HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

O ordua, -a (H ordua*).

 

Oarso Bidasoko Hitza (Oarso Bidasoako Hitza*).

 

Obamacare. Barack Obamak AEBetako osasun sisteman eginiko erreforma.

 

objektibo, objektibotasun (objetibo*, objektibitate*).

 

objektu (objetu*).

 

objekzio fiskal, objektore fiskal.

 

oblast. h. probintzia, eskualde.

 

oblatu (oblata, oblato*).

 

obligazio 1. Eginbeharra, betebeharra.

 

obligazio 2. Finantzetan, enpresek edo erakundeek jaulkitako balore titulua. Parmalaten obligazioak merkatuan jarri izana aurpegiratu diete banku batzuei.

 

oboproduktu. Arrautzatik ateratzen den elikagai berezi bat.

 

obra publiko* e. herri lan.

 

odol emaile, odola eman.

 

odola aldatu, isuraldatu (transfunditu*). Odola transfunditu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela*[e.] Odola aldatu eta gerora jakin zen odol emailea Creutzfeldt-Jakob gaitzarekin hil zela.

 

Oeste* e. Far West, Mendebalde Urrun. Westernetako mundua.

 

Of Course I Still Love You. Ozeano Bareko plataforma.

 

ofentsiba 1. Erasoaldi militarra.

 

ofentsiba 2* e. eraso, erasoaldi, ekinaldi.

 

off. Off-eko ahotsa.

 

off the record. Modu ez-ofizialean.

 

offline (off line*, off-line*). Internetik kanpo.

 

offshore. Jarduera ekonomikorik ez duten herrialdeetan erregistraturiko sozietateak. Paradisu fiskaletara jo ohi dute, zergarik ez ordaintzeko. Galdetu dio ea baduen 'offshore' sozietaterik.

 

ofizial. Armadako karguduna.

 

ofiziale. Bere kontura aritzen den eskulangilea, hala nola arotza edo hargina.

 

ofizioso. Informazioaz eta komunikabideez mintzatuz, ofiziala izan gabe iturri ofizialetatik gertu dagoena.

 

Oftalmologia Institutu Kliniko Kirurgikoa, -a.

 

Ogella (Ogeia*). Ispasterko hondartza.

 

ogerleko. 2013an Aiaraldean (Araba) sorturiko dirua.

 

Ogeta (Ogueta*). Ogeta pilotariaren omenez. Ogeta pilotalekua.

 

ogitarteko (otarteko*).

 

ohartarazi (oharrarazi*). Abisatu. Ez erabili 'esan' adierazteko. Bi erregimen ditu: 'du' Iparraldean, eta 'dio' Hegoaldean. Anaiak arriskuaz ohartarazi gaitu. Anaiak arriskuaz ohartarazi digu.

 

ohartu. Kontuz esaldia jostean. Laster ohartuko dira ziria sartu dietelaz*[e.] Laster ohartuko dira ziria sartu dietela.

 

ohatila* e. anda, eskuohe. Ohatilan zeramaten*[e.] Andetan zeramaten. Eskuohean zeramaten.

 

ohe kotxe* e. ohe bagoi.

 

ohi. Karguez eta lanbideez mintzatzeko erabiltzen da batez ere. Bestelakoetarako, hobe 'izana', 'izanikoa', 'izandakoa'... Fabrika ohia museo bat da orain*[e.] Fabrika izandakoa museo bat da orain.

 

ohore hilketa, ohorezko hilketa. Etzanez idaztekoa da. Bazterketaren eta 'ohore hilketen' kontra egin beharko du Erdoganen gobernuak.

 

ohorezko krimen.

 

oihal asfaltiko (tela asfaltika*, tela asfaltiko*).

 

Oihaneder Euskararen Etxea, -a. Gasteizko kafe antzokia.

 

oihua. Uu, uuuu.

 

oilarra. Kukurruku, kukurrukuka.

 

oiloa. Karaka, karaka egin, kakaraka aritu, kiriki eta karaka.

 

oin ohar. Orri barreneko oharra.

 

oinarriko kanpamendu* e. beheko kanpaleku.

 

oinarrizko erreprodukzio zenbaki. Gaixotasun infekzioso bat duenak ustez zenbat pertsona kutsatuko dituen adierazten duen tasa. Hori da termino espezializatua. Horretaz gainera, 'birsorkuntza tasa' ere erabiliko dugu. Erre letra eta zeroaren digitoa erabiliz adierazten da: ez da 'o' larri bat. RO*[e.] R0.

 

oinarrizko laguntza 1. Hainbat arlotan, ematen den lehen laguntza.

 

oinarrizko laguntza 2* e. lehen mailako arreta, lehen arreta. Osasun administrazioaz mintzatuz, oinarrizko laguntzaz arduratzen den arloa.

 

oinarrizko telefono (feature phone*).

 

oinez. Taka-taka, tiki-taka, tipi-tapa, tapa-tapa.

 

Oinherri. Herri hezitzaileak sustatzeko elkartea.

 

oinutsik.

 

Oiz ibaia* e. Lea ibaia.

 

okasioko*, okasiozko* e. aukerako, merkealdiko, bigarren eskuko.

 

Okhotskeko itsasoa, -a (Okhotsk itsasoa*, Ojotsk*).

 

okupa 1. Okupatzailea, eskuaterra. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Okupak sartu dira fabrika zaharrean*[e.] Okupatzaileak sartu dira fabrika zaharrean.

 

okupa 2. Okupazioari dagokiona. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Okupa mugimendua bizi-bizi dabil *[e.] Okupazio mugimendua bizi-bizi dabil.

 

olagarro haztegi (olagarro etxalde*).

 

olatuak. Furrust-farrast.

 

Oldarraldiaren aurrean hizkuntza eskubideak babesteko protokoloa, -a.

 

olde 1. Borondatea.

 

olde 2. Multzo handia.

 

Olentzero (Olentzaro*). Izen propioa da, eta ez du artikulurik behar. Olentzeroa etorri da*[e.] Olentzero etorri da. // Herri guztietan antolatu dituzte Olentzeroak*[e.] Herri guztietan antolatu dute Olentzeroren etorrera.

 

Olentzeroren Basoa, -a. Tolosako egitasmoa.

 

olinpiar 1. Olinpiakoa.

 

olinpiar 2. Olinpiar Jokoei dagokiena. Olinpiar kirolak eta olinpiar hiriak. Olinpiar estadio batean.

 

olinpiar hiri (Olinpiar Hiri*).

 

Olinpiar Joko (Joko Olinpiko*). Letra larriz, baita 'olinpiar' hitza isiltzen denean ere. Tokioko Olinpiar Jokoak. Tokioko Jokoak.

 

olinpiko. Olinpiar Jokoei dagokiena eta, kirolariez mintzatuz, bertan partu hartu duena. Atleta olinpikoa, bandera olinpikoa, diploma olinpikoa, domina olinpikoa, errekor olinpikoa, igerilari olinpikoa, kirol olinpiko, marka olinpikoa, su olinpikoa, txapeldun olinpikoa, ziklo olinpikoa, zuzi olinpikoa.

 

Olympiakos (Olinpiakos*, Olympiacos*). Greziako kirol taldea, Pireokoa.

 

Olympique Marseilla (Olympique de Marseille*). Futbol taldeen izenetan, euskarazko eran idazten dira toponimoak: Atletico Madril (Madrid*), Bartzelona (Barcelona*), Bordele (Bordeaux*), Elx (Elche*), Monako (Monaco*), Murtzia (Murcia*), Naoned (Nantes*), Niza (Nice*), Olympique Marseilla (Marseille*), Valentzia (Valencia*), Vila-real (Villareal*).

 

Omako basoa, -a (Omako Basoa*).

 

ombudsman* e. ararteko.

 

omeleta* e. moleta. Arrautzopila, tortilla.

 

omertá. Isiltasunaren legea.

 

Omiasaindu. Santu Guztien Eguna, Domu Santu, Domu Santuru. Omiasaindu bezperan. Omiasaindu egunean hil zen. Omiasainduz meza izanen da.

 

omikron aldaera; omikrona, -a.

 

omisioz. Ez egitez, egin ezaz. Egitez edo omisioz.

 

omnibus lege. Bereizirik landu behar liratekeen arloei buruzkoak batzen dituen legea. Oro har aritzean, letra xehez idazten da, eta lege jakin baten izena baldin bada, berriz, larriz. Esaterako, letra larria erabiltzen da Espainiako 2009ko abenduaren 22koa aipatzean.

 

omnium. Pistako txirrindularitzako modalitatea.

 

On Kixote Mantxakoa. Miguel de Cervantesen literatura lana. Pedro Berrondok euskaratutako bertsioaren izenburua 'Don Kixote Mantxako' da.

 

On Kixoteren Seme-Alabak (On Kixoteren Haurrak*).

 

onarrarazi (onartarazi*).

 

Ondarbeltz. Mutrikuko hondartza.

 

ondare immaterialeko kultur ondasun. (es: bien de interés cultural del patrimonio inmaterial).

 

ondare prestazio. (es: prestación patrimonial).

 

Ondarreta. Donostiako hondartza.

 

Ondartxoko zuloa, -a (Ondartxoko kala*). Pasai San Pedroko hondartza.

 

ondasun higiezin (real estate*).

 

ondasun komunaren ekonomia. Christian Felber ekonomistak sustaturiko ekonomia eredu alternatiboa.

 

ondasun zibil (izaera zibileko ondasun*).

 

ondorioa atera, ondorioak atera (ondorioetara iritsi*).

 

ondorioak arintzeko fase (mitigazio fase*). Birus baten hedapena ezin eragotzi denean ezartzen den fasea, gizarte eragina arindu nahian.

 

ondorioak utzi. h. ondorioak izan.

 

onespen. (es: consentimiento; fr: consentement). Indarkeria matxista borrokatzeko, onespena da kontzepturik garrantzitsuenetako bat, Istanbulgo Hitzarmenaren arabera.

 

Ongi Bizitzearen Aldeko Emakumezko eta Askotariko Indigenen Mugimendua, -a. (es: Movimiento de Mujeres y Diversidades Indígenas por el Buen Vivir).

 

ongi etorri. Aditza da. Bereiz idazten da. Ongietorriak, lagunok!*[e.] Ongi etorri, lagunok!.

 

Ongi eTourri. Eusko Jaurlaritzak, ETBk eta Kutxabankek 2023an erabilitako leloa, Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzekoa zela eta.

 

ongi izatea. Aufa, aufi.

 

ongietorri. Izena da. Batera idazten da. Ongietorria egin zioten jaioterrian.

 

ongietorria egin (ongietorria eman*).

 

online (on line*). h. sarean, Interneten... Liburua online jarri dute. Liburua sarean jarri dute.

 

online bidez*, online bitartez* e. Internet bidez, Interneten bidez, online... 'Online' adberbioa denez, ez du behar ez 'bidez' eta ez 'bitartez'. Parte hartzaileek bi eredu izanen dituzte aukeran: aurrez aurrekoa eta online bidezkoa*[e.] Parte hartzaileek bi eredu izanen dituzte aukeran: aurrez aurrekoa eta Internet bidezkoa.

 

onshore.

 

ontsa (untsa*).

 

ontzi 1. Zerbait biltzeko objektua, bereziki sukaldean erabiltzekoa. Argiontzi, arrainontzi, azukre ontzi, bainuontzi, bitxiontzi, edalontzi, edontzi, edukiontzi, esneontzi, frutaontzi, garbiontzi, gatzontzi, gaztanontzi, gutunontzi, hautsontzi, intsentsu ontzi, iraztontzi, kafeontzi, loreontzi, lurrinontzi, lurrontzi, oliontzi, orratzontzi, ozpinontzi, paperontzi, piperrontzi, pixontzi, postontzi, sastarrontzi, suontzi, teontzi, tintontzi, txizontzi, ureztaontzi, urontzi, xaboiontzi, zaborrontzi, zakarrontzi.

 

ontzi 2. Uretan ibiltzen den ibilgailua. Euskaltzaindiaren Hiztegian, ontzi izen batzuk hitz bakarrean idatzirik ageri dira; beste batzuetan, aukerakotzat jo dute marratxoa: 'arrantza ontzi' edo 'arrantza-ontzi', 'bakailao ontzi' edo 'bakailao-ontzi'... BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu guztiak. Aireontzi, arrantzontzi, arrasteontzi, arraunontzi, atoiontzi, atunontzi, bakailaontzi, baleontzi, belaontzi, dragaontzi, eskolaontzi, espaziontzi, gerraontzi, hegazkinontzi, hozkailuontzi, itsasontzi, kanoiontzi, kargaontzi, laketontzi, lurrunontzi, patruilaontzi, petroliontzi (urpekontzi* e. itsaspeko, urpeko), zamaontzi...

 

ontzi jabe (ontzijabe*).

 

ontzidi, flota.

 

ontzigintza (ontzi eraikuntza*).

 

Oort hodeia, -a (Oorten hodeia*).

 

oparitu. h. opari egin, opari eman.

 

open. Txapelketa irekia. Heldu den astelehenean hasiko da US Open lehiaketa.

 

opera bufo (opera bufa*, opera buffa*).

 

opera prima. Latinez, 'lehen lana'.

 

operadore (operatzaile*, teleoperatzaile*). Telefono zentraletan, automatikoak ez diren lanak egiten dituen langilea.

 

operatu. Duela gutxi operatu dute belaunetik.

 

operazio gela (kirofano*).

 

operazio gelatik pasatu* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Operazio gelatik pasatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.

 

oposaketa* e. oposizio.

 

Opus Dei. Opus Deik beste eskola bat zabalduko du laster.

 

Orain!. Oinarrizko errenta unibertsalaren aldeko plataforma.

 

orainaldi historikoa. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

orainaldia. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

oraindik orain. Orain dela gutxi. Ez erabili 'oraindik (ere)' adierazteko. Oraindik orain ez dut bukatu liburua*[e.] Oraindik ez dut bukatu liburua.

 

oratorio. Kantataren egitura bera duen musika lana, erlijio gai bati buruzkoa.

 

orbitadore (orbitagailu*). Planeta edo satelite baten inguruan orbitatzen duen espaziontzia.

 

ordain-hesi (paywall*). Webguneetan ordainpeko edukiak ikustea eragozten duen sistema.

 

ordainketa partekatua, -a; koordainketa (ordainkidetza*, kopago*). Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak.

 

ordainpeko telebista (ordainezko telebista*, ordainduzko telebista*). Ordaindu beharreko telebista.

 

ordaintoki. Ordaintzeko tokia.

 

ordenagailu (ordenadore*).

 

ordezkaritza (delegaritza*).

 

ordezkatu. Kontuz esaldian jostean, '-ek ordezkatu' edo '-ekin ordezkatu' esaten baita, eta ez '-engatik ordezkatu'*. Otegi beste norbaitengatik ordezkatu behar dute*[e.] Otegi beste norbaitek ordezkatu behar du.

 

ordinalak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

ordu eremu (ordutegi huso*, ordutegiko huso*).

 

ordu estra, aparteko ordu.

 

ordu punta* e. puntako ordu.

 

ordua eskatu, txanda eskatu; ordua hartu, txanda hartu; ordua eman, txanda eman. Dendez eta zenbait zerbitzuz mintzatuz, bezeroak eta saltzaileak edo zerbitzu emaileak aldez aurretik hitzartzea noiz elkartu. Hitzordu bidezko salmentan ari gara*[e.] Ordua emanda hartzen dugu bezeroa. // Jende olde batek deitu zuen ibilgailuen azterketa egiteko zerbitzuetara hitzordua eskatzeko*[e.] Jende olde batek deitu zuen ibilgailuen azterketa egiteko zerbitzuetara ordua eskatzeko.

 

orduak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

ordubete. Ez du onartzen zenbakirik. Hiru ordubete egon nintzen zain*[e.] Hiru ordu egon nintzen zain.

 

orduero (orduro*). Zenbakiak eta '-ero' atzizkia ezin dira ezkondu. Bi orduero*[e.] Bi ordutik / orduan / orduz behin.

 

ordurarte* e. ordu arte, ordura arte.

 

ordutegi jarraitua, -a (ordutegi jarraia*).

 

ore ama (ama ore*). h. legamia natural.

 

orekarako adina. Frantziako Gobernuak 2019an asmaturiko kontzeptua, pentsio sistemaren sarrerak eta gastuak orekatzeko egokitzat jotzen duen erretiro adina izendatzeko.

 

orekari. h. ekilibrista.

 

organista. Organo jotzailea.

 

organo (organu*).

 

Oribarzar. Orioko hondartza.

 

origami, paper-toles (papiroflexia*). Origamia Japoniatik iritsitako arte bat da. Ikastolan paper-tolesean aritzen ginen.

 

original (orijinal*).

 

Orinokia (Orinoquia*). Orinokoren inguruko eskualde naturala.

 

orkatila (txorkatila*).

 

Orkestra (Lehiakortasunaren Euskal Institutua*). Lehiakortasunerako Euskal Institutua.

 

Orkonera-Lutxana Bilduma. EAEko industria ondare higigarriaren zentroa.

 

Orleanseko Unibertsitatea, -a.

 

oro har (orohar*). Ez erabili 'oro har hartuta'*. Oro har hartuta, hobera egin du*[e.] Oro har, hobera egin du.

 

oroimen 1. Oroitzeko gaitasuna.

 

oroimen 2. Oroitzapena.

 

oroipen. Oroitzapena.

 

oroitu. Hiru erregimen ditu: 'da', 'du' eta 'zaio'. Ez da ongi oroitzen. Beti oroituko zaituztet. Ez zaio oroitu esanikoa.

 

oroitzapeneko dosi, oroitzapen dosi. (es: dosis de refuerzo).

 

orokor. Batzuetan, 'orokor' baino egokiagoak dira beste hitz batzuk: 'nagusi', 'orotariko', 'oso'... Baina 'hauteskunde orokorrak'. Idazkari orokorra*[e.] Idazkari nagusia. // Kontseilu Orokorra*[e.] Kontseilu Nagusia.

 

Orona Ideo Innovation City (Orona IDeO Innovation City*).

 

Orreagako Andre Maria kolegiata.

 

orro, orroka (orroa*, orroe*, orroaka*, orru*, orruka*).

 

Orroaga (Orrua*). Gipuzkoako Getariako kala.

 

ortotipografia.

 

ortots* e. ostots.

 

ortzi muga (ortzimuga*).

 

osaera. Zerbait osatzeko era. Nafarroako bozketak ez du aldatu EBB berriaren osaera.

 

osaketa. Osatzea. Gobernuaren osaketa atzeratu egingo dute.

 

Osakidetza. EAEko osasun zerbitzua.

 

osasun aseguru, aseguru mediko (mediku aseguru*).

 

osasun bakarra, -a (One Health*). Osasunari buruzko ikuspegia, gizakien osasuna, animaliena eta ekosistemak elkarrekin lotuak daudela planteatzen duena.

 

osasun egoera larrian* e. larri. Osasun egoera larrian dago*[e.] Larri dago.

 

Osasun Globalaren eta Patogeno Emergenteen Institutua, -a (Global Health and Emerging Pathogens Institute*).

 

osasun hesi (osasun kordoi*, kordoi sanitario*). Berezko zentzuan erabiltzen da. Irudizkoan, hobe 'hesi' eta 'babes hesi' aukeratzea.

 

osasun itun. h. osasun arloko itun.

 

osasun larrialdi (osasun larrialdi egoera*).

 

Osasun Publikoa Aurrera. Osasun sistema publikoaren aldeko plataforma.

 

Osasuna futbol taldea. Deklinatzean, ez du galtzen '-a'. Osasunako atezaina.

 

Osasunbidea, -a. Nafarroako osasun zerbitzua. Osasunbideko zuzendaria.

 

osasunerako zentimo (osasun zentimo*, osasun xentimo*).

 

osasungintza. Osasun arloko zerbitzuak, osasun arlo publikoa.

 

Oscar. Hollywoodeko zinema sariak. Hobe da 'Oscar saria' erabiltzea, baina 'Oscarra' ere erabil daiteke tarteka, arintzeko. Hauek dira kategoria nagusiak: filmik onena, zuzendaririk onena, emakumezko aktorerik onena, gizonezko aktorerik onena, taldeko emakumezko aktorerik onena, taldeko gizonezko aktorerik onena, nazioarteko filmik onena (lehen, ingelesez besteko filmik onena), jatorrizko gidoirik onena, egokituriko gidoirik onena, argazki zuzendaririk onena, dokumentalik onena, animaziozko filmik onena. Beste kategoriak: jatorrizko kantarik onena, musikarik onena (soinu banda*), film laburrik onena, dokumental laburrik onena, animaziozko film laburrik onena, zuzendaritza artistikorik onena, muntatzerik onena, soinu muntatzerik onena, soinu nahasketarik onena, efektu berezirik onenak, jantzirik onenak, makillajerik onena. Bellinik irabazi zuen ingelesez besteko film onenaren Oscar saria.

 

Osloko Mahaia, -a.

 

oso. Kontuan izan 'oso' erabiliz gero ezin dela 'bat' gehitu sintagma berean. Oso herri txiro batean*[e.] Oso herri txiroan.

 

oso kontziente izan. Testuinguru askotan, alferrikako kalkoa da. Gogoan izan hori adierazteko badirela modu adierazkorragoak euskaraz: 'ondotxo jakin', 'ederki jakin'... Oso kontziente da non duen etxea*[e.] Ederki daki non duen etxea.

 

osoko emendakin* e. osoko zuzenketa.

 

osoko zuzenketa (osoko emendakin*, osotasunezko emendakin*, osotasunezko zuzenketa*).

 

osotara. Guztiz, erabat. Ez erabili 'guztira' edo 'orotara' adierazteko. Osotara, hamar milioi euro dira*[e.] Guztira, hamar milioi euro dira.

 

osotu* e. osatu.

 

ospatu. Festak eta jai giroko ekitaldiak ospatzen dira, ez besterik. Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena ospatuko dute*[e.] Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogoraraziko dute. // Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna ospatzen da*[e.] Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izaten da.

 

ospitale (ospital*).

 

ospitaleratu, ospitalera eraman, ospitalean egon... (ingresatu*). Ostiralaz geroztik ingresaturik dago*[e.] Ostiralaz geroztik ospitalean dago.

 

Ossau-Irati (Ossau-Iraty*). Ipar Euskal Herriko eta Biarnoko gazta baten sor-marka.

 

ostantzean* e. osterantzean.

 

ostarte (urdingune*). Eguraldiaz mintzatuz, hodei arteko tartea.

 

ostatu etxe (pentsio*).

 

Ostegun Gizena, -a; Eguen Zuria, -a; Eguen Gizena, -a; Eguen Larderoa, -a; Lerdo eguna, -a. Inauterietako osteguna.

 

osterantzean (ostantzean*).

 

Ostiral Meharra, -a; Ostiral Mehea, -a; Bariku Argia, -a; Bariku Mehea, -a. Inauterietako ostirala.

 

ostots (ortots*).

 

ostu (ohostu*).

 

otarteko* e. ogitarteko.

 

oto*, otomobil* e. auto, automobil.

 

Otomandar Inperioa, -a (Inperio Otomanoa*).

 

Otseme Kapitolinokoa, -a (otseme kapitolinoa*).

 

otso bakarti. (es: lobo solitario; fr: loup solitaire; en: lone wolf).

 

otsoa. Alarau, ulu, ulu-ulu, hauma, uhuri.

 

Otxando, Geno (Geno Ochando*).

 

otxomaioak, -ak. Urduñako festak.

 

otxote. Zortzi kidez osaturiko abestaldea.

 

outlet herrixka. Saltokiak jartzeko makroinstalazioa.

 

outsider. Literaturan, musikan eta abarretan, nagusi diren moldeetatik kanpo aritzen dena.

 

overall. Eskaladako modalitatea.

 

overbooking. Batez ere garraioari dagokionez, aldez aurreko salmentan behar baino txartel gehiago saltzea. Erabiltzekotan, azaldu.

 

Oviedoko Unibertsitatea, -a.

 

Oxfordeko Unibertsitatea, -a (Oxford Unibertsitatea*).

 

oxigenoa eman* e. arnasa eman. Irudizko zentzuan, alferrikako kalkoa da. PPri oxigenoa eman diote*[e.] PPri arnasa eman diote.

 

ozar izar. Izar euria, izar jarioa, meteoro zaparrada.

 

ozeanario (oceanarium*). Akuario moduko bat, askoz ere handiagoa. Lisboan badute ozeanario eder bat.

 

Ozeania. Hona hemen Ozeaniako zenbait leku: Arafura itsasoa, Marianetako itsas hobia, Melanesia, Polinesia, Tasmaniako itsasoa, Timorko itsasoa, Torres itsasartea.

 

Ozeaniako Esnaldia, -a (Esnealdi Ozeanikoa, -a*). Kaledonia Berriko alderdia (fr: Éveil Océanien; en: Pacific Awakening, Oceanic Awakening).

 

ozeanoak. Indiako ozeanoa (Indikoa*), Ozeano Antartikoa edo Ozeano Australa, Ozeano Artikoa, Ozeano Atlantikoa, Ozeano Barea edo Ozeano Pazifikoa.

 

Ozeanoaren Hiria, -a (Cite de l'Ocean*). Miarritzeko akuarioa.

 

Ozkabarte* e. Santo Domingo de la Calzada. Errioxako herria.

 

ozono. Ozono geruza.

 

ozono sorgailu, ozonizagailu.

 

ozono troposferiko, troposferako ozono.

 

ozta-ozta. Kostata, nekez. Ozta-ozta galdu zuen Barriolak*[e.] Ozta-ozta irabazi zion Barriolari. // Ozta-ozta ez zen finalera sailkatu*[e.] Ia sartu zen finalean.

 

oztopatu. Bi erabilera ditu: 'da' sailekoa eta 'dio' sailekoa. Koska horretan oztopatu da. Ez dut oztopatuko zure ibilbidea.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa