HIZTEGIA
Facebook, Twitter. Ez dute letra etzanik behar.
facsimil* e. faksimile. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'faksimile' eta 'facsimile' ageri dira. BERRIAk 'faksimile' erabiliko du.
faili (feyli*). Zagros inguruan bizi den etnia kurdua.
fair play* e. gizalege, kirol lege, joko garbi. Kiroletan, 'kirol lege' erabil daiteke; bestela, hobe 'gizalege'.
Faisaien Uhartea, -a. Bidasoko uhartea, Irun eta Hendaia artean.
fake. Interneten munduan, faltsua den kontua, albistea edo mezua.
fake news. Inoren esanetan bakarrik erabiltzeko. Bestela, erabil 'albiste faltsu'.
faksimile (facsimil*). Euskaltzaindiaren Hiztegian 'faksimile' eta 'facsimile' ageri dira. BERRIAk 'faksimile' erabiliko du.
faktur* e. postari.
Falange Espainola, -a (Falange Española*). Laburturik, 'Falangea'. Falangeren sinboloak*[e.] Falangearen sinboloak.
falkoneria, falkonero (zetreria*, zetrero*).
fallak, -ak. Valentziako festak.
Falopio, Gabriel (Fallope*, Fallopius*).
Falopioren tronpak (Fallopioren tronpak*, Falloppioren tronpak*).
falsetto. Ahots teknika bat da, eta horren bitartez lorturiko erregistroa.
faltan bota* e. -en falta sumatu, -en falta nabaritu, -en falta igarri... Jokalari ona da, baina jokatu ez duenean taldeak ez du faltan bota*[e.] Jokalari ona da, baina jokatu ez duenean taldeak ez du sumatu haren falta.
faltsutu 1. Faltsu bihurtu, faltsifikatu. Bi arraunlarien fitxak faltsutu zizkiguten.
faltsutu 2 (adulteratu*). Faltsuturiko edariek metil alkohola zuten.
familia on. Ez erabili 'familia aberats' adierazteko. Familia onetako jaioberriak zaintzen zituzten*[e.] Familia aberatsetako jaioberriak zaintzen zituzten.
familia ondareak kudeatzeko bulegoa, -a (family office*).
familiako mediku.
familiar 1. Familiakoa, familiari dagokiona.
familiar 2. h. ahaide, senide, senitarteko, familiarteko, familiako.
fan. h. miresle, jarraitzaile, zale.
fanfarre (fanfarria*).
fantasma. Mamua. Hiri fantasma. Ontzi fantasma.
fanzine (fantzine*). Argitalpen kontrakulturala, banatzaile komertzialez besteko bideetatik zabaldua.
Far West. 'Mendebalde Urruna' ere erabiltzen da.
fardela pasatu (marroia pasatu*). Lagunarteko esapidea da. Anaiari pasatuko dio marroia*[e.] Anaiari pasatuko dio fardela.
farmazia enpresa, farmazia industria, farmazia sektore... (farmazeutika*, farmazeutiko*).
farmazialari (farmazilari*). Botikaria.
Farnese, Alexandro (Alejandro Farnesio*).
faro 1. h. itsasargi.
faro 2. h. auto argi, aurreko argi.
fasez igaro*, fasez pasatu...* e. beste fase batera igaro, hurrengo fasera pasatu...
fast food* e. janari laster.
Fatah* e. Al-Fatah.
fatbike (fat bike*). h. noranahiko bizikleta elektriko.
Fatima edo Fatima az-Zahra (Fatimah*).
fatua (fatwa*). Islamean, buruzagi erlijioso batek harturiko lege erabakia.
fatxa. Lagunartean, faxista, atzerakoia. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
fauvismo, fauvista.
favela. Brasilez mintzatuz, txabola edo txabola auzoa.
faxismo, faxista (faszismo*, faszista*).
faxistizatu, faxistizazio.
febrikula. Sukar puntua.
Fed. AEBetako Erreserba Federala. Erabiltzekotan, azaldu.
fedajin. Gerrillari palestinarrak izendatzeko erabiltzen da batez ere, baina Irango, Irakeko eta Armeniako talde batzuetako kideei ere esaten zaie.
fede auto (autofede*).
Fedeafes. Buru Gaixotasuna Duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa, EAEkoa.
federazio (federakunde*, federakuntza*).
fedibertso. Elkarrekin lotutako zerbitzarien multzoa, sare sozialak, mikroblogak eta beste argitaratu eta fitxategiak gordetzen dituena.
feedback.
feminazi, hembrista. Feministak iraindu nahian erabiltzen diren hitzak.
feminizidio. Emakumeen genozidioa.
femme. Rol femeninoa hartzen duen lesbiana.
femme fatale. 'Femme fatale' itxura miresgarria zuten antzezlanean.
feng shui.
feniziera.
Fennoskandia (Fennoscandia*, Feno Eskandinavia*). Eskandinaviar penintsula, Kola penintsula, Karelia eta Finlandia.
ferratzaile. Lanzko inauterietako pertsonaia. Noizean behin, ferratzaileek Zaldiko harrapatzen dute etxe bateko izkina baten kontra.
ferry.
festen hasiera, besten hastapena (festen irekiera*, besten irekiera*).
fetitxe, fetitxismo, fetitxista.
fetu (feto*). Umekia.
Fianna Fail. Irlandako alderdi demokristaua.
fiantza* e. berme. Oso fiantza handia ordaindu eta gero atera zen kartzelatik*[e.] Oso berme handia ordaindu eta gero atera zen kartzelatik.
fibra* e. zuntz. Karbono zuntza, zuntz sintetikoa.
fidantza. h. berme.
Figaroren ezteiak. Mozarten opera.
fikzionatu. Fikzio bihurtu.
filarmonika* e. filarmoniko. Vienako Orkestra Filarmonika*[e.] Vienako Orkestra Filarmonikoa.
filibusterismo. Parlamentuei dagokienez, jarduera nahita trabatzea, araudiaz baliatuta.
filistear (filistindar*, filistiar*). Honela dio Biblian: «Luzaro bizi izan zen Abraham, atzerritar gisa, filistearren lurraldean».
film. Zuri-beltzeko filma. Koloretako filma.
film beliko. h. gerra film.
film labur, film ertain, film luze (laburmetraia*, erdimetraia*, luzemetraia*).
film mutu, film soinudun, zinema mutu, zinema soinudun.
film, filmatu, mikrofilm, telefilm (filme*).
filmoteka 1. Mikrofilm biltegia.
filmoteka 2. Zinemateka.
filtratu, filtrazio. Informazioaz mintzatuz, kontuan izan 'ezkutuan eman', 'ezkutuan pasatu', 'azpitik eman', 'isilean helarazi', 'isilpean pasatu', 'sekretua zabaldu', 'isilpean zerbaiten berri eman' ere.
final four* e. lauko final.
finalerdiak / finalaurrekoak, final-laurdenak, final-zortzirenak, final-hamaseirenak (1/2*, 1/4*, 1/8*, 1/16*).
finantza erakunde (finantza entitate*).
finantzari. Goi finantzetan aritzen den pertsona.
finantzario. h. finantza(-). Sistema finantzarioa*[e.] Finantza sistema. // Plan finantzarioa*[e.] Finantza plana.
finantzarizatu, finantzarizazio. Finantza sektoreak ekonomian duen garrantzia handitu.
finantzatu, finantzabide, finantzaketa, finantzatzaile (finantziatu*, finantziazio*).
findegi (birfindegi*). Bagdadetik 200 kilometro hegoaldera dago Irakeko petrolio findegirik handiena.
Fine Gael. Irlandako alderdi eskuindarra.
finkatu. Ez erabili 'nonbait bizitzen jarri', 'nonbait kokatu' adierazteko. Erbestera joan eta Ameriketako Estatu Batuetan finkatu zen*[e.] Erbestera joan eta Ameriketako Estatu Batuetan jarri zen bizitzen. Erbestera joan eta Ameriketako Estatu Batuetan kokatu zen.
firewall. h. suebaki. Informatikan, segurtasun sistema, baimenik gabe inor sisteman sartzea eragozten duena.
fisikari. Pertsona (izena).
fisiko. Fisikari dagokiona (izenondoa).
fiskal. h. zerga(-). Objektore fiskal, objekzio fiskal, zerga aholkulari edo aholkulari fiskal, zerga amildegi edo amildegi fiskal, zerga desgrabazio edo zerga arintze, zerga babesleku edo zerga paradisu edo paradisu fiskal, zerga defizit edo defizit fiskal, zerga helbide edo helbide fiskal, zerga ikuskatzaile, zerga ikuskatze, zerga iruzur (ihes fiskal*, zerga ihes*), zerga saiheste (ihes fiskal*, zerga ihes*), zerga salbuespen (zerga exenzio*), zerga erreforma, zerga sistema, zerga superabit edo superabit fiskal, zerga urte edo urte fiskal, zergaldi, zerga-pizgarri edo pizgarri fiskal (zergak arinduz emaniko pizgarria).
fiskalburu (fiskal buru*).
fiskalburuorde (teniente fiskal*, fiskal teniente*). (es: teniente fiscal).
fiskalitate. h. zerga sistema.
fiskaltza (fiskalia*).
fitness. Ariketa mota.
fitoarazketa (fitodepurazio*).
fitxaketa izan* Klixe gogaikarria da. Azken orduko fitxaketa izan da Xabi Alonso*[e.] Azken orduan fitxatu dute Xabi Alonso. // Azken hiru fitxaketak eta Skoubo deialdian sartu ditu Lotinak*[e.] Fitxaturiko azken hirurak eta Skoubo deialdian sartu ditu Lotinak.
fitxategi (fitxero*).
fitxatu. Kontuz joskerarekin: kirol taldeak fitxatzen du jokalaria. Frantzian diote Yurik Athleticekin fitxatu duela*[e.] Frantzian diote Athleticek Yuri fitxatu duela.
fitxero* e. fitxategi.
flamenko 1. Animalia.
flamenko 2. Andaluziako musika eta dantza mota.
Flandrian Zehar (Dwars door Vlaanderen*). Flandriako txirrindularitza proba.
flandriar. Flandriakoa. Flandes historikoaz mintzatzeko, egokia da 'flandestar'.
flandriera*, flandesera* e. nederlandera.
flash 1. Argazkilaritzako argi tresna, eta haren argi kolpea.
flash 2* e. berri labur.
flash granada, granada itsutzaile. (es: granada cegadora, granada aturdidora, fr: grenade aveuglante, grenade d'aveuglement).
flasha. Brixt, brist.
flashback. Filmetan, istorioaren ordena kronologikoa hautsiz iragana erakusten duen eszena.
flashmob (flash mob*). Leku jakin batean elkarturik, jende multzo batek egiten duen ekintza. Aldez aurretik egin ohi da horretarako deia, telekomunikazio moduren bat erabiliz.
flat tax. Zerga finkoa.
flautista. Flauta jotzailea.
Fleche Wallonne (Flecha Valona*). Valoniako txirrindulari lasterketa.
flirt, flirtean ibili, flirt bat izan (flirteatu*). Maite jolasa, maite jolasean ibili.
flotagailu. Ez erabili irudizko zentzuan. Horretarako, hobe 'helduleku'. Ezkerreko gobernuak eskuinaren flotagailua espero du gaurko bozketan*[e.] Ezkerreko gobernuak eskuinaren heldulekua espero du gaurko bozketan.
flotatu. Uretan egon, uretan igeri egon.
fluktuazio. h. gorabehera. Ekonomian.
fluxu 1. Fisikan eta ekonomian erabiltzen da. Elektroi fluxu hori ziklikoa da. Bahimendua gogortuz, Kubaren finantza fluxuak eragotzi nahi zituzten.
fluxu 2* e. jario, isuri, joan-etorri, mugimendu. Hitzen fluxua*[e.] Hitz-jarioa. // Autoen fluxua*[e.] Autoen joan-etorria.
flysch. Horra Zumaiako flysch ederra begi bistan.
foam jaurtigai, foam jaurtigailu, foam pilota (foamezko jaurtigailu*). Foama material biskoelastiko bat da.
Foehn efektua, -a (Foehnen efektua, Föhn efektua*).
foileto*, folleto* e. liburuxka, eskupaper, eskuorri.
foku (foko*). Infekzio fokua. Fokuen argia. Fokutik kanpo dago argazkian.
fokua jarri* e. arreta jarri, erreparatu, ardatz izan, kasu egin, kasu eman, begiradapean egon... Lurramako egitarauak klima larrialdian jarriko du fokua*[e.] Lurramako egitarauak klima larrialdian jarriko du arreta. Lurramako egitarauak klima larrialdiari erreparatuko dio batez ere. Lurramako egitarauak klima larrialdia izango du ardatz.
fokuratu. Tresna optiko bat doitu, zerbaiten edo norbaiten irudia argiro ikusteko. Hegoaldean, 'enfokatu' ere erabiltzen da (baita 'desenfokatu' ere).
folk. Musika folka*[e.] Folk musika.
folklore, folkloriko. Vital Kutxak ez ditu babestuko Koru Astea eta Folklore Jaialdia. Literatura erregionalista egiten genuen: folklorikoa, etnografikoa, ohiturazkoa.
folletoi (foiletoi*, soap opera*). Telesail amaiezina.
fondo. h. funts, bilduma. Nazioarteko Diru Fondoa*[e.] Nazioarteko Diru Funtsa. // Euskadiko Filmategiko fondoetako film baten emanaldiarekin hasiko da Euskal Zinemaren Eguna*[e.] Euskadiko Filmategiko bildumako film baten emanaldiarekin hasiko da Euskal Zinemaren Eguna.
Fondo de Cultura Economica. Mexikoko argitaletxea.
fondo erreserbatuak* e. diru bereiziak.
footing egin* e. lasterka egin, korrika egin.
foral 1* e. foru. Foru komunitatea, foru aldundia, foru diputatua, foru sistema, foru pasea edo foru baimena (pase foral*).
foral 2* e. foruzain. Foruzaingoko kidea.
Forbes zerrenda (Forbesen zerrenda*). AEBetako 'Forbes' aldizkariak urtero egiten duen zerrenda, munduko aberatsenak biltzen dituena.
Foreign Office. Erresuma Batuko Atzerri Ministerioa. Hobe ez erabiltzea.
forentse. h. auzitegiko mediku, auzitegi mediku, auzi mediku, auzitegiko medikuntza, auzitegi medikuntza, auzi medikuntza. Probintziako Medikuntza Forentseko Erakundea*[e.] Probintziako Auzitegi Medikuntzako Erakundea.
forfait. Abonamendua, batez ere eskian.
forma. Ez erabili 'sasoi' esateko. Denboraldia aurrera joan den heinean, forma hobetuz joan gara*[e.] Denboraldia aurrera joan den heinean, sasoia hobetuz joan gara.
formaldu. Formal bihurtu, zintzotu.
formalizatu. Forma eman, batez ere legearen edo arauen araberakoa.
forman egon* e. sasoian egon, sasoiko egon, trenpuan izan.
formateatu (formatatu*).
formato* e. formatu.
Formula 1* e. 1 Formula.
foro. Mintzatzeko plaza, eztabaidagunea.
Foro Soziala, -a (Gizarte Foroa*). Euskal Herriko bake prozesuaren inguruan sorturiko erakundea.
forro polar* e. jertse polar, jantzi polar.
Foru Hobekuntza (Amejoramendua*, Foruaren Hobeagotzea*, Lorafna*).
Foruaren Hobeagotzea* e. Foru Hobekuntza.
forudun (aforatu*). Carod-Rovira aforatua dela gogorarazi du epaileak, eta haren kontrako kereila guztiak artxibatzea erabaki du*[e.] Carod-Rovira foruduna dela gogorarazi du epaileak, eta haren kontrako kereila guztiak artxibatzea erabaki du.
foruzain. Foruzaingoko kidea.
fosfano (fosfina*). Gas pozoitsu koloregabea, baratxuri usaina duena. 'Fosfano' forma Kimika Huts eta Aplikaturako Nazioarteko Batasunaren izendapenaren araberakoa da, eta hori erabiliko du BERRIAk.
foto-finish* e. helmugako argazki.
fotokazetari, fotokazetaritza.
fotomatoi (fotomaton*).
fotomuntaketa, fotomuntatze (fotomuntaia*, fotomontaje*).
fotovoltaiko (fotoboltaiko*).
foulard* e. fular.
fracking. Haustura hidraulikoa.
fragata. Gaur egun, eskolta lanetarako gerraontzia.
fraide (fraile*, praile*).
frak (frac*).
framazon, framazoneria. Masoia, masoneria.
France2. Frantziako telebista kate publikoa (lehen, Antenne2).
France3. Frantziako telebista kate publikoa.
Francisco de Goya (Francisco Goya*).
Franco, Francisco (Franko*).
frankizia emaile, frankiziatzaile.
frankofono. Frantsesduna, frantses hiztuna.
frankotiradore* e. ezkutuko tiratzaile, frankotiratzaile.
Frantziako Iraultza (Frantses Iraultza*).
Frantziako Kasazio Auzitegia, -a. Frantziako auzitegi gorena.
Frantzisko Asiskoa, -a (Asisko Frantzisko*).
Frantzisko Xabierkoa, -a (Xabierko Frantzisko*).
fraseologia. Ikus 'Idazkuntza' atala.
free cinema. Erresuma Batuko zinema mugimendua, 50eko hamarkadaren erdialdean sortua.
free jazz. Musika mota.
free rock. Musika mota.
free style. h. moto-kroseko jauzi. Moto-krosean, jauzi ikusgarriak egiteko lehiaketa.
freelance. Bere kasa lan egiten duena. Normalean, kazetari, gidoilari, argazkilari eta diseinatzaileei esan ohi zaie.
freeride eski. Pistaz kanpoko eski mota.
Fresson paper (paper fresson*).
freudiar (freudiano*).
Fridays For Future. Eskola ikasleen mugimendua, klima zaintzearen aldekoa. Beste izen batzuk ere hartzen ditu, hala nola 'Gazteak Klimaren Alde'.
friki (freaky*).
frisiar (frisoi*).
froga. Epaitegietakoak 'frogak' dira, ez 'probak'. Era berean, zerbait argi eta garbi erakusteko balio duena 'froga' da. Begi bistan duzu nire arrazoibideen froga.
frogatu 1. Froga eman. Egia zela frogatu zuen.
frogatu 2* e. probatu. Proba egin, dastatu. Lan honetan probatu nahi dut, ea egokitzen naizen. Sagardoa probatu genuen.
frontball. Pilota joko berria.
Fronte Polisarioa, -a. Mendebaldeko Sahara askatzeko erakundea.
fronte, frontismo, frontista (frente*, frentismo*, frentista*).
frontenis.
Frontex. Migrazioa kontrolatzeko Europako agentzia. Hau du izen osoa: 'Frontex, Mugak eta Kostaldea Zaintzeko Europako Agentzia'.
frustragarri (frustrante*). Frustratzen duena.
frustratu 1. Psikologiari dagokionez erabiltzekoa. Frustratuta sentitzen ginen.
frustratu 2* e. zapuztu, huts egin, huts eginarazi. Zapaterok dio PPk ez duela frustratuko indarkeria amaitzeko aukera*[e.] Zapaterok dio PPk ez duela zapuztuko indarkeria amaitzeko aukera.
frustrazio. Frustatzea.
fuel olio (fueloleo*, fueloil* fuelolio*).
fuga. Kontrapuntuaren erregelen arabera osaturiko musika estiloa.
fuhrer. Adolf Hitlerrek harturiko titulua. Letra xehez idazten da.
fular (foulard*).
fumata. Aita santua aukeratu duten edo ez adierazteko seinalea. 'Fumata' zuria. 'Fumata' beltza.
fundamentalismo, integrismo. Batez ere hiru erlijio monoteista nagusietan ageri den fenomenoa. Fundamentalismoaren arabera, liburu santuak dira zuzenbidearen iturri bakar. Esaterako, fundamentalismo islamiarrak xaria ezarri nahi du, eta fundamentalista kristauek abortua legez zigortzea nahi dute.
Fundicion aretoa, -a (La Fundicion*).
funk. Musika funka*[e.] Funk musika.
funsgabe (funtsgabe*).
funtzioetako alkate*, funtziotako alkate*, funtzioetako presidente*, funtziotako presidente* e. jarduneko alkate, jarduneko presidente.
funtzionario (funtzionari*).
fuselaje (fuselaia*).
fusio 1. Fisikan. Fusioa eta fisioa.
fusio 2. h. bat egite.
fusionatu* e. bat egin, batu.
futbito* e. areto futbol.
futbol. Areto futbola. Bosteko futbola. Zazpiko futbola.
futbol 7* e. zazpiko futbol.
futbol 8* e. zortziko futbol.
futbol sala* e. areto futbol.
futbol taldeak. Futbol taldeen izenetan, euskarazko eran idazten dira toponimoak: Atletico Madril (Madrid*), Bartzelona (Barcelona*), Bordele (Bordeaux*), Kolonia (Koln*, Colonia*), Elx (Elche*), Monako (Monaco*), Murtzia (Murcia*), Naoned (Nantes*), Napoli (Napoles*), Niza (Nice*), Numantzia, Olympique Marseilla (Marseille*), Tolosa (Toulouse*), Valentzia (Valencia*), Vila-real (Villareal*).
futboleko postuak. Atezain, alboko atzelari edo alboko (lateral*), eskuin alboko atzelari edo eskuin alboko, ezker alboko atzelari edo ezker alboko, erdiko atzelari (zentral*), libero, euskarri (pibote*), erdiko erdilari (mediozentro*, erdizentro*), erdilari (interior*), eskuin erdilari, ezker erdilari, aurrelari, hegaleko (estremo*), eskuin hegaleko, ezker hegaleko, erdi-punta (punta-erdi*), punta aurrelari.
futbolin. Mahai futbola.
futbolzale (futboltzale*).