, ez erabili 'xurgatu': aski da 'beretu'. Multinazional batzuk askotan ahalegindu dira Bizkor garraio enpresa xurgatzen*[e.] Multinazional batzuk askotan ahalegindu dira Bizkor garraio enpresa beretzen.

 

xuri* e. zuri.

 

xuri-urdin. Baiona taldeko jokalariak; Baionako taldeari dagokiona.

 

xurxula. Pir-pir.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa