HIZTEGIA
Ta Puntu (TaPuntu*, Tapuntu*).
Tabakalera. Donostiako eraikina, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroaren egoitza.
tabakismo. Tabakoarekiko mendekotasuna.
tabako denda.
tablao. 'Tablao' flamenkoa.
tableta (tablet*). Ordenagailu eramangarria, pantaila ukituz erabiltzen dena.
tablo* e. margolan.
tabloide. Egunkari formatua, tradizionala baino txikiagoa.
tabula rasa egin* e. hutsetik hasi. Latinezko esapidea da 'tabula rasa'.
taekwondo. Borroka kirola.
taekwondolari. Taekwondo borrokalaria.
tagliatelle (tallarin*, tailateile*). Pasta mota.
tai txi (tai chi*, taiji quan*).
tailatu* e. landu, zizelkatu.
tailer. h. lantegi. Artistaren lantegian bertan ikusi genituen eskulturak.
taju*, tajutu* e. taxu, taxutu.
taka-taka (andadore*). Oinez ibiltzen laguntzen duen tresna.
Talaiapea, -a (Aixurdie*). Ispasterko kostagunea, 'Talaiazpia' ere deitua.
talde artistikoak. Ikus 'Onomastika' atala.
talde immunitate, immunitate kolektibo.
taldean antolatutako hondatzea, -a. (fr: dégradation en bande organisée).
taldeko aktorerik onena (bigarren mailako aktore onena*). Bigarren mailako emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote*[e.] Taldeko emakumezko aktorerik onenaren saria eman diote.
talentu (talento*).
taliban. Afganistango integrista sunita. Arabieraz, 'ikasle' esan nahi du 'talib' hitzak.
talion legea* e. begia begi truk, hortza hortz truk.
talk show. Nork bere bizipenak kontatzeko telesaioa.
talka. Klak, klask, plaust.
talka 1. Animalia adardunek jotako kolpea. Aharien talka izugarriak ikusirik, beldurtu egin ginen.
talka egin 2* e. (elkar) jo. Istripuetan-eta. Kamioiak talka egin zuen hormarekin*[e.] Kamioiak horma jo zuen.
Talmud. Tradizio juduak jasoriko legeen bilduma.
taloi* e. txeke.
tam-tam. Musika tresna.
tamaina (tamainu*).
Tamesis (Thames*). Erresuma Batuko ibaia.
tamil tigre. Sri Lankako gerrilla bateko kideak dira: Tamil Eelam-eko Askatasun Tigreak gerrillakoak.
tanatorio* e. beilatoki.
Tanatos (Thanatos*).
tandem. Birentzako bizikleta. Ez erabili irudizko zentzuan. Tandem ona dira Nihat eta Kovacevic*[e.] Bikote ona dira Nihat eta Kovacevic.
Tanganyika (Tanganica*, Tanganika*). Afrikako aintzira.
tanke (guda karro*, guda gurdi*, borroka karro*, borroka gurdi*). Gerrarako ibilgailu blindatua.
tanta hotza, -a (DANA*). Goi geruzetan isolaturiko aire masa hotza edo, laburrago esanda, goi geruzetako depresio hotza.
tanto (tantu*).
Tanttaka (Ttanttaka*, Ttantaka*). Euskal Herriko antzerki taldea.
tapa-tapa. Elur maluta handien hotsa.
Tapia, Arantxa (Arantza*).
tapoi-estatu (estatu tapoi*).
Tapura Huira'atira (Tapura Huiraatira*). Polinesia Frantseseko alderdi politikoa.
tarifa lau* e. tarifa finko.
Tartalo. Mitologiako pertsonaia begibakarra.
tartean. Osagarriak 'nor' kasuan behar du. Ezkerreko joera politiko gehienek bat egin dute deialdiarekin, abertzaleek, komunistek, ezker muturrekoek eta PSko sektore batek tartean*[e.] Ezkerreko joera politiko gehienek bat egin dute deialdiarekin, abertzaleak, komunistak, ezker muturrekoak eta PSko sektore bat tartean.
tartekiak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
tarteko. Gogoan izan beste esapide hauek ere: 'dela medio', 'dela kausa', 'dela eta'. Zenbait arrazoi tarteko, ez zuen bete epea. Zenbat arrazoi zirela medio, ez zuen bete epea.
tasa arrosa. Emakumeek erosteko merkaturatutako produktuen prezioan eransten den gehigarri justifikatu gabea.
taser pistola, pistola elektriko.
TASS agentzia.
tatuatu, tatuaje.
Taupada Babesteko Legea, -a. Abortatzeko eskubidearen kontrako legea, AEBetako Floridakoa (en: Heartbeat Protection Act).
Tavini Huira'atira (Tavini Huiraatira*). Polinesia Frantseseko alderdi politikoa.
tax lease. Enpresek ordaindu beharreko zergak gutxitzeko operazio mota. 2011n, salaketa bat jarri zuten 'tax lease'-aren kontra.
taxista. h. taxi gidari, taxilari.
taxu, taxutu (taju*, tajutu*).
teaser. h. aurrerapen. Ikus-entzunezkoetan, programa baten edukiaren lapurpena, amu gisa erakusten dena.
Teatro Real (Errege Antzokia*). Madrilgo antzokia.
tebeo* e. komiki.
tekila (tequila*). Mexikoko edari alkoholduna.
teklista. Teklatu jotzailea.
teknikari. Teknika jakin bat ezagutzen duen pertsona. Izena da.
tekniko. Teknikari dagokiona. Izenondoa da.
teknikolor (Technicolor*). Koloretako zineman, lehen sistemetako bat. Marka bat zen (Technicolor), baina hitz arrunt bihurtu da, 'zinemaskope' bezala.
tekno (techno*). Musika mota. Musika technoa*[e.] Tekno musika.
teknologia enpresa, enpresa teknologiko. Ez erabili 'teknologikoak' adjektiboa izenik gabe, hots, 'enpresa' edo 'konpainia' jarri gabe.
teknologia jantzigarri (wearable technology*). Janzteko gailuen teknologia, soinean eramateko gailuen teknologia.
telebista kateak. Hona hemen telebista kate batzuk: ETB1, ETB2, ETB3, ETB Sat, ETBK Sat, Hamaika, La1, La2, Antena3, Cuatro, Tele5, La Sexta, TF1, France2, France3, Canal +, M6, France5, Arte.
Telecinco. Espainiako telebista kate pribatua. Laburturik, 'Tele5' .
telefilm (telefilme*, telemovie*, TV movie*).
telefonia. Telefonia mugikorra.
telefono dei etena. Pu-pu-pu-pu.
telefono mugikor* e. sakelako, sakelako telefono, eskuko, eskuko telefono, mobil.
telefonoa. Tirrin-tirrin.
teleikusle. Telebista ikuslea. Gehienetan, aski da 'ikusle'.
telekomando. Telebista urrunetik gidatzeko tresna.
telekomunikazio dorre. (es: torre de comunicaciones; fr: tour de télécommunication).
telelaguntza (teleasistentzia*).
telelan. Telekomunikazio sistemak erabiliz etxetik lan egitea.
telemedikuntza. Bitarteko telematikoetan oinarrituta ematen den osasun zerbitzua.
telemovie* e. telefilm.
telenobela. Folletoia.
teleordainketa (telepeaje*).
telerrealitate (teleerrealitate*). Telebista generoa.
Telesforo Monzon eLab.
telezabor (tele-zabor*).
telonero* e. hasierako talde.
tempeh. Soja hartzituz eginiko jakia.
tempo (tenpo*). Musika lanak jotzeko lastertasuna edo abiadura.
tempranillo (tenpranillo*, tenpranilo*). Mahats mota.
teniente. Lotinanta.
tenis, tenislari.
tenkatu (teinkatu*).
tenor. Opera kantaria. Deklinatzeko orduan, 'r' gogorra erabiltzen da. Tenorra zen gaztetan.
tenore. Garaia, ordua.
tenperatura. Eguraldiaz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, tradizioko esapideak baztertzeraino. Tenperaturek gora egingo dute*[e.] Epeldu egingo du. Berotu egingo du. // Tenperaturak behera egin du*[e.] Freskatu egin du. Hoztu egin du.
tentsio handiko eremu. Etxebizitzaren merkatuaz mintzatuz, asko salerosten den lekua (es: zona tensionada; fr: zone tendu).
teorialari. Jakintza arloren baten alde teorikoa lantzen duen pertsona. Izena da.
teoriko. Teoriari dagokiona. Izenondoa da.
Ter-Pretosian, Levon (Petrosyan*, Petrossian*).
terapia okupazional, terapeuta okupazional.
Teraz (TERAZ!*). 2018an eta 2019an Polonian izandako alderdi liberala.
Teresa Jesusena edo Teresa Avilakoa, -a (Teresa de Jesus*).
Terminal (La Terminal*). Bilboko aretoa. Terminalen joko dute.
terminal 1. Aireportuetan, hegazkinetara joateko instalazioa. Artesi gehiago agertu dira Paris ondoko Roissy-Charles de Gaulle aireportuko 2E terminalean.
terminal 2. Hil hurrena. Hil hurreneko gaixoa, gaixo hil hurrena edo gaixo terminala.
Terminala, -a. Frantzian, bigarren mailako ikasketetako azken ikasturtea. Terminaleko ikasleek emaitza onak bildu zituzten etsaminean.
termometroa jarri, tenperatura neurtu, hartu; sukarra hartu, sukarra neurtu; kalentura hartu.
terraformazio. Argizagi batean esku hartzea, atmosfera, tenperatura eta beste egokituz, bertan bizitzeko modua egiteko.
Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa, -a (Biktimen Memoriala*). Laburturik, 'Biktimen Oroimenezkoa'.
tertulia, tertuliakide (tertuliano*). Solasaldia, solaskidea.
tesela. Mosaikoak osatzeko erabiltzen den harri zati txikia.
test aleatorio. Ausaz eginiko testa.
test laster, test azkar.
testa egin, testatu. Proba egin, probatu.
testu bukaera. Ikus 'Idazkuntza' atala.
testu hasiera. Ikus 'Idazkuntza' atala.
testuaren egitura. Ikus 'Idazkuntza' atala.
testuliburu (testu liburu*).
tetrabrik. Ontzi mota.
TF1. Frantziako telebista katerik zaharrena (lehen, Télévision Française 1). Pribatua da 1987az geroztik.
The New York Times (New York Times*).
think tank. Ideiak sortzeko taldeak, independenteak zein erakunde edo gobernuren baten mendekoak. Presio taldeak izaten dira.
thrash, thrash metal. Musika motak. Musika thrasha*[e.] Thrash musika.
thriller. Zinema generoa.
Tiananmen. Pekingo plaza ezaguna.
tiborta. Arraunaren heldulekua.
Ticket Bai (TicketBAI*).
tie-break (tiebreak*, tie break*). Tenisean, berdinketa hausteko sistema.
tifo. Kirol taldeen zaleek estadioetan osatutako mosaikoa. Gogoan izan 'mosaiko', 'pankarta', 'koreografia' eta abar ere erabiltzen direla.
tifosi. Futbolzale italiarra.
Tighremt. Amazigerazko lehenbiziko egunkaria, 2020an sortua.
tik 1. Keinu errepikatua.
tik 2 (tick*). Zerbait ontzat emateko marka.
Tikhanovskaia, Svetlana (Tsikhanouskaia*, Tsikhanouskaya*, Tijanovskaya*).
Tiktok 1. Bideoak sortu eta partekatzeko aplikazioa.
tiktok 2. Izen bereko aplikazioan sorturiko bideoa.
tiktoker. Tiktok sare sozialean edukiak sortzen dituen internauta.
tilista* e. dilista.
timatu*, timatzaile*, timo* e. iruzur egin, engainatu, iruzurgile. Erabil daitezke 'txuliatu' eta 'txuliatzaile' ere, baina kontuan harturik adierazkorrak direla.
time-lapse (time lapse*, timelapse*). Irudi finkoak hartu eta, gero, hartu baino bizkorrago ematen dituen teknika fotografikoa.
timoi* e. lema.
tindatu (tintatu*).
tinkatu (tinkotu*).
tintatu* e. tindatu.
tipex. Idatzia ezabatu eta gainean idazteko likido zuria. Hori ekoizten duen marka ezagunena Tipp-Ex da. Ikusleak, hitz bat aukeratu, tipexarekin ezabatu behar du.
tipi* e. ttipi, txiki.
tipi-tapa. Pausoaren onomatopeia.
tipo* e. tasa. Truke tasa, interes tasa.
tipo penal.
tira*, komiki tira* e. zinta, komiki zinta. Komikietakoak zintak dira. Patxi Huarte marrazkilari nafarrak liburua osatu du komiki tirekin*[e.] Patxi Huarte marrazkilari nafarrak liburua osatu du komiki zintekin.
tiradera (kaxoi*).
tiramen. Helmena. Misil berriek tiramen handiagoa dute.
tiratzaile (tirolari*, tiralari*). Bost pistola tiralari joango dira txapelketara*[e.] Bost pistola tiratzaile joango dira txapelketara.
tirita. Lotura itsasgarria.
tiro poligono* e. tiro eremu. Bardeako tiro eremua.
tiroa. Banba, danba, dzast, sast, pan, bunba, bunbada, pinpi-panpa.
tiroide. Lepoko guruina. Tiroideetako minbizia*[e.] Tiroideko minbizia.
tiroketa (tiraketa*). Plater tiroketa. Uso tiroketa.
tiroketa postu. Barraketan, punteria probatzeko postua.
Tirreno-Adriatikoa, -a. Txirrindulari proba.
titare (ditare*).
titular 1. Kirol taldeetan, hasieratik jokatu ohi duena.
titular 2* e. titulu. Prentsako berrien izenburua.
titulu 1 (tilular*). Izenburua, bereziki prentsan.
titulu 2. Finantza agiria.
tituluak. Ikus 'Informazioa eta interpretazioa', 'Idazkuntza' eta 'Ortotipografia' atalak.
tixerta (T-shirt*, tixert*, tisert*). Elastikoa.
Tiziano (Ticiano*, Titien*).
TMEO. Komiki baten izena izanagatik, ez da letra etzanez idazten.
tobera (dobera*).
Tobin tasa. Finantza transakzioen gaineko zerga.
todoterreno* e. noranahiko, 4x4 auto.
Toki Araubidearen Oinarrien Legea, -a. Espainiako 7/1985 legea, apirilaren 2koa. Ez erabili LRBRL sigla (es: Ley 7/1985, de 2 de abril, Reguladora de las Bases del Régimen Local).
Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan duten Parte Hartzeen Funtsa, -a.
toki, tokiko, tokian tokiko. Toki administrazioa. Tokiko telebistak. Tokian tokiko usadioak.
tolare* e. dolare.
toldozain (toldero*).
Toledoko alkazarra, -a (alcazar*). Espainiako Toledo hiriko gotorlekua.
tolestu (tolestatu*).
tolestura (tolesdura*).
tolet (tolete*, toleta*). Karelean dagoen ziria, arraunari eusteko jartzen dena. Estropua bertan sartzen da.
Tolosa-I Unibertsitatea, -a. 'Tolosa-I-Capitole Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Tolosako Unibertsitatea' erabil daiteke.
Tolosa-II Unibertsitatea, -a. 'Jean-Jaures Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Tolosako Unibertsitatea' erabil daiteke.
Tolosa-III Unibertsitatea, -a. 'Paul Sabatier Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Tolosako Unibertsitatea' erabil daiteke.
Tolosako Institutu Politeknikoa, -a.
Tomas Akinokoa, -a (Tomas de Aquino*, Thomas d'Aquin*). Filosofo eta teologo italiarra, XIII. mendekoa.
tomate. Hona hemen zenbait barietate: loidi (tomate), (tomate) pikoluze, Tuterako (tomate) itsusi, cherry (tomate) edo gerezi tomate, raf (tomate), tomate udarekara, jack (tomate), Andeetako adar (tomate), zebra berde (tomate), (Green Zebra*), Krimeako (tomate) beltz, ananas (tomate), idi-bihotz (tomate) (es: corazón de buey; fr: cœur de bœuf; en: beef tomato; it: cuor di bue).
tomate udarekara (udare tomate*, tomate udare*).
tomo. Liburukia.
tona (tonelada*). Mila kilo, nazioarteko unitate sisteman.
Toña. Sukarrietako hondartza.
tona petrolio baliokide, tpb (toe*, tep*). Energia unitatea.
tonbola.
tontakeria (tontokeria*).
tonu (tono*).
top manta*, mantero* e. kaleko salmenta, kopia piraten salmenta, kaleko saltzaile...
top model. Punta-puntako moda modeloa.
top secret. Isildu beharrekoa. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
Top14. Frantziako errugbi txapelketa.
topa egitea. Glin-glin-glin.
tope. Arraunez mintzatuz, estropua jartzen den partea.
topean*, topera* e. bete-betean, eginahalean, eman ahal guztian, dena emanda, buru-belarri, jo eta ke, jo eta su.
topless. Bularra bistan.
Topoa, -a. Euskotrenek kudeatzen dituen lineetako bat.
Tora (Torah*). Itun Zaharreko lehen bost liburuei juduek emaniko izena.
toreatu, toreatzaile, torero.
tornado.
tornillo* e. torloju.
torpe* e. baldar, moldakaitz, trakets, zakar.
torpedo.
torrada (torrija*). Inauterietan jan ohi den gozokia.
Torre del Oro. Sevillako dorrea.
tortilla. Arrautzopila.
tortoka* e. dortoka.
Torturatuak Babesteko Nazioarteko Eguna, -a.
tory. Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko kidea.
tosta. Traineruetako eserlekua.
Toulongo Unibertsitatea, -a.
tour operator* e. bidaia antolatzaile. Enpresa handiak izan ohi dira.
Tourra, -a. Frantziako txirrindulari itzulia.
Tourseko Unibertsitatea, -a.
toxikatu*, toxikazio* e. intoxikatu, intoxikazio, pozoitu, pozoitze.
trabagarri (bolardo*). Hiri eta herrietan, ibilgailuei bidea ixteko jartzen den oztopoa. Hiri erdialdean trabagarri gehiago jartzekotan dira.
trabesti (travesti*).
tracking. h. zundaketa etengabe. Demoskopian.
trafikatzaile. Droga trafikatzailea, arma trafikatzailea.
trafiko 1. Legez kanpoko salerosketa, hala nola drogena eta armena.
trafiko 2. Ibilgailuen joan-etorria, zirkulazioa.
tragedia, tragikomedia, tragiko (trajedia*, trajeria*, trajiko*).
trageria. Pastorala. Zuberoako herri antzerti berezia izendatzeko erabiltzen da soilik.
tragikomedia (dramedia*).
trago batean edalontzia hustea. Hikilimikiklik, hilimiliklik.
trailer 1. Kamioi mota.
trailer 2. Filmak iragartzekoa.
traineru, trainerilla.
Trajanoren zutabea, -a (Zutabe trajana*, Zutabe trajanoa*).
traje, trajedun.
trajeria 1. Zuberoako pastorala.
trajeria 2* e. tragedia.
traka. h. petardo(ak), petardo sorta, petardo soka. Su festei buruz mintzatuz, 'azken zalaparta' ere erabil daiteke.
trakets jatea. Klika-klaka.
trakta* e. eskupaper.
traktore (traktur*, tratur*).
tramiterako onartu (tramitera onartu*).
tranbus (trambus*). Erdi tranbia eta erdi autobusa den ibilgailua.
tranpolin. Gimnastikan eta beste kirol batzuetan erabiltzen den jauzi ohola.
trans (trans pertsona*). Oro har mintzatzeko balio du, transexualak eta transgeneroak biltzen baititu. Inoren esanetan, onartzekoa da 'pertsona trans', baina ez 'trans pertsona'.
trans legea, -a. Espainiakoak honela du izen osoa: Transen Berdintasun Erreal eta Efektiborako eta LGTBI Pertsonen Eskubideak Bermatzeko Legea.
transatlantiko.
transbertsal, transbertsalitate (transbersal, transbersalitate*).
transbordadore (lantzadera*). Lantzadera zerbitzua*[e.] Transbordadore zerbitzua.
transexual. Bere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa ez baizik bestekoa sentitzen dena. Laburturik, 'trans'.
transfeminizidio (transfemizidio*).
transfer. Kiroletan, jokalari bat talde batetik bestera joateko behar den baimena.
transferitu. h. eskualdatu. Gernikako Estatutua bete eta eskumen hori transferitu egin beharko luke*[e.] Gernikako Estatutua bete eta eskumen hori eskualdatu egin beharko luke.
transfobia, transfobo. Transen kontrako jarrera edo gorrotoa; transfobia duena.
transformadore (transformatzaile*). Elektrizitateaz mintzatzeko erabiltzen da.
transfuga. Hautesleek aukeratu ondoren bere alderdi politikoa uzten duen politikaria, beste alderdi politiko bati laguntzeko.
transfunditu* e. (odola) aldatu, isuraldatu. Odola transfunditu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela*[e.] Odola aldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela.
transfusio. Odola isuraldatzea, isuraldaketa.
transgenero. Bere ezaugarri biologikoengatik jaiotzean ezarri zaion generokoa ez baizik bestekoa sentitzen dena, edo ez genero tradizional batekin eta ez bestearekin identifikatzen ez dena. Laburturik, 'trans'. Gizon transak edo gizon transgeneroak.
transgeniko. Ezaugarriak aldatzeko material genetiko berria txertatu dioten organismoa. Janari transgenikoa, arto transgenikoa.
transhumantzia (transumantzia*, trantsumantzia*).
transiberiar trena, -a; transiberiar trenbidea, -a (transiberiano*).
transistore (trantsistore*).
transmedia. Euskarri bat baino gehiago elkarren osagarri erabiliz komunikatzen den istorioari esaten zaio. Transmedia kontaera berriak.
transmisio bertikal. Amak fetuari gaixotasun bat edo infekzio bat pasatzea.
transmisio komunitario.
transmoi (transmon*). Konputazio kuantikoan, qubit mota bat.
trantsitu. Transexualitateaz mintzatzeko ere erabiltzen da, 'trantsizio'-rekin batera.
trantsizio.
trantsiziorako legea, -a (trantsitorietate legea*).
traol (almohadila*, almohadilla*, hash*). # sinboloaren izena. Hedaduraz, hala deitzen zaie Twitterreko etiketei ere.
trapu. Ez erabili estropadetako bandera adierazteko. Arraunlariak, trapua astintzen*[e.] Arraunlariak, bandera astintzen.
traspasatu*, traspaso* e. eskualdatu, eskualdatze.
tratatu 1. Oso ondo tratatu gintuzten.
tratatu 2* e. itun, hitzarmen.
trattoria. h. jatetxe italiar.
Tratu Berdintasunaren Aldeko eta Bereizkeriaren Kontrako Legea, -a. (es: Ley de Igualdad de Trato y No Discriminación).
travelling. Zineman, kamera mugitzeko modu bat.
travesti* e. trabesti.
trazabilitate. Produktu baten, gaixotasun baten edo bestelako aztergai baten jatorri, ibilbide, prozesu eta kontrol erregistratuek osatzen duten informazioa; horiek zehazteko gaitasuna.
trazaketa* e. ibilbide.
tregoa (tregua*). Su etena, menia.
trekking egin (senderismo*). Mendi ibilaldiak egin.
tren autobide. (es: autopista ferroviaria; fr: autoroute ferroviaire; en: iron highway).
trena. Trakatan-trakatan, tipirri-taparra, trinkili-trankala, trinkili eta trankala.
trending topic. h. boladako gaia. Twitterri buruz mintzatuz, denbora tarte batean gehien agertutako hitza edo gaia.
trenkatu (trinkatu*). Erabaki.
triangulazio. Gehiengo aurrerakoi eta plurinazional baten triangulazioa.
Trianguloa plaza (Triangelu plaza*). Tolosako plaza. Triangulotik hona.
triatloi, triatleta, triatloilari.
triki-bertso poteo.
trikipoteo (triki-poteo*, triki poteo*).
trikiti, trikitilari (trikitixa*). Baina badago salbuespen bat: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea.
trilateral. Hiru aldekoa. Baina 'Trilaterala' deritzo nazioarteko organizazio pribatu bati.
trilioi (triloi*).
trineo* e. lera.
Trinitarioak, -ak (trinitaria*). Erlijio ordena. Kideak aipatzean, letra xehea erabiltzen da.
trinket, trinketlari (trinkete*).
tripi. Argoteko hitza, LSD dosia adierazteko. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
triptiko.
tristatu (tristetu*).
trixerta. BERRIArentzat egindako kamiseta, albisteren baten ingurukoa.
trobadore 1. Erdi Aroko olerkaria.
trobadore 2. Zenbait kulturatan, poemak idatzi eta kantatzen dituena.
trofeo.
troiar, Troiako zaldi. Informatikan, birus mota. Beste fitxategi batean ezkutaturik mugitu ohi dira troiarrak.
troika. Hiruk osaturiko agintaritza.
troll. Internetez mintzatuz, solasguneetan-eta mezu ezegokiak idazten dituena, solaskideak probokatu eta eztabaida trabatu nahian.
trompe l'oeil. Artean, teknika berezi bat.
troskismo, troskista.
trosta. Draka-draka-draka, patapa-patapa, trakatan, traka-traka.
Trotski, Leon.
truk, truke. Begia begi truk. Txanpon baten truke.
trumoia. Burrun, burrunba, danbateko, orro.
trumpismo, trumpista, trumpzale.
trust. Merkatua monopolizatzeko enpresa taldeak.
Tsahal. Israelgo armada. Erabiliz gero, azaldu.
Tsakalotos, Euklides (Euclid Tsakalotos*, Efklidis Tsakalotos*). Greziar politikaria.
tsar, tsarina, tsarismo, tsarista. Tsarraren seme zaharrenari 'tsarevitx' deitzen zaio.
tse-tse euli.
tsunami.
Tsunami Demokratikoa, -a (Tsunami Democratic*). Laburturik, 'Tsunamia'.
Ttarttalo. Argitaletxea.
ttipi (tipi*). Txikia.
Ttipi-Ttapa. Nafarroa eta Lapurdiko aldizkaria (Baztan, Bortziriak, Malerreka, Leitza aldea eta Sara aldea).
Ttipi-Ttapa telebista.
ttu* e. tu. Listua.
tuareg. Tuareg herria.
tuit, txio. Twitterren bidaltzen den mezua. Testu espezializatuetan, onartzekoa da 'tweet' forma ere, letra etzanez idatzita. Txioka ibili nintzen arratsalde guztian. Abian da 'Piulla per las llengües' kanpaina (Txioka hizkuntzen alde). Tuit bat bidali nion atzo.
tuiteatu* e. Twitterren aritu, txioka aritu, txiokatu, txio bat bidali, tuit bat idatzi...
tulipa (tulipan*).
tumore (tumor*).
tuning. Autoa nork bere gustura moldatzea.
tuntun. Emakumeez mintzatuz, tontoa. Gauzak ez dira 'tuntunak'. Film tuntuna eta aspergarria*[e.] Film ergel eta aspergarria.
tupamaro. 1962an Uruguain sorturiko mugimendu iraultzaile bateko kidea. 1985ean, armak utzi zituzten.
tuper (tupper*). Janaria eramateko ontzia.
tupper sex. Denda erotiko batzuen etxez etxeko salmenta zerbitzua.
turbante.
Turismo Automobilen Munduko Kopa.
Turkish Stream (Turkstream*). Errusiako gasa garraiatzen duen gasbidea.
turko buru izan* e. pagaburu izan.
Turuturu eguna, -a. Inauterietako hirugarren eguna.
Tutankamon (Toutankhamon*). Antzinaroko Egiptoko erregea.
tutore, tutoretza (tutoritza*, tutoregotza*).
tutorial. Tutorial bati esker ikasi nuen. Bideo tutorialak egiten ditu.
tutti-frutti. Irudizko zentzuan, hobe 'saski-naski' erabiltzea.
TV movie* e. telefilm.
twerking. Dantza mota.
Twitter. Mikroblog sare ezaguna. 2023az geroztik, X da ('ixa' irakurtzen da).
twitteratura. Twitterren eginiko literatura.
twitterlari, txiolari. Twitterren aritu ohi dena.
txa-txa-txa (cha-cha-cha*). Dantza mota.
txador (chador*, tchador*). Emakume musulmanen jantzia, beltza normalean. Burua eta gorputza tapatzen ditu, eta, batzuetan, aurpegia ere bai. Ikus 'hijab'.
Txagorritxuko ospitalea, -a.
txakalaldi, flakia, ahulaldi (pajara*).
txaketa* e. jaka.
txakolin (txakoli*).
txakur arrazak. Afganiar, alano, american pitbull terrier, american staffordshire terrier, arratoi txakur, artzain txakur aleman / ardi txakur aleman (otso txakur*), basset, Bernako bouvier edo Bernako mendiko txakurra (Bouvier Bernois*), border collie, border terrier, boxer, brako, bull terrier, bulldog, bullmastiff, kanixe (poodle toy*), chihuahua, chow-chow, cocker spaniel, collie, dalmaziar, daniar handi (Great Dane*), doberman, dogo (dobatxakur*), dogo argentinar, dogo bordeles, Enkarterriko billano (villano*), Enkarterriko billanuko (villanuco*), erbi txakur edo xarlango, Espainiako galgo (gainerakoak, oro har, 'erbi txakur' dira), euskal artzain txakur, fila brasildar, fox terrier, Gasteizko patxoi, grifoi, husky edo husky siberiar, labrador, labrit txakur, mastin, Nafarroako patxoi, patxoi, pitbull, pointer, presa kanariar, retriever, rottweiler, sanbernardo, setter, spaniel, terrier, txakur pekindar, untxari, urtxakur.
txakur kros (canicross*, kanikros*).
txakurkumea. Ttau-ttau.
txakurra. Au, au-au, ttau-ttau, zaunk-zaunk, zaunka, ulu, hauma.
txakurra jatean. Lapa-lapa, glaska-glaska.
txalet (chalet*, xalet*).
txaloaldi, txalo jotze, txalo zaparrada (txalokada*).
txanda-pasa (txandapasa*, txanda pasa*).
txandal. Kirol jantzia.
txanpain* e. xanpain.
txanpon 1 (moneta*). Metalezko diru peza.
txanpon makina (makina txanponjale*). Apustu makina.
txanpu* e. xanpu.
txantaia*, txantaje* e. xantaia.
txantxar (karies*, karie*).
txapeldunorde (azpitxapeldun*).
txapeloker. Guardia zibila. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
txapeo* e. itxialdi. Espetxeetako protesta mota.
txapero* e. prostitutu.
txartela lortu* Kiroletako klixe gogaikarria da. Final-laurdenetarako txartela lortu dute*[e.] Final-laurdenetan sartzea lortu dute. Final-laurdenetan sartu dira. // Lauko Finalerako txartela lortu du*[e.] Lauko Finalera pasatu da.
txarter hegaldi* e. charter hegaldi. Garraio zerbitzu berezia.
txat (chat*). Interneteko solasgunea.
txatbot (chatbot*). Solasean egiteko gai den programa informatikoa.
txateatu. h. txat batean ibili, txatean jardun...
txatxo. Lanzko inauterietako pertsonaia. Miel Otxin txatxo baten sorbaldan jarri dute.
txaubinismo* e. chauvinismo.
txeke, txeketegi.
txekeo* e. osasun azterketa, mediku(aren) azterketa.
txelin (shilling*, xiling*). Austria, Kenya, Somalia, Tanzania eta Ugandako diruen izena.
txeroki (cherokee*). Ameriketako etnia; etnia horretakoen hizkuntza.
txerri hiltzea (txerri hilketa*).
txerria, basurdea eta gisakoak. Kurrin, kurrin-kurrin, kurrinka, zurrunga.
txertoa hartu, txertoa eman, txertoa jarri, txertatu. Atzo eman zidaten txertoa. Atzo jarri zidaten txertoa. Ez du txertorik hartu nahi.
txetnik (chetnik*). Faxista serbiarra.
txi kung (chi kung*). Beste izen hau ere erabil daiteke: 'qigong'.
txibia (txibi*). Kontuz deklinatzean, 'a' itsatsia baitu. Txibitara atera*[e.] Txibiatara atera.
Txibite, Maria (Chivite*). Nafar politikaria.
txiita* e. xiita.
txikano (chicano*). Mexikoko arbasoak dituen herritar estatubatuarra.
txikizka erosi, txikizka saldu, xeheka erosi, xeheka saldu. Kopuru txikitan erosi edo saldu. Kontrakoa adierazteko: 'handizka erosi edo saldu'. Txikizkako salmenta, xehekako merkatua.
txikizkari (minorista*).
txikle. Xingoma.
txilaba (djellaba*, jellaba*, jelaba*). Tunika mota.
Txillardegi Gogoan Herri Ekimena, -a.
Txillida Leku (Chillida-Leku*).
Txillida, Eduardo (Chillida*).
tximeleta. Ziru-zira.
tximeleta efektua, -a. Kaosaren teoriari dagokion kontzeptua.
tximino baztanga (tbaztanga*, mpox*).
Tximistarri. Donostiako kala.
tximitxurri (chimichurri*). Saltsa mota.
Txinako Harresi Handia, -a.
Txinako Herri Batzar Nazionala, -a (Nazio Asanblea Herrikoia*). Txinako Parlamentua (es: Asamblea Popular Nacional; fr: Assemblée nationale populaire; en: National People's Congress).
Txinako Mugimendu Patriotiko Demokratikoak Laguntzeko Hong Kongeko Aliantza (Hong Kongeko Mugimendu Patriotiko Demokratikoa Laguntzeko Aliantza*).
txinatarren Urteberri eguna, -a. Laburturik, 'Urteberri txinatarra'.
txinga eroate, txinga proba.
txinparta. Zirt-zart, kriski-kraska.
txip (chip*).
txiringito* e. txosna.
txirrina. Tirrin, tirrin-tirrin, tilin-tilin.
txirrindula* e. bizikleta.
txirrindularitza. Hauek dira modalitateak: errepideko txirrindularitza; mendiko txirrindularitza; pistako edo pista estaliko txirrindularitza; txirrindularitza akrobatikoa edo BMX; ziklo-krosa.
txirringa. Gurpila. Ez erabili 'bizikleta' adierazteko.
Txirula magikoa. Mozarten opera.
txirula, txirulari (xirula*, xirulari*).
txistera* e. xistera. 1. Pilota jokoa. 2. Kapela mota.
txistor. Ez du '-a' itsatsirik. Txistor bat, txistor pintxoa, txistor ogitartekoa.
txistu. Hotsa.
txistua. Fiu, uuii.
txita (txito*).
txita. Txio-txio, txioka.
txitxare* e. zizare.
Txitxi-burruntzi eguna, -a (txitxiburduntzi eguna*).
Txomiñenea, -a (Txomin-Enea*, Txomin Enea*). Donostiako auzoa.
txori (xori*).
txoria. Txio, txorrotxio, txio-txio, txioka.
txorkatila* e. orkatila.
txosna (txozna*).
txosnagune (txosna gune*). Gehienetan, aski da 'txosnetan'. Kontzertuak izango dira txosnagunean*[e.] Kontzertuak izango dira txosnetan.
txotx. Sagardoa, txotxetik.
txotx denboraldia* e. txotx garaia.
txotxongilo (txontxongilo*).
txu-txu tren (txutxu tren*, txu txu tren*). Haurrentzako eta turistentzako ibilgailua, tren itxurakoa.
txuleta (txuletoi*).
txupin* e. suziri, etxafuego, txapligu, bolandera.
txupinazo, txupinera.
txupito* e. titare, titarekada. Rona edan zuen, pare bat txupito gutxienez*[e.] Rona edan zuen, pare bat titarekada gutxienez.
txuri* e. zuri. Dena dela, Realeko jokalariak 'txuri-urdinak' dira. Boto zuria eman du.
Txuri-Urdin (Txuri Urdin*). Donostiako hockey taldea.
txuri-urdin. Donostiako Realeko jokalariak; talde horri dagokiona.
txute* e. (droga) ziztada.
tzigano. Ijitoa.