HIZTEGIA

A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z
 

H ordua* e. O ordua.

 

Haaretz. Tel Aviven argitaraturiko egunkaria.

 

habanera. Kantu mota.

 

habano. Kubako zigarroa.

 

habeas corpus. Latinez, 'gorputza izan dezazun'. Zuzenbidean, legez kanpo atxiloturikoa berehala epailearen esku jartzeko prozedura.

 

habia (kabia*).

 

habia hutsaren sindromea, -a. Seme-alabek etxetik alde egitean guraso batzuek, bereziki amek, sentitzen duten bakardade eta hustasuna.

 

habia sindromea, -a. Emakume haurdun batzuk normalean baino askoz zorrotzago aritzen dira etxea, arropa eta beste garbitzen eta ordenatzen, batez ere haurdunaldiaren bukaera aldera. Horri deritzo habia sindromea.

 

hackeatu. Informatikan, besteren sistemetan sartzea; batzuetan, zibererasoa egitea.

 

hacker, pirata informatiko. Besteren sistemetan sartzen den informatika aditua.

 

hacktibismo, hacktibista. Internet borroka ideologikorako erabiltzen duen aktibismo mota; horretan aritzen dena.

 

hadith. Mahomaren esan-eginen kontakizuna.

 

Hadriano (Adriano*). Erromatar Inperioko enperadorea. 'Hadrianoren oroitzapenak' liburua.

 

Hadrianoren villa (Adrianoren villa*). 'Villa Adriana' ere deitua.

 

Hadroi Talkagailu Handia, -a. LHC azeleragailua.

 

haima (jaima*). Afrika iparraldean erabili ohi duten kanpadenda.

 

hain. Kontuz joskerarekin, halako esaldien ondorioa ezin baita adierazi '-ela' duen perpaus batez. Italia hain da berezia, kazetariok ere ez dugula ulertzen zer gertatzen den*[e.] Italia hain da berezia, kazetariok ere ez dugu ulertzen zer gertatzen den. Italia hain da berezia, non kazetariok ere ez baitugu ulertzen zer gertatzen den. Italia hain da berezia, non kazetariok ere ez dugun ulertzen zer gertatzen den. Italia hain da berezia, ezen kazetariok ere ez baitugu ulertzen zer gertatzen den. Italia hain da berezia, ezen kazetariok ere ez dugun ulertzen zer gertatzen den.

 

hainbat. Ez da 'zenbait'-en sinonimo: 'asko' adierazten du. Mugagabean jarri behar da 'hainbat'-i dagokion izena, eta haren ondotik. Epaimahaiak irabazlea aukeratu behar zuen hainbat hautagaien artean*[e.] Epaimahaiak irabazlea aukeratu behar zuen hainbat hautagairen artean. // Langile hainbat*[e.] Hainbat langile.

 

haize errota (haize-sorgailu*). Sorgailu eolikoei komunikabideetan eta hizkera arruntean eman ohi zaien izena.

 

haize errota flotatzaile. h. itsasoko haize errota.

 

haize leuna. Firi-fara.

 

haize tunel, tunel aerodinamiko (haizearen tunel*).

 

haize-laster (korronte*).

 

haizea. Fiu, ulu, zurrumurru, pir-pir.

 

Haizearen orrazia. Eskultura multzoaz mintzatuz, letra etzanez. 'Haizearen orrazia' arroketan jartzeko, sekulako lana egin zuten ingeniari eta harginek.

 

Haizearen Orrazia, -a. Leku izena denean, letra biribilez eta bi hitzen lehen letra larriz. Haizearen Orrazitik abiatuko da manifestazioa.

 

haj (hach*, hatx*, hajj*). Mekarako erromesaldia.

 

hala ere, halere.

 

hala moduz, hala moduzko (halamoduz*, halamoduzko*).

 

hala nola. Atzetik, ez du komarik behar. Jokalari ezagunak ditu, hala nola Ibarra eta Blazquez.

 

hala-hola. Ez oso ongi.

 

hall. Atartea.

 

halterofilo (haltera*). Halterofilian aritzen dena.

 

Halzuet, Xano (Xano Halsouet*).

 

hamaboskari (hamabostekari*, hamabosteroko*). 'Goierritarra' hamaboskaria zen.

 

hamahiru (hamairu*).

 

hamarkadak. Ikus 'Ortotipografia' atala.

 

hamarreko (dezena*). Hamarrek osaturiko multzoa. Ez nahasi 'hamarreko' (es: 'decena'; fr: 'dizaine') eta 'hamarren' (es: 'décima'; fr: 'dixième'). Pakete hauek hamarrekoak dira.

 

hamarren (dezima*). Hamar zati berdinetan banaturiko zerbaiten zati bakoitza. Ez nahasi 'hamarren' (es: 'décima'; fr: 'dixième') eta 'hamarreko' (es: 'decena'; fr: 'dizaine'). Hamar segundo eta bost hamarren.

 

Hamas. Palestinako organizazio politiko islamista.

 

Hammurabiren Kodea, -a.

 

hanburgesa. h. hanburger.

 

handi. Gogoan izan 'bikain', 'eder', 'aparta' eta abar ere. Partida handia jokatu du*[e.] Partida bikaina jokatu du. Bikain jokatu du.

 

handikap 1 (handicap*). Zenbait kiroletako hitza, hala nola golfekoa.

 

handikap 2* e. eragozpen, oztopo.

 

handitu. Kopuruez mintzatuz, 'zenbat handitu' erabiltzen da, ez 'zenbatean handitu'*. Langabezia %0,3an handitu da*[e.] Langabezia %0,3 handitu da.

 

handizka erosi, handizka saldu. Kopuru handitan erosi edo saldu. Kontrakoa adierazteko: 'txikizka erori', 'txikizka saldu', 'xeheka erosi', 'xeheka saldu'. Handizkako salmenta.

 

handizkari (maiorista*).

 

Haniyeh, Ismail (Haniyah*, Haniya*).

 

hanka hutsik.

 

hanka sartze (hankasartze*).

 

hankapalu (zanko*). Kukubiltxo taldeko kideak ere ibili ziren kalean, hankapalu gainean.

 

happening. Arte ekintza.

 

har. Informatikan, birus mota bat da. Oso erraz eta bizkor zabaltzen dira harrak Interneten bitartez.

 

hara eta hona. Tilin-talan, firin-faran.

 

hara-hona ibiltzeko askatasun. (es: libertad ambulatoria).

 

haragitako, haragitarako, okelatako, okelatarako (haragirako*, okelarako*). Haragirako behia*[e.] Haragitako behia.

 

haragitu. Ez erabili 'antzeztu' adierazteko. Kike Diaz de Radak haragituriko pertsonaia, Martin*[e.] Kike Diaz de Radak jokaturiko pertsonaia, Martin. // Iñake Irastortzak haragitu du Maria*[e.] Iñake Irastortzak egin du Mariarena.

 

harago, haratago. Gehiegi erabiltzen da irudizko zentzuan. Komeni zaionetik harago, uste du denboraldia amaitutzat ematea dela onena*[e.] Zer komeni zaion alde batera utzita, uste du denboraldia amaitutzat ematea dela onena.

 

harakiri. Japonian, nork bere burua hiltzeko modu errituala. Harakiria egin.

 

Harausta (Harrausta*, Heustarre*, Eguastarre*, La Negresse*). Miarritzeko auzoa.

 

harbide (pabes*). Harrizko bidea, galtzada modukoa. Txirrindulari lasterketa batzuetan, harbideak igaro behar izaten dituzte.

 

hardcore. Musika mota. Musika hardcore*[e.] Hardcore musika.

 

hardware. Informatikan, aparatuak: ordenagailua, inprimagailua, pantaila...

 

harea (hare*). Hondarra. Hare aleak*[e.] Harea aleak. // Hare zuria*[e.] Harea zuria.

 

harem (haren*).

 

haren, bere. Gogoan izan lehen aukera 'haren' dela, baina 'bere' erabiltzen dela aditzean 'nor', 'nori' edo 'nork' kasuan sarturiko norbait edo zerbait aipatzen denean. Emakumea haren amaren etxetik ateratzen ari zen (beste norbaiten ama da). Emakumea bere amaren etxetik ateratzen ari zenean (emakumearen ama da).

 

Haritxelar, Jean (Haritschelhar*, Haritxelhar*).

 

harki. Aljeriako gerran, Frantziaren alde egindako aljeriarra.

 

harmonia. Zatien arteko egokitasuna.

 

harmonika (armonika*). Aho soinua.

 

harmonizazio, harmonizazio falta (desharmonizazio*). Ekonomian.

 

harpa, harpa jo, harpa jotzaile.

 

harrabots (arrabots*).

 

harreman, hartu-eman (hartueman*).

 

harremanetan jarri (harremanean jarri*).

 

harrera familia, harrerako familia.

 

harrez gero* e. harrezkero.

 

harrezkero (harrez gero*, harez gero*).

 

harri jasotzaile, harri jasotze; harri ipintzaile. Harri biribila edo bola, kubikoa edo kuboa, zilindroa, koadroa (angeluzuzena*).

 

harridura. Atx.

 

harridura marka. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

harridura marka (harridura ikur*).

 

Harrotasun Lodia, -a. Lodien diskriminazioaren kontrako mugimendua (es: Orgullo Gordo; en: Fat Pride).

 

Harsüdürra, -a (Eskaleak*, Eskalerak*, Escaliers*).

 

hartualdi, harraldi. Ikus-entzunezkoetan, kamerak etenik gabe grabatzen duen zatia.

 

Hartz Handia, -a; Hartz Txikia, -a.

 

hartz zuri (hartz polar*).

 

Hartzaren Eguna, -a (Hartza Eguna*).

 

hartzekodunen konkurtsoaren aurreko (aurrelehiaketa*). Espainiako Konkurtso Legean jasoriko prozedura, hartzekodunen konkurtsoa egitera beharturik egon baino lehen aplika daitekeena, hura atzeratzeko edo saihesteko. Lakuari ez zaio egokia iruditu Fagorrek hartzekodunen konkurtsoaren aurrekoa egin izana.

 

Harvard Unibertsitatea, -a (Harvardeko Unibertsitatea*).

 

harzola, harri zola.

 

hasera* e. hasiera.

 

haserrealdi (haserraldi*).

 

haserrearazi (haserrarazi*).

 

haserretuak, -ak. Gizarte mugimendua, Stephane Hesselen 'Haserretu zaitezte!' liburuaren haritik sortua.

 

hashtag. h. etiketa, traol. Twitterri eta gisa bereko mikroblog sareei buruz mintzatuz, mezuekin batera idatzitako hitz edo esaldiak, aurretik # sinboloa dutenak eta gaika antolaturiko edukietara joateko modua ematen dutenak. Letra etzanez idazten dira.

 

hasiera batean. h. hasieran.

 

hasiera eman. h. hasi. Etzi hasiera emango zaio txapelketari*[e.] Etzi hasiko da txapelketa.

 

Hassan Ait Xau (Hassan Ait Chaou*).

 

hastapenean (hastapen batean*).

 

hat trick. Futbol partida batean jokalari batek hiru gol sartzea.

 

Hatxepsut (Hatshepsut*, Hatchepsout*). Antzinaroko Egiptoko erregina.

 

hatxis* e. haxix.

 

hatz marka. Hatz mamiek uzten duten aztarna, identifikaziorako erabilia.

 

hatzamar*, hatzapar* e. atzamar, atzapar.

 

hatzez aukeratu* e. nahierara aukeratu. Hatzez aukeratu nahi dute ingurumen teknikaria*[e.] Nahierara aukeratu nahi dute ingurumen teknikaria.

 

haur (infantil*). Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.

 

haur eskola (haurreskola*). Batera idatzita, partzuergo baten izena da: Haurreskolak.

 

Haur eta Nerabeentzako Defentsa Bulegoa, -a (Haurtzaroaren eta Nerabezaroaren Defentsoria*).

 

haur miragarri (haur prodigio*).

 

haur motxiladun (motxilaren haur*). Preso dagoen senide bat ikusteko urruneko kartzeletara joan behar izaten duen haurra.

 

haurdunaldi multiple.

 

haurdunaldi subrogatu (gestazio subrogatu*).

 

Haurdunaldiaren Borondatezko Etenaren eta Sexu eta Ugalketa Osasunaren Legea, -a. Espainiako legea.

 

Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Babesteko Lege Integrala, -a. Espainiako legea.

 

Haurraren loteria* e. Errege eguneko loteria, Erregeetako loteria.

 

Haurren Kontrako Indarkeria Bukatzeko Elkarte Globala, -a. (en: Global Partnership to End Violence Against Children).

 

haurren ziberjazarpen sexual (grooming*).

 

Haurreskolak. Partzuergo bat da. Gainerakoan, bereiz idazten da: 'haur eskola'.

 

haurtzaro 1. Ume denbora.

 

haurtzaro 2* e. haurrak. Haurtzaroaren kontrako sexu indarkeria*[e.] Haurren kontrako sexu indarkeria.

 

hauspo (auspo*). Baina Antonio Zabalak osaturiko liburu bilduma Auspoa da.

 

haustea. Klak, klask, krak, krak egin, krik-krak, krik-krok, zart.

 

Hausterre eguna, -a; Hausterre eguna, -a; Hauste. Garizuma hasten den eguna.

 

hautagai independente (hautagai estrapartidario*, hautagai extrapartidario*).

 

hautagai zerrenda (plantxa*).

 

hautatu. Erredundantzia da 'kide / idazkari / presidente... berri hautatu dute'. Sarriugarte hautatu dute Athleticeko entrenatzaile berri*[e.] Sarriugarte hautatu dute Athleticeko entrenatzaile. // Gromik hautatu dute presidente berri*[e.] Gromik hautatu dute presidente.

 

hautatzaileen batzarra, -a. AEBetako hauteskunde sisteman, herrialdeko presidentea eta presidenteordea aukeratzen dituzten konpromisarioen kidegoa (en: electoral college; es: colegio electoral; fr: collège électoral).

 

hauteskunde. Hauteskunde barruti edo hautesbarruti, hauteskunde batzorde, eskualdeko hauteskunde batzorde, probintziako hauteskunde batzorde, hauteskunde mahai.

 

hauteskunde mahai. Laburtu behar izanez gero, zilegi da 'hautesmahai' ere.

 

hauteskutxa* e. hautetsontzi, boto kutxa.

 

hautesle. Hauteskundeetan, botoa eman dezakeena. Hautesle errolda. Hautesle erroldaren bulegoa.

 

hautesle elkarte (hautes elkarte*).

 

hauteslego* e. hautesleak.

 

hautesleku. Bozkalekua.

 

hautetsontzi (urna*, hautestontzi*). Boto kutxa. Kontuz kalkoekin. Jende asko joan da hautetsontzietara*[e.] Jende asko joan da bozkalekuetara. Jende askok bozkatu du.

 

hautsezin (haustezin*). Ezin hautsizkoa.

 

hautsi-mautsi (konpromisozko akordio*, konpromisoko akordio*). Aldekoen eta aurkakoen artean konpromisozko akordio bat hitzartu beharko da*[e.] Aldekoen eta aurkakoen artean hautsi-mautsi bat hitzartu beharko da.

 

Havreko Unibertsitatea, -a.

 

haxemi (haxemita*, hatxemita*). Jordaniako dinastia.

 

haxix (hatxis*, haxis*).

 

hazi 1. Neurririk gabe erabiltzen da, batez ere ekonomia gaietan. Gogoan izan badirela beste aditz batzuk ere: 'langabezia handitu', 'langabeziak gora egin', 'ekonomia indartu', 'ekonomia sendotu'... Kopuruez mintzatuz, 'zenbat hazi' erabiltzen da, ez 'zenbatean hazi'*, eta hortxe daude 'gehitu', 'ugaritu' eta abar. Kurbez mintzatuz, hobe 'goratu'. Ekonomia %2,4an hazi da*[e.] Ekonomia %2,4 hazi da. // Sexu orientazioarekin zerikusia duten delituak %46 hazi dira*[e.] Sexu orientazioarekin zerikusia duten delituak %46 ugaritu dira.

 

hazi 2. Ibaiez mintzatuz, harrotu. Ibaia hazita dator.

 

hazienda* e. ogasun.

 

hazkundearen kurba apaldu, lautu, zelaitu, ordoki batera iritsi... (meseta egoera*, lautada egoera*). Epe jakin bateko kutsadura kopurua adierazten duen grafikoan kurba zelaituz joatea. Ikuspuntu epidemiologikotik, pandemia egonkortze edo lautada egoeran sartu da*[e.] Ikuspuntu epidemiologikotik, pandemiaren ondorioak ordoki batera iritsi dira.

 

heavy, heavy metal.

 

hedadura. Espazioaren edo denboraren bitarte batez aritzean, egokiagoa izan liteke 'kopuru' eta 'kantitate' baino. %3,6 handitu da desagertutako baso primarioen kopurua*[e.] %3,6 handitu da desagertutako baso primarioen hedadura.

 

hedagailu (errepikagailu*). Telebista uhinak eta bestelakoak hedatzen dituen tresna.

 

hedexuri. Jendarmea. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

 

hegaldirako modu (hegazkin modu*). Telefono adimendunez eta beste gailu batzuez mintzatuz, seinalea eteten duen modua.

 

hegalen mugimendua. Fla-fla-fla, xapla-xapla.

 

hegalotsa. Hegazkinez bidaiatzeak ematen duen lotsa. Adierazkorra da. Suedieraz, 'flygskam'; ingelesez, 'flight shame'.

 

hegazkin bonbardatzaile (bonbaketari*).

 

hegazkin konpainia. Aire konpainia.

 

hegazkinontzi. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'hegazkin ontzi' eta 'hegazkin-ontzi' ageri dira. BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu horrelako guztiak. Ikus 'ontzi' sarrera.

 

hegazti gripe (hegaztien gripe*).

 

Hegi Babesgarria operazioa, -a. Israelek Gazaren kontra 2014ko uztailaren 8an hasitako erasoaldia.

 

Hegira* e. Hejira.

 

Hego Amerika (Hegoamerika*). Herrialde hauek hartzen ditu: Argentina, Bolivia, Brasil, Ekuador, Guyana, Guyana Frantsesa, Kolonbia, Paraguai, Peru, Surinam, Txile, Uruguai eta Venezuela. Hona hemen Hego Amerikako zenbait leku: Altiplanoa (-a), Andeak (-ak), Atacamako puna, Bizkai Berria (Nueva Vizcaya*, Nouvelle-Biscaye*), Ekialdeko Mendikatea, Erdialdeko Chaco, Erdialdeko Mendikatea, Espainia Berria (Nueva España*, Nouvelle-Espagne*, New Spain*), Gaztela Berria (Nueva Castilla*, Nouvelle-Castille*, New Castile*), Gran Chaco edo Chaco, Granada Berria (-a) (Nueva Granada*, Nouvelle-Grenade*, New Granada*), Guyanetako goi lautada (escudo de las Guayanas*, bouclier guyanais*, plateau des Guyanes*, Guiana Shield*), Hego Chaco, Hego Konoa (-a), Hego Orkadak (-ak), Hego Patagoniako izotz zelaia, Hego Shetlandak (-ak), Ipar Chaco, Llanos, Mendebaldeko Mendikatea, Nevada Ojos del Salado mendia, Orinoko, Panpa, Pantanala (-a), Rio de la Plata ibaia, Rio Negro, Scotia itsasoa (mar de las Antillas del Sur*), Suaren Lurraldea (Tierra del Fuego*, Terre de Feu*), Titikaka.

 

hego haize, haize hego.

 

Hego Kaukaso. Transkaukasia ere esaten zaio.

 

hego-ekialde, hego-mendebalde.

 

Hegoalde Globala, -a; Iparralde Globala, -a. Letra larriz idatziko ditugu.

 

hegotar (sudista*). AEBetako Sezesio Gerran, hegoaldeko estatuen eta esklabotzaren aldekoa.

 

Heimlichen maniobra (Heimlich maniobra*). Zerbait kontrako eztarritik joan eta arnasa hartu ezinik geratuz gero egiten den maniobra, arnasbidea zabaltzeko.

 

Hejira (Hegira*). Mahomak Mekatik Medinara egindako ihesaldia, kristau egutegiko 622. urtean hasia.

 

helbide fiskal* e. zerga helbide.

 

heldu. 'Oratu / eutsi' adierarekin erabiltzen denean, 'dio' sailekoa da. Gitarra bat heltzen duen esku batek asko adierazten du*[e.] Gitarra bati heltzen dion esku batek asko adierazten du.

 

helduentzako filma*, helduentzako aldizkaria...* e. film pornografikoa, aldizkari pornografikoa... Inoren esanetan bakarrik erabiltzen da 'helduentzako' adiera horretan.

 

helegite. Helegitea aurkeztu, helegitea ezarri.

 

heliportu. Helikopteroak lurreratzeko instalazioa.

 

Hellfire misila, -a.

 

helmugako argazki (foto-finish*, photo-finish*).

 

hembrista. Feministak iraindu nahian erabiltzen den hitza.

 

Hemen. Ikus-entzunezkoetako emakumeen elkartea. Hemen-ek, Hemen-eko, Hemen-etik.

 

hemiziklo. Parlamentu batzuk izendatzeko erabiltzen da, hala nola Frantziako Asanblea Nazionala eta Espainiako Diputatuen Kongresua.

 

Henrike II.a (Enrique II.a*, Henri II.a*).

 

hepatitis (hepatiti*). Ukatu egin diete C hepatitisaren kontrako tratamendua.

 

heptatloi, heptatloilari. Hauek dira heptatloiko zazpi probak: 100 metroko hesiduna, gorako jauzia, pisu jaurtiketa, 200 metrokoa, luzerako jauzia, xabalina jaurtiketa eta 800 metrokoa.

 

herabe. Lotsatia.

 

herbeste* e. erbeste.

 

Herdoilaren Gerrikoa, -a. AEBetako ipar-ekialdeko industria eskualdea.

 

herdoilgaitz. Herdoiltzen ez dena.

 

herdoilgarri. Herdoiltzen duena.

 

herdoilkor. Erraz herdoiltzen dena.

 

heredatu, herentzia (heredentzia*). Lurrak heredatzeko eskubidea ukatu zieten.

 

hereditario. Biologian eta medikuntzan erabiltzen da.

 

hereje. h. heretiko.

 

Herenegun. Eusko Jaularitzak landutako unitate didaktikoa.

 

herentzia. Ondoretasuna. Akordatzen naiz Eliotek zer esaten zuen, tradizioa ez dela herentzian berez jasotzen, baizik eta ahalegin handiak eginez.

 

herese*, herexe* e. heretiko.

 

herexia*, herejia* e. heresia.

 

heriotza gurutzatua, -a. Ekuadorko lege mekanismoa (es: muerte cruzada).

 

heriotza kausa, heriotza eragile.

 

heriotza tasa (hilkortasun tasa*). Epe batean gaixotasun jakin batez hildakoen ehunekoa, biztanleria guztia kontuan hartuta kalkulatua. Ez nahasi hilgarritasun tasarekin.

 

heriotza zigor (heriotz zigor*).

 

Heriotzaren Karabana. Txileko unitate militarra, 1973ko estatu kolpearen ondorengo lehen hilabeteetan diktaduraren kontrakoak hil zituena.

 

Hermitage (Ermitage*). San Petersburgoko museoa.

 

heroinazale (yonki*). Testuinguru berezi batzuetan, 'jonki' ere erabil daiteke, batez ere lagunarteko hizkeran.

 

Herrandarren kalea, -a (Los Herran*). Gasteizko kalea.

 

herratu. Bidea galdurik ibili. Arima herratua. Ardi herratua.

 

herri akzio (akzio popular*). Zuzenbidean, delitu publiko bati jazartzeko eskaera.

 

Herri Batasuna, -a. Greziako alderdi politikoa, Syrizatik joandako disidente batzuek sortua.

 

herri bazkari, herri afari (bazkari herrikoi*, afari herrikoi*).

 

Herri Boterearen Alderdia, -a (People Power Party*). Hego Koreako alderdia.

 

Herri Boterearen Batzar Nazionala, -a. Kubako erakundea (es: Asamblea Nacional del Poder Popular).

 

herri ekinaldi legegile (herri ekimen legegile*, legegintzako herri ekimen*). (es: iniciativa legislativa popular).

 

herri elkargo. Frantziako administrazioan, udalerriak elkartzeko egitura, hirialde elkargoaren eta hirigune elkargoaren azpikoa (fr: communauté de communes).

 

herri harresi. Mobilizazio mota. Uztailaren 27an herri harresia egingo dute Amaiurren.

 

herri kirolak. Hauek dira ezagunenak: aizkora, asto probak, giza probak, harri jasotzea, harri zulatzea, idi probak, ingude altxatzea, lasto botatzea, lokotx biltzea, ontzi eramatea, orga jokoa, sega, sokatira, trontza, txinga eroatea, zaku eramatea.

 

herri kirolari (herrikirolari*).

 

herri lan (herrilan*).

 

herri ordezkaritzarik gabeko atleta (atleta indibidual neutral*).

 

Herri Urrats. Iparraldeko ikastolen jaia. Herri Urratsera joatekoak gara.

 

herrialde baltiko (Herrialde Baltiko*). Itsaso Baltikoaren inguruko herrialdea.

 

herrialde bat, bi sistema. Hong Kong Txinan egokitzeko sistema.

 

herrialde emergente, ekonomia emergente. Gogoan izan beste adierazpide hauek ere: 'gorabidean diren', 'gorantz doazen', 'nabarmentzen hasiak diren',' ernatzen ari diren'...

 

Herriaren Alde Lanean (Hacemos por Nuestro País*). Argentinako alderdia.

 

herribatzar. Kontzejua.

 

herriko etxe 1. Udala. Sindikatua ez dago ados Baionako Herriko Etxearekin.

 

herriko etxe 2. Udaletxea. Jende anitz bildu zen herriko etxearen aitzinean.

 

herriko tabernak. Ezker abertzalearen tabernak. Herri jakin batekoa bada, letra larri arruntez idazten da. Oro har aritzean, letra xehe etzanez.

 

herrikoi. Popularra. Batzuetan, hobe da 'herri' erabiltzea. Bazkari herrikoia*[e.] Herri bazkaria. // Kanta herrikoiak*[e.] Herri kantak.

 

herritar. Herri edo estatu bateko kidea. Ikus 'hiritar'.

 

herritar izenak. Nagusiki, pertsonei dagozkiela erabiltzen dira herritar izenak. Badira bestelakoak ere, eta nolakotasuna adierazten dute askotan: 'frantses literatura', 'zenbaki erromatar', 'japoniar zinema', 'Bilboko jatetxe txinatarrak'... Eibartar dendetan*[e.] Eibarko dendetan. // Lasterketa espainiarra*[e.] Espainiako lasterketa.

 

Herritarren Segurtasunerako Legea, -a (Hiri Segurtasunerako Legea*).

 

herritartasun. Nonbaiteko herritarra izatea, estatu jakin batekiko lotura juridikoa.

 

herritartasun inklusibo, herritartasun barneratzaile.

 

hertsi 1. Estua. Izenondoa da. Zentzu hertsian.

 

hertsi 2* e. hetsi. Itxi. Aditza da. Orain dela zenbait urte hetsi behar izan zuten ikastetxea.

 

hertz (hertzio*). Megahertz bat.

 

hertzio* e. hertz.

 

hesitu, inguratu (akordonatu*).

 

heteroarau, heteronormatibitate, heteronormatibo. Heterosexualitatea bizimodu egoki bakartzat jotzen duen sistema; hari dagokiona.

 

heteropatriarkatu (hetero-patriarkatu*). Gizonak nagusi diren eta heterosexualitatea inposatzen den sistema soziopolitikoa.

 

heterosexismo, heterosexista. Heterosexualitatearen nagusitasuna defendatzen duen sistema; haren aldekoa.

 

Hezbollah (Hezbolla*, Hezbola*, Hizbullah*). Libanoko talde xiita.

 

heziketa etengabe (heziketa iraunkor*).

 

hezitze* e. hezte.

 

hezkidetza (hezikidetza*). Sexu bietako ikasleei batera eta berdintasun balioetan ematen zaien hezkuntza. Askotan, aditza erabiliz osatzen da esaldia ondoena. Neska-mutilen hezkidetza bultzatu behar da *[e.] Neskak eta mutilak elkarrekin heztea bultzatu behar da.

 

hezkuntza. A itsatsia du, eta, beraz, hitz elkartuetan ere ez du galtzen. Hezkuntz eskubideak*[e.] Hezkuntza eskubideak. // Halako hezkuntzik ez dugu nahi*[e.] Halako hezkuntzarik ez dugu nahi.

 

Hezkuntza Ministerioa, -a (Hezkunde Ministerioa*).

 

hezurrak. Barailezur, bekoki hezur edo kopeta hezur, belaunezur, berna hezur edo tibia, besahezur, bizkarrezur, bularrezur, burezur (buruhezur*), garezur, hanka hezur, ipurtezur, izterrezur, kaskezur, kopeta hezur, lepo hezur, loki hezur, masailezur, matelezur, matrailezur, mehaka hezur, metatartso hezur, mokor hezur, saihets hezur, sudur hezur, tartso hezur.

 

hiazinto (jazinto*). Landare belarkara; haren lorea.

 

hidroabioi* e. ur hegazkin, hidrohegazkin.

 

hidroalkoholiko (hidro-alkoholiko*). Soluzio hidroalkoholikoa.

 

hidrogel. Osagaietako bat ura duen gel koiloidala.

 

hidrogeno gasbide (hidrodukto*). (es: hidroducto; fr: hydrogénoduc: en: hydrogen pipeline).

 

hidrogenoaren euskal korridorea, -a.

 

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen Elkartea, -a.

 

hidrosismikotasun (hidrosismizitate*).

 

hierarkia, hierarkiko (jerarkia*, jerarkiko*).

 

hieroglifiko. Izenondoa da. Zeinu hieroglifikoak.

 

hieroglifo (jeroglifiko*). Izena da.

 

hies. Hartutako immunoeskasiaren sindromea da. Hiesak gaixotutakoak 'hiesdun' dira.

 

higanot (hugonote*).

 

higatze gerra (desgaste gerra*).

 

Higgs bosoia, -a (Higgsen bosoia*).

 

higiene, higienista.

 

higiezinen agentzia* e. etxe agentzia.

 

hijab (hiyab*). Mundu islamiarrean, egokiro janzteko kodea, batez ere emakumeei dagokienez. Hedaduraz, emakume musulmanen buruzapia.

 

hika-mika* e. ika-mika.

 

hil ala bizi. h. hil edo bizi.

 

hil beila (hilbeila*).

 

hil gabeko arrantza.

 

hil hurren 1 (hilurren*). Hilzorian.

 

hil hurren 2 (hilurren*). Hilzorian dagoena, terminala. Gaixo hil hurrenak.

 

hil kapera (hilkapera*). Hilotza jartzen den jendaurreko tokia, azken agurra egiteko baliatzen dena.

 

hildakoaren gorpua* e. gorpua, hilotza. Erredundantzia da. Oraindik ez dituzte aurkitu hildakoen gorpuak*[e.] Oraindik ez dituzte aurkitu hilotzak.

 

hilen izenen laburdurak. Urt. (urtarrila), ots. (otsaila), mar. (martxoa), api. (apirila), mai. (maiatza), eka. (ekaina), uzt. (uztaila), abu. (abuztua), ira. (iraila), urr. (urria), aza. (azaroa) eta abe. (abendua).

 

hilero 1. Hilabete guztietan. Hilero joaten naiz.

 

hilero 2* e. hilean. Maiztasuna adierazteko, 'hilero' erabiltzen da; 'hilabete bakoitzean' adierazteko, berriz, 'hilean'. Zenbat irabazten duzu hilero?*[e.] Zenbat irabazten duzu hilean?. // Milioi bat euro irabazten du hilero*[e.] Milioi bat euro irabazten du hilean.

 

hilgarri. Hiltzen duena. Kolpe hilgarria, pozoi hilgarria, eritasun hilgarria, injekzio hilgarria, tranpa hilgarria, birus hilgarria, istripu hilgarria.

 

hilgarritasun tasa. Epe batean gaixotasun jakin batez hildakoen ehunekoa, gaitz horrek erasandakoak kontuan harturik kalkulatua. Ez nahasi heriotza tasarekin.

 

hilketa. Hizkera arruntean, 'hilketa' erabili ohi da. Zuzenbideko 'homicidio' (es) / 'homicide' (fr) terminoa adierazteko, 'giza hilketa' erabiltzen da; 'asesinato' (es) / 'assassinat' (fr) terminorako, 'erailketa'.

 

hilobi komun. Hilobi komun ugari arakatu ditu 2000. urtetik gaur arte.

 

hiltzea. Pot.

 

hilzori, hilzorian (hiltzorian*). Hilzori luzea izan zuen. Hilzorian dago.

 

Himalaia (Himalaya*).

 

himalaismo, himalaista (himalayismo*, himalayista*).

 

hindi (hindiera*). Indiako hizkuntza.

 

hindiera* e. hindi.

 

hinduismo. Indiako erlijio nagusia.

 

hinduismo, hindu, hinduista. Hinduismoaren jarraitzaileak izendatzeko erabiliko ditugu 'hindu' eta 'hinduista'. Gainerakoan, hobe 'indiar, Indiako'.

 

hinduista. Hinduismoari dagokiona; haren jarraitzailea.

 

hintxa* e. zale. Baina Euskal Hintxak eta Iruñeko Hintxak dira Euskal Herriko bi jarraitzaile talde.

 

hip-hop (hip hop*). Musika mota. Hip-hopa eta beste estilo batzuk.

 

hiperreakzio (hiperrerreakzio*, hiper-erreakzio*, hiper erreakzio*).

 

hiperrealismo (hiperrerrealismo*, hiper-errealismo*, hiper errealismo*).

 

hipokrisia (hipokresia*).

 

hipoteka exekuzioa egin, hipoteka exekutatu. Hipoteka betearazi.

 

hipoterapia (ekinoterapia*).

 

hippy (hippie*).

 

hipster. Musika independentearekin eta bestelako gustu alternatiboekin lotzen den subkultura; subkultura horretako kidea.

 

hiri-estatu. Atenas eta gainerako hiri-estatuak.

 

hirialde elkargo. Frantziako administrazioan, udalerriak elkartzeko egitura, hirigune elkargoaren eta herri elkargoaren gainekoa (fr: communauté urbaine).

 

hiriburu berde (Hiriburu Berde*). Gasteiz hiriburu berde izendatu berri dute.

 

hirigune elkargo. Frantziako administrazioan, udalerriak elkartzeko egitura, hirialde elkargoaren azpikoa eta herri elkargoaren gainekoa (fr: communauté d'agglomération). Iparraldeko herri guztiek Euskal Hirigune Elkargoa osatzen dute 2017az geroztik.

 

hiriko bizikleta (hiri bizikleta*).

 

hiritar. Hirikoa. Ikus 'herritar'.

 

hiritartasun 1. Hirikoa dena, hiriari dagokiona. Hiritartasun kosmopolita eta esnoba zerion.

 

hiritartasun 2. Antzinako hiriez mintzatuz, biztanle batzuek zuten estatusa. Hiritartasun erromatarrak eskubide batzuk ematen zituen.

 

hiritartasun 3* e. herritartasun.

 

hiru. Mugagabean jokaturik: 'Hiruk ezetz esan zuten, eta bik baietz. Hirutan jo nion txirrina'. Singularrean: 'Bosta eta hirua oso ondo marraztu ditu, baina bia ez hain ondo'. Pluralean (orduetan, esaterako): 'Arratsaldeko hirurak dira, eta goizeko hiruretan elkartuko gara'.

 

hiru dimentsioko (hiru dimentsiotako*).

 

Hiru Handiak (Hiru Haundiak*). Gorbeia, Anboto eta Aizkorri lotzen dituen mendi lasterketa. Hiru Haundiak-etan parte hartzekoa da aurten*[e.] Hiru Handiak proban parte hartzekoa da aurten. Hiru Handietan parte hartzekoa da aurten.

 

Hiru Nazioen Torneoa, -a. Australiak, Hegoafrikak eta Zeelanda Berriak jokatzen duten errugbi txapelketa.

 

hirugarren 1. Bigarrenaren hurrena.

 

hirugarren 2. Zuzenbidean, aseguru kontuetan eta kidekoetan erabiltzekoa. Hirugarrenentzako prima ordaindu beharra dago.

 

hirugarren 3* Ez erabili 'beste' adierazteko. Bi emakumek orraztu dute, eta hirugarren batek sagarra eman dio jateko*[e.] Bi emakumek orraztu dute, eta beste batek sagarra eman dio jateko. // Hiru gitarra ekarri zituen musikariak: bi akustiko eta hamabi hariko hirugarren bat*[e.] Hiru gitarra ekarri zituen musikariak: bi akustiko eta hamabi hariko bat.

 

hirugarren adin* e. zahartzaro.

 

Hirugarren Bidea, -a. Poloniako alderdia (jatorrizkoa: Trzecia Droga).

 

hirugarren mundua, -a. Inoren esanetan bakarrik. Hobe 'garatzeko bidean diren herrialde', 'herrialde pobretu'...

 

Hirugarren Reicha, -a (Hirugarren Reich*). Hirugarren Reichek erabaki zuen*[e.] Hirugarren Reichak erabaki zuen.

 

Hirugarrendar Kaputxinoak, -ak (terziaria*, tertziaria*, tertziario*, tertziario*). Erlijio ordena. Kideak aipatzean, letra xehea erabiltzen da.

 

hiruhileko (hiruhilabeteko*, trimestre*).

 

hiruko saskibaloi (3x3 saskibaloi*).

 

hirustaren hamabostekoa, -a. Irlandako errugbi selekzioa.

 

Hispanitatearen Eguna, -a. Espainiako jaia, urriaren 12a.

 

hispano. Gaztelaniaz mintzo den komunitate batekoa, bereziki Ameriketako Estatu Batuetan bizi dena.

 

historia. Iraganeko gertakariak; haiek aztertzen dituen zientzia.

 

historiagile. h. historialari.

 

historialari (historilari*).

 

historiaurre. Historiaurreak bi aro nagusi ditu: Harri Aroa eta Metal Aroa. Harri Aroa: Paleolitoa (Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa, Goi Paleolitoa), Mesolitoa, Neolitoa. Metal Aroa: Eneolitoa (Kalkolitoa*, Kobre Aroa*), Brontze Aroa, Burdin Aroa.

 

hit bat izan* e. oso arrakastatsua izan, arrakasta handia bildu... Kanta hit bat izan zen*[e.] Kantak sekulako arrakasta izan zuen.

 

hitz egin (hitzegin*).

 

hitz egiteko prest, berba egiteko gertu... (elkarrizketarako irekita*, elkarrizketari zabalik*).

 

hitz jario. Hitzezko jarduna, etorria.

 

hitz-jario. Berritsua, hiztuna.

 

Hitzak. Argitalpenoi buruz pluralean mintzatzean, etzanez idazten da izena, kasu marka eta guzti. Hitzetan, Hitzetako, Hitzek.

 

hitzakide.

 

hitzaldiak. Ikus 'Onomastika' atala.

 

Hitzarmen Ekonomikoa, -a. Nafarroaren finantzaketa sistema.

 

hitzarmen, itun, paktu.

 

hitzartze 1. Zerbait egiteko ados jartzea.

 

hitzartze 2* e. hitza hartu, hitzaldi, mintzaldi... Rajoyren eta Puigdemonten hitzartzeen tonua*[e.] Rajoyren eta Puigdemonten mintzaldien tonua. // Bere hitzartzean, gogor kritikatu zuen gobernua*[e.] Hitza hartu zuenean, gogor kritikatu zuen gobernua. Hitzaldian, gogor kritikatu zuen gobernua.

 

hitzeman. Hitz batean idazten da. Urkulluk hitz eman du horretan lan egingo duela*[e.] Urkulluk hitzeman du horretan lan egingo duela.

 

hitzordu. Kazetaritzako klixe gogaikarria da irudizko zentzuan erabiltzea. Batzuetan, aski da 'ordu'. Hitzordua eskatu diot masajistari*[e.] Ordua eskatu diot masajistari. // Italiarrek gaur eta bihar dute botoa emateko hitzordua*[e.] Italiarrek gaur eta bihar dute botoa emateko garaia.

 

hizkera espezializatuak. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

hizkera homofoboa eta lesbofoboa. Ikus 'Deontologia' atala.

 

hizkera sexista. Ikus 'Deontologia' atala.

 

hizkera xenofoboa. Ikus 'Deontologia' atala.

 

hizketa etengabea. Txor-txor, tur-tur-tur, tar-tar-tar, bar-bar, bala-bala, tel-tel, tili-pala-tili-pala, txau-txau-txau, ttor-ttor, mar-mar.

 

hizkuntz eskakizun (hizkuntza profil*, hizkuntz profil*). h. hizkuntza eskakizun.

 

Hizkuntz Eskubideen Behatokia, -a (Hizkuntza Eskubideen Behatokia*).

 

hizkuntza. Berea du '-a', baina hitz elkartuetan gal dezake. Hizkuntz bat*[e.] Hizkuntza bat. // Hizkuntz ofiziala*[e.] Hizkuntza ofiziala.// Hizkuntza eskakizuna edo hizkuntz eskakizuna, hizkuntza politika edo hizkuntz politika.

 

hizkuntza baskoniko, baskoiera (baskoniera*).

 

hizkuntza eredua. Ikus 'Idazkuntza' atala.

 

hizkuntza gutxitu (hizkuntz gutxitu*). Zilegi da 'hizkuntz politika' idaztea, hitz elkartuetan '-a' gal dezakeelako, baina gainerakoan 'hizkuntza' erabili behar da, '-a' berea duelako: 'hizkuntza gutxitu', 'hizkuntza ofiziala'...

 

Hizkuntza Gutxituen Europako Ituna, -a. 'Euroituna' ere esaten zaio.

 

Hizkuntzaren Aldeko Itun Nazionala, -a. Kataluniako Generalitatearen egitasmoa. Ez dugu erabiliko katalanezko forma, 'Pacte Nacional per la Llengua'.

 

hoax. Interneten bidez zabalduriko gezurra.

 

hobby. h. zaletasun.

 

hobe beharrez (hobebeharrez*).

 

hobe esan* e. hobeto esan, hobeki esan.

 

hobeago. Hobea. Hobeagorik ez dago.

 

hobitik atera, lurpetik atera (deshobiratu*).

 

hockey. Belar hockeya, izotz hockeya, patin hockeya.

 

hodi erdia, -a (half pipe*, half-pipe*). Elurretako surfeko modalitatea, hodi erdi itxurako pistan jauziak eta akrobaziak egitean datzana.

 

Holandar alderraia. Richard Wagnerrek 1841ean idatziriko opera.

 

holding. Finantza talde bat osatzen duten enpresen multzoa.

 

homeless* e. etxegabe.

 

homizidio. h. giza hilketa. Zuzenbideko 'homicidio' (es) / 'homicide' (fr) terminoa adierazteko, 'giza hilketa' erabiltzen da; 'asesinato' (es) / 'assassinat' (fr), terminorako, 'erailketa'. Hizkera arruntean, 'hilketa' erabili ohi da.

 

Homo. Letra etzanez idazten dira giza espezieen izenak. 'Homo' letra larriz idazten da, generoaren izena baita. Hurrengo bi elementuak, hau da, espeziearen izena eta subespeziearena, letra xehez. 'Homo habilis'-a, 'Homo rudolfensis'-a, 'Homo ergaster'-a, 'Homo erectus'-a, 'Homo floresiensis'-a, 'Homo antecessor'-a, 'Homo heidelbergensis'-a, 'Homo neanderthalensis'-a, 'Homo rhodesiensis'-a, 'Homo cepranensis'-a, 'Homo georgicus'-a, 'Homo sapiens'-a.

 

homo faber, homo oeconomicus. Soziologian, filosofian eta abarretan erabitzen diren izendapen horiek eta gisa berekoak ez dira letra larriz idazten, ez baitute espezierik izendatzen.

 

homofobia. Homosexualen kontrako fobia.

 

homoparental. Familiei buruz mintzatuz, gay edo lesbiana bikoteek beren seme-alabekin osaturikoak.

 

hondakin inpropio* e. gaizki sailkaturiko hondakin, desegoki sailkaturiko hondakin, lekuz kanpoko hondakin...

 

hondakin urak, -ak. Etxeetan eta sektore ekonomikoetan erabilitako ur zikinak.

 

hondakinen balorizazio energetiko. Hondakinetatik bero energia eskuratzeko prozesua. Obrako hondakinak balorizatu nahian.

 

hondamendi eremu izendatu (hondamendi naturalen gune izendatu*).

 

hondamendi humanitario* e. giza hondamendi. Israelgo armadaren operazioak hondamendi humanitarioa eragiten ari dira*[e.] Israelgo armadaren operazioak giza hondamendia eragiten ari dira.

 

Hondarraitz (Ondarraitz*). Hendaiako hondartza.

 

Hondarraizko estadioa, -a. Hendaiako kirolgunea, Hondarraitz inguruan dagoena.

 

Hondarribia, -a; Hondarribiko hondartza.

 

Hondartza Handia, -a (Grande Plage*). Miarritzeko hondartza.

 

Hondartza Handia, -a (Grande Plage*). Donibane Lohizuneko hondartza.

 

hondartzain. Bizkaiko hondartzez mintzatuz, sorosleei eta udaltzainei laguntzen dien zaintzailea.

 

hondartzako boleibol (bolei plaia*).

 

hondoko arrantza (sakonerako arrantza*). (es: pesca a fondo; fr: pêche de fond).

 

honez, honezaz; horrez, horrezaz. Esapide jakin batzuetan baino ez dira erabiltzen: 'honez gainera', 'honez gain'; 'honezaz gainera', 'honezaz gain'; 'horrez gainera', 'horrez gain'; 'horrezaz gainera', 'horrezaz gain'. Gainerakoan, 'honetaz' eta 'horretaz' dira erakusleen forma estandarrak, esapide horietan ere erabiliak: 'honetaz gainera', 'honetaz gain'; 'horretaz gainera', 'horretaz gain'. Beste hainbeste gertatzen da pluraleko formekin. Horrez mintzatzeko*[e.] Horretaz mintzatzeko. // Haiez gogoratu da*[e.] Haietaz gogoratu da.

 

honezkero (honez gero*). Ustea adierazteko erabiltzen da. Ez nahasi 'dagoeneko'-rekin. Honezkero iritsi da etxera. Honezkero iritsiko zen etxera. Honezkero iritsi dateke etxera.

 

honoris causa. Latinez, 'ohorea dela kausa'. 'Honoris causa' doktore izendatu dute.

 

hontza. Uhuri, ujuju, ulu.

 

hooligan. Futbolzale bortitza, batez ere ingelesa.

 

hori gutxi balitz. Ez erabili 'hori gutxi balitz bezala, [...]', 'hori nahikoa ez, eta [...]', 'hori nahikoa ez dela, [...]', 'hori aski ez, eta [...]', 'hori aski ez dela, [...]' adierazteko. Eta hori gutxi balitz, irlandarrak ez daude txapelketan*[e.] Eta hori gutxi balitz bezala, irlandarrak ez daude txapelketan. // Hori gutxi balitz, krisi energetiko larria dugu*[e.] Hori aski ez, eta krisi energetiko larria dugu.

 

hori gutxi ez* Ez erabili 'hori gutxi balitz bezala, [...]', 'hori nahikoa ez, eta [...]', 'hori nahikoa ez dela, [...]', 'hori aski ez, eta [...]', 'hori aski ez dela, [...]' adierazteko. Eta hori gutxi ez, eta etxea ere kendu dio*[e.] Eta hori aski ez, eta etxea ere kendu dio.

 

horma irudi.

 

horma lehor, horma idor. Kareorerik gabe egiten den horma (es: «piedra seca»; fr: «pierre sèche).

 

hormigoi. Betoia. Hormigoi armatua.

 

hormona inplante.

 

horrez aparte. h. horrez gain, horrez gainera, horretaz gain, horretaz gainera.

 

horrezkero (horrez gero*).

 

hortakotz. Horregatik.

 

hortaz 1. Beraz, hori dela eta.

 

hortaz 2* e. horretaz. Hortaz hitz egin nahi dute*[e.] Horretaz hitz egin nahi dute.

 

hortzak. Kras-kras, klak.

 

hospitalero* e. ostatu emaile. Donejakue bideaz mintzatuz, ostatu ematen duena.

 

hostoak. Pir-pir, fir-fir.

 

hostozabal. Adjektiboa denean, batera idazten da. Bereiz idaztea ere egokia da, jakina, zabalak diren hostoak aipatzeko. Landare hosto zabala*[e.] Landare hostozabala.

 

hot dog. Saltxitxa ogitartekoa.

 

hots egin (hotsegin*).

 

hotzaldirako kanpaina (hotz kanpaina*).

 

hozbero (hotz-bero*, hotzbero*). Tenperatura.

 

hozgarri (errefrigerante*).

 

hozka. Klak, klask, kosk.

 

hozka oldartzea. Gliski-glaska.

 

hozkailu-kamioi (kamioi hozkailu*).

 

hozkailuontzi (hozkailu ontzi*, hozkailu-ontzi*).

 

Hualde, Unai (Unai Uhalde*). Politikari nafarra.

 

Huarte, Mikel (Mikel Uharte*).

 

Hubble. Teleskopio espaziala.

 

hugonote* e. higanot.

 

humanitario. Premia larrian dagoenari laguntzeko elkartasunez egin edo ematen dena. Ez erabili gizakiari dagokiona adierazteko. Laguntza humanitarioa. Erakunde humanitario bat.

 

humano. Gizatiarra.

 

Hungariako Ordoki Handia, -a. 'Alfold Handia' ere esaten zaio.

 

hungariar. Hungariako herritarra, den etniakoa dela.

 

hur 1. Hurritzaren fruitua.

 

hur 2. Hurbil. Ezta hurrik eman ere.

 

hura / bera. Gogoan izan 'hura' eta 'haiek' direla izenordain markatugabeak.

 

hurakan* e. urakan.

 

hurbildu, hurreratu. Hurbiltzen dena ez da iristen helmugaraino. Orobat gertatzen zaio hurreratzen edo gerturatzen denari, noski. Gauero haren etxera hurbiltzen ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen*[e.] Gauero haren etxera biltzen ginen, eta askotan elkarrekin afaltzen genuen.

 

hurbileko kontaktu, kontaktu estu, kontaktu zuzen. Gaixotasunez mintzatuz, gaixo batekin bi metro baino gertuago luzaro egon dena. Askotan, etxekoa edo lankidea.

 

hurko (urko*). Lagun hurkoa, laguntzaile hurkoa.

 

Hussein, Saddam (Sadam Husein*).

 

hustutze* e. huste.

 

huthi (houthies*, houthis*, houthi*). Yemengo talde matxino bateko kidea, xiismoaren adar zaidiaren jarraitzailea. Huthientzat, wahabismoa da mehatxurik larriena.

 

huts egin. Aditza denean, bereiz idazten da. Inork ez du atsegin maiz huts egitea.

 

huts egite, hutsegite. Aditza denean, bereiz idazten da ('huts egite'); izena denean, loturik ('hutsegite'). Ronaldok horrela huts egitea ez da normala. Sekulako hutsegitea iruditzen zait enpresa saldu izana.

 

hutsarte. Tartea; zenbait kiroletan, jokatu gabeko denbora. Ekisoainek hutsartea eskatu behar izan zuen, bi puntuak Bartzelonarako bidean zihoazelako. Partida amaitzeko minutu erdia falta zela, hutsartea eskatu zuen Hormadik.

 

hutsik. Alkandora hutsik, atorra hutsik, buru hutsik, esku hutsik, hanka hutsik, kaskutsik, larru hutsik, mahuka hutsik, oinutsik, ortutsik.

 

hutsna* e. hutsean, husna. Hutsna bukatu zuten partida Liverpoolek eta Juventusek*[e.] Hutsean bukatu zuten partida Liverpoolek eta Juventusek.

 

hutsna berdindu* e. hutsean berdindu, husna berdindu.

 

hutsune izan* Jokatzen ez duten kirolariak ez dira 'hutsune'. Bi hutsune bakarrik izan ziren Zubietan: Nihat eta Riesgo*[e.] Bi bakarrik falta izan ziren Zubietan: Nihat eta Riesgo.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa