HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

Valdezcaray. Errioxako eski estazioa, Ezkaraitik hurbil dagoena.

 

Valentziako Unibertsitate Politeknikoa, -a.

 

Valentziako Unibertsitatea, -a.

 

Valladolideko Unibertsitatea, -a.

 

vallenato (ballenato*). Musika mota.

 

vamp. Filmetan, emakume rol bat, 'femme fatale'-ren tankerakoa. Hollywood zaharreko 'vamp' haiek.

 

Varufakis, Giannis (Varoufakis*). Politikari greziarra.

 

Vasco-Navarro trena, -a.

 

vatikanizatu, vatikanizazio (vatikanoartu*).

 

Vatikanoko II. Kontzilioa, -a.

 

Vatikanoko museoak, -ak (Museo Vatikanoak*).

 

vatio* e. watt.

 

vaudeville (bodebil*). Ikuskizun mota.

 

Vecchia Signora. Hala deitzen diote Juventus futbol taldeari.

 

vedette. Ikuskari batzuetako emakume protagonista.

 

Velux 5 Ozeano estropada (Velux 5 Oceans*).

 

vendetta* e. mendeku.

 

Veneziako Biurtekoa, -a (Biennale*).

 

venus. Eskultura mota. Oro har aritzean, letra xehez eta izen arrunt gisa deklinaturik. Eskultura jakin baten izendapen ihartuetan, berriz, letra larriz eta izen berezi gisa. Munduko venus zaharrena aurkitu dute Alemanian. Venus Willendorfekoa 11 zentimetro da luze.

 

Venus edo Artizarra, -a.

 

Venus ispilukoa (Ispiluko Venus*, Ispiluko Venusa*, Venus ispiluan**). Diego Velazquez pintorearen margolana.

 

Venus Milokoa, -a (Miloko Venus*, Miloko Venusa*).

 

Venus Willendorfekoa, -a (Willendorfeko Venus*, Willendorfeko Venusa*).

 

verismo. XIX. mendearen amaierako arte eta literatura mota, Italian sortua. Opera eskola bat ere bada.

 

vermouth*, vermut* e. bermut.

 

Verne, Jules (Julio Verne*).

 

Veronese, Paolo (El Verones*, Paul Veronese*).

 

Versaillesko jauregia, -a (Versailles jauregia*).

 

Versaillesko Unibertsitatea, -a. Versailles-Saint-Quentin-en-Yvelines Unibertsitatea' ere deitua.

 

versus. Oso neurrian erabiltzekoa. Laburdura 'vs' da, punturik gabe.

 

Vespuzio, Ameriko (Vespucio*).

 

Via Appia. 'Apioren bidea' ere deitua.

 

Via Catalana. Katalunian 2013ko Diadan osaturiko giza katea.

 

Via T. Errepideetako ordainketa sistema.

 

viagra (biagra*). Oro har mintzatzeko, letra xehez. Zehazki marka aipatu nahi bada, letra larriz. Jendeak errazegi hartzen ditu aspirina, ibuprofenoa, viagra eta beste. Revatiok, Viagrak eta beste marka batzuek merkaturatzen dute sildenafiloa.

 

vibrato (bibrato*). Musika tresnaren soinua edo ahotsa dardaratuz lortzen den efektua.

 

Vicario, Begoña.

 

Viceko Unibertsitatea, -a.

 

Victoire de la Musique sariak, -ak.

 

Viet Cong, Viet Minh (Vietcong*, Vietminh*).

 

Vietnamgo gerra (Vietnameko Gerra*).

 

Vigoko Unibertsitatea, -a.

 

vikingo* e. bikingo.

 

Viktoria Eugenia (Victoria Eugenia*). Donostiako antzokia.

 

viktoriar. Ingalaterrako erregina Viktoria I.ari edo haren garaiari dagokiona. Gizarte viktoriarrak itoa.

 

Vilaweb.

 

Villa Farnese (Villa Farnesio*).

 

Villasuso jauregia* e. Goiuri jauregia. Gasteizko biltzar jauregia.

 

vintage. Garai bateko objektu batez mintzatuz, berriro erabiltzen hasten dena, arrazoi estetikoengatik.

 

viola da gamba. Harizko musika tresna.

 

vis à vis* e. aurrez aurreko, bisean biseko. Bisean biseko bisita.

 

visa* e. bisa. Herrialde batzuetan sartzeko behar den agiria.

 

Vistula (Vistule*, Wisla*). Poloniako ibaia.

 

vivace. Tempo bizia (allegroaren eta prestoaren artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.

 

Vixnu (Vishnu*, Vishnou*).

 

vodka. Edari alkoholduna.

 

voleibol* e. boleibol.

 

volley-ball* e. boleibol.

 

volt (boltio*, voltio*).

 

Volta. Kataluniako txirrindulari itzulia.

 

voltmetro (voltimetro*).

 

Vox (VOX*). Espainiako alderdi ultraeskuindarra.

 

vox populi. Ia guztientzat ezagun dena. Latinez, 'herriaren ahotsa'.

 

voyeur, voyeurismo.

 

VTT* e. mendiko bizikleta.

 

Vuelta. Espainiako txirrindulari itzulia.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa