HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

I+G (I+D*, R&D*). Ikerketa eta garapena. I+G egitasmoetarako diru gehiago behar da. I+Garen etorkizuna.

 

I+G+B (I+D+i*, R+D+I*). Ikerketa, garapena eta berrikuntza.

 

iazkoan* e. iaz. Kazetaritzako klixe gogaikarria da 'iazkoan' erabiltzea. Aski da 'iaz'.

 

ibaia. Gur-gur, gur-gur egin, zurrumurru, xurru-xurru, xur-xur.

 

Ibaia (IBAIA*). Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea.

 

ibaiertz, itsasertz (ibai ertz*, itsas ertz*).

 

Ibaizabal. Bilbon itsasoratzen den ibaia. Nerbioi ez da itsasoratzen: Ibaizabalekin bat egiten du Basaurin, eta hortik itsasora doan ibaia ez da Nerbioi, Ibaizabal baizik.

 

ibar, haran. Ebroren ibarra.

 

Iberdrola dorrea, -a.

 

Iberiar goi lautada (Meseta Central*, Meseta Iberica*).

 

Iberiar penintsula (Penintsula Iberiarra*, Penintsula Iberikoa*).

 

iberiko. Janariaz mintzatzean erabiltzen da. Urdaiazpiko iberikoa.

 

Iberoamerika. Espainia eta Portugalgo erresumen mende egondako Amerikako herrien multzoa: Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Rica, Dominikar Errepublika, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Txile, Uruguai eta Venezuela. Batzuetan, Espainia eta Portugal ere hartzen ditu terminoak. Ez nahastu Latinoamerikarekin.

 

Ibex-35 indizea, -a (IBEX35*). Espainiako merkatu etengabearen indizea.

 

Ibilaldia, -a. Bizkaiko ikastolen jaia. Ibilaldira joatekoak gara.

 

ibilgailu elektriko, ibilgailu elektrikoen alor (elektromugikortasun*). Aldaketa handiak espero dituzte elektromugikortasunaren alorrean*[e.] Aldaketa handiak espero dituzte ibilgailu elektrikoen alorrean.

 

ibilketa (martxa*). Atletismoko kirola. Odriozola nagusitu zen 20 kilometroko ibilketa proban.

 

ibilketa nordiko (nordic walking*, ipar martxa*, martxa nordiko*).

 

ibiltari (martxadore*, martxista*, martxa korrikalari*).

 

Ibinagabeitia, Andima (Andima Ibiñagabeitia*).

 

Ibrahimen meskita (Ibrahimgo meskita*). Hebrongo tenplua. Juduentzat, Patriarken Hilobia da.

 

iceberg (izeber*, izeberg*). Izozmendia.

 

Iceta legea, -a.

 

idazkariorde nagusi (idazkari nagusiorde*).

 

ideia jasa (brainstorming*).

 

ideki* e. ireki.

 

identifikadore (identifikatzaile*). Informatikan, programa baten elementuak identifikatzeko karaktere sorta.

 

identifikatu 1. Ez ahaztu hori adierazteko beste moduak: 'nor den jakin', 'nor den ikertu', 'nor den galdetu', 'nortasun agiria eskatu'. Gorpuak identifikatzeko lanetan ari dira. Pankarta zeramaten lau laguni nortasun agiria eskatu zieten.

 

identifikatu 2. Gogaide edo kide sentitu. Jende asko identifikatu da liburuko pertsonaia nagusiarekin.

 

identifikatzaile. Identifikatzen duena.

 

identifikazio saio (ezagutze erronda*).

 

identitate. Erdarazko 'identidad' / 'identité' guztiak ez dira 'identitate' ezinbestean. Gogoan izan 'nortasun', 'izen-abizen'... Laster jakinaraziko dute hildakoaren identitatea*[e.] Laster jakinaraziko dute hildakoa nor den. Laster jakinaraziko dituzte hildakoaren izen-abizenak. // Beren identitatea sendotu nahian dabiltza*[e.] Beren nortasuna sendotu nahian dabiltza.

 

Idiazabalgo gazta (Idiazabal gazta*).

 

Ie Truck kamioia, -a. Irizar enpresak ekoitziriko lehen kamioi elektrikoa. Ie Truck kamioia eta Ie Tram autobusa.

 

igande inaute, igande inauteri, domeka karnabal, zaldun inaute, Zaldunita. Inauterietako igandea.

 

igaro. Gehiegikeriaz erabiltzen da joskera hau: '(...) izatetik (...) izatera igaro'. Atezaina izatetik hotelaren jabea izatera igaro zen*[e.] Atezain hasi, eta hotelaren jabe bihurtu zen. Atezain hasi, eta hotelaren jabea izatea lortu zuen.

 

igaroan joan, pasaeran izan (trantsituan egon*). Trantsituan dauden migratzaileak*[e.] Pasaeran doazen migratzaileak.

 

igarobaimen, pasabaimen (salbokondukto*).

 

igarri (igerri*).

 

igbo (ibo*). Batez ere Nigerian bizi den etnia.

 

igela. Karra-karra-karra, kroak, kroaka, kro-kro, krak.

 

igeriketa. Hona hemen estiloak: bizkar estiloa (bizkar igeriketa), bular estiloa (bular igeriketa), estilo librea edo crawl estiloa (igeriketa librea edo crawl igeriketa), tximeleta estiloa, lau estiloak (lau estiloetako 400 metrokoa), txandaka. Bizkar estiloko 100 metroko proba, bizkar estiloko 100 metrokoa, 100 metro bizkarrez igerian, 100 metro bizkarka egin. Bular estiloko 100 metroko proba, bular estiloko 100 metrokoa, 100 metro bularrez igerian, 100 metro bularka egin. Ondo ibili da 400 metro libreetan*[e.] Ondo ibili da estilo libreko 400 metrokoan.

 

igerri* e. igarri.

 

Ignazio Loiolakoa, -a (Loiolako Ignazio*).

 

igo 1. Kopuruez mintzatuz, 'zenbat igo' erabiltzen da, ez 'zenbatean igo'*. Gogoan izan bizidunei buruz ari bagara badirela beste aditz batzuk hobeto egokitzen direnak, hala nola 'gehitu'. Bi puntutan igo da langabezia*[e.] Bi puntu igo da langabezia. // Etorkinei paperak ematearen aldekoak igo egin dira*[e.] Etorkinei paperak ematearen aldekoak gehitu egin dira.

 

igo 2. Ez erabili 'Interneten jarri', 'Interneten ipini', 'sarean kargatu' eta gisakoak adierazteko. Bideo batzuk igo zituen Youtubera*[e.] Bideo batzuk jarri zituen Youtuben.

 

Igor printzea operaren Polovtsien dantzak, -ak. Aleksandr Borodinen musika lana. Laburturik, 'Polovtsien dantzak'.

 

igotzaile. Txirrindularitzan, aldapan gora ondo moldatzen dena.

 

igual izan (igoal izan*). Berdin izan. Joan edo ez joan, igual da. Igual du zer esaten duzun. Igual zait zer esaten duzun. Igual dio zer esaten duzuen.

 

igurztea. Arrast, zirri-zarra.

 

iharduki (ihardoki*).

 

ihes gela (scape room*, ihesgela*).

 

ihesaldi. Txirrindularitzan, gainerako txirrindulariengandik urrunduta aurrea hartzea.

 

iheskide. Ihesaldian elkarrekin doazen txirrindulariak.

 

iheslari 1. Ihesi dabilena.

 

iheslari 2. Ihes egin eta beste herrialde batean babes hartu duena.

 

iheslari 3. Txirrindularitzan, gainerakoei aurrea hartuta dabilena.

 

iheslari esparru, errefuxiatu esparru. Iheslariak denbora batez hartzeko prestaturiko kanpaleku edo kokagunea.

 

iheslari klimatiko (klima errefuxiatu*, klima iheslari*). Klima aldaketaren ondorioz bere bizilekutik alde egitera behartutako migratzailea.

 

ijito (ijitu*).

 

ika-mika (ikamika*, hika-mika*).

 

Ikaburuko leizeak, -ak. Urdazubiko leizeak.

 

ikaskide, gelakide (klasekide*).

 

ikaslego* e. ikasleak, ikasleria.

 

ikastetxe itundugabe (ez-kontzertatu*, ez-itunpeko*).

 

Ikastolak Herriari.

 

ikasturte politiko* e. urte politiko.

 

Ikatzaren hondartza (Iturraldeosti*, Itxurraldeosti*). Sopelako hondartza, 'Iturraldeostei' ere deitua.

 

Ikerketarako eta Garapenerako Bisan Zentroa, -a (Bisan Center for Research and Development*).

 

ikerlari. Ikertzailea.

 

iktus (ictus*).

 

ikuilu* e. ukuilu.

 

ikurrin (ikurrina*). Ikurrina bat*[e.] Ikurrin bat.

 

ikus-entzule, ikus-entzunezko. Ikus-entzunezko ekoizleak*[e.] Ikus-entzunezkoen ekoizleak.

 

ikusarazi (ikustarazi*).

 

ikusezin (ikustezin*).

 

ikusgai. Gehiegi erabiltzen da. Constantin Brancusiren atzera begirako zabala izango da ikusgai Londresen*[e.] Constantin Brancusiren atzera begirako zabala izango da Londresen.

 

Ikusi Arte tourra, -a.

 

ikuslego* e. ikusleak, ikusleria.

 

ikuspegi aniztasuna. Ikus 'Deontologia' atala.

 

ikutu* e. ukitu.

 

ilada* e. ilara.

 

Ilargi Gorria, -a (Ilargierdi Gorri*, Ilargi Erdi Gorri*).

 

Ilargia, -a. Lurraren sateliteaz ari garenean, letra larriz idazten da, salbu hitz elkartuetan. Gainerakoan, letra xehez. Eklipse ikusgarria izan zen atzo Euskal Herrian, Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artetik igaro zelarik. Jupiterren ilargi bat da Io. Sekula ez dut ikusi ilargi eklipserik.

 

ilargitar. Ilargikoa. 'Selenita' ere erabil daiteke. Orain ez dago ilargitarrik zientzia fikziozko filmetan.

 

Ilbarritz; Ilbarrizko hondartza. Bidarteko hondartza.

 

ilbeltz. h. urtarril.

 

Ildo Demokratikoa, -a (Korronte Demokratikoa*). Egiptoko koalizioa.

 

ile apaindegi, ile apaintzaile (ileapaindegi*, ileapaintzaile*).

 

ilea moztea. Gliski-glaska, klik-klik.

 

ilegal. Legez kontrakoa, legez kanpokoa.

 

ilegalizazio, ilegalizatu. h. legez kanporatze, legez kanporatu, legez kanpo utzi.

 

Illunbe (Illumbe*, Ilunbe*). Donostiako zezen plaza Illunben dago.

 

iltze (untze*). Idi probetan erabiltzen den neurria 'iltze' da, ez 'untze'.

 

iMac, iPhone, iPod, iTunes, iPad. Ahal dela, ez dugu halakorik idatziko esaldi hasieran.

 

imajinatu, imajinazio (imaginatu*, imaginazio*).

 

imam (iman*). Islamean, otoitza gidatzen duen pertsona. Xiitentzat, musulmanen gidaria.

 

iman, iman harri, imandu, imanorratz.

 

immatrikulatu, immatrikulazio (inmatrikulatu*, inmatrikulazio*). Finka bat lehen aldiz erregistratzea.

 

immigrazio, immigrante (inmigrazio*).

 

immigrazioa. Ikus 'Deontologia' atala.

 

immobilismo, immobilista (inmobilismo*, inmobilista*). Aldaketarik onartzen ez duen jokabidea, kontserbadurismoa, geldikeria; horrela jokatzen duena.

 

immobilizatu (inmobilizatu*).

 

immunitate, immunizatu, immunizazio (inmunitate*, inmunizatu*, inmunizazio*).

 

immunoezabatze (inmunoezabatze*, inmunosupresio*).

 

immunologia (inmunologia*).

 

immunologia sistema* e. immunitate sistema.

 

impasse* e. ez atzera ez aurrera, ez atzera eta ez aurrera, geldialdi.

 

impeachment. Ameriketako Estatu Batuetako presidentea eta beste goi agintari batzuk kargutik kentzeko prozesua.

 

impromptu (impromptus*, impromtu*). Erromantizismoaren garaiko musika lan instrumentala. 'Mi bemol maiorreko bigarren impromptua, 90. opusa'.

 

in absentia. Akusatua bertan egon gabe egindako epaiketa mota.

 

in crescendo. Gero eta biziago. Batez ere musikan erabiltzekoa.

 

in extremis. Latinez, 'azken-azkenean', 'larri-larri'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

in flagranti. Latinez, 'bete-betean'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. In flagranti harrapatu zuten lapurra*[e.] Bete-betean harrapatu zuten lapurra.

 

in fraganti* e. bete-betean. In fraganti harrapatu zuten lapurra*[e.] Bete-betean harrapatu zuten lapurra.

 

in itinere. Latinez, 'bidean'. 'In itinere' istripua lan istripua da, lanera joatean edo itzultzean gertatua.

 

in memoriam. Latinez, 'oroimenez'.

 

in situ. Latinez, 'bertan'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

in vitro. Latinez, 'beiran'. Gaur egun, saio hodi batean edo modu artifizial batean eginikoari deritzo. Legeak dio in vitro ezin direla sortu hiru enbrioi baino gehiago.

 

inaute, inauteri. Iparraldeko testuetan, erabiltzekoak dira 'ihaute' eta 'ihauteri' ere.

 

inbertsio, inbertitu edo inbestitu, inbertitzaile edo inbestitzaile, inbertsiogile (inbertsore*).

 

inbestidura (inbestitura*). Norbaiti aginte kargu bat edo titulu bat ematea, izendatzea.

 

indar okupatzaile* e. okupazio indar.

 

indarkeria bikario. Norbaiti min egin nahian beste baten kontra erabiltzen den indarkeria.

 

indarkeria klimatiko (klima indarkeria*).

 

indarkeria matxista. Bigarren mailan, 'indarkeria sexista' ere erabil daiteke. Ikus 'Deontologia' atala.

 

indarkeria matxistako delitu (indarkeria matxistaren delitu*).

 

indarkeria matxistako salaketa, indarkeria matxistaren salaketa (indarkeria matxista salaketa*).

 

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, -a (Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna*, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna*). Azaroaren 25a. Laburturik, 'Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna'.

 

indarkeria zantzu, delitu zantzu (kriminalitate zantzu*).

 

indarkeriarik eza, -a. Kontuan hartu hitza 'ez' dela, artikulua baita 'a'. Indarkeriarik eza aktiboa*[e.] Indarkeriarik ez aktiboa.

 

indarrak berreskuratu* e. indarberritu.

 

indemnizazio* e. kalte ordain.

 

independiente* e. independente.

 

indexatu, indexazio.

 

indiar 1. Indiakoa.

 

indiar 2. Ameriketako herri autoktonoetakoa, amerindiarra.

 

indibiduo*, indibidualitate* e. gizabanako, banako.

 

indie. Arte mota, konpainia handietatik independentea. Indie zinemaren ordezkari nagusietako bat.

 

indigena.

 

indikazio. Medikuntzan, proba diagnostiko bat, botika bat, tratamendu bat edo kirurgiako teknika bat zertarako erabiltzen den zehazten duen informazio funtsatua.

 

indioilarra. Glu-glu, glu-glu egin, kur-kur.

 

indiskriminatu* e. bereizi gabeko, bereizi gabe. Eraso indiskriminatuak*[e.] Bereizi gabe eginiko erasoak.

 

Indo-Pazifikoa, -a (Indopazifikoa*). Itsas eskualdea, Indiako ozeanoa, Ozeano Barearen erdialdeko eta mendebaldeko urak, eta Indonesia aldean bi ozeano horiek batzen diren ingurua hartzen dituena.

 

indoor* e. estalpeko, pista estaliko, igerileku estaliko... Moskun jokatuko da Munduko Indoor Txapelketa, martxoaren 10etik 12ra*[e.] Moskun jokatuko da Pista Estaliko Munduko Txapelketa, martxoaren 10etik 12ra.

 

indukziozko sukalde.

 

indultua eman (indultatu*). Barkamena eman.

 

industria elektrointentsibo. Elektrizitatearen kontsumo oso handia egiten duen industria.

 

Industria Iraultza (Iraultza Industriala*).

 

industrigune*, industriagune* e. industrialde.

 

inerte. Geldo. Mutiloako hondakindegiak gai inerteak har ditzake, besterik ez.

 

infantil 1* e. haur. Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.

 

infantil 2* e. haurren pareko, umekerietan ibiltzen dena. Horrek erakusten du infantilak direla*[e.] Horrek erakusten du umeen parekoak direla.

 

infantilizazio. (es: infantilización; fr: infantilisation).

 

infekzio foku. Infekzio baten sorlekua edo hedalekua.

 

infekzio nosokomial. Ospitale batean edo osasun etxe batean kutsatutako infekzioa.

 

infiltratu. Erakunde batean sartu, hura zelatatzeko asmoz. Behatzaileek diote Irakeko segurtasun indarretan infiltratzea lortu duela erresistentziak.

 

infiltratuta jokatu* e. infiltrazioa eginda jokatu. Errusiarrak infiltratuta jokatu zuen bigarren zatian*[e.] Errusiarrak infiltrazioa eginda jokatu zuen bigarren zatian.

 

inflazio. Azpiko inflazioa (subjazente*), inflazio ezkutua (latente*), inflazio irekia, inflazio tasa.

 

inflazio kamuflatua, -a (shrinkflation*, reduflazio*, erreduflazio*, retreziflazio*, erretreziflazio*). Prezioa igotzeko estrategia bat da. Produktua garestitu beharrean, produktu gutxixeago sartzen dute ontzian.

 

inflexio puntu. Askotan, alferrikako klixea da. Gogoan izan badirela beste esapide batzuk hori adierazteko, hala nola 'mugarria izan'. Alba Berlinen kontrako partidak inflexio puntu bat markatuko du Gasteizko taldearentzat*[e.] Alba Berlinen kontrako partida mugarria izango da Gasteizko taldearentzat. // Gaurko neurketa inflexio puntutzat hartu nahi dute biek*[e.] Gaurko neurketan gauzak aldatzen hastea nahi dute biek.

 

influencer. Sare sozialetan, Youtuben, blog batean edo bestelako kanal digital batean bere iritziak eman eta jendartean eragin handia duen pertsona.

 

influentzia trafiko.

 

infodemia. Osasunaren Mundu Erakundeak asmaturiko terminoa, fidagarritasunik gabeko informazioaren zabalkundea izendatzen duena.

 

informatzaile, isilpeko informatzaile, isil-mandatari, salatari (konfidente*).

 

informazio elementuak. Ikus 'Informazioa eta interpretazioa' atala.

 

informazio faltsu. (es: bulo; fr: fausse information).

 

informazio generoak. Ikus 'Informazioa eta interpretazioa' atala.

 

informazio iturriak. Ikus 'Deontologia' atala.

 

informazio pribilegiatu* e. lehen eskuko informazio, zuzeneko informazio.

 

informazioa eta iritzia. Ikus 'Deontologia' atala.

 

informazioaren humanizazioa. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

infraetxe. Etxe moduan erabiltzen den baina gutxienekoak betetzen ez dituen tokia. Gizarte zerbitzuen alorreko terminoa da.

 

ingeles 1. Ingalaterrakoa.

 

ingeles 2 (ingelera*). Hizkuntza.

 

ingeniari, ingeniaritza (injineru*, injinerutza*, injeniari*, injenieri*).

 

ingresatu 1* e. sartu. Dirua ingresatu du bankuan*[e.] Dirua sartu du bankuan. // Alderdi sozialistan ingresatu zuen*[e.] Alderdi sozialistan sartu zen.

 

ingresatu 2* e. ospitaleratu, ospitalera eraman, ospitalean egon...

 

ingurabide (zirkunbalazio*). Herria inguratuz eginiko errepidea, zirkulazioa arintzekoa. Dulantziko ingurabidea egiteko lanak laster hasiko dira.

 

ingurugiro. h. ingurumen. Ingurumen Ministerioa.

 

ingurumen. Ingurumen eragina aztertuko dute, urtegi proiektua abiatu aurretik.

 

ingurumen aditu (anbientologo*, ambientologo*).

 

ingurumen eraginari buruzko baimena, -a (ingurumen eraginaren baimena*).

 

ingurune baldintzak, ingurunearen baldintzak (giro baldintzak*). (es: condiciones ambientales; fr: conditions du milieu; en: environmental conditions).

 

inhabilitazio, inhabilitatu. EAko Donostiako presidente Jose Emilio Agoteren inhabilitazio auzia.

 

inhalagailu (inhaladore*).

 

inhibitu. Zuzenbidean, epailea auzitik baztertzea, bere eskumenekoa ez delako. Beste auzitegi baten alde inhibitzeko eskatu zioten epaileari.

 

injerentzia* e. esku sartze, eskua sartu... Ez dugu onartuko inoren injerentziarik*[e.] Ez dugu onartuko inork eskua sartzerik.

 

injineru*, injinerutza* e. ingeniari, ingeniaritza.

 

inkestatu. Inkestez mintzatuz, galdeketari erantzuten dion pertsona. Izena da, ez aditza. Inkestatu gehienak alde daude.

 

inkomunikazio aldi (inkomunikazioaldi*).

 

inkonformismo; inkonformista, konformagaitz (ezkonformista*, ez-konformista*). Artista gazte inkonformistak. Artista gazte konformagaitzak.

 

inkonstituzional. h. konstituzioaren kontrako, konstituzioaren aurkako.

 

inkonstituzionaltasun errekurtso, inkonstituzionaltasun helegite (kontituziokontrakotasun errekurtso*).

 

inkontinentzia. Gernu ihesa.

 

Inkubagailu (Inkubadora*).

 

inkubatu, inkubazio. Gaixotasunez mintzatuz, organismoan infekzio bat garatu.

 

inmigrazio* e. immigrazio.

 

inmobiliaria* e. etxe agentzia.

 

inmunologia* e. immunologia.

 

Innovate 4 Climate (Innovate4Climate*, Innovate For Climate*). Munduko Bankuak urtero antolatzen duen biltzarra, klima ardatz harturik finantzak, inbertsioak, politikak eta teknologia lantzen dituena.

 

inongo momentutan ez*, inongo unetan ez* e. inoiz ez, inoiz ere ez, sekula ez, sekula ere ez, behin ere ez... Ez puztu esapideak. Inongo momentutan ez dute baztertu hori egitea*[e.] Inoiz ez dute baztertu hori egitea.

 

inor. Gogoan izan ezezko esanahia izateko 'ez' behar duela. —Nor ikusi duzu? —Inor. Ez naiz etxetik atera*[e.] —Nor ikusi duzu? —Inor ez. Ez naiz etxetik atera.

 

inor gutxik (inork gutxik*). Esamolde honetan, 'inor' hitzak ez du kasu markarik hartzen. Inork gutxik ulertzen du zertarako balio duten*[e.] Inor gutxik ulertzen du zertarako balio duten.

 

Inozente eguna, -a (Inuzente eguna*). Abenduaren 28a, Hegoaldean txantxak egin ohi diren eguna.

 

inpertsonaltasuna. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

inplementatu* e. ezarri, martxan jarri, abian jarri...

 

inplikazio 1* e. parte hartze, parte hartu, zerikusia izan. Frogatuta dago ez zuela inolako inplikaziorik izan iruzurrean*[e.] Frogatuta dago ez zuela inola ere parte hartu iruzurrean.

 

inplikazio 2* e. ondorio. Erabaki horrek baditu inplikazio juridikoak*[e.] Erabaki horrek baditu ondorio juridikoak.

 

inposaketa. Inposizioa.

 

inposizio. Inposaketa.

 

inpostorearen sindromea, -a.

 

inprenta 1. Inprimatzeko teknika.

 

inprenta 2. Inprimategia.

 

inprimagailu, inprimaki, inprimategi, inprimatu, inprimatzaile.

 

inpugnatu, inpugnazio.

 

inpultsibo. Asko pentsatu gabe eta bulkaden arabera jokatzen duena.

 

inpunitate. Zigorgabetasuna. Batzuetan, aski da 'zigorrik gabe'. Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inpunitate osoz. Palestinarrak zapaldu eta hil ahal izateko, inolako zigorrik jaso gabe. Bidegabekerien inpunitatea. Bidegabekerien zigorgabetasuna.

 

inputatu, inputazio. Akusatu. Zuzenbidean bakarrik erabiltzekoak.

 

insignis pinu (intsinis*, insinis*, intsignis*).

 

inskribatu gabeak, -ak. (es: no inscritos; fr: non-inscrits; en: non-attached).

 

inskripzio. h. izen emate.

 

inspiratu, inspiratzaile, inspirazio.

 

instantzia handiko auzitegiak.

 

instantziako auzitegiak.

 

institutu (instituto*).

 

instrukzio epaile (epaile instruktore*).

 

integrismo, fundamentalismo. Batez ere hiru erlijio monoteista nagusietan ageri den fenomenoa. Integrismoaren arabera, liburu santuak dira zuzenbidearen iturri bakar. Esaterako, integrismo islamiarrak xaria ezarri nahi du, eta integrista kristauek abortua legez zigortzea nahi dute.

 

integrista. Integrismoaren jarraitzailea.

 

inteligentzia artifizial* e. adimen artifizial.

 

inteligentzia zerbitzu* e. informazio zerbitzu, zerbitzu sekretu.

 

intelligentsia. Elite intelektuala, batez ere agintarien gertukoa.

 

intentsibista. Medikuntza intentsiboko espezialista.

 

Inter Milan. Zilegi da 'Milango Inter' erabiltzea ere.

 

interakzio, elkarrekintza, elkarreragin.

 

interbenitu*, interbentzio* e. esku hartu, esku hartze. Aditza izan zein izena izan, marrarik gabe. Kasko urdinek interbenitzea nahi du*[e.] Kasko urdinek esku hartzea nahi du. Esku hartze publikoak salbatu zuen enpresa.

 

interdependente, interdependentzia. Elkarren mendekoak; haien egoera. Denok onartu beharra daukagu izaki interdependenteak garela eta elkarren premia dugula.

 

interfaze (interface*, interfaz*).

 

interferon (interferoi*). Beta interferona.

 

interior* e. erdilari. Futbolean.

 

interklasismo, interklasista. Gizarte klase desberdinetakoak izanik interes komunak aintzat hartzen dituzten talde edo fenomeno sozialak.

 

intermezzo. Musika lan arin eta laburra, bi ekitaldiren artean jotzen dena.

 

intermitentzia, intermitente. Frantziako administrazioan, ikuskizunetako langileen erregimen berezia; erregimen horretan den langilea.

 

intermodal, geltoki intermodal. Autobusak, trenak, metroa eta beste biltzen diren geltokia. Geltoki intermodala jarri nahi dute Arriagako parkean.

 

intermodalitate. Garraiobide bat baino gehiagoko garraio sistema.

 

internamendu zentro*, internatu* e. zentro itxi, barnetegi. Nahiago genuke Adingabekoen Legean internamendu zentroak aipatuko balira*[e.] Nahiago genuke Adingabekoen Legean zentro itxiak aipatuko balira.

 

Internazionala, -a 1. Nazioarteko elkartea. Troskik sortu zuen IV. Internazionala.

 

Internazionala, -a 2. Alderdi komunista eta sozialisten himnoa.

 

Internet. Mugagabean deklinatzen da. 'Sarea' eta 'amarauna' ere deitzen zaio. Sekulako tresna da Interneta*[e.] Sekulako tresna da Internet. // Internetean aurkitu dut artikulua*[e.] Interneten aurkitu dut artikulua.

 

interoperabilitate.

 

interpelatu. Zerbaiti buruz azalpena eskatu; norbaiti mezu bat igorri, haren erreakzioa eragin nahian. Irakurlea interpelatu nahi dut, gogoeta egin dezan.

 

interpelazio, interpelaziogile.

 

interpretari* e. interprete.

 

interpretazio. Antzerkian eta zineman, antzeztea. Musikan, lan bat jotzea edo kantatzea.

 

interpretazio generoak. Ikus 'Informazioa eta interpretazioa' atala.

 

interprete (interpretari*). Ahozko itzulpena egiten duena, aldiberekoa nahiz esan ostekoa.

 

intersekzionalitate. 80ko hamarkadan AEBetan sortu eta garatutako kontzeptu analitiko bat da, soziologian eta politikan erabiltzen dena.

 

intersexual. Gizonen eta emakumeen ezaugarri fisiko sexualak, bienak, berez garatu dituena.

 

Intifada. Palestinaren independentziaren aldeko matxinada.

 

intimidazio.

 

intoxikatu, intoxikazio.

 

intrantsigentzia.

 

intrusio. Informatikan, sistema edo gailu batean sartzea, baimenik gabe eta kalte egiteko asmoz.

 

intrusismo (sarkintza*). Zuzenbidean, lanbide batean legez kontra aritzea, horretarako titulurik izan gabe.

 

intsumitu 1* e. intsumiso.

 

intsumitu 2* e. intsumiso egin.

 

intubatu.

 

Intxaur hauskailua. Txaikovskiren ballet ezaguna.

 

intzidente 1. Zuzenbidean, auzi nagusiari estu loturik planteatzen den arazoa. Kautela intzidente bat planteatu dute. Etete intzidentea tramitatzen ari dira.

 

intzidente 2* e. gorabehera, gertakari, istilu...

 

intzidentzia tasa. Gaixotasun batez mintzatuz, epe jakin batean diagnostikatzen diren kasu berrien kopurua.

 

inude eta artzainak, -ak.

 

inuit (eskimal*). Ipar Amerikako, Groenlandiako eta Siberiako etnia. Batzuentzat, 'eskimal' hitza iraingarria da; horregatik, BERRIAk ez du erabiliko herri hori izendatzeko.

 

Iñurritza (Mendilauta*). Zarauzko kostagunea.

 

Inutillan Egune.

 

iOS. Apple konpainiak garaturiko sistema eragilea.

 

Ipar Amerika (Iparamerika*, Iparramerika*). Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Mexiko. Hona hemen Ipar Amerikako zenbait leku: Aintzira Handiak, Akadia (Acadia*, Acadie*), Barnealdeko Pasaia (pasaje Interior*, passage Intérieur*, Inside Passage*), Beaufort itsasoa, Bering itsasartea, Frantzia Berria (Nueva Francia*, Nouvelle-France*, New France*), Kostako mendikatea, Mendi Harritsuak, Oihanetako aintzira (lago de los Bosques*, lac des Bois*, Lake of the Woods*), Ordoki Handiak (Grandes Llanuras*, Grandes Plaines*, Great Plains*), Pazifikoko kostako mendikateak edo Bareko kostako mendikatea (cadena costera del Pacífico*, chaînes côtières du Pacifique*, Pacific Cost Ranges*), Rio Grande edo Rio Bravo, San Elias mendikatea, San Laurendi ibaia (San Lorenzo*, Saint-Laurent*, Saint Lawrence*), Sonorako basamortua, Superior aintzira.

 

Ipar Euskal Herriko Hitza. Etzanez idazten da, eta deklinabidea marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe.

 

Ipar hemisferioa, a; Hego hemisferioa, -a.

 

Ipar Irlandarako 1998ko Legea, a (Northern Ireland Act 1998*).

 

Ipar kanala, -a (North Channel*, canal du Nord*, canal del Norte*, Irish Channel*).

 

Ipar Kaukaso. Ziskaukasia ere esaten zaio.

 

ipar-ekialde, ipar-mendebalde.

 

Iparra-Hegoa. Seguran egin ohi den kultur ekitaldia.

 

iparrafrikar (iparafrikar*, ipar afrikar*).

 

iparramerikar. Ipar Amerikakoa.

 

iparrirlandar (iparirlandar*, ipar irlandar*).

 

ipartar (nordista*). AEBetako Sezesio Gerran, estatu guztien batasunaren aldekoa eta esklabotzaren kontrakoa.

 

Ipes. Garai batean, GITE Gizarte Ikerketarako Talde Eragilea izan zen, baina alde batera utzi du izendapen hori.

 

ipso facto. Latinez, 'berehala'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

irabazi-asmo (irabazi asmo*). Irabazi-asmorik gabeko erakundea.

 

iragan, iragaten (iragaiten*). Gehiegikeriaz erabiltzen da joskera hau: '(...) izatetik (...) izatera iragan'. Atezaina izatetik hotelaren jabea izatera iragan zen*[e.] Atezain hasi, eta hotelaren jabe bihurtu zen. Atezain hasi, eta hotelaren jabea izatea lortu zuen.

 

iragarri. Hobe etortzeko dauden gauzez mintzatzeko erabiltzea. Alderdi batzuek iragarri dute hauteskunde kanpainan zikindutakoa garbitu dutela*[e.] Alderdi batzuek jakinarazi dute hauteskunde kanpainan zikindutakoa garbitu dutela.

 

Irailaren 11. Letra larriz idazten da 2001. urtean AEBetako Dorre Bikiei eta Pentagonoari eginiko erasoei buruz aritzean. Laburturik, 'I-11'.

 

irakinaldi globala, -a. (es: ebullición global; fr: ébullition mondiale; en: global boiling).

 

irakite puntura iristen aritu* e. borborka hastear egon. Irudizko zentzuan. Palestinako gatazka «irakite puntura iristen» ari dela ohartarazi zuen atzo *[e.] Palestinako gatazka «borborka hastear» dela ohartarazi zuen atzo .

 

irakitea. Bar-bar, bor-bor, bur-bur, gal-gal.

 

IRAko kide (irakide*).

 

irakurketa 1. Irakurtzea.

 

irakurketa 2. Hobe ez erabiltzea 'interpretazio' adierazteko. Irakurketa politikoa egin dute auziaren gainean*[e.] Interpretazio politikoa egin dute auziaren gainean. // Egungo egoera politikoaren irakurketa egin zuen*[e.] Egungo egoera politikoa aztertu zuen.

 

irakurketa 3* e. analizatu, igarri, asmatu... Kiroletan, ez erabili jokaldiez mintzatzeko. Une oro jokaldiaren irakurketa egokia egin eta toki aproposean egoteko trebezia du*[e.] Une oro jokaldia egoki analizatu eta toki aproposean egoteko trebezia du. Une oro jokaldiari igarri eta toki aproposean egoteko trebezia du.

 

irakurketa bakarreko prozedura. Espainiako legedian, legegai bat tramitatzeko prozedura laburtua.

 

irakurlego* e. irakurleak.

 

irakurzale, irakurzaletasun (irakurtzale, irakurtzaletasun*).

 

Iraultza Laranja. Ukrainan 2004an eta 2005ean izaniko protesta politikoak.

 

iraultza zerga (zerga iraultzaile*).

 

iraun. Singularrean egiten da komunztadura. Hamar egun iraun zituen bizirik*[e.] Hamar egun iraun zuen bizirik. // Lau aste iraunen ditu auziak*[e.] Lau aste iraunen du auziak.

 

iraunarazi. Bi erregimen ditu: bizidunekin, 'dio'; bizigabeekin, 'du'. Beldurrak iraunarazi zion isilik haurrari. Prekaritatea iraunarazi nahi du kapitalismoak.

 

iraunkortasun. Oreka ekologikoaz mintzatzeko, sinonimoa du 'jasangarritasun'.

 

iraupena izan. h. iraun. Kazetaritzan, hobe labur, itzulingururik gabe. Lau urteko iraupena izango du kontratuak*[e.] Lau urte iraungo du kontratuak.

 

irekiera demokratiko. (es: apertura democrática; fr: ouverture démocratique; en: democratic openness, democratic opening).

 

irekita egon* e. prest egon, gertu egon, pronto egon... PSE-EE, gobernu ituna berritzera irekita*[e.] PSE-EE, gobernu ituna berritzeko prest.

 

irenstea. Klak, klik, klik eta klak, klik eta klik, hurrup eta klik.

 

irin (hirin*).

 

Iriondo, Lurdes (Lourdes Iriondo*).

 

irisgarritasun. Lekuen ezaugarria, edonor erraz irits eta mugi daitekeen ala ez adierazten duena. Terminoa behar denean erabiltzekoa da, baina beste esamolde batzuk aukeratzea komeni da askotan. Kale horretako 3. eta 5. zenbakietarako irisgarritasuna bermatua dago*[e.] Bermatua dago kale horretako 3. eta 5. zenbakietarako iristeko modua. // Hiru eremutan daude irisgarritasun arazoak*[e.] Hiru eremutara iristeko arazoak daude.

 

irisgarritasun legea* e. irispideak errazteko legea, -a. Laburtu behar izanez gero, 'irispideen legea'. Dena dela, EAEkoak 'Irisgarritasuna Sustatzeko Legea' du izena.

 

Irispideak Errazteko Legea, -a (Irisgarritasun Legea*). Laburtu behar izanez gero, 'Irispideen Legea'.

 

iritzi. Aditz laguntzailea 'dio' sailekoa du. Lotsagarri iritzi zion bizilagunaren jokabideari. Lotsagarria iritzi zion bizilagunaren jokabideari. Egoki deritzo orain arteko lanari. Egokia deritzo orain arteko lanari.

 

iritzi generoak. Ikus 'Informazioa eta interpretazioa' atala.

 

Irizar E-mobility (Irizar e-mobility*).

 

irizpen (diktamen*).

 

irla. h. uharte.

 

Irlandar Boluntarioak, -ak. (en: Irish Volunteers; ga: Oglaigh na hEireann).

 

Irlandar Senitarte Errepublikanoa, -a. (es: Irish Republican Brotherhood, IRB; ga: Braithreachas Phoblacht na hEireann).

 

ironman, ironwoman. Triatloiko proba, igeriketa, txirrindularitza eta lasterketa batzen dituena.

 

irrati bisual (irrati ikusgarri*).

 

irrati maiztasunen espektroa, -a (eremu erradioelektriko*, irrati maiztasunen eremu*).

 

irrati teleskopio (radioteleskopio*, erradioteleskopio*).

 

irratikasete.

 

irribarre (irrifar*, irrifarre*).

 

Irrien Lagunak kluba.

 

irrifar*, irrifarre* e. irribarre.

 

irrikan egon (irrikitan egon*).

 

irristatzea. Irrist, laprast.

 

irteera hartu* e. irten, abiatu... Kontuz kiroletako klixeekin. Txirrindulariak prest zeuden irteera hartzeko*[e.] Txirrindulariak prest zeuden irteteko.

 

irteera operazio* e. oporretako irteera. Bi auto istripu izan dira Aste Santuko irteera operazioan*[e.] Bi auto istripu izan dira Aste Santuko oporretarako irteeran. Bi auto istripu izan dira Aste Santuko irteeran.

 

irten, irteten (irtetzen*). Aditz laguntzailea 'da' sailekoa du. Ziztu bizian irten zuen etxetik*[e.] Ziztu bizian irten zen etxetik.

 

Irtenbide Greziarra, -a. Greziako alderdi kontserbadorea.

 

Irudienea, -a. Irudieneako emanaldiak*[e.] Irudieneko emanaldiak. Ahotsenetik Irudienera.

 

irudipen. Kontuz esaldia jostean. Dena ondo aterako denaren irudipena*[e.] Dena ondo aterako den irudipena. Dena ondo aterako delako irudipena.

 

Irulegiko Eskua, -a. Irulegiko Eskuak erakutsi du baskoiek idatzi egiten zutela.

 

Iruña-Veleia (Iruña Veleia*, Iruñea Veleia*, Iruñea-Veleia*).

 

Iruñe Antitaurinoa, -a (Iruñea Antitaurinoa*).

 

Iruñea, -a. Iruñea guztian*[e.] Iruñe guztian. // Iruñea eder hau*[e.] Iruñe eder hau.

 

Iruñeko entzierroaren ibilbidea. San Domingoko aldapa (San Domingo kalea), Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako zatia, zezen plaza.

 

Iruñeko Leones. Ur azpiko errugbiko taldea, Iruñekoa. 'Leones Iruñea' ere erabil daiteke.

 

Iruñeko Planetarioa, -a (Iruñeko Planetariuma*).

 

iskin egin* e. izkin egin, izkintxo egin.

 

iskiotibial. Iskion-tibien ingurukoa.

 

islam. Musulmanen erlijioa, musulmanen kultura eta erlijio hori nagusi den herrien multzoa. Musulman guztiek osatzen dute islama.

 

islamiar. Islamari dagokiona. Ez da 'arabiar' hitzaren sinonimo. Esaterako, turkiarrak, irandarrak, afganiarrak, pakistandarrak, malaysiarrak eta indonesiarrak herri islamiarrak dira, baina ez dira arabiarrak.

 

islamismo 1. Musulmanen erlijioko agindu eta dogmen multzoa.

 

islamismo 2. Pentsamendu islamiarraren inguruko mugimendua, islamean estatu teokratikoa ezarri nahi duena.

 

islamista. Islamismoari dagokiona; islamismoaren jarraitzailea.

 

islamofobia (islamfobia*).

 

islatu, -en isla izan. Gehiegi erabiltzen dira. Gogoan izan beste modu batzuk ere badaudela hori adierazteko: '-en adierazgarri izan', '-en erakusgarri izan', '-en ispilu izan', 'adierazi', 'erakutsi'...

 

isolatu*, isolamendu 1* e. bakartu, bakartze, bakan, bakandu. Kasu isolatu batzuk izan dira*[e.] Kasu bakan batzuk izan dira. // Isolamendu ziega*[e.] Bakartze ziega.

 

isolatu, isolamendu 2. Fisikan bakarrik erabiltzekoak. Orobat 'isolagailu', 'isolatzaile'.

 

isolazionismo, isolazionista (aislazionismo*, aislazionista*).

 

israeldar. Israelgoa. Ez nahasi 'judu' eta 'sionista' kontzeptuekin.

 

Istiluen Kontrako Legea, -a (Bazter Nahasleen Kontrako Legea*). Jaka Horien mugimenduari erantzun nahian Frantzian 2019an onarturiko legea (fr: loi anti-casseur).

 

istorio. Kontakizuna.

 

istribor. Popatik brankara begiraturik, ontziaren eskuinaldea.

 

Istripuak Stop (Stop Istripuak*).

 

Isuntza. Lekeitioko hondartza.

 

isuri. Likidoak eta gasak isur daitezke, baina gai solidoak ez. Milaka tona altzairu errauts isuri dituzte Zumarragan*[e.] Milaka tona altzairu errauts bota dituzte Zumarragan.

 

Itaka (Ithaka*, Itaca*, Ithaque*).

 

Italiako Anaiak, -ak. Italiako alderdi ultraeskuindarra.

 

Italiako Errenazimentua, -a (Errenazimendu italiarra*, Errenazimentu italiarra*).

 

Itoitzekiko Solidarioak, -ak (Itoitzekin Solidarioak*).

 

itsas energia (energia ozeaniko*).

 

itsas mailaren igoera (itsaso mailaren igoera*).

 

itsas milia (mila nautiko*).

 

Itsasbazter eta Opalo Kostako Unibertsitatea, -a (Littoral Côte-d’Opale*).

 

itsaslaster (korronte*, itsas laster*). Itsasoko ur lasterra. Ez erabili 'laster' soila. Golkoko itsaslasterra.

 

Itsaso Jonikoa, -a (Itsaso Joniarra*).

 

itsasoa. Burrunba.

 

itsasoak. Adriatikoa edo Itsaso Adriatikoa, Arabiako itsasoa edo Omango itsasoa, Baltikoa edo Itsaso Baltikoa, Bizkaiko golkoa, Egeo edo Egeo itsasoa (Egear*), Ipar itsasoa, Itsaso Beltza, Itsaso Gorria, Itsaso Hila, Itsaso Horia, Itsaso Jonikoa, Itsaso Zuria, Karibe itsasoa edo Antilletako itsasoa, Kaspiar itsasoa, Liongo golkoa, Mediterraneoa edo Mediterraneo itsasoa, Sargazoen itsasoa, Scotia itsasoa, Tirreniar itsasoa.

 

itsasoko autopista* e. itsasbide laster.

 

itsasoko epaile, irteerako epaile. Estropadetako epaileak.

 

Itsasoko hondartza (Plage de l'Ocean*). Angeluko hondartza.

 

itsasontzi.

 

itsaspeko (urpekontzi*). Urpean dabilen ontzia, urpekoa.

 

Itun Berdea, -a (Green Deal*). Erresuma Batuko Gobernuak 2013an abian jarritako energia plana.

 

itun berri berdea, -a (Green New Deal*). Klima larrialdiari aurre egiteko proposamen politikoa.

 

itun fiskal.

 

itundu gabeko ikastetxe (ikastetxe ez-kontzertatu*).

 

itunpeko ikastetxe (ikastetxe kontzertatu*, gizarte ekimeneko itunpeko ikastetxe*).

 

Iturgaiz, Carlos (Carlos Iturgaitz*).

 

Iturriapurria. Iturriapurriako errota.

 

itxaron. Bizidunekin, 'itxaron dio'; bizigabeekin, 'itxaron du'. Iboni itxaron dio. Saria ez zuen itxaroten.

 

itxaron zerrenda (itxaronzerrenda*).

 

itxarongela (itxaron-gela*).

 

Itxaropenaren Telefonoa, -a.

 

itxialdi perimetral, perimetroa itxita eduki. Perimetroa itxita daukaten lurraldeak. Bihar bukatuko da itxialdi perimetrala.

 

itxiera. h. ixte. Fabrikaren itxierak kalte handia egin zion herriari*[e.] Fabrika ixteak kalte handia egin zion herriari.

 

itxiera patronal. Zuzendaritzak enpresa bat ixtea aldi baterako, lan gatazka batean langileak estu hartu nahian. 'Ugazaben itxiera' ere esaten zaio.

 

itxoin. h. itxaron.

 

itxuraldatu. Itxura aldatu. Ez erabili 'aldatu' soila adierazteko. Entrenatzaileak ez du zeharo itxuraldatuko hamaikakoa*[e.] Entrenatzaileak ez du zeharo aldatuko hamaikakoa.

 

itzalketa* e. itzalaldi.

 

Itziar, Joanes (Juan de Yciar*, Juan de Iciar*).

 

Itzubaltzeta (Romo*, Erromo*). Getxoko auzoa.

 

itzulera operazio* e. oporretako iltzulera. Auto ilara luzeak izan dira abuztuko itzulera operazioan*[e.] Auto ilara luzeak izan dira abuztuko oporretako itzuleran.

 

Itzuleraren Aldeko Ibilaldi Handia, -a (Itzuleraren Ibilaldi Handia*). Palestinarrek Gazan egindako protesta, 2018an hasia.

 

itzuli beharreko baimen ordaindua, -a (berreskuratzeko baimen*, ordaindutako baimen berreskuragarri*, baimen ordaindu berreskuragarri*).

 

itzulirik azkarrena, -a; itzuli azkarrena, -a (itzuli azkarra*). 1 Formulako terminoa da (en: fastest lap, best lap; fr: meilleur tour; es: vuelta rápida).

 

Itzurun. Zumaiako hondartza.

 

Iurbentia Bilbo Basket (Iurbentia Bilbao Basket*).

 

Ixtarren atea, -a (Ixtarko atea*, Ishtarren atea*).

 

Iyi. Turkiako alderdia. Iyi alderdiaren jarrera.

 

Izadi Gurasoekin Etxera (Izadi Gurasoekin Etxera!*).

 

izaera. Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste esamolde batzuei. Bistan da gatazkaren izaera politikoa*[e.] Bistan da gatazka politikoa dela. // Erabaki horiek izaera demokratikoa dute*[e.] Erabaki horiek demokratikoak dira.

 

izan ezik (ezik*). Zu ezik, senide guztiak elkartu ginen*[e.] Zu izan ezik, senide guztiak elkartu ginen.

 

izan ezik (ezik*). Argazkian, kamerari begira daude denak, bat ezik: Jean-Paul Sartre *[e.] Argazkian, kamerari begira daude denak, bat izan ezik: Jean-Paul Sartre.

 

izar uxo, izar iheskor, izarloka. Meteorito mota, pasatzean lorratz luzea uzten duena.

 

izarrak. Hona hemen izar batzuk: Achernar, Adara / Adhara, Aldebaran, Alfa Centauri / Rigil Kentaurus, Alfa Crucis / Acrux, Algol, Alphard, Altair, Antares, Arcturus (Arturo*), Beta Centauri / Hadar / Agena, Beta Crucis / Mimosa / Becrux, Betelgeuse, Canopus, Capella, Deneb, Denebola, Eguzkia (-a), Fomalhaut, Iparrizarra (-a) / Polaris, Kastor, Polux, Procyon, Regulus, Rigel, Sirius, Spica, Vega.

 

izartxo (asterisko*).

 

izaten jarraitu. h. aurrerantzean ere izan... Maskararen erabilerak borondatezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan*[e.] Maskara erabiltzea borondatezkoa izango da aurrerantzean ere osasun zentroetan .

 

izatetik (...) izatera* Ez da egokia joskera hau: '(...) izatetik (...) izatera (igaro / iragan / pasatu...)', '(...) egitetik (...) egitera (igaro / iragan / pasatu...)'... Suspertzaile izatetik, nekagarri izatera*[e.] Suspertzaile lehen, nekagarri gero.

 

izatezko bikote (egitezko bikote*).

 

izen bereziak idazteko irizpideak. Ikus 'Onomastika' atala.

 

izen berezien deklinabidea. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

izen estiloa. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

izena eman, izen emate. Izena emateko, bete orri hau.

 

izendatu. Dagokion izena, beti mugagabean. Erredundantzia da 'kide / idazkari / presidente... berri izendatu' idaztea. 1962an, euskaltzain osoa izendatu zuten*[e.] 1962an, euskaltzain oso izendatu zuten. // Etxeberria izendatu dute presidente berri*[e.] Etxeberria izendatu dute presidente.

 

izkina (izkin*). Berezkoa du '-a'. Izkinako etxean bizi naiz. Izkinan itxarongo dizut.

 

izkutatu* e. ezkutatu.

 

izozmendi (izeber*, izeberg*). Iceberga.

 

izpiritu. h. espiritu.

 

izurria berritu, berriz agertu... (bigarren izurri bat*).

 

Izustarri; Izustarri muturra, -a (Roca Puta*, Roka Puta*). Getariako muturra.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa