HIZTEGIA
pabes* e. harbide. Harrizko bidea, galtzada modukoa. Txirrindulari lasterketa batzuetan, harbideak igaro behar izaten dituzte.
pabiloi (pabilioi*).
Pabiloi 6 (Pabellon 6*).
Pablo Olavide Unibertsitatea, -a.
pachanga. Musika mota.
paco. Kokaina hondarrez eginiko droga mota.
padel (paddle*).
paga 1 (paga extra*, paga estra*). Aparteko paga edo ordainsaria.
paga 2. Haurrei ematen zaien dirua.
pagatxo. Gizarte laguntzak izendatzeko modu gaitzesgarria. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
paia* e. orri, orrialde.
Paia, Fredi (Fredi Paya*).
paintball. Bi taldek eskopeta berezi batzuen bidez elkarri pintura botatzen dioten jokoa. 'Margo bola' eta 'margo gerra' ere erabil daitezke.
paisaia, paisajismo, paisajista.
paisanoz jantzi* e. zibil jantzi, kaleko jantzi. Paisanoz jantziriko polizia bat*[e.] Zibil jantziriko polizia bat. Kaleko jantziriko polizia bat.
paketatu (enpaketatu*).
pala. Arraunez mintzatuz, uretara sartzen den zatia, zapala eta zabala izan ohi dena.
paleolitiko. Izenondoa da. Arte paleolitikoa.
Paleolito. Izena da. Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa, Goi Paleolitoa. Paleolitoko artea.
Palestinako Aginte Nazionala, -a.
Palestinako lurralde okupatuak, -ak (okupatutako lurraldeak*). Israelek inguruko estatu arabiarrei okupaturiko lurrak.
palet (pale*). Salgaiak errazago mugitzeko tresna.
palmares. h. sariak, saridunak, saridun(en) zerrenda, irabazleak, irabazle(en) zerrenda.
palo. Flamenkoaz mintzatuz, aldaera. Hona hemen batzuk: segidilla, taranto, martinete, caña, deula, taranto, cartajanera, minera, tango, sardana, libiana, buleria, fandango, tango, solea.
Pamplonesa (La Pamplonesa*). Musika banda.
Panamako paperak, -ak.
Panamerikar Jokoak, -ak. Kirol Erakunde Panamerikarrak antolatutako txapelketa.
panarabismo, panarabista. XIX. mendearen bukaeran sortu eta XX.ean garaturiko mugimendu politikoa, herrialde arabiarren elkartasuna eta lankidetza sustatzeko eta Otomandar Inperioaren eta Europako kolonizatzaileen nagusitasunari aurre egiteko; haren aldekoa edo hari dagokiona.
pandemia. Herrialde askotan zabalduriko epidemia.
pandilla 1. h. banda. Hego Amerikako gaizkile taldea. Banda eta bandakide guztiak.
pandilla 2* e. kuadrilla, lagun talde, lagunarte...
pandillero* e. bandakide.
Pandoraren kutxa. Greziako mitologian, gaitz guztiak gordetzen zituen kutxa.
Pandoraren paperak (Pandorako paperak*).
panfleto.
Panoniako ordokia, -a (llanura panónica*, plaine de Pannonie*).
panorama askatasun. Leku publikoetako eraikinen eta eskulturen argazkiak, bideoak eta bestelako irudiak egin eta erabiltzeko eskubidea.
panpina (panpin*). Berea du '-a'. Panpin bat*[e.] Panpina bat.
pantaila. Telebistakoari 'leiho' ere esaten zaio, lagunarteko hizkeran.
pantaila argazki (pantallazo*, pantailazo*, pantailakada*). Testuinguru informaletan, erabil daiteke 'pantaila kolpe' ere.
pantaila kuota* e. ikusle kuota.
pantaila txiki* e. telebista. Klixe gogaikarria da 'pantaila txiki' erabiltzea 'telebista' adierazteko.
Panteoia, -a (Panteon*). 'Erromako panteoia' eta 'Agriparen panteoia' ere deitua.
Pantera Beltzak, -ak. Talde horretako kideak 'pantera beltzak' dira, letra xehe etzanez idatzirik.
panturkismo, panturkista. XIX. mendean sorturiko mugimendu politikoa, turkiar herriak batzearen aldekoa; haren jarraitzailea edo hari dagokiona.
panty* e. panti.
Papa Noel* e. Bizarzuri.
Papadimos, Lukas (Lucas*).
Papandreu, Georgios (Yorgos*, Giorgos*).
paparazzi. Ospetsuen atzetik ibiltzen den argazkilaria.
paper* e. rol. Antzerkian eta zineman.
paper bat jokatu* e. egiteko bat izan, garrantzia izan... Eta hitzarmena sinatzen baldin bada, zein paper jokatuko du aurrerantzean plataformak?*[e.] Eta hitzarmena sinatzen baldin bada, zein izango da aurrerantzean plataformaren egitekoa?. // Umorearen eta hizkuntzaren arteko loturaz ere mintzatu zen atzo idazlea, eta esan zuen hizkuntzak aldartearen transmisioan funtsezko papera jokatzen duela*[e.] Umorearen eta hizkuntzaren arteko loturaz ere mintzatu zen atzo idazlea Miramar jauregian, eta esan zuen hizkuntza aldartearen transmisioan funtsezkoa dela.
paper erre (paper busti*). Irudizko zentzuan, ezertarako balio ez duena.
paper-toles, origami (papiroflexia*). Paper-tolesean aritzen ginen ikastolan. Origamia Japoniatik iritsitako arte bat da.
papergabe. Dokumentaziorik ez duena.
papiroflexia* e. paper-toles, origami. Ikastolan papiroflexia egiten genuen*[e.] Ikastolan paper-tolesean aritzen ginen. // Papiroflexia Japoniatik iritsitako arte bat da*[e.] Origamia Japoniatik iritsitako arte bat da.
papua. Papua Ginea Berria. Papua hizkuntzak. Papua etnia. Bi papua.
par* e. bikoiti.
parabadminton. Badminton egokitua.
paradore (parador*). Espainiako hotel mota.
paragrafo (parrafo*).
paragrafo marka (kalderoi*, euli zango*).
paragrafoa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Paralinpiar Jokoak, -ak (Paraolinpiar Jokoak*, Joko Paralinpikoak*).
paraninfo* e. batzar areto, ekitaldi areto.
Parapanamerikar Jokoak, -ak.
paraplegia, paraplegiko (paraplejia*, paraplejiko*).
paraxut, paraxutista.
Parazeltso (Paracelso*, Paracelse*).
parazetamol (paracetamol*).
parentesi karratuak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
parentesiak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
pareta irtena, -a (desplome*).
parhelio (parelio*, odeguzki*).
Paris-I Unibertsitatea, -a. Oro har mintzatuz, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Paris-II Unibertsitatea, -a. 'Panteoia-Assas Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatuz, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Paris-III Unibertsitatea, -a (Sorbonne-Nouvelle*). 'Sorbona Berria Unibertsitatea' ere deitua.
Paris-Niza (Paris Niza*, Paris-Nice*). Txirrindularitza proba.
Paris-Saclay Unibertsitatea, -a. Oro har mintzatzeko, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Paris-VIII Unibertsitatea, -a. 'Vincennes-Saint-Denis Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Paris-X Unibertsitatea, -a. 'Paris-Nanterre Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Paris-XII Unibertsitatea, -a. 'Paris Ekialdea-Cretei-Marne Harana Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Paris-XIII Unibertsitatea, -a. 'Sorbona-Paris Iparraldea Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Parisko Unibertsitatea' erabil daiteke.
Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako estadioak. Parisko eremua: Alexandro III.a zubia (Pont Alexandre III*), Bercy Arena, Concorde (La Concorde*), Eiffel dorrea (Tour Eiffel*), Elbarrien jauregia (Invalides*), Hego Paris Arena (Paris Sud Arena*), Jauregi Handia (Grand Palais*) , Marteren Zelaia Arena (Champ-de-Mars Arena*), Porte de La Chapelle Arena, Printzeen parkea (Parc des Princes*), Roland Garros, Trocadero, Udaletxea (Hôtel de Ville*). Ile-de-France eremua: Bourgeteko eskalada zentroa (Site d'escalade Bourget*), Elancourteko muinoa (Colline d'Elancourt*), Golf Nazionala (Golf National*), Ipar Paris Arena (Paris Nord Arena*), Paris La Defense Arena, Saint-Quentin-en-Yvelinesko Belodromo Nazionala (Vélodrome National de Saint-Quentin-En-Yvelines*), Saint-Quentin-en-Yvelinesko BMX estadioa (Stade BMX de Saint-Quentin-En-Yvelines*), Stade de France, Ur Zentroa (Centre Aquatique*), Vaires-sur-Marneko estadio nautikoa (Stade Nautique de Vaires-sur-Marne*), Versaillesko jauregia (Château de Versailles*), Yves-du-Manoir estadioa (Stade Yves-Du-Manoir*). Besteak: Beaujoireko estadioa, Bordeleko estadioa, Chateaurouxko Tiro Zentro Nazionala (Centre National de Tir de Châteauroux*), Geoffroy-Guichard estadioa, Lyongo estadioa, Marseillako estadioa, Marseillako kirol portua (Marina de Marseille*), Nizako estadioa, Pierre Mauroy estadioa, Teahupo'o.
Parisko garaipen arkua.
Parisko Hitzarmena, -a. 2015ean COP21 biltzarrak egindako ituna, Kyotoko Protokoloa ordezkatu zuena.
Parisko Komuna. Parisko Komunako kidea izan zen. Parismo Komunan ibili zen.
paritate* e. -en pare, parekotasun. Euroa dolarrarekiko paritatearen inguruan jarri da *[e.] Euroa dolarraren parean jarri da ia.
parke. Bertizko parke naturala. Teknologia parkea.
parke eoliko.
parke osasungarri (parke biosaludable*).
parke teknologiko. h. teknologia parke.
parkeko skate (park skateboard*). Skatearen modalitatea.
parket. Zoru mota.
parkinson. Parkinsonen gaitza. Gogorra da parkinsona.
Parkinsonen gaitza, -a. Gogorra da Parkinsonen gaitza.
parkour. Hiriko oztopoak gaindituz mugitzeko jarduera, indarra eta trebetasuna beste tresnarik erabili gabe egiten dena.
Parlament* e. (Kataluniako) Parlamentu.
parlamentari. Parlamentuko kidea. Izena da. Bi parlamentarik baiezko botoa eman zuten.
parlamentario. Parlamentuari dagokiona. Izenondoa da. Talde parlamentario guztiak osatu dituzte.
Parlementia, -a (Parlamentia*). Lapurdiko Getariako hondartza.
Parot doktrina. Espainiako Auzitegi Gorenaren 197/2006 epaian oinarriturikoa, zigor urteak gehitzeko erabilia.
parra. Golfean, jokoa osatzeko beharrezkotzat hartzen den kolpe kopurua. Olazabalek 64 kolpe egin zituen, zortzi kolpe parraren azpitik.
parra egin. Berdindu. Abadiñok eta Altamirak parra egin zuten, baina abadiñarrak nagusitu ziren faltengatik.
parrilla (parrila*). Arranparrilla. Bisigua parrillan egina.
parrillada (parrilada*).
parte hartu. Marratxorik gabe idazten da. Ez zait gustatzen horrelako jokoetan parte hartzea. Ona da boto emaileek parte hartzea.
parte hartzaile.
parte hartze. Izena izan zein aditza izan, marratxorik gabe. Irakurlearen parte hartze aktiboa barik, literatura hilzorian egongo litzateke. Emakumeen parte hartzea hutsaren hurrengoa da. Emakumeek parte hartzea ez dut nahi. Parte hartzea espero baino handiagoa izan da.
Parte Zaharra, -a. Horrela deritzo Donostiako alderdi zaharrari.
partekatu 1. Zatikatu.
partekatu 2. Bi lagunek edo gehiagok zerbait izan edo erabili, elkarren artean banatu. Basoan aurkituriko janaria partekatu genuen.
partekatu 3* e. elkarri kontatu, jakinarazi... Alderdiek partekatu dituzte estatus berri bat lortzeko dituzten proposamenak*[e.] Alderdiek elkarri jakinarazi dizkiote estatus berri bat lortzeko dituzten proposamenak.
partekatu 4* e. bat egin, bat etorri, ados egon... Ez dut partekatzen haren hitzaldiak sortutako irrika*[e.] Ez dut bat egiten haren hitzaldiak sortutako irrikarekin.
Partenoia, -a (Partenon*). Partenoiko frisoa eta Elginen marmolak.
Partenoiko marmolak, -ak. 'Elginen marmolak' ere deituak.
partida 1 (partidu*).
partida 2* e. diru sail. Batzuetan, ezer gabe ere ondo moldatzen da esaldia. Nafarroako Ikastolen Elkartearentzat 2,5 milioi euroko diru partida eskatu du EAJk*[e.] Nafarroako Ikastolen Elkartearentzat 2,5 milioi euro eskatu ditu EAJk.
partisano. Okupazio armada bati buru egiteko gerrillako kidea; batez ere, Bigarren Mundu Gerran nazien eta faxisten kontrako erresistentziakoa.
partitiboa. Ezezkoetan, ezinbestekoa da '-rik' erabiltzea zerbaiten falta adierazten ari garenean balio generikoarekin. Ez dago ura*[e.] Ez dago urik. // Ez dituzte hauteskunde primarioak egiten*[e.] Ez dute hauteskunde primariorik egiten.
party. Etxean eginiko jaia.
partzuergo (kontsorzio*, kontsortzio*).
pasa. h. pasatu. Pasa den astean*[e.] Joan den astean. Aurreko astean. Iragan astean.
pasabide (pasante*). Donostiako metroaren pasantea*[e.] Donostiako metroaren pasabidea.
pasabide humanitario. Gatazka armatu bat dagoen eskualdera hornigaiak eramateko zabaltzen den bidea.
pasaerako migrante, pasaerako migratzaile (trantsituko migrante*, trantsitoko migrante*).
pasaerako zedula (iragaitzazko zedula*). (es: cédula de transeúnte).
Pasaiako Portu Agintaritza.
pasarela 1. Pasabidea, igarobidea. Eraikin batetik bestera pasarela bat egongo da, goiko solairuan.
pasarela 2. Ibiltokia. Modeloa irristatu egin zen pasarelan.
pasatu. Gehiegikeriaz erabiltzen da joskera hau: '(...) izatetik (...) izatera pasatu'. Atezaina izatetik hotelaren jabea izatera pasatu zen*[e.] Atezain hasi, eta hotelaren jabea bihurtu zen. Atezain hasi, eta hotelaren jabea izatea lortu zuen. // Ezezaguna izatetik jaialdi inportanteetan jotzera pasatu da*[e.] Ezezaguna izateari utzi, eta jaialdi inportanteetan jotzen hasi da.
pasiboa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
pasillo (pasilo*). h. korridore.
paso (pauso*). Aste Santuko prozesioetako irudi multzoa.
passing shot. Teniseko kolpe mota.
Passivhaus. Etxe pasiboak eraikitzeko estandarra. Etxe pasiboaren ziurtagiria eman diote, Passivhausen arabera altxatu baitzuen.
password* e. pasahitz.
pastiche. Nola-halako artelana, estilo batzuen eta besteen ezaugarriak nahasiz egina.
patera. Txalupa mota. Hedaduraz, migratzaileak legez kanpo garraiatzen dituen ontzia.
paternalismo, paternalista.
patin. Irristailua. Lerroko patinetan ibili gara.
patinatu, patinaje. Irristatu, irristatzea. Patinaje artistikoa, izotz patinajea, gurpil gaineko patinajea, abiadura patinajea, pista txikiko abiadura patinajea.
patinete gidari, patinete erabiltzaile, patinetelari. Patinetean ibiltzen dena.
patogeno. Gaixotasuna eragiten duena. Bakterio patogenoak.
patogenotasun. Mikroorganismo batek gaixotasun bat sortzeko duen gaitasuna.
patologizatu, despatologizatu.
Patriarken Hilobia, -a. Hebrongo tenplua. Musulmanentzat, Ibrahimen meskita da.
patriota. Abertzalea.
patronatukide (patrono*).
patruilaontzi.
patxada (patxara*).
Paueko Unibertsitatea, -a. 'Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea' ere deitua.
pausoa(k) egin, eman (pausu*).
pausu. Atsedena.
Paxlovid. PF-07321332 botika antibiralari Pfizerrek jarritako marka komertziala. Entzima baten inhibitzailea da paxlovida*[e.] Entzima baten inhibitzailea da Paxlovid.
paxtun (pashtun*, paxtu*). Afganistan eta Pakistango etnia.
pay per view* e. ordainduta ikusteko.
Paya, Xabi (Xabi Paia*).
payadore (payador*, payadora*). Gitarraz lagundurik inprobisazio errimatuak egiten dituen artista. Batez ere Argentinan eta Uruguain aritzen dira payadoreak.
payo (paio*). Ijitoa ez dena.
paziente. Medikuntzan erabiltzekoa.
Pazifikoko Aliantza (Aliantza Pazifikoa*). Kolonbiak, Mexikok, Peruk eta Txilek osaturiko merkataritza taldea.
pazko (bazko*). Kanpora joango gara Pazko astean.
PCEr (PCE-r*). Sigla bati beste letraren bat gehituz gero, letra xehez idazten da erantsirikoa.
PDA. Eskuko ordenagailua, besteak beste agenda pertsonal gisa erabilia.
Pe a Corsica. Korsikako alderdia. 'Korsikaren Alde' esan nahi du.
peaje 1* e. bidesari.
peaje 2* e. ordainleku, ordaintoki.
Pearl Harbor (Pearl Harbour*).
peatonalizatu* e. oinezkoentzat jarri, mugatu, utzi...
peccata minuta. Latinez, 'bekatu arinak'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa, aski baita 'huskeria'.
pedalkada lagundua, -a (pedaleo lagundua*). Bizikleta elektrikoen sistema.
pedalo* e. pedalontzi.
pedigri (pedigree*).
pegatina, eranskailu, itsasgarri. Modan dago autoetan pegatinak jartzea.
pekatu* e. bekatu.
pelikula. h. film.
pella 1. Esne frijitua.
pella 2. Azalorea.
pellet (pelet*).
pelotoi. h. tropel. Txirrindularitzan, lasterkari gehienak doazen multzoa.
peluxe (pelutxe*).
pen drive* e. USB memoria, USB giltza.
peña. Festetako elkartea.
pena merezi izan* e. merezi izan.
Peñacercada. Muskizko uharria.
penalti. Penalti egin zion, argi eta garbi.
pendiz (pendiza*). Pendiza gogorra*[e.] Pendiz gogorra. Malda pikoenetan %24ko pendiza dago.
penike* e. penny.
penny (penike*).
pentatloi, pentatloilari. Hauek dira pentatloiko bost probak: tiroa, eskrima, igeriketa, zaldiketa eta kros lasterketa.
pentsamendu bakarra* e. pentsaera bakarra, pentsamolde bakarra.
pentsio ez-kontributibo. h. kotizazio gabeko pentsio.
pentsio kontributibo. h. kotizaziopeko pentsio.
pentsio oso*, pentsio erdi* e. mantenu oso, mantenu erdi. Hotel ederra zen, eta merkea: 100 euro ordaindu genuen mantenu osoa.
pentsiodun, erretirodun (pentsionista*).
Pentsionistak Martxan (Pentsiodunak Martxan*).
peontza. Peoiaren lana eta egoera.
peplum. Zinema generoa.
per capita. Biztanleko. Kenyan, 'per capita' errenta 1.020 dolar da.
per se. Latinez, 'berez'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
Pere Noel* e. Bizarzuri.
perediku. Pastoralen hitzaurrea eta azkena.
Peres, Shimon (Simon*).
perestroika. Mikhail Gorvatxovek Sovietar Batasunean bultzaturiko eraldaketa prozesua. Berez, 'moldaketa' esan nahi du errusieraz.
Perez Orozco, Amaia (Amaia Perez Orozko*).
performance; performatibo. Arte ekintza; hari dagokiona.
performer. Performanceak egiten dituen artista.
perigeo. Ilargiaren edo Lurraren satelite artifizial baten orbitari dagokionez, Lurretik gertuenik dagoen puntua. Perigeo ilargia edo, orain komunikabideetan esaten duten bezala esanda, superilargia.
periodontzia.
peritu (perito*).
peritu txosten, perituen txosten (txosten perizial*).
perkusio, perkusionista.
permakultura. Ekosistema naturalen eta nekazaritza tradizionalaren ereduetan oinarritutako sistema, jasangarritasuna lortu nahi duena .
permanentzia 1* e. guardiako zerbitzu, zerbitzu.
permanentzia 2* e. bulego, egoitza.
permisibo* e. laxo. Aski permisiboa da seme-alabekin, eta lotsagabe-lotsagabe ibiltzen dira*[e.] Aski laxo jokatzen du seme-alabekin, eta lotsagabe-lotsagabe ibiltzen dira.
Pernando Amezketarra, -a (Fernando Amezketarra*).
perpaus erlatiboak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Perpinyako Unibertsitatea, -a (Perpignango Unibertsitatea*).
Persia. Iranek 1935 arte izan zuen izena.
Persiar golkoa, -a (Persiako Golkoa*, Pertsiako Golkoa*).
Persiar golkoko gerra. Laburtutik, 'golkoko gerra'.
persona non grata (pertsona non grata*). Latinez, 'pertsona gaitzetsia'.
personality show. Telebistako saio mota.
pertika. Pertika jauzia.
pertsona 1. Gogoan izan '-a' itsatsia duela eta, beraz, desberdin deklinatzen dela mugagabean eta pluralean. Bi pertsonentzako afari bat irabazi du zozketa batean*[e.] Bi pertsonarentzako afari bat irabazi du zozketa batean. // Bi pertsonekin etorri da, baina ez dakit nor diren*[e.] Bi pertsonarekin etorri da, baina ez dakit nor diren.
pertsona 2. Askotan, gehiegi erabiltzen da, inolako premiarik gabe. Halakoetan, hobe kentzea. Hauteskundeetan botoa eman nahi duten pertsonen eskubideak*[e.] Hauteskundeetan botoa eman nahi dutenen eskubideak. // Pandemiaren ondorioz hildako pertsona guztiak oroitzeko*[e.] Pandemiaren ondorioz hildako guztiak oroitzeko.
pertsona historikoak, garaikideak eta fikziokoak. Ikus 'Onomastika' atala.
pertsona izenak. Ikus 'Onomastika' atala.
pertsona juridiko. (es: persona jurídica; fr: personne juridique, personne morale).
pertsonaia. Askotan, hobe 'pertsona', 'pertsona ezagun', 'pertsona ospetsu'... Musikako munduko hainbat pertsonaia bildu ziren Euskaldunako ekitaldira*[e.] Musikako munduko hainbat pertsona ospetsu bildu ziren Euskaldunako ekitaldira.
pertsonal 1. Norberarena. Arazo pertsonalak.
pertsonal 2. h. langileak, langile taldea. Pertsonala handitu ezean, ezingo dute produkzioa handitu*[e.] Langile gehiago hartu ezean, ezingo dute produkzioa handitu.
pertsonalitate 1. Pertsona ospetsua, arloren batean nabarmentzen dena.
pertsonalitate 2* e. nortasun, izaera.
pertsonalki. h. ni neu, zu zeu... Pertsonalki esan nion ez etortzeko*[e.] Nik neuk esan nion ez etortzeko.
pertsu*, pertsulari* e. bertso, bertsolari.
pertzentil (perzentil*).
Perviy Kanal. Errusiako telebista kate nagusia. Perviy Kanalen ikusi zuen.
pesta* e. festa, besta.
Petrarca (Petrarka*). Poeta italiarra, XIV. mendekoa.
petrolio (petroleo*). Petrolio putzuak*[e.] Petrolio hobiak.
petrolio hodi, petroliobide (petrolio bide*).
petroliontzi.
pexmerga (peshmerga*). Borrokalari kurdua.
phablet. Telefono-tableta.
phishing. Posta elektronikoaren bidez eginiko iruzurrak, bankuko kodeak eskuratuz lapurtzeko.
photo-finish* e. helmugako argazki.
photocall (photo call*). Ekitaldietan argazkiak ateratzeko saioa.
Photomuseum. Zarauzko argazki eta zinema museoa. Artikulurik gabe deklinatzen da. Photomuseumean elkartu ginen*[e.] Photomuseumen elkartu ginen.
pi zenbakia, -a (Pi zenbakia*).
pianista. Piano jotzailea.
pibot. Saskibaloian.
pibote. Saskibaloiaz beste kiroletan.
Pica d'Estats (Pique d'Estats*). Pirinioetako mendi bat da.
picassotar (picassoar*).
pidgin. Hizkuntza bereizietako hiztunek elkar ulertzeko sorturiko mintzaira, batekoak eta bestekoak nahasiz eratua.
pied-noir. Aljeriako europarrak; batez ere, frantziarrak.
piercing. Gorputz atalen batean belarritako gisako bat jartzeko teknika; jartzen den objektua bera.
Pietatea (Pietà*). Zenbait eskulturaren eta margolanen izena. Vatikanoko 'Pietatea' eta 'Rondanini pietatea' gustatzen zaizkit gehien.
pietun. Postaria. Baionako pietunak, greban.
pikete. Grebalari taldea.
pikillo piper (pikilo piper*, piquillo piper*).
Pikillo Piperra Goresteko Jardunaldia, -a. (es: Jornada de Exaltación del Pimiento del Piquillo).
piknik, piknika egin, piknikatu (picnic*). Florence Lasserre diputatuaren etxe aitzinean piknikatu dute grebalariek.
piko. Aldapatsua.
pikoleto. h. txapeloker. Guardia zibila. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak dira 'txapeloker' eta 'pikoleto'.
piku. Pikondoaren fruitua.
pila, pilo. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak, lagunarteko hizkerakoak baitira.
pilates. Ariketa fisikoa egiteko metodo bat, Joseph Pilatesek asmatua.
Pilato, Pontzio (Pontzio Pilatos*).
pilota. Modalitateak: errebotea, erremontea, eskuz edo esku-huska, laxoa (guante), pala (handi, motz, txiki eta zabal), pasaka (pasakako pilota joko), pleka (plekako joko), trinketa, xarea, xistera edo zesta-punta. Pilotariak: erremontelari edo erremontista, palari edo palista, pilotari, puntista, trinketlari. Pilota motak: pilota apal (baxu*), arin, astun, bizi, gozo, bigun, harro, jauzilari, larru-leun, larru-goxo, larru-bero, motel (baxu*), pisu, torta (motela). Jokoa: bote edo punpa (bote laster, punpa laster), dejada edo ñaku, errefera (sakea edo botea itzultzea), horma-bikoa egin, pasa-marra, pasa egin, pik edo txost, sake edo bote, tanto (tantu*) edo kintze, txapa gainean, txapapean, txik-txak edo txula. Tokiak: ezkerpareta (frontoia), frontis, frontoi (hobe 'pilotaleku'), kantxa, kontrakantxa, pilota plaza, plaza libro (aurreko pareta besterik ez duen pilotalekua). Besterik: airez / airetik jo, botilero, errebantxa, manomanista (h. 'buruz buruko', 'eskuz banakako'), pilotak aukeratu / bereizi (materiala apartatu*), pilota larruz (jokatu), larruzko pilotako modalitatea .
pilota jaurtigailu (pelotero*).
piloteatu* e. pilota jo eta jo aritu, piloteoan aritu.
piloteo (peloteo*). Pilota jo eta jo aritzea, tantorik egin gabe.
pilotu. Hegazkinak eta beste gidatzen dituztenak izendatzeko erabiltzen da. Bestelakoak aipatzeko, 'pilotu' ez ezik 'probako', 'aitzindari', 'erakusteko' ere erabiltzen dira. Esperientzia aitzindaria izango da. Proiektu pilotua landua dute. Probako atala grabatzen ari dira.
pilotu izurde (balea pilotu*, izurde pilotu*).
pilula antikontzeptibo, kontrazepzio pilula.
pin. Txapa, orratza. Jantzietan jartzen den metalezko pieza, apaingarri edo zerbaiten adierazgarri.
piña colada. Edari alkoholduna, rona, koko krema eta anana zukua dituena.
pinadi* e. pinudi.
Piñata igandea, -a. Inauterien ondorengo lehen igandea.
ping-pong. 'Mahai tenis' ere erabiltzen da.
piñoi finkoko bizikleta (fixie bizikleta*).
pintaketa (pintada*). Kaleko hormetan idatziriko mezua, askotan politikoa.
pintura 1. Margolaritza.
pintura 2. Margoa, pintatzeko erabiltzen den gaia.
pintura 3. Margolana.
pintxo-pote, web-pote.
pinudi (pinadi*).
pinyin. Txinerazko hitzak alfabeto latinoan idazteko sistema.
pipan erretzea. Pafa-pafa, pauta-pauta.
piper gas. Begietan narritadura sortzen duen gasa, esprai gisa erabiltzen dena.
piragua, piraguista (piroga*).
pirata 1. Itsaslapurra.
pirata 2. Legez kanpokoa. Irrati pirata.
pirateatu. Baimenik gabe kopia egin, kopia pirata egin.
pirateria.
Pirinio Atlantikoak, -ak. Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiak erabaki du.
Pirinioak, -ak (Pirineoak*).
Pirinioaurrea, -a (Prepirinioa*).
Pirinioetan zeharreko (transpirenaika*, transpirenaiko*).
piriniotar (pirinioar*, piriniar*, pirinear*). Pirinioetakoa.
pisatu. Hamar kilo pisatzen du poltsak.
pista 1. Mendi bidea.
pista 2* e. arrasto, aztarna, argibide.
pistard. Pistako txirrindularia. Euskal Herriko pistardek ondo ezagutzen dute Donostiako belodromoa.
pisu. h. etxebizitza, etxe. Pisu zahar batean bizi naiz*[e.] Etxe zahar batean bizi naiz.
piszina 1* e. igerileku.
piszina 2* e. uraska. Fukushimako zentral nuklearreko piszina*[e.] Fukushimako zentral nuklearreko uraska.
pitin, pitinka (pittin*).
PIVE plana, -a. Ibilgailu Efizienteetarako Pizgarrien Plana.
pixka bat (pixkat*).
pizkunde (berpizkunde*). Dena dela, kontuan izan Erdi Aroaren ondoko garaia Errenazimentua dela.
piztia. Pizti bat*[e.] Piztia bat.
pizza, pizzeria.
pizzicato. Harizko musika tresnak jotzeko modua, hariak hatzez punteatzean datzana.
plan sozial. Frantziako legedian, kaleratze kolektiboak egiteko lege tresna.
plan zuzentzaile (master plan*). Aktitekturan eta urbanismoan erabili ohi da.
planeta biziaren indizea, -a. Lurreko biodibertsitatearen adierazlea, espezie ornodunen analisian oinarritua.
planeta gorria, -a (Planeta Gorria*). Marteri esan ohi zaio.
planning* e. plan, egitasmo, programa.
plano 1 (planu*). Zineman, argazkian eta pinturan. Lehen planoa, plano amerikarra, atzeko planoa.
plano 2 (planu*). Auzoaren planoa, hiriaren planoa.
plano 3* Irudizko zentzuan, hobe 'maila'. Horrelakoetan, 'bat' gabe ondo moldatzen da esaldia. Bigarren plano batean geratu da arazo hori*[e.] Bigarren mailan geratu da arazo hori.
plano sekuentzia (sekuentzia plano*).
plantatu 1. Jarri, kokatu.
plantatu 2 (prantatu*). Prestatu, atondu.
plantilla. h. talde, langileak, jokalariak... Azken urteotako krisi latzean, plantilla murriztu behar izan du*[e.] Azken urteotako krisi latzean, langile taldea murriztu behar izan du. // Kaikuk 16 txirrindulariko plantilla izango du*[e.] Kaikuk 16 txirrindulari izango ditu.
planto egin. Zerbait egiteari utzi. 'Planto' soila ere erabiltzen da, 'egin' gabe. Guk, planto. Zuek ere bai?.
plantxatu. h. lisatu.
Plata; Platako farola, -a (La Plata*). Pasaiako itsasargia.
plater (plato*). Bizikletaren partea.
plater tiroketa.
Plateruena. Plateruenako atean. Plateruenan joko du.
plato. Telebistako edo zinemako agertokia.
play-back (playback*). Aurrez grabaturiko musika.
play-off* e. kanporaketa.
Playa Gris* e. Aizpurupe, Planeria. Getariako hondartza.
playlist. h. erreprodukzio zerrenda.
plaza. Ez erabili 'toki', 'lanpostu' edo 'ikaspostu' adierazteko. Zahar etxeetan, 710 plaza gehiago ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian*[e.] Zahar etxeetan, 710 leku gehiago ezarriko dituzte Ipar Euskal Herrian.
Plaza Barria, -a (Plaza Berria*). Bilboko plaza ezaguna.
plaza libro. Aurreko pareta besterik ez duen pilotalekua.
plazalagun, plazakide. Plazara elkarteak bi bazkide mota sortu ditu, eta etzanez idatziko ditugu haien izenak.
Plazandreok. Hobe ez deklinatzea. Plazandreok-ek agiri bat aurkeztu du*[e.] Plazandreok taldeak agiri bat aurkeztu du.
plebiszitu. Bozketa mota.
pleitagune (pleita gune*).
pleno* e. osoko bilkura.
pleno areto* e. batzar areto.
Plentzia, Plentziako hondartza.
Plisetskaia, Maia (Maya Plisetskaya*).
plisti-plasta. Ura jotzean ateratzen den hotsa. Plisti-plasta ibili da putzuetan.
plural, pluralismo, pluralista, pluraltasun.
pluralitate* e. aniztasun, pluraltasun.
plurinazional.
plus. Sari gehigarria.
plusbalia* e. gainbalio.
pneumatiko (neumatiko*).
pneumonia (neumonia*).
Pobre de mí; Gaixoa ni.
pobrezia energetiko, txirotasun energetiko (energia pobrezia, energia txirotasun*).
pobrezia monetario.
pobrezia trinko. (es: pobreza consistente).
pobreziaren atari, pobreziaren muga, pobreziaren atalase. Kontuan izan esaldian zer esamolde egokitzen den ondoena. Pobreziaren atarian daude. Pobreziaren muga-mugan bizi dira. Bi helduz osatutako etxe baten pobrezia atalasea, hemendik aurrera, 14.302 euro garbi izanen dira.
podcast. Entzunezko edo ikus-entzunezko fitxategia, Internet bidez hedatzen dena, eta hartzaileak noiznahi ikus edo entzun dezakeena, sarean konektatuta edo bere gailura deskargatuta.
Podemos. Espainiako indar politikoa.
podium (podio*). Ez erabili 'podium egin' esapidea. Podiuma egin nahi du Iban Mayok*[e.] Podiumera igo nahi du Iban Mayok.
poemario* e. poema bilduma.
pogrom (progrom*).
Poitierseko Unibertsitatea, -a.
polbora* e. bolbora.
pole dance. Barra bertikaleko dantza. 'Pole dance'-an aritzen da. 'Pole dance' egiten hasiko da.
pole position. Auto eta moto lasterketetan, irteeran lehena izatea. Vettelek lortu zuen atzo ere 'pole position'-a.
polemika, polemiko, polemista.
poligono. Batzuetan, hobe da 'eremu', 'alde' edo 'industrialde' erabiltzea. Bardeako tiro eremua. Lastaolako industrialdea.
polikiroldegi* e. kiroldegi.
poliklinika.
polilaborantza (polikultibo*). Lursail berean landare espezie batzuk lantzen duen nekazaritza mota.
polimaitasun, polimaitale. (es: poliamor, poliamoroso; fr: polyamour; polyamoureux).
polimili. Lagunartean, politiko-militarra.
poliomielitis (poliomilitis*, poliomelitis*).
politikari. Politikan dabilen pertsona. Izena da.
politiko. Politikari dagokiona. Izenondoa da. Politikariek arazo politikoak konpondu beharko lituzkete.
poliza. Aseguru poliza.
polizia 1. Erakunde mota.
polizia 2. Poliziako kidea.
polizia autonomiko (polizia autonomo*).
polizia auzitegiak. Frantziako justizia sisteman, arau hauste arinak epaitzen dituzten auzitegiak. Delitutzat jotakoak auzitegi korrekzionalek epaitzen dituzte. Krimentzat jotakoak, berriz, krimen auzitegiei dagozkie.
polizia etxe.
polizia gorputz* e. polizia, polizia erakunde. Polizia gorputzaren erreforma izan da unionisten eta errepublikanoen eztabaidagai nagusia*[e.] Poliziaren erreforma izan da unionisten eta errepublikanoen eztabaidagai nagusia. // «Polizia gorputz guztiek egiten dute hori», azaldu zuen*[e.] «Polizia erakunde guztiek egiten dute hori», azaldu zuen.
poliziaburu, Poliziako buru, Poliziaren buru.
Poliziaren Indarkeria Maparatzeko Proiektua.
polizoi. h. ezkutuko bidaiari, sasiko bidaiari.
polka (polca*). Dantza mota.
polo. Ipar poloa, hego poloa.
poloetako zurrunbilo, zurrunbilo polar (bortize*). 'Zurrunbilo zirkunpolar' ere erabil daiteke.
polonesa. Poloniar jatorriko dantza.
Polymat (POLYMAT*). Materialen arloko ikerketa institutua, EHUkoa.
Pompeu Fabra Unibertsitatea, -a.
ponentzia 1* e. txosten, dosier. Ponentzia bat aurkeztu zuen iazko jardunaldietan*[e.] Txosten bat aurkeztu zuen iazko jardunaldietan.
ponentzia 2. h. batzorde txostengile, lantalde. Parlamentuko ponentziak ez du bukatu lana*[e.] Parlamentuko batzorde txostengileak ez du bukatu lana.
poney (poni*). Zaldi txikia. Euskal Herrikoak 'pottokak' dira.
Ponpeia (Pompeya, Pompei*).
pop. Musika mota.
pop artea, -a (pop art*).
popa, txopa. Ontziaren atzeko aldea.
poparean (poparian*). Popatik.
popper. Droga mota.
porno 1. Pornografikoa. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Haurrei ateratako 40.000 irudi porno aurkitu dituzte*[e.] Haurrei ateratako 40.000 irudi pornografiko aurkitu dituzte.
porno 2. Pornografia. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Sekulako dirutza dabil pornoaren inguruan*[e.] Sekulako dirutza dabil pornografiaren inguruan.
porrota ezagutu* e. galdu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Lau jardunaldi egin ditu porrota ezagutu gabe*[e.] Lau jardunaldi egin ditu galdu gabe.
porrota jaso* e. galdu. Hamar partida jokatu zituen: bost garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot*[e.] Hamar partida jokatu zituen: bost irabazi, bi berdindu eta hiru galdu.
porru. Marihuana edo haxix zigarreta.
porruaren hamabostekoa, -a. Galesko errugbi selekzioa.
Portalapea, -a. Portalapetik hurbil.
Portaleta (Portaletas*). Donostiako toki bat, kaiaren inguruan dagoena.
portatil* e. eskuko, eramangarri. Eskuko irratia. Ordenagailu eramangarria, komun eramangarriak, antena eramangarria.
portu. Mendialdean ez dago porturik: 'mendateak' dira. Hirugarren mailako lau portu igo ondoren, ibilbide laua izango dute txirrindulariek*[e.] Hirugarren mailako lau mendate igo ondoren, ibilbide laua izango dute txirrindulariek.
Portu Zaharra, -a. Getxoko portua.
Portu Zaharreko hondartza (Vieux Port plage*). Miarritzeko hondartza.
portzentaia* e. ehuneko, portzentaje.
portzentaje. h. ehuneko.
posatu. Ondo posatzen du, eta eder baino ederrago agertzen da beti argazkietan.
posible izan (posiblea izan*).
positibo faltsu 1. Proba diagnostiko baten emaitza positibo okerra.
positibo faltsu 2. Kolonbiaz mintzatuz, herritar zibilen hilketa, armadako kideek egina eta gerrillariak zirela esanez zuritua.
positibo tasa (positibotasun tasa*).
positiboki baloratu* Klixe gogaikarriak dira 'positiboki baloratu' eta 'negatiboki baloratu'. Positiboki baloratzen dugu Pasaian kapital pribatua inbertitu nahi izatea*[e.] Ontzat jotzen dugu Pasaian kapital pribatua inbertitu nahi izatea.
posizionatu. Zerbaiten inguruko jarrera hartu. Argi eta garbi posizionatu dira.
post. h. argitalpen. Facebooki buruz mintzatuz, argitara emandako mezua.
post-apokaliptiko (postapokaliptiko*).
post-mortem* e. hil ondoren, hil ostean, hil ondotik.
post-rock (postrrock*, postrock*).
Posta (La Poste*). Frantziako Estatuaren enpresa.
posta kutxa (posta kutxatila*).
postindustrial (posindustrial*).
postkolonial (poskolonial*).
postkonbergente. Kataluniako politikan, eremu politiko bat.
postmoderno, postmodernismo, postmodernista (posmoderno^, posmoderno*, posmodernista*).
postporno. Pornografia tradizionalaren oinarriak iraultzen dituen mugimendua, sexualitatearen eredu hegemonikoen kontra borroka politikoa egiteko.
postprodukzio (posprodukzio*).
postrromantizismo (postromantizismo*).
postura 1. Apustua, trabesa.
postura 2* e. jarrera.
pot-pourri (potpourri*, popurri*, pupurri*). Saski-naskia.
pote. h. poto.
poteatu. h. poteoan ibili, poteoan aritu.
potente. Lagunarteko hizkeran, indartsua, ahaltsua. Diskoak beste kanta potente batzuk ere baditu.
poteoan ibili, poteoan aritu (poteatu*).
potret 1 (portret*). Argazkia.
potret 2. Erretratua.
poutine. Quebeceko jaki tipikoa.
pozkario* e. bozkario.
pozoi, pozoitu, pozoitsu (pozoin*, pozoindu*, pozointsu*).
Prado museoa, -a (El Prado*, Pradoko museoa*).
praile* e. fraide.
Prat (El Prat*). Bartzelonako aireportua.
prebalentzia 1. Gaixotasun jakin bat dutenen proportzioa.
prebalentzia 2* e. lehentasun, nagusitasun. Hemengo lan itunen prebalentzia*[e.] Hemengo lan itunen lehentasuna.
prebarikazio. Funtzionarioek, batez ere epaileek, beren egitekoa ez betetzea edo gaizki egitea, jakinaren gainean.
prebenjamin* e. benjaminaurreko. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.
prebentibo. Batzuetan, 'behin-behineko' ere erabil daiteke: 'atxiloaldi prebentibo' edo 'behin-behineko atxiloaldi'. Gerra prebentiboa.
prebentzio, prebenitu.
Preco. Lan Harremanen Kontseiluaren zerbitzua, Euskal Autonomia Erkidegoko lan gatazka kolektiboak gizarte eragileen adostasunez konpontzeko sortua.
prediku. Sermoia.
prefabrikatu (aurrefabrikatu*).
prefektu, prefektutza, prefektura. Erromatar Inperioko eta Eliza katolikoko kargudun bat da 'prefektu'; haiei dagokien kargua 'prefektutza' da; eta lurraldea, 'prefektura'. Zenbait herrialdetan, probintziari deitzen zaio 'prefektura'.
preferente 1. Futbolaz mintzatuz, eskualdeko maila gorena.
preferente 2* e. lehentasunezko akzio. Finantzetan, akzio mota.
prefet, prefetura. Frantziako administrazioko kargu bat da 'prefeta', eta hari dagokion egitura da 'prefetura'.
prehistoria. h. historiaurre. Historiaurreak bi aro nagusi ditu: Harri Aroa eta Metal Aroa. Harri Aroa: Paleolitoa (Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa, Goi Paleolitoa), Mesolitoa, Neolitoa. Metal Aroa: Eneolitoa (Kalkolitoa*, Kobre Aroa*), Brontze Aroa, Burdin Aroa.
prekario 2* e. ahul, kaskar. Haren osasuna oso prekarioa da*[e.] Haren osasuna oso kaskarra da.
prekario, prekaritate, prekarizazio, prekarizatu 1 (prekarietate*). Enpleguei eta egoera sozioekonomikoari buruz mintzatuz, kaskarra eta segurtasunik gabea; prekario bilakatu.
Prekarioen Koordinakundea, -a (Prekarioen Koordinadora*).
prekuela (precuela*). Aurreko obra baten segida den zinema edo literatura lana, lehendik kontaturikoaren aurreko gertaerak azaltzen dituena.
Premier League. Ingalaterrako futbol liga profesionala. Hobe ez deklinatzea eta neurrian erabiltzea. Manchester United gailendu da Premier League-n*[e.] Manchester United gailendu da Premier League txapelketan. Manchester United gailendu da Ingalaterrako Ligan.
prentsaurre* e. prentsaurreko, prentsaren aurre. Horregatik erabaki zuen prentsaurrean azaltzea*[e.] Horregatik erabaki zuen prentsaren aurrean azaltzea.
prentsaurreko (prentsaurre*). Prentsaurrea berandu hasi da*[e.] Prentsaurrekoa berandu hasi da.
presentismo. Lantokian ordu gehiegi igarotzea, produktibitatea handitu gabe.
presentzial 1. Bozez mintzatuz, hauteskunde mahaira joanda ematen den botoa. Irakaskuntzan, bertan egotea eskatzen duen eskola edo saioa. Boto presentziala. Eskola presentzialak.
presentzial 2* e. zuzeneko lekuko.
preseski (prezeski*).
presidentetza (presidentzia*).
presidentzialismo, presidentzialista.
presiditu* e. buru izan, presidente izan.
presio egin. h. estu hartu, estutu. Frantziako Hezkuntzak presio egin die irakasleei*[e.] Frantziako Hezkuntzak estu hartu ditu irakasleak.
preskribatu (preskribitu*). Delituak preskribatu duenez, ez dute epaituko.
presoterapia. Terapia mota, zenbait gorputz ataletan presioa eginez lorturiko onuretan oinarritua.
pressing* e. presio.
prestasun. Prest dagoenaren egoera edo tasuna.
prestazio 1. h. sari, (diru) laguntza... Langabezia prestazioa jaso nahi dute*[e.] Langabezia saria jaso nahi dute. // Ez dago prestaziorik alargunentzat*[e.] Ez dago laguntzarik alargunentzat.
prestazio 2. h. zerbitzu. Zergarik gabe ez dago prestazio publikorik*[e.] Zergarik gabe ez dago zerbitzu publikorik.
prestazio 3* e. ezaugarri, aukera. Autogintzan, ibilgailuaren ezaugarriak. Renault autoak, prestazio aldetik, McLarenen atzetik daude*[e.] Renault autoak, ezaugarri aldetik, McLarenen atzetik daude.
prestigio (prestijio*). Izen ona.
prestutasun. Zintzotasuna.
prêt-à-porter. Jantziez mintzatuz, eramateko prest dagoena.
prezatu (apreziatu*). Estimatu. Organo ondarea prezatzeko.
preziatu 1 (apreziatu*). Estimatu. Ez zuen askorik preziatzen ondo-ondoan zuen altxorra.
preziatu 2 (apreziatu*). Balio handikoa. Eleberri preziatua.
prezio erdian* e. erdi prezioan. PCak prezio erdian salduko dituzte Indian, 220 euroan*[e.] PCak erdi prezioan salduko dituzte Indian, 220 euroan.
prezisio* e. doitasun, zehaztasun.
pribilegiatu. Agintari klase pribilegiatua.
pribilegio (pribilejio*).
prima donna. Operan, pertsonaia nagusiak jokatzen dituen emakumezko kantaria.
primario (primaria*). Lehena, oinarrizkoa. Hauteskunde primarioak. Era Primarioa.
primario popular. Frantziako ezkerraren hautagaia izendatzeko bozketa prozesua.
prime time. Telebistak ikusle gehien duen ordua. Zaila da horrelako saio bat 'prime time'-an ematea.
Princetongo Unibertsitatea, -a (Princeton Unibertsitatea*).
Principal antzokia, -a. Gasteizko antzokia.
printzerri (printzipatu*).
printzipioz (hasiera batean*). Hobe da, printzipioz behintzat, horrela jokatzea.
Pro D2 (ProD2*). Frantziako errugbi txapelketa, bigarren mailakoa.
proba. Esperimentuak, kirol lehiak, etsaminak eta analisi medikoak 'probak' dira, ez 'frogak'. Lurreko telebista digitalak frogak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik*[e.] Lurreko telebista digitalak probak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik. // Arrunt froga gogorra da maratoia*[e.] Arrunt proba gogorra da maratoia. Proba nuklearrak. DNA proba. Ebaluazio proba. Atariko proba.
proba diagnostiko. Gaixotasun baten diagnostikoa egiteko proba.
probagela (probadore*). Probadorean sartu nintzen galtzak ondo nituen ikusteko*[e.] Probagelan sartu nintzen galtzak ondo nituen ikusteko.
probako pantaila (doitze karta*, doitze irudi*).
probestu 1. Garai bateko udal langilea.
probestu 2. Baliatu, aprobetxatu.
probintzia auzitegiak.
problematika. h. arazo, gai... Hainbat problematika agertzen dira filmean: belaunaldien arteko lehia, elkartasun falta, koherentzia etikoaren ahultasuna... *[e.] Hainbat gai agertzen dira filmean: belaunaldien arteko lehia, elkartasun falta, koherentzia etikoaren ahultasuna...
profil 1. h. soslai.
profil 2. h. izaera, ezaugarriak. Andoniren profila egokia da lanpostu horretarako*[e.] Andoniren izaera egokia da lanpostu horretarako.
progresibitate. Zerga sistemaz mintzatuz, errentarik handienei ehuneko handiagoa ezartzea, ordaindu beharrekoa kalkulatzeko orduan.
progresibo. Lentilla progresiboak. Distrofia progresiboa. Zerga progresiboak eta erregresiboak. Rock progresiboa.
Progress To Yes. Eskoziako konferentzia.
proiektagailu. Proiektorea. Diapositiba proiektagailua ez dabil ondo.
proiektatzaile (proiekzionista*). Zinema aretoko pantailan filma proiektatzen duen teknikaria.
proiektil* e. jaurtigai.
proiektore. Proiektagailua.
proletariotza (proletalgo*). Proletarioen multzoa.
prologo etapa* e. aitzinetapa.
promes 1 (promesa*). Agintzaria, agindua. Bi promesa egin nizkion, eta biak bete ditut*[e.] Bi promes egin nizkion, eta biak bete ditut.
promes 2 (promesa*). Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara. Promesetan jokatzen hasi da aurten.
promesezko espezie (espezie promisorio*). (en: promising species).
promotore. Eraikuntzan, lanak antolatzen eta sustatzen dituena.
promulgatu. Lege bat indarrean jarri. Kremlineko buruak gaur promulgatuko ditu lege horiek.
pronostikoak bete. Neurrian erabiltzekoa. Gogoan izan badirela beste molde batzuk hori adierazteko: 'espero zena bete', 'iragarritakoa bete', 'espero bezala gertatu'...
proposamena luzatu* e. proposatu, proposamena egin. Aurrekontuak onartzeko proposamena luzatu digu*[e.] Aurrekontuak onartzea proposatu digu. Aurrekontuak onartzeko proposamena egin digu.
proposatu. Zerbait azaldu, bestek onar dezan. Ez da 'jakinarazi' hutsa. EH Bilduk proposatu du babes ofizialeko mila etxe egingo dituela*[e.] EH Bilduk proposatu du babes ofizialeko mila etxe egitea. EH Bilduk jakinarazi du babes ofizialeko mila etxe egingo dituela. // Zergak jaitsiko dituela proposatu du*[e.] Zergak jaitsiko dituela esan du. Zergak jaistea proposatu du.
Prospekzio Soziologikoen Kabinetea, -a. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusiaren barruko zerbitzu bat da, Azterlan Kabinetearen Zuzendaritzaren barrukoa.
prosperitatearen teologia.
prostitutu (prostituto*). Prostituzioan aritzen den gizona.
protagonista izan. Klixe gogaikarria da irudizko zentzuan. Aziendak izango dira gaurko protagonistak Elizondoko azokan*[e.] Aziendak plazara aterako dira gaur Elizondoko azokan.
protektoratu (protektoradu*). Lurralde koloniala, metropoliari atxiki gabea izanik ere kolonizatzailearen agintepean dagoena, nahiz eta nolabaiteko autonomia izan. Britainiarren aginte garaian protektoratua izan zen.
protestari, protestagile. Protesta egiten duena.
protestatu. Protesta egin. Gogor protestatzen zuten garai hartan ere.
protoi terapia, protoi bidezko terapia (protonterapia*, protoiterapia*).
Prozedura Kriminaleko Legea, -a. (en: Law of Criminal Procedure; es: Ley de Enjuiciamiento Criminal; fr: Loi sur la procédure pénale).
Prozedura Zibileko Legea, -a. (en: Law of Civil Procedure; es: Ley de Enjuiciamiento Civil; fr: Loi sur la procédure civile).
prozeduran aurkeztu (pertsonatu*).
prozesatu 1. Informatikan erabiltzekoa.
prozesatu 2* e. auzipetu.
Prud'homme auzitegi* e. lan auzitegi.
pseudo-* e. sasi-. Ihartuetan, dagokion hitzari loturik idazten da. Bestela, marratxoz. Sasibide, sasieskola, sasiezkontza, sasijainko, sasijakintsu, sasijakitun, sasikume, sasiletradu, sasimediku, sasiprofeta. Sasi-erlijio, sasi-interpretazio, sasi-literatura, sasi-ordain, sasi-zientzia.
psicobloc. Eskalada mota, ur gainean egiten dena.
psikologia, psikologo (sikologia*, sikologo*).
pub.
pubertaro.
publifikatu, publifikazio. Publiko bihurtu. Ikastola batzuen publifikazioa.
publiko egin* e. -en berri eman, jakinarazi. Gaur egingo dute publiko bozketaren emaitza*[e.] Gaur emango dute bozketaren emaitzaren berri. Gaur jakinaraziko dute bozketaren emaitza.
publikoki. h. jendaurrean. Publikoki esan izan du*[e.] Jendaurrean esan izan du.
publirreportaje (publi-erreportaje*).
publizitatea. Ikus 'Deontologia' atala.
Publizitateko Deontologiako Epaimahaia, -a. (fr: Jury de déontologie publicitaire).
pudding* e. budin.
puenting* e. zubi jauzi, zubi salto.
Puerta del Sol (Sol plaza*). Madrilgo plaza.
pultsu (pultso*). Ez erabili irudizko zentzuan biren arteko lehia adierazteko. Horretarako, hobe 'lehia', 'tirabira', 'sokatira'... PSOEren eta PPren arteko pultsuan, PPk irabazi du orain arte*[e.] PSOEren eta PPren arteko sokatiran, PPk irabazi du orain arte.
pum*, pun* e. danba.
punk (punki*). Kultura punka*[e.] Punk kultura.
punk-oi!. Musika mota.
punta-erdi* e. erdi-punta. Futbolean.
puntako megawatt (megawatt piko*). Sinboloa MWp da.
puntako ordu (ordu punta*). Jende asko ibiltzen den ordua.
puntista. Zesta-puntan jokatzen duena.
Punto Com (.Com*).
puntu. Irudizko zentzuan, 'zein puntutaraino' baino hobe da 'zenbateraino' erabiltzea. Zaila da esaten zein puntutaraino den erruduna*[e.] Zaila da esaten zenbateraino den erruduna.
puntu beltz* e. leku arazotsu, leku arriskutsu... Errepide planari esker, 83 puntu beltz desagertu dira*[e.] Errepide planari esker, 83 leku arriskutsu desagertu dira. // Saihesbidea egin zutenetik, Zornotzan zegoen puntu beltz nagusia*[e.] Saihesbidea egin zutenetik, Zornotzan zegoen arazo gehien.
puntu eta koma. Ikus 'Idazkuntza' atala.
puntu kardinalak. Letra xehez idazten dira. Ipar-ekialdea, ipar-mendebaldea, hego-ekialdea, hego-mendebaldea; ipar-ipar-ekialdea, ipar-ipar-mendebaldea.
puntua. Ikus 'Idazkuntza' atala.
puntual 1. Garaiz dabilena.
puntual 2. Egoera jakin bati dagokiona, gutxitan gertatzen dena. Konponbide puntualak.
puntualtasunez* e. garaiz, ordu-orduan, behar den garaian...
puntuazioa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Puntueus (PuntuEus*, Puntu Eus*).
puru 1. Hutsa, garbia.
puru 2. Zigarroa.
puta* e. prostituta.
puteatu* e. izorratu, putakeriak egin. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak.
putetxe* e. prostituzio etxe.
putre funts. Krisialdiez baliatuz enpresen edo herrialdeen zorra oso merke erosten duen espekulazio funtsa, gero balio nominala eskuratu nahian.
putt. Golfean, kolpe mota.
putz egitea. Fu.
putzu. Meategietakoak ez dira 'putzu', baizik eta 'meazulo'. Petrolioa dagoen tokiari 'petrolio hobi' deritzo.
puzkerra. Turrut, puzzz, tirri eta tarra.
puzzle (puzle*).