HIZTEGIA
La Argolla. Zierbenako kostagunea.
La Caixa (Caixa*).
La Cumbre (Cumbre*). Donostiako jauregia.
La Faktoria koreografia zentroa, -a.
La Lagunako Unibertsitatea, -a (Lagunako Unibertsitatea*).
La Marseillaise. Frantziako himnoa. Bukatu aurretik, 'La Marseillaise' kantatu zuten.
La Passem. Okzitanieraren aldeko lasterketa, Korrikaren antzekoa.
La1. Espainiako telebista kate publikoa. Honela irakurtzen da: /launo/.
La2. Espainiako telebista kate publikoa. Honela irakurtzen da: /lados/.
labana sartu (labankatu*).
labana sartzea. Sasta.
labana, hesietako labana (kontzertina*).
labanaz hil (labanez hil*). 'Labana' hitzak a itsatsia du. Beraz, 'zerez' adierazi nahi denean, mugagabean aski da zeta eranstea. Labanez hil zuen*[e.] Labanaz hil zuen. // Laban bat*[e.] Labana bat.
Labayru ikastegia, -a (Labairu*).
Labeguerie, Mixel (Labegerie*).
label. Produktu komertzialez mintzatuz, ezaugarri jakin batzuen marka.
labirinto (labirintu*, laberinto*).
Labo XL (LABO XL*).
laboral. h. laneko, lan(-)... Merkatu laborala*[e.] Lan merkatua. // Eskubide zibil eta laboralak .
Laborantza Ganbera (Laborantza Ganbara*).
Laborarien Konfederazioa, -a (Confederation Paysanne*).
laborategi (laboratorio*).
laburdurak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
laburmetraia* e. film labur.
laburtasuna. Ikus 'Idazkuntza' atala.
laburtzapenak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
Lafede (LAFEDE*). Gobernuz kanpoko erakundeen Kataluniako federazioa.
Lafitenea, -a; Lafiteneko hondartza (Laffitenia*). Donibane Lohizuneko hondartza.
Laga. Ibarrangeluko hondartza.
lagun. Gehiegi erabiltzen da. Ibilaldia egin nahi duten lagunek Burumendi elkartean eman behar dute izena*[e.] Ibilaldia egin nahi dutenek Burumendi elkartean eman behar dute izena. // Hiru tabernatan lapurtu dutelakoan atxilotutako lagunak*[e.] Hiru tabernatan lapurtu dutelakoan atxilotutakoak.
lagun min (lagun-min*, lagunmin*). Adiskide mina, adiskide mamia, adiskide kutuna.
Laguna Negra (Urmael Beltza*, Aintzira Beltza*). Espainiako urmaela, Soria probintziakoa.
lagundu. Bi erregimen ditu, bata Hegoaldean ('dio') eta bestea Iparraldean ('du'). Lagundu nizun. Lagundu zintudan.
laguntza humanitario. Giza hondamendiei buru egiteko ematen den laguntza.
Laida. Ibarrangeluko hondartza.
Laidatxu. Mundakako hondartza.
laikotasun (laizitate*). Laikoaren nolakotasuna.
laisser-faire, laisser-passer. Egiten utzi.
laizismo. Gizartearen antolamendu laikoaren aldeko ideologia.
Lakarra, Lucia (Lacarra*).
laket-portu. Kirol portua.
laketontzi.
lakoniar. Lakoniakoa.
lakoniko. Hitz gutxikoa, hitz laburrekoa.
laku. h. aintzira.
Lakua. Eusko Jaurlaritzaren egoitza.
lami*, lamia* e. lamina.
lamina 1 (lamia*). Euskal mitologiako izakia.
lamina 2. Mundakako inauterietako pertsonaia. Mundakako atorrak eta laminak.
lan absentismo. 'Lana huts egin' ere erabiltzen da. Lan absentismoa oso handia da oraindik. Lana huts egiten dutenen kopurua oso handia da oraindik.
lan auzitegiak (Prud'homme*).
lan ikuskapen, lan ikuskatze (lan inspekzio*).
lan kontratuak. Hona hemen zenbait kontratu mota: aldi baterako kontratua, iraupen jakineko kontratua, behin-behineko ordezko kontratua (es: sustitución o interinidad; fr: contrat de travail intérimaire), aldizkako kontratu finkoa (es: fijo-discontinuo), kontratu mugagabea / finkoa (es: indefinido / fijo; fr: contrat à durée indéterminée); lanaldi osoko kontratua, lanaldi partzialeko kontratua (es: a tiempo parcial; fr: contrat à temps partiel); trebakuntza kontratua (es: formativo), praktiketako kontratua (es: en prácticas), txandakako kontratua, obra edo zerbitzu kontratua, lan mundura sartzeko kontratua; ekoizpen beharren araberako behin-behineko kontratua (es: eventual por circunstancias de la producción); erretiratu aurreko lanaldi laburreko kontratua edo errelebo kontratua (es: de relevo).
lana esternalizatu* e. lana kanpora atera, lana azpikontratatu. Lan hori esternalizatu egin dute*[e.] Lan hori kanpora atera dute. Lan hori azpikontratatu egin dute.
Lanartea, -a. Euskararen langile profesionalen elkartea. Lanarteako kidea*[e.] Lanarteko kidea.
landa turismo, nekazaritza turismo (nekazal turismo*).
Landako gunea, -a (Landako Gunea*).
lander. Alemania osatzen duten lurralde autonomoak edo estatuak. 'Lander' plurala da berez, baina singularrerako ere erabiltzen da. Lander bat. Bi landerretako hauteskundeak.
landtag. Alemaniako landerretako parlamentuak. Eskualde parlamentuak dira, beraz. Erabiltzekotan, azaldu.
lanegun, lanordu. Baina 'lan aste'.
langabe (langabetu*). Luzaroko langabe asko ez da ageri zerrenda ofizialetan.
langabezia sari (langabezia prestazio*).
langile batzorde, enpresa batzorde.
Langileen Estatutua, -a (Langilearen Estatutua*). Espainiakoa.
langilego* e. langileak, langileria.
Langileriaren Iraultza Kulturala, -a (Kultur Iraultza*). Txinan 1966an martxan jarritako kanpainia. Laburturik, 'Iraultza Kulturala' .
Langraiz bidea, -a. Beste Langraiz bide bat. Langraiz 2 bidea.
Lantz. Lanzkoa da. Lanztik etorri berritan.
lantza punta* e. eztenkari zorrotz, aitzindari zorrotz. Irudizko zentzuan, alor batean bidea zabaltzen dabilena.
lantzamendu gastu* e. merkaturatzeko gastu.
lanuzte. Bi orduko lanuztea eginen dute auto fabrikan, soldata igo diezaietela eskatzeko.
lanzadore* e. esprint-bideratzaile. Txirrindularitzan.
Laokoonte. h. Laokoon.
lapa bonba* e. bonba itsatsia. Lapa bonbak*[e.] Bonba itsatsiak.
Lapatzea, -a (Lapatxa*, Lapatza*). Elantxobeko kostagunea. Kontuz kasu markak eranstean. Lapatzatik, Lapatzako.
lapin* e. untxi.
laponiar. Samia. Laponia zatiturik dago Finlandiaren, Norvegiaren, Errusiaren eta Suediaren artean. Sami herria da laponiarren jatorrizko izena.
lapsus calami. Latinez, 'idaztean eginiko akatsa'.
lapsus linguae. Latinez, 'hizketan eginiko akatsa'.
Lapurdiko eskualdeak. BAM (Baiona-Angelu-Miarritze), Lapurdi Beherea (-a), Lapurdi Ekialdea (-a), Lapurdi Erdialdea (-a), Lapurdi Garaia (-a), Lapurdiko Itsas Hegia (-a).
lapurketa* e. lapurreta.
larehun* e. laurehun.
larogei* e. laurogei.
Larrazkuntzea, -a. Larrazkuntzetik hurbil.
larrialdi humanitario* e. giza larrialdi. Lehorteak larrialdi humanitarioa ekarri du*[e.] Lehorteak giza larrialdia ekarri du.
larrosa* e. arrosa.
larrugorrian. Biluzik, larrugorri.
Larruzabal (Ruzabal*). Belandia, Mendeika, Lendoñogoiti eta Lendoñobeiti hartzen dituen batzarra, Urduñakoa.
Lartzabal, Piarres.
Larunbat Erdikoa, -a; Larunbat Erdipurdia, -a; Zapatu Erregularra, -a; Zaldunita bezpera. Inauterietako larunbata.
Las Entanillas. Zierbenako kostagunea.
Las Lagunas. Zallako zabortegia.
lasagna. Jaki mota.
lasai hartu (lasaitasunez eraman*). Urduritu gabe. Lasaitasunez eramaten saiatu nintzen*[e.] Lasai hartzen saiatu nintzen.
laser. Laser inprimagailua. Laser izpiak.
laster (laister*).
lasterketak. Atletismokoak: dekatloia, ibilketa (20 kilometroko ibilketa), heptatloia, hesidunak (100 metroko hesiduna), krosa, maratoia, oztopodunak (3.000 metroko oztopoduna), txandakakoak (4x100 metro txandaka)...
lastoztatu. Disekatu.
latente, latentzia. Azaleratu gabe dagoena; haren egoera. Birusa latente zegoen. Egun batzuetako latentziaren ondoren.
lateral* e. alboko (atzelari). Futbolean.
laterri* e. estatu.
Latin Kings. Hiri tribua. Kideak 'latin king'-ak dira, letra xehe etzanez eta bukaeran '-s' gabe.
Latinoamerika (Amerika Latinoa*). Espainolek, portugesek eta frantsesek Erdialdeko eta Hego Amerikan kolonizaturiko herrialdeen multzoa: Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Ekuador, El Salvador, Guadalupe, Guatemala, Guyana Frantsesa, Haiti, Honduras, Kolonbia, Kuba, Martinika, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Txile, Uruguai eta Venezuela. Ez nahastu Iberoamerikarekin.
Latinoamerikako Zinemaren eta Kulturen Miarritzeko Jaialdia, -a (Festival de Biarritz Amérique Latine Cinéma et Cultures*).
lato sensu. Latinez, 'zentzu zabalean'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
latx. Ardi latxa.
lau. Mugagabean, honela idazten da: 'Lauk ezetz esan zuten, eta bik baietz. Lautan jo nion txirrina'. Singularrean, honela: 'Bosta eta laua oso ondo marraztu ditu, baina bia ez hain ondo'. Plurala bada, 'r' letra hartzen du (orduetan, esaterako): 'Arratsaldeko laurak dira, eta goizeko lauretan elkartuko gara'.
lau eta erdi (lau t'erdi*). Pilota jokoaren modalitatea, lau koadro eta erdiko eremuan jokatzen dena. Lau eta Erdiko Txapelketa.
lau haizeetara (lau haizetara*).
Lau Sor-markak (Lau Sormarkak*).
Lau urtaroak. Antonio Vivaldiren lau kontzertuko bilduma.
lauhileko (lauhilabeteko*).
laupabost* e. lauzpabost.
laurehun.
Lausanako Eskola Politekniko Federala, -a.
lautada. Ordokia.
lawfare* e. jazarpen judizial, politikaren judizializazio.
Lazarraga, Joan Perez (Perez de Lazarraga*; Perez Lazarragako*).
Lea ibaia. Sorburutik Aulestiraino, Oiz ibaia da; hortik aurrera, Lea.
leasing. Alokatze eta eroste sistema mistoa.
Lega Nord (Liga Norte*, Ligue du Nord*). Italiako iparraldeko alderdi eskuindarra.
Legal Action Worldwide.
legalitate 1* e. legedia, lege. Indarrean dagoen legalitatea*[e.] Indarrean dagoen legedia. // Legalitatea ez dago eskubide zibilen gainetik*[e.] Legea ez dago eskubide zibilen gainetik.
legalitate 2* e. legezkotasun. Legalitate printzipioa*[e.] Legezkotasun printzipioa. // Dudazkoa da proposamen horren legalitatea*[e.] Dudazkoa da proposamen horren legezkotasuna.
legalizatu* e. legeztatu.
lege aurreproiektu. Legegai zirriborroa.
lege babes (lege estaldura*).
lege hauste.
lege iruzur. Lege baten barruan eginiko iruzurra (es: fraude de ley; fr: fraude à la loi).
legealdi, legegintzaldi. Legebiltzarrak hurrengo bozak egin arte lanerako duen aldia. Udalei eta aldundiei buruz mintzatuz, hobe 'agintaldi'. Norbaitek karguan egiten duen denbora 'kargualdia' da.
legebiltzarrerako hauteskunde (hauteskunde legegile*, hauteskunde legislatibo*).
legedi, legeria.
legegizon. Gizonak bakarrik izendatzen ditu. Beraz, ezin da erabili oro har mintzatzeko; horretarako, 'legelari' edo 'abokatu' baliatzen dira.
Legelarien Euskal Kontseilua, -a. EAEkoa da (es: Consejo Vasco de la Abogacía).
legenda 1. Mapetan-eta ikurren esanahia argitzen duen testu laburra.
legenda 2. h. mitoa izan, klasikoa izan, izarra izan... Zinemaren historian, legenda bat da John Ford*[e.] Zinemaren historian, klasikoa da John Ford.
legenda 3* e. elezahar, kondaira.
legez besteko (ez-legezko*). (es: no de ley; fr: non de loi). Ez nahasi 'legez kanpoko'-rekin. Ez-legezko proposamen bat igorriko du*[e.] Legez besteko proposamen bat igorriko du.
legez kanpo utzi, legez kanporatu.
legez, legetxe. Betiko legez, berandu iritsi da*[e.] Beti legez, berandu iritsi da. // Atzoko legez, igeri egin dut goizean*[e.] Atzo legez, igeri egin dut goizean.
legezko, legez kontrako, alegal.
legezkotasun (legalitate*). Legalitate printzipioa urardotzea leporatu diete*[e.] Legezkotasun printzipioa urardotzea leporatu diete.
legeztatu (legalizatu*, legaldu*).
Legg-Calve-Perthesen gaixotasuna, -a. Laburturik, 'Perthesen gaixotasuna'. Onartzekoa da 'perthesa' ere, labur beharrez.
legionario (legionari*).
legionela. Bakterioa. Ez nahasi legionelosiarekin.
Legionella pneumophila. Legionela bakterioaren latinezko izena.
legionelosi. Gaitza. Ez nahasi legionelarekin.
legislatibo 1* e. parlamentu, legebiltzar.
legislatibo 2* e. legegile. Botere legislatiboa*[e.] Botere legegilea. // Ganbera legislatiboa*[e.] Ganbera legegilea.
legitimizatu* e. legitimatu, legezkotzat / bidezkotzat jo.
legitimo 1. Legezko. Seme-alaba legitimoak.
legitimo 2. Bidezkoa, zilegizkoa. Interes legitimoak.
Legorarri lurmuturra, -a (Cabo Villano*, Billano lurmuturra*). Gorliz inguruko lurmuturra.
lehen dama. Ameriketako Estatu Batuetan, presidentearen emaztea. Hedaduraz, beste herrialde batzuetakoak ere hala izendatzen hasi dira. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
lehen ilara, lehen lerro (front row*).
Lehen Mundu Gerra, Bigarren Mundu Gerra.
lehen pertsona. Ez erabili irudizko zentzuan. Lehen pertsonan sufritu zuen indarkeria*[e.] Bere larruan sufritu zuen indarkeria.
lehen presidenteorde (presidenteorde lehen*). Carmen Calvo presidenteorde lehena*[e.] Carmen Calvo lehen presidenteordea.
lehenaldia. Ikus 'Idazkuntza' atala.
lehenbailehen (lehenbaitlehen*).
lehendakarikide, kopresidente, presidentekide (kolehendakari*).
leheneratu, lehengoratu (berreskuratu*). Hasiak dira Santa Barbara ingurua berreskuratzeko lanetan*[e.] Hasiak dira Santa Barbara ingurua lehengoratzeko lanetan.
lehengoa atzean utzi, lehengoa gainditu, egoera gainditu... (orria pasatu*, orrialdea pasatu*).
lehentxeago (lehenxeago*).
lehergai. Lehertzen den gaia.
leherkari. Hizkuntzalaritzako terminoa. Ez erabili 'lehergai' adierazteko. Kontsonante leherkariak.
leherrarazi (lehertarazi*).
lehia desleial. (es: competencia desleal; fr: concurrence déloyale). Korearren lehia desleialak ekarri du ontziolaren gainbehera.
lehia libre. Ekonomian, konkurrentzia librea.
lehiakor, lehiakortasun. Produktua hobetuz gero, lehiakorragoak izango gara. Enpresaren lehiakortasuna bermatu egin behar da.
Lehiaren Euskal Agintaritza. (es: Autoridad Vasca de la Competencia).
lehiatu. Aditz laguntzailea 'da' sailekoa du. Munduko Txapelketa lehiatu du*[e.] Munduko Txapelketan lehiatu da.
lehoi. Athleticeko jokalariak izendatzeko modua. Lehoien orroa entzun da San Mamesen.
lehoia. Marruma.
Lehortearen Mahaia, -a (Lehorte Mahaia*, Lehorteko Mahaia*). Nafarroako batzordea, lehorteei aurre egiteko sortua.
leitmotiv. h. arrazoi nagusi.
Leitzaran ibaia. Sorburutik Leitzaraino, Erasote ibaia da; hortik aurrera, Leitzaran.
leize zulo (leizezulo*).
lekurako bitartekotza. (es: tercería locativa).
lekutu. Alde egin, urrundu. Ekonomian, egokia da deslokalizazioa adierazteko. Langabezia handitu egingo da enpresa nagusiak lekutzen badira. Maisu-maistrek istiluetatik lekutu zituzten haurrak.
lema. Itsasontzia gobernatzekoa. Ez erabili 'lelo', 'eslogan' edo 'goiburu' adierazteko. Lema hori oihukatu zuten manifestazioan*[e.] Lelo hori oihukatu zuten manifestazioan.
lemari, lemazain. Lema gobernatzen duena. Lemazainik gabeko laukoa. Zortziko ontzi lemazainduna.
lengoaia. h. hizkuntza, mintzaira.
Lenin, Vladimir Ilitx (Lenine*, Ilich*, Oulianov*). Jaiotzez, Vladimir Ilitx Ulianov.
lenteja* e. dilista.
Leon erregea, -a. Baionako bestetako pertsonaia.
Leonardo da Vinci. Lehen aipamenean, 'Leonardo da Vinci'. Hortik aurrera, laburrago aipatu nahi izanez gero, 'Leonardo'.
Leongo Unibertsitatea, -a.
lepo. Arraunez mintzatuz, enborra eta pala batzen diren tokia.
lera (trineo*). Elurretan ibili gara, lera zahar batean.
lera. Elurretan ibiltzeko orga.
lera puzgarri (airboard*).
lerratu. Alderen batera jo, norbaitekin edo zerbaitekin bat egin. UGTren aldera lerratu da PSN. UGTrekin lerratu da PSN.
lerroak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
lerroartean esan, adierazi... (lerro artean esan*). Zuzenean esan gabe iradoki.
Les Corsaires. Angeluko hondartza.
lesbiana, gay eta transexualak. Ikus 'Deontologia' atala.
lesbofeminismo, lesbofeminista. Feminismoaren adarra, heterosexualitatea erregimen politikotzat jotzen duena; haren jarraitzailea.
lesbofobia. Lesbianen kontrako fobia.
lesionatu. h. min hartu.
letra 1. Letra larria, letra xehea.
letra 2. Finantzetakoa.
letra 3* e. hitzak. Kantetakoak 'hitzak' dira, ez 'letrak'. Itxaro Bordak idatziak dira kanta horren hitzak.
letra etzana. Ikus 'Ortotipografia' atala.
letra larria. Ikus 'Ortotipografia' atala.
letra xehea. Ikus 'Ortotipografia' atala.
letradu. Legelaria. Ez nahasi 'letratu' hitzarekin.
letradun 1. Ikasia, letratua.
letradun 2. Legelaria, letradua.
letratu. Ikasia. Ez nahasi 'letradu' hitzarekin.
letxe. h. legetxe.
lez. h. legez.
Leziagako sorgina. Laudioko inauterietako pertsonaia. Leziagako sorgina ateratzear da Laudion.
LGTBfobia. Lesbiana, gay, trans eta bisexualen kontrako fobia.
LGTBIfobia. Lesbiana, gay, trans, bisexual eta intersexualen kontrako fobia.
libera. Frantzian euroa baino lehen erabiltzen zen dirua. Gaur egun, Egipto, Libano, Hego Sudan, Siria eta Sudango dibisa da.
libera esterlina (libra esterlina*). Erresuma Batuko dirua.
liberal-demokrata.
libra. Facebookek sortutako diru birtuala.
lidergo (lidertza*, lidergotza*).
lied. XIX. mendeko kantu mota, Alemaniakoa.
Lieja-Bastogne-Lieja. Txirrindulari lasterketa klasikoa.
lifting. Ebakuntza mota, kirurgia estetikoaren alorrekoa.
ligatu, lige. Lagunarteko hizkeran erabiltzekoak.
light. Batzuetan, hobe 'epel'. Gure literaturan elkartasun light bat sortu da*[e.] Gure literaturan elkartasun epel bat sortu da.
likidazio, likidatu. Finantzetan bakarrik erabiltzekoak.
likidezia. Ekonomian.
likido bat isurtzea. Parrast.
Lilatoia, -a (Lilaton*). Donostian urtero egiten den emakumeen herri lasterketa.
Lilleko Unibertsitatea, -a.
Lima Hartzeko Hirugarren Ekinaldia, -a. Peruko protesta mugimendu bat (es: Tercera Toma de Lima).
Limogesko Unibertsitatea, -a.
limusina (limousine*).
lindano (lindane*).
Lineo (Linneo*, Linne*, Linnaeus*).
lingua franca. Hizkuntza bereizietako hiztunek elkar ulertzeko erabiltzen duten mintzaira.
lingua navarrorum. Latinez, 'nafarren hizkuntza'.
link* e. esteka, lotura.
lintxatu, lintxamendu.
lipdub (lip dub*). Parte hartzaileek play-back eta dantza egiten duten bideo musikala, etenik gabeko plano bakar batean grabatua.
lipodisolbagarri (liposoluble*).
liseriketa* e. digestio.
listeriosi (listeriosis*, listeria*). 'Listeria monocytogenes' bakterioak eragindako eritasuna.
listoi* e. langa.
listu. Tua.
litera. Bi ohe bata bestearen gainean dituen altzaria; ohe horietako bakoitza.
literatura. Hitz elkartuetan, '-a' gal dezake. Literatur lana.
literatura lanak. Ikus 'Onomastika' atala.
literaturazale (literaturzale*).
litio ioizko bateria (ioizko litio bateria*, ioi-litiozko bateria*, ioi litiozko bateria*).
lizentziatu. h. lizentziadun. Soziologia lizentziaduna da.
liztor asiar.
liztorra. Burrunba.
llama. Peruko animalia.
Lleidako Unibertsitatea, -a.
lo hiri, lo auzo. Lotarako bakarrik erabiltzen den hiria edo auzoa.
lo zaku (lozaku*).
lobby. Presio taldea.
lobbysta (lobbista*, lobista*). Lobby bateko kidea.
lodiaktibismo, lodiaktibista (aktibismo lodi*).
logia (loggia*).
logo. Logotipoa.
lohiaren makina. (es: máquina del fango).
loialista (loyalist*, loyalista*, lealista*).
Loiolako Erribera (Loiolako Erriberak*). Donostiako auzoa. Loiolako Erriberetara joan da bizitzera*[e.] Loiolako Erriberara joan da bizitzera.
Loira (Loire*). Frantziako ibaia. Departamenduaren izena ere 'Loira' da.
lokailuak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
lokal 1. Etxabea. Gure etxe azpiko lokalean altzariak saltzen dituzte.
lokal 2. Tokiko, tokian tokiko, toki jakin bateko. Anestesia lokala.
lokalizatu. Medikuntzan tumoreez eta gisakoez mintzatuz, toki jakin batean dagoena, zabaldu ez dena. Edema lokalizatua.
Lokarri. Elkarri-ren ondorengo mugimendua, 2005eko martxoan sortua.
lokarria askatu 1. Oinetakoez mintzatuz, korapiloa askatu.
lokarria askatu 2* e. korapiloa askatu. Irudizko zentzuan, bi esamolde horiek ez dira baliokideak. Patronalak zerbait eskaini die sindikatuei lokarria askatzeko*[e.] Patronalak zerbait eskaini die sindikatuei korapiloa askatzeko.
lokatz. Basa, lohia.
lokatza. Lohia dagoen tokia.
lokomotor (lokomotora*). Lokomotorra ikusi gabe dauka.
London School. 'Londresko Ekonomia Eskola edo Londresko Ekonomiako eta Zientzia Politiketako Eskola' ere deitua. London Schoolen matrikulatu naiz.
Londresko City. Londresko finantza barrutia. Laburturik, 'City'. Horiek ez dira sekula sartuko Londresko Cityn.
Londresko Imperial College. Londresko Imperial Collegen ari da. Londresko Imperial Collegek jakinarazi du.
Londresko King's College. Londresko King's Collegen ikasi zuen. Londresko King's Collegek halaxe adierazi du.
Londresko University College. Londresko University Collegen ikasi zuen. Londresko University Collegek eman dio.
long-play* e. LP.
lonja 1. Salerosketak egiteko erabiltzen den eraikina, batez ere arrantzaleena.
lonja 2* e. lokal.
look. Itxura. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
looper. Pedal moduko bat, musika grabatu eta behin eta berriz erreproduzitzeko erabiltzen dena.
Lopez de Uralde, Juan (Juan Lopez Uralde*).
Lopez Obrador, Andres Manuel (AMLO*). Mexikoko politikaria.
lopinabir (lopinavir*). Lopinabirra.
Loraldia. Kultur jaialdia. Loraldiako emanaldia*[e.] Loraldiko emanaldiak.
lorazain. Loraldia jaialdiaren komunitateko kidea.
Lorden Ganbera. Erresuma Batuko goi ganbera.
Lorenzo Medici (Lorenzo de Medici*, Laurent de Medicis*).
Loretopea, -a (Pico del Loro*). Donostiako tokia, Kontxa eta Ondarreta artekoa. Kontxatik hasi, Loretopea pasatu, eta Ondarretaraino iritsi ohi da.
lortu. Eskuratu nahi diren gauzak lortzen dira; hau da, zentzugabea da 'emaitza txarrak lortu ditu' esatea, hori ez baita inoren helburua. Gainera, kontuan hartu '-tzea lortu' dela joskera egokia, ez '-tzen lortu'. Frantzia, Europako Batasuneko defizitik handiena lortzeko bidean*[e.] Frantzia, Europako Batasuneko defizitik handiena izateko bidean. // Ez dute lortu auzia konpontzen*[e.] Ez dute lortu auzia konpontzea.
Los Angelesko Unibertsitatea, -a. 'Kaliforniako Unibertsitatea' ere deitua.
lotesle. Askotan, aski da 'bete beharreko'. Ikasleen erabakia loteslea da*[e.] Ikasleen erabakia bete beharrekoa da. // Batzordearen aholkua ez da loteslea*[e.] Batzordearen aholkuak ez du ezertara behartzen.
lotinant. Tenientea.
Louvre jauregia, -a.
Louvre museoa, -a.
low cost* e. prezio apaleko.
loyalist*, loyalista* e. loialista.
lubeta. Uholdeetan ura ez pasatzeko egiten den ezponda modukoa (es: mota).
lubizi* e. luizi.
ludopata. Jokoaren mendekotasun patologikoa duena.
ludopatia. Joko mendekotasun patologikoa.
luge. Neguko olinpiar kirola, leraz egiten dena. Gidaria etzanda doa, ahoz gora, hankak aurrerantz jarrita.
Luis XIV.a (Louis XIV*, Roi Soleil*). Frantziako erregea, 'Luis Handia' eta 'Eguzki Erregea' ere deitua.
luizi (lubizi*).
luku bonba (fragmentazio bonba*). (es: bomba de racimo; fr: bombe à fragmentation, bombe en grappe; en: cluster bomb).
Lula. Brasilgo politikaria. Izen osoa 'Luiz Inacio da Silva' da.
luma bola. Badmintoneko pilota.
luneta* e. betaurreko.
luntx (lunch*). Otordu txikia. Bazkalaurrekoa bada, hobe 'hamaiketako'.
lupia (lupina*).
lur harrotua, -a (lur zanpatua*). Tenisean, buztinezko lurra duen jokalekua.
lur hartu. Gogoan izan 'lurreratu' ere.
lur jabe (lurjabe*).
lur jausi (lur jauzi*, lurjausi*). Luizia.
lur orotako* e. noranahiko, 4x4 auto.
lurmen. Elurra urtu den lurra.
lurmendu. Elurra urtu.
lurpeko babesleku.
Lurra, Lur planeta (Lurra planeta*).
lurralde arteko, lurraldeen arteko (interterritorial*).
lurraldez gaindiko (supraterritorial*).
lurrazpiko* e. lur azpiko, lurpeko.
lurreko armada (lur armada*).
lurreko zerbitzu (handling*). Aireportuei buruz mintzatuz, lurrean egiten diren zerbitzuak.
lurreratu, lurreratze. Larrialdiko lurreratzea.
lurrin. Usain gozoa.
lurrun. Normalean likidoa izaten den gai baten gasa. Lurrun makina.
Lurzaindia, -a. Lurzaindiako*[e.] Lurzaindiko.
luteranismo, luterano.
Lutero, Martin. Jatorrizko izena ere erabil daiteke: 'Martin Luther'.
luthier. Harizko musika tresnak egiten dituena.
luzaketa. Luzatze ariketa.
luzatu 1. Denboraz mintzatuz, luzeagoa egin. Epea atzo bukatzekoa zen, baina luzatu egin dute bihar arte.
luzatu 2* e. iraun. Denboraz mintzatuz, etenik gabe segitu. Lau urte luzatuko dira lanak*[e.] Lau urte iraungo dute lanek.
luze. Estropadetan, irteeraren eta ziabogaren arteko zatia.
luze jo (luzerako joan*). Luzerako doa auzia*[e.] Luze joko du auziak.
luze joan (luzerako joan*). Luzerako joan da auzia*[e.] Luze joan da auzia.
luzemetraia* e. film luze.
Luzueroko punta (Luceroko punta*, Luzeroko punta*). Zierbenako punta.
Lyme gaixotasuna, -a (Lymeren gaixotasuna*).
Lyon-I Unibertsitatea, -a. 'Claude-Bernard Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Lyongo Unibertsitatea' erabil daiteke.
Lyon-II Unibertsitatea, -a. 'Lyongo Lumiere Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Lyongo Unibertsitatea' erabil daiteke.
Lyon-III Unibertsitatea, -a. 'Jean-Moulin Unibertsitatea' ere deitua. Oro har mintzatzeko, 'Lyongo Unibertsitatea' erabil daiteke.