HIZTEGIA
rabi* e. errabino.
Rabin, Yitzhak (Isaac*, Isaak*).
radar.
raf tomate (Raff tomate*).
Rafaelen Stanzak (Stanze di Raffaello*). Rafaelen Stanzetako bat Stanza della Segnatura da.
rafting. Erreka lasterretatik jaistea. Raftingean eta eskaladan ariko dira.
Rahm, Jon (John Rahm*). Euskal golf jokalaria.
raid. Lasterketa luzea, lur mota guztietan egiten dena, batez ere erresistentzia eta orientazioa neurtzen dituena.
Rainier III.a Monakokoa, -a (Rainiero*).
raja. Indiako erregea edo printzea. Emakumeei 'rani' deritze.
Rakhmaninov, Sergei (Rachmaninov*, Rachmaninoff*, Ratxmaninov*, Raxmaninov*, Raxmaninof*).
rally. Autoen eta motoen lasterketa mota.
rallysprint (rallyesprint*, rally esprint*, rally sprint*).
ramadan. Musulmanen hilabete santua. Urteko bederatzigarrena da. Oraintxe bukatu berria da ramadana.
ramallahtar. Ramallahkoa.
Ramblak (Ramblas*, Ranblak*). Bartzelonako pasealekua. Orain, turistak baino ez dira ibiltzen Rambletan.
Ramon Llull Unibertsitatea, -a.
Ramses. Antzinaroko Egiptoko erregea.
rani. Indiako erregina edo printzesa. Gizonei 'raja' deritze.
ranking. h. sailkapen, zerrenda.
ransomware. Ordenagailuetan sartu eta datuak zifratzen dituen programa gaiztoa.
rantxera (ranchera*). Musika mota.
rap, rap kantari, rap dantzari (rapero*).
rapa kantatu, rapean aritu (rapeatu*).
rappel. Mendi jaitsierako teknika. Rappel egiten ibili ginen.
rara avis. Arraroa, bakana. Latinez, 'hegazti bitxia'.
rascacielos* e. etxe-orratz.
rasta, rastafari.
ratchet (rachet*). Janzkera mota.
rating 1. Letra etzanez idazten da. 'Rating' agentzia.
rating 2* e. ikusle ratio. Ikusleen ehunekoa, biztanle kopuru osoa kontuan harturik kalkulatua.
ratio. Bi magnituderen arteko erlazioa. Irakaskuntzaz mintzatuz, irakasle bakoitzeko ikasle kopurua. Latinetik datorren arren, ez da letra etzanez idazten, Euskaltzaindiaren Hiztegian sartua baitago.
rave. Eraikin handi bateko edo aire zabaleko festa, gau guztia tekno musika entzun eta dantzan pasatzeko egiten dena.
Real Madril (Real Madrid*). Futbol taldeen izenetan, euskarazko eran idazten dira toponimoak. Atletico Madril (Madrid*), Bartzelona (Barcelona*), Bordele (Bordeaux*), Elx (Elche*), Monako (Monaco*), Murtzia (Murcia*), Naoned (Nantes*), Niza (Nice*), Olympique Marseilla (Marseille*), Valentzia (Valencia*), Vila-real (Villareal*).
reality show. Telebistako saio mota.
realpolitik. Unean uneko irizpide praktikoetan oinarrituriko politika .
record* e. errekor, marka. Teleikusle, irrati entzule eta gisakoez mintzatuz, ez erabili ez 'errekor' eta ez 'marka'. Euskadi Irratiak entzule errekorra hautsi du martxoan*[e.] Euskadi Irratiak inoiz baino entzule gehiago izan du martxoan.
recordman*, recordwoman* e. errekordun.
RED mekanismoa, -a. Espainiako prestazioa, enpleguari eustekoa.
Regeneron tratamendua, -a. COVID-19aren kontra Regeneron laborategiak landutako tratamendua.
reggae. Musika mota. Musika reggaea*[e.] Reggae musika.
Reimseko Unibertsitatea, -a. 'Reims-Champagne-Ardenne Unibertsitatea' ere deitua.
Reischtag. Alemaniako Legebiltzarraren egoitza. Reischtag Berlinen dago.
relax* e. lasaitasun, lasaitze, erlaxatze.
remake. Filmen bigarren bertsioa.
Renaissance. Frantziako alderdia.
Renew Europe.
Renove plana, -a.
renting. Kuota ordainduta autoak edo bestelako ekipamendu ondasunak aldizka erabiltzeko alokairu mota. Gogoan izan 'alokatu', 'alokairu' eta gisakoak ere erabil daitezkeela. Alokairuko autoa.
repentismo, repentista. Ahozko inprobisazioan oinarrituriko genero poetikoa, Kuban oso errotua; horretan aritzen dena.
requiem.
reset egin (reseteatu*, erreseteatu*).
resort* e. oporleku. Bost izarreko resort batzuk egin dituzte*[e.] Bost izarreko oporleku batzuk egin dituzte.
retro. Aurreko garai bateko ezaugarriak imitatzen dituen estiloa.
revival. Estilo edo ohitura zaharkitu bat berriz modan egotea.
rhum* e. ron. Edari alkoholduna.
rhythm and blues. Musika mota.
Riau-riaua, -a. Iruñeko sanferminetan 1996 arte egin ohi zen ekitaldia.
Ribaforadako lubeta (Ribaforadako mota*).
Ribera del Duero. Duero aldeko ardoaren sor-marka.
Richter eskala. Lurrikaren indarra neurtzeko eskala. Kontuz esaldia jostean. Richter eskalan lau gradukoa izan da lurrikara*[e.] Richter eskalako lau gradukoa izan da lurrikara.
rider. h. bizikletako banatzaile.
rifle* e. errifle.
Rikardo Lehoibihotza, -a (Lionheart*, Corazon de Leon*, Coeur de Lion*). Rikardo I.a Ingalaterrakoa.
ring.
risotto (risoto*).
Riviera Maya. Mexiko hegoaldeko kostaren izen turistikoa.
road movie. Zinema generoa.
roaming. Seinale eremu batetik beste batera joatean sakelako telefonoa erabiltzen segitzeko funtzioa.
robot, robotika, robotizatu, robotiko.
rock, rock-and-roll, rockzale.
Rodano (Rhone*). Frantziako ibaia. Departamenduaren izena ere 'Rodano' da.
rodeo. Cowboyen erakustaldia.
roentgen. Erradioaktibitate unitatea.
rogaining (rogaine*). Distantzia luzeko orientazio lasterketa.
rohingya. Myanmarko etnia.
Rokaputa*, Roka Puta* e. Izustarri (muturra). Getariako tokia.
rokodromo. h. eskalada horma, eskalada murru, eskalada pareta.
rokoko (rococo*). Frantzian XVIII. mendean sorturiko arte estiloa.
rol 1. Aktoreak antzezten duen pertsonaia. Mota guztietako rolak antzeztu ditu.
rol 2. Gizarteak ezarritako eginkizuna. Sexuaren arabera banatutako rolak. // Uste du giza eskubideek «rol ezinbestekoa» jokatzen dutela irtenbidea aurkitzeko*[e.] Uste du giza eskubideak «ezinbestekoak» direla irtenbidea aurkitzeko.
rol joko bizidun. (es: juego de rol en vivo; fr: jeu de rôle grandeur nature).
roller* e. (gurpil gaineko) patinaje / irristatze.
roller derby (roller derbi*). Gurpil gaineko patinajean oinarritutako kirola.
ron. Edari mota.
rondalla (errondaila*). Gitarraz, lautez eta bandurriaz osaturiko musika taldea.
rookie. NBAn lehen urtea duen jokalaria.
Rosa Luxemburg (Rosa Luxemburgo*).
Rosetta harria, -a (Rosettako harria*).
Rosetta misioa, -a.
rotonda* e. biribilgune.
Rouengo Unibertsitatea, -a.
roulotte. h. karabana.
round. Boxeoko borrokaldia.
router (ruter*).
rover, astromobil. Espazioko astroak esploratzeko ibilgailua.
Rovira I Virgili Unibertsitatea, -a.
royalty. Egile eskubideengatik kobratzen den dirua.
Rozalejoren jauregia, -a. Iruñeko jauregia, Rozalejoko markesarena izandakoa.
Rozinante (Rocinante*).
RSS. XML hizkuntzan oinarrituriko fitxategi mota.
Rubikon (Rubikoia*). Rubikon igaro zuen; iritsi, ikusi eta garaitu.
rublo* e. errublo.
rugby* e. errugbi.
runba (rumba*). Musika mota.
rupia* e. errupia.
Ryder Cup. Golf torneoa, Europako eta Ameriketako Estatu Batuetako taldeek jokatzen dutena. Mugagabean deklinatzen da. Europak astindu ederra eman die AEBei Ryder Cupen.