HIZTEGIA
a cappella (a capella*, a capela*). Ahots hutsez.
A Currilingua. Korsikeraren aldeko lasterketa, Korrikaren antzekoa.
a grosso modo* e. oro har. Latinezko esapidea 'grosso modo' da, 'a'-rik gabe.
A Here Ia Porinetia. Polinesia Frantseseko alderdi politikoa.
a posteriori. Latinez, 'izan eta gero', 'ondorioak ikusi eta gero'.
a priori. Latinez, 'aldez aurretik'.
A-636 Peajerik Ez.
A/H1N1 gripea. Laburrago, 'A gripea'.
ababor. Popatik brankara begiraturik, ontziaren ezkerraldea.
abaia (abaya*). Soineko luze eta zabala, gehienetan beltza, zenbait emakume musulmanek gainerako jantzien gainetik eramaten dutena.
abaila (habaila*). Abiada, oldarra.
abal, abala eman, abal emaile, abaldun, abalkide (abalatu*).
Abandoibarra, -a. Abandoibarreko, Abandoibarretik, Abandoibarrean.
abangoardia, atzegoardia (abanguardia*, atzeragoardia*, atzeraguardia*).
abangoardiako (abangoardiazko*). Abangoardiazko artea*[e.] Abangoardiako artea.
abangoardismo, abangoardista.
abaniko 1. h. haizemaile.
abaniko 2* Txirrindularitzan, 'haize-babes'.
abar. Ez erabili 'eta abar luze bat'*. Indar berezia emateko, 'eta abar, eta abar' idatzi. Ordenagailuak, mahaiak, aulkiak, liburuak eta abar.
abarrots. h. harrabots.
Abasota. Getxoko punta.
Abat. Autonomoak Bat. EAEko autonomoen elkartea.
abatar (avatar*). Ziberespazioaz mintzatuz, internauta batek sorturiko pertsonaia birtuala.
Abc. Espainiako egunkari baten izena da, eta letra xehez idazten da. Larria erabiliz gero, AEBetako telebista kate baten izena da: ABC, American Broadcasting Company.
Abderraman I.a edo Abd ar-Rahman I.a (Abd al-Rahman*).
abdikatu, abdikazio.
aberastasunaren eta fortuna handien zerga. Gipuzkoan izaniko zerga.
aberastu. Uranio aberastua eta uranio guztiz aberastua.
abere larriak. Marruma, makakorro.
aberia 1. Kalte handia. Kristalezko kopak ekarri ditu, eta ea ez dugun aberiarik egiten.
aberia 2. h. matxura.
aberri ama. (es: madre patria; fr: mère patrie).
Aberri Eguna, -a.
aberrianoak, -ak. EAJren adar historikoetako bat.
Aberriaren Aldeko Batasuna, -a (Unión por la Patria*). Argentinako alderdia.
Abiña; Abiñako hondartza (San Antonio*). Sukarrietako hondartza.
abioi. h. hegazkin, aireko.
abioneta* e. hegazkin arin, hegazkin txiki, turismo hegazkin, kirol hegazkin.
abokatu. Abokatu defentsaria, defentsaren abokatua, Estatuaren abokatua, ofiziozko abokatua.
abolizionismo, abolizionista.
abonatu. h. harpidetza egin, harpidedun.
abonu, abonamendu. Abonu denboraldiko lehen kontzertua. Musika Hamabostaldiko abonamendua salgai.
abordatze (abordaia*). Piraten abordaia da ekitaldirik ikusgarrienetako bat*[e.] Piraten abordatzea da ekitaldirik ikusgarrienetako bat.
aborigen (aborijen*). Lurralde bateko etnia edo herriko kidea. Geroago heldutako etnietako kideetatik bereizteko erabiltzen da.
Aborigenen eta Torres Itsasarteko Uharteetakoen Ahotsa, -a. Australiako Legebiltzarreko batzordea. Aborigenen eta Torres Itsasarteko Uharteetako Herritarren Ahotsa batzordea izango da indigenen ordezkaria.
abortatu, abortu (aborto*). Haurdunaldia eten, nahita edo nahi gabe. Abortatzeko eskubidea, abortatzeko klinika, abortista, Abortuaren Legea.
abortatzeko eskubidearen kontrako talde. Inoren esanetan bakarrik erabiliko dira 'bizitzaren aldeko talde' eta 'biziaren aldeko talde'.
Abrako golkoa, -a (Abra golkoa*).
Abrako kirol portua, -a (El Abrako kirol portua*).
absentismo. 'Lana huts egin' ere erabiltzen da. Absentismoa oso handia da oraindik. Lana huts egiten dutenen kopurua oso handia da oraindik.
absolbitu. Errugabetzat jo. Absolbitzeko epaia, akusazioaz absolbitu, akusaziotik absolbitu.
abstenitu, abstentzio. Botorik ez eman, ez bozkatu. Abstentzio teknikoa, abstentziora jo. Herritar asko abstenitu egin da.
abstentzionismo, abstentzionista.
abstinentzia sindrome.
abstraktu (abstrakto*).
absurdo (absurdu*).
Abu Sayyaf. Filipinetako gerrilla talde islamista.
aburgesatu* e. burgestu.
abusatu. Eskubideez abusatu, haurrez abusatu.
abusatzaile. Abusuak egiten dituena; eskuarki, sexu abusuak egiten dituena.
abusu. Gehiegikeria. Sexu abusuak.
accesit (akzesit*).
ace. Tenisean, saketik eginiko tantoa.
acqua alta. Venezian marearen eraginez izaten den uholdea.
ad hoc. Latinez, 'berariaz', 'propio'. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Terrorismo delituetarako legeak Euskal Herrirako ad hoc eginda daudela uste du*[e.] Terrorismo delituetarako legeak Euskal Herrirako berariaz eginda daudela uste du.
adagio. Tempo motela (lentoaren eta andantearen artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
Adam (Adan*). Bibliako pertsonaia.
Adamen kreazioa. Michelangeloren margolana.
adamismo (adanismo*). Jardun bati ekitean aurretik sekula egin gabea balitz bezala aritzen den pertsona edo taldearen jokabidea.
adarjotzaile, adarjotze.
Adelia pinguinoa, -a (Adeliaren pinguinoa*). 'Pygoscelis adeliae'.
adieraberritu. (es: resignificar; fr: resignifier; en: resignify).
adierazpenak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
adiktibo. Mendekotasuna sortzen duena.
adikzio, adiktu (adikto*). Ohitura edo substantzia baten mendekotasuna; ohitura edo substantzia baten mende bizi dena. Adikzioen Legea.
adimen urriko, adimen urritasun.
adin mahai (adineko mahai*).
adin nagusiko. Adinduna.
adin nagusitasun. Adindunaren egoera.
adin txikiko. Adingabea, adingabekoa.
adina (aina*).
adindun. Legezko adina duena.
adinekoentzako apartamentu zerbitzudun (dotazio apartamentu*, apartamentu dotazional*).
adingabe, adingabeko. Adin txikikoa.
adingabeak galbideratu, galbidean jarri. (es: corrupción de menores: fr: corruption de mineur).
adingabeen auzitegiak. Adingabeei egotzirikoak aztertu eta epaitzen dituzte.
adingabetasun. Adingabearen egoera.
adinkeria (edadismo*, ageismo*). Adina dela-eta egiten den diskriminazioa; batez ere, adinduen kontrakoa.
aditibo. Gehigarria.
aditu ihes (burumuin ihes*).
aditz estiloa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
aditzaren tokia. Ikus 'Idazkuntza' atala.
aditzera eman. Adierazi; batez ere, hitz erdika.
adjektibo (adjetibo*).
adjudikatu, adjudikazio, adjudikatzaile, adjudikaziodun. Batzuetan, 'eman' ere erabil daiteke. Diputazioak oraindik ez dio inori adjudikatu errepidea bikoizteko lana. Diputazioak oraindik ez dio inori eman errepidea bikoizteko lana.
administrari. Administrazioko langilea. Administrari laguntzailea.
administratzaile (administradore*). Administrazioaren ardura duena. Auzitegiak administratzaile judizial baten ezartzea erabaki du.
administrazioarekiko auzien epaitegiak. (fr: tribunal contentieux-administratif; es: tribunal contencioso-administrativo).
ADN froga* e. DNA proba.
adoptatu. Semetzat edo alabatzat hartu. Adoptatzailea, adoptatzeko eskubidea.
adopzio. Adopzio eskubidea, adopzioan hartu, adopziozko familia, adopziozko gurasoak.
Adoratzaileak, -ak (adoratriz*). Erlijio ordena. Kideak aipatzean, letra xehea erabiltzen da.
ados egon. Kontuz esaldia jostean. Hirurak ados daude bakerik nahi ez duten sektoreak ere badaudela esatean*[e.] Hirurak ados daude bakerik nahi ez duten sektoreak ere badaudela.
adostasunera iritsi* e. ados jarri, ados etorri, bat etorri.
aduana zerga. Muga zerga.
adulteratu*, aizundu* e. faltsutu. Drogak-eta beste substantzia batzuekin nahasi. Droga faltsutuak saltzea eragozteko, legeztatzea da onena.
AEBetako Konstituzioaren eranskinak, -ak. Zazpi artikulu ditu, eta 27 eranskin. Mike Pence presidenteordeak 25. eranskinaz baliatu beharko du Trump kargutik kentzeko.
Aegean Sea (Mar Egeo*, Egeo itsasoa*). 1992an hondoratutako petroliontzia.
aerobik (aerobic*).
aerosorgailu. h. haize errota.
aerotaxi. Taxi hegalaria.
afektatu 1* e. erasan, hunkitu, ukitu. (aditza).
afektatu 2* e. kaltetu, kaltedun. (izena). Afektatuek konponbidea nahi dute*[e.] Kaltetuek konponbidea nahi dute.
afiliatu. Alderdi politiko edo sindikatu batean izena eman, kide egin.
afinatu. Tonuan jarri, gozatu. Biolina afinatu berri du.
afinazio. Tonuan jartzea.
afixa (afitxa*). Kartela.
afizionatu 1. Amateurra.
afizionatu 2* e. zale, jarraitzaile.
aforatu* e. forudun. Carod-Rovira aforatua dela gogorarazi du epaileak, eta haren kontrako kereila guztiak artxibatzea erabaki*[e.] Carod-Rovira foruduna dela gogorarazi du epaileak, eta haren kontrako kereila guztiak artxibatzea erabaki.
Afrika. Hona hemen Afrikako zenbait leku: Afrikako Adarra, Gineako golkoa, Rift Haran Handia, Zambezi (Zambeze*, Zanbeze*, Zanbezi*).
Afrika Mendebaldeko Estatu Islamikoa, -a (Estatu Islamikoa Afrika Mendebaldean*). Lehen, Boko Haram.
afrikaans. Hegoafrikako hizkuntza ofizialetako bat.
afrikaner. Hegoafrikako kolonizatzaile nederlandarren ondorengoa.
Afrikarren Ondorengoentzako NBEren lantaldea, -a.
afro. Izenaren aurretik erabiltzen da. Musika afroa*[e.] Afro musika. // Orrazkera afroa*[e.] Afro orrazkera.
afro-amerikar (afroamerikar*). Ameriketako Estatu Batuetan, Afrika beltzeko arbasoak dituena.
afro-kubatar (afrokubatar*).
after hours. h. goizaldeko taberna.
agaramontar (agramondar*).
agentziarako gaitasun, agentzia gaitasun.
agerian utzi 1. Begien bistan utzi.
agerian utzi 2* e. nabarmen utzi. Ez erabili 'barregarri edo lotsagarri utzi' adierazteko.
agerraldi epidemiko. Gaixotasun batek erasandakoen kopurua nabarmen handitzea denbora jakin batean.
agertoki. Politikan duen irudizko zentzuan, gogoan izan 'jokaleku' ere. Auzitegiaren erabakiak beste agertoki bat ekarriko du. Auzitegiaren erabakiak beste jokaleku bat ekarriko du.
aggiornamento (aggiornamiento*). h. eguneratze, gaurkotze.
agidanean, agidanez (agi denez*, agi danez*). Antza denez, dirudienez.
agindupean, agindupeko (aginpean*, aginpeko*).
agintaldi erdiko hauteskunde (midterm*).
agitprop (agit prop*, agit-prop*). Propaganda egin eta mugimendua eragiteko estrategia politikoa. Horrek ez du eragozten Segurtasun Ministerioaren agitprop kanpaina.
agorrezin (agortezin*).
agorril. h. abuztu.
agortu. Gehiegi erabiltzen da. Epeei eta aldiei buruz mintzatuz, hobe 'bukatu', 'amaitu', 'bururatu', 'bete'... Egoera aldatzeko bide guztiak agortu behar dira*[e.] Egoera aldatzeko bide guztiak probatu behar dira. // ‘Haika-Segi auziko’ sei gazte aske, lau urteko espetxealdia agortuta*[e.] ‘Haika-Segi auziko’ sei gazte aske, lau urteko espetxealdia bukatuta. // Jaurlaritzak arazorik gabe agortu zezakeen legealdia*[e.] Jaurlaritzak arazorik gabe amai zezakeen legealdia.
agrabante* e. larrigarri, astungarri.
agresibitate, agresibo.
agroalimentario* e. nekazaritzako elikagaien. Industria agroalimentarioa*[e.] Nekazaritzako elikagaien industria.
agrobasogintza, agrooihangintza (agroforestal*). h. nekazaritza eta basogintza; laborantza eta oihangintza.
agroekologia. Nekazaritza ekoizpenaren alderdi agronomikoak, ekologikoak eta sozioekonomikoak aztertzen dituen zientzia diziplina.
agroekologiko. Agroekologiari dagokiona, haren araberakoa.
agroindustria. Nekazaritza produktuak lantzen dituzten enpresen sektorea.
agrotoxiko.
aguakate* e. ahuakate.
agudo (aguro*).
Aguilera (Agilera*). Miarritzeko kirol zelaia.
agujetak izan* e. gogortua / gogorturik / gogortuta egon edo eduki; mindua / mindurik / minduta egon edo eduki...
agur t'erdi (agur eta erdi*).
Agur, jaunak (Agur jaunak*). Agur egiteko abestu ohi den kanta.
agure. 'Agure' hitza gutxiesgarria da hizkera gehienetan. Orobat gertatzen da 'atso' hitzarekin. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoak dira biak. Agure bat*[e.] Adineko (gizon) bat, (gizon) adindu bat, (gizon) edadetu bat, edadeko (gizon) bat, (gizon) zahar bat. // Agure bat hil da Castejongo zahar etxean izandako sutean*[e.] Gizon adindu bat hil da Castejongo zahar etxean izandako sutean.
agurtu. Kontuz aditz laguntzailearekin: 'du' sailekoa behar du izan. Beste barik, eta inora eramango ez gaituen polemika hau amaitzeko asmoz, agurtzen naiz*[e.] Beste barik, eta inora eramango ez gaituen polemika hau amaitzeko asmoz, agur. // Azkar-azkar agurtu nintzen lagunengandik*[e.] Azkar-azkar agurtu nituen lagunak.
ahal. Desira adierazten du. «Garaiz iritsiko ahal dira!», esan zuen bat-batean.
Ahal Dugu. Podemosek Hego Euskal Herrian hartu duen izena.
ahal izan 1. Aditz nagusiaren erregimenaren araberakoa da laguntzailea. Etorri ahal izango du*[e.] Etorri ahal izango da.
ahal izan 2. Kontuz kazetaritzako klixe hutsalekin. Uste dute nazioarteko sare bateko kide izan ahal direla kargaontziko arduradunak*[e.] Uste dute nazioarteko sare bateko kide direla kargaontziko arduradunak. // BERRIAk jakin ahal izan duenez*[e.] BERRIAk jakin duenez.
ahal izan 3. 'Ahal izan' aditz modalak subjuntiboko adizki bat hartzen duenean, 'izan' behar du, nahitaez. Egin ahal dezan*[e.] Egin ahal izan dezan. // Joan ahal dadin*[e.] Joan ahal izan dadin.
ahalbait* e. albait.
ahalbidetu (ahalbideratu*). h. modua egin, bide eman, ekarri... Euskaltzaindiaren Hiztegian biak ageri dira, 'ahalbidetu' eta 'ahalbideratu', baina BERRIAk bakarra erabiliko du. Gogoan izan, gainera, badirela esapide idiomatikoagoak hori adierazteko. Ikertzaileen lana eraginkorragoa izatea ahalbidetu behar dugu*[e.] Ikertzaileen lana eraginkorragoa izateko modua egin behar dugu. Ikertzaileen lana eraginkorragoa izateko bidea jarri behar dugu. Modua egin behar dugu ikertzaileen lana eraginkorragoa izan dadin. // Osasunan egindako lan onak Atletico Madrilera itzultzea ahalbidetu dio*[e.] Osasunan egindako lan onak modua eman dio Atletico Madrilera itzultzeko. Osasunan egindako lan onak bidea eman dio Atletico Madrilera itzultzeko. Osasunan egindako lan onari esker, Atletico Madrilera itzuli da.
ahaldun. Aldundiko kidea.
ahaldungai nagusi (ahaldun nagusigai*).
ahaldunorde nagusi (ahaldun nagusiorde*).
ahalera. Erdaraz ahaleraz adierazten den guztia ez da ahaleraz ematen euskaraz. Beraz, kontuz itzulpenak egitean. Kezkaturik gaude, lekukoak esan ditzakeen gezurrak direla eta*[e.] Kezkaturik gaude, lekukoak gezurra esango ote duen. Kezkaturik gaude, lekukoak nolako gezurrak esango ote dituen.
ahalik (eta). Ondoko hitzak '-ena' eramaten du. Ahalik ondoen*[e.] Ahalik ondoena. // Ahalik maizen*[e.] Ahalik maizena.
ahari joko, ahari topeka.
ahatea. Kua-kua.
ahaztua izateko eskubidea, -a (ahazturaren eskubidea*). Datu pertsonalen babesari dagokion eskubidea.
ahitu. Agortu, bukatu.
ahizpatasun. Feminismoan, emakumeen arteko elkartasuna eta aliantza. 'Sororitate' ere esaten zaio.
Ahmadinejad, Mahmud (Ahmadineyad*).
aho batez, aho batezko (ahobatez*). BERRIAn, bereizirik idazten dira biak. Euskaltzaindiaren Hiztegian, bata bereiz idatzirik ageri da, eta bestea, batera: 'aho batez', 'ahobatezko'.
aho soinu (ahosoinu*).
ahobizi. Ulertzen duen guztiari euskaraz mintzo zaiona. Euskaraldiak sortutako terminoa da. Ikus 'belarriprest'.
aholkatu. Aholku eman. Agintariek etxean geratzeko aholkatu diete herritarrei.
ahoskatu (ahozkatu*).
ahotik ahora ibiltzea. Bala-bala, bolo-bolo.
ahots goraz, ahots goran. Ahotsez adierazi, esan, irakurri. Ez nahasi 'ahoz gora' esapidearekin.
Ahotsenea, -a. Ahotseneako aurkezpenak*[e.] Ahotseneko aurkezpenak.
ahoz gora. Etzanda dagoenaz mintzatuz, gora begira. Ez nahasi 'ahots gora' esapidearekin.
ahuakate (aguakate*).
ahuntz azpigorri, ahuntz azpizuri.
ahuntza. Bekereke, bee, marraka.
aiahuaska (ayahuasca*).
Aiako Harria, -a (Aiako Harriak*).
Aiako Harriko parke naturala, -a (Aiako Harria parke naturala*).
Aiaraldeko Sozioekonomia Lantaldea, -a (Aiaraldeko Ponentzia Sozioekonomikoa*).
aiatola (ayatola*, ayatollah*). Islamean, xiiten buruzagi nagusia.
Aidatu. Euskal Suizidiologia Elkartea.
Aiensa, Fabienne (Fabienne Ayensa*). Lapurdiko politikaria.
Aieteko Adierazpena, -a; Aieteko Konferentzia.
Aiguilles Rouges (Agujas Rojas*). Alpeetako mendigune bat da.
ailegatu. Heldu, iritsi.
ainara. Hegoaldetik Maule aldera espartinak egitera joaten zen emakumea.
ainitz* e. anitz.
aintzin* e. aitzin. Herriko etxearen aitzinean elkartu ziren.
aintzina* e. antzina. Antzinako ohiturak berritu nahian dabiltza.
aintzirak. Aintzira Gazi Handia (Salt Lake*, Gran Lago Salado*), Baikal, Balkhax, Elur-oreinaren aintzira, Esklaboen Aintzira Handia, Galileako itsasoa edo Kinneret aintzira, Gardako aintzira, Hartzaren Aintzira Handia, Konstantzako aintzira, Lau Kantonamenduetako aintzira, Nikaragua, Nyassa edo Malawi, Superior, Tanganyika, Titikaka, Turkana, Txad, Urmiako aintzira, Victoria.
aipatu. Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste aditz batzuei: 'esan', 'azaldu', 'jakinarazi'... Ez erabili 'aipatu behar da...' eta gisakorik, kazetaritzako klixe hutsala baita. Aipatu behar da Ezker Batuak bi ordezkari bidali zituela ekitaldira*[e.] Ezker Batuak bi ordezkari bidali zituen ekitaldira.
aipu marka bakunak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
aipu markak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
aipuak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
Air Force One. Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen hegazkina.
airbag. Aire poltsa.
Airbnb. Kasu marka gehitzean, erabili marratxoa. Airbnbren arrakasta*[e.] Airbnb-ren arrakasta.
aire eremu (aire espazio*, aireko espazio*).
aire girotu (aire egokitu*).
aire konpainia. Hegazkin konpainia.
aire konprimatu (aire konprimitu*). Domina bat irabazi du aire konprimatuko pistolaren modalitatean.
aire librean* e. aire zabalean, estalperik gabe. Aire Libreko Europako Txapelketa*[e.] Aire Zabaleko Europako Txapelketa.
aireko armada (aire armada*).
aireko defentsa sistema (aire defentsa sistema*).
aireontzi.
aireportuko kontrolatzaile. (es: controlador aéreo; fr: contrôleur aérien; en: air controller) .
aireratu (aire hartu*, airea hartu*). Hegazkina airea hartzen ari zen*[e.] Hegazkina aireratzen ari zen.
aita ponteko, aitabitxi, aitajaun (aitaponteko*).
aita santu, aita saindu. Eliza katolikoaren burua. Ez erabili Eliza anglikanoaren edo ortodoxoaren burua izendatzeko: anglikanoek Canterburyko artzapezpikua dute, eta ortodoxoek, patriarka.
aita santuen izenak. Adeodato, Adrian, Agapeto, Agaton, Alexandro, Anastasio, Anizeto, Antero, Benedikto, Bonifazio, Damaso, Dionisio, Dono, Eleuterio, Erroman, Eugenio, Eusebio, Eutikiano, Evaristo, Eztebe, Fabian, Felix, Formoso, Frantzisko, Gelasio, Gregorio, Higino, Hilario, Honorio, Hormisdas, Inozentzio, Joan / Joanes, Joan Paulo, Julio, Kaio, Kalisto, Klemente, Kleto, Konon, Konstantino, Kornelio, Lando, Leon, Liberio, Lino, Luzio, Marino, Marko, Martin, Martzelino, Martzelo, Melkiades, Nikolas, Paskoal, Paulo, Pelagio, Petri, Pio, Pontziano, Sabiniano, Sergio, Severino, Silvestre, Simako, Sinplizio, Sirizio, Sisinio, Sisto, Sotero, Telesforo, Teodoro, Urbano, Valentin, Vigilio, Viktor, Vitaliano, Zakarias, Zeferino, Zelestino, Zosimo.
aitaorde, alabaorde, amaorde, semeorde.
aitona-amonak (aiton-amonak*). Gogoan izan 'aitaita', 'aitatxi', 'aitita', 'amañi', 'amatxi' eta 'amama' ere.
aitzaki-maitzaki. 'Aitzakia' hitzak 'a' itsatsia du, baina galdu egiten du esamolde honetan.
aitzakia (aitzaki*). Aitzaki hobea*[e.] Aitzakia hobea.
aitzin. 1. Aurrea. 2. Baino lehen.
aitzindari (aintzindari*).
aitzitik. Ezezko esaldien ondoren erabili ohi da. Petrarcak ez zituen mespretxatzen italierazko poesia horiek: aitzitik, oso maite zituen.
Aitzurizabala, -a (Atxurizabala*). Itziarko kostagunea.
Aix-Marseillako Unibertsitatea, -a.
Aixa (Aisha*, Aicha*).
Aizkora Jokoaren Abiadura Txapelketa. (es: Campeonato del Mundo de Corte de Velocidad).
aizkora kolpeak. Kiski-kaska.
aizkora, aizkora apustu, aizkora joko, aizkolapustu, aizkoljoko (aizkolaritza*).
Aizkorriko kanalak, -ak.
Aizpurupe, Planeria (Playa Gris*, Planeixa*, Aizpurutzu*, Aizpuru*). Getaria eta Zumaia arteko kostagunea.
Ajuriaenea, -a (Ajuria Enea*). Ajuriaeneako aulkia baino ez zaio interesatzen*[e.] Ajuriaeneko aulkia baino ez zaio interesatzen.
Akab. Askatasun Kolektiboetarako Abokatuak.
akabatu. Indarkeriaz hil, erail. Kontuan izan adierazkorra dela eta, beraz, desegokia erregistro neutroan. Polizia bat akabatu izana leporatuta ezarri diote zigorra*[e.] Polizia bat hil izana leporatuta ezarri diote zigorra.
Akademia Berriaren Literatura Saria, -a (Akademiaren Literatura Sari Berria*). (en: New Academy Prize in Literature) .
akanpada* e. kanpaldi.
akanpanatu* Galtzei buruz mintzatuz, 'barren-zabal' edo 'barren-harro' erabiltzen da.
akanpatu* e. kanpatu.
akats. Gehiegi erabiltzen da, eta tokia kentzen ari zaie beste hitz batzuei: 'oker', 'hutsegite', 'huts'... Akatsa da horri uko egitea*[e.] Okerra da horri uko egitea. // Atezainaren akats baten ondorioz sartu zieten aurreneko gola*[e.] Atezainak huts egin zuelako sartu zieten aurreneko gola.
Akebai plataforma (AKEBAI plataforma*).
Akenaton edo Amenofis IV.a, -a (Akhenaton*, Amenophis*). Antzinaroko Egiptoko erregea.
Akilesen orpo. Ahulgunea.
Akilesen tendoi* e. orpazurda, Akilesen zain.
Akitania Berria-EAE-Nafarroa euroeskualdea, -a (Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa *).
akitu 1. Nekatu.
akitu 2. Bukatu.
aklimatatu* e. girora egokitu, girotu.
akoltxatu* e. barru-bigun.
akonpainatu, akonpainamendu. Musikan, lagundu; laguntza.
akorazatu* e. korazatu.
akordio batera iritsi* e. ados jarri, itun bat egin, akordio bat lortu...
akordio marko* e. esparru hitzarmen. Akordio marko bat landu beharko litzateke, herritar guztien nahiak jasoko dituena*[e.] Esparru hitzarmen bat landu beharko litzateke, herritar guztien nahiak jasoko dituena.
akordioa itxi. h. hitzartu, itundu, adostu...
akoso* e. jazarpen. Sexu jazarpena. Gogor jazarri zaio/dio.
akotatu* e. kotak ezarri, kotatu.
akreditatu 1. Lan jakin bat egiteko baimena izan. Akreditatu gabeko kazetariak ere izan dira ekitaldian.
akreditatu 2* e. egiaztatu, frogatu.
akreditazio. Lan jakin bat betetzeko baimen edo egiaztagiria. Akreditaziorik gabeko kazetariak ere sartu dira.
akronimoak. Ikus 'Ortotipografia' atala.
aktan jaso, idatziz jaso (aktatu*).
aktibismo, aktibista.
aktiboa. Ikus 'Idazkuntza' atala.
aktore hasiberri onena, -a (aktore errebelazio onena*, errebelazioko aktore onena*).
aktoresa* e. aktore, emakumezko aktore.
aktualitate 1 (gaurkotasun*). Gaurko gaiak. Blog bat sortu zuten aktualitateari buruz jarduteko.
aktualitate 2* e. gaurkotasun. Servet aktualitate handikotzat jo daiteke*[e.] Servet gaurkotasun handikotzat jo daiteke.
akuario. Baina Donostiakoa Aquariuma da, eta Miarritzekoa, Itsas Museoa.
akuikultura (akuakultura*).
akusatu, akusatzaile, akusatze, akusazio. Lapurreta egiteaz akusatu gintuzten. Akusazio agiria.
akzesit* e. accesit.
akziodun (akzionista*).
Al-Aqsako Martirien Brigada (al-Aksa*).
Al-Arabiya (Al Arabiya*, Al Arabija*). Dubaiko telebista katea.
al-Assad, Baxar (Bashar al-Assad*, Bachar al-Assad*). Siriako politikaria.
Al-Fatah (Al Fata*). Palestina Askatzeko Erakundeko talde nagusia. 'H' letra ez balego bezala deklinatzen da. Al-Fatahk, Al-Fatahren, Al-Fatahko.
Al-Jazeera (Al Jazira*). Telebista kate arabiarra.
Al-Qaeda (Al Kaeda*).
Al-Qassam Brigadak, -ak (Ezedin al-Kasem*, Ezzedin*, Azedin Al Qasam*).
Al-Sisi, Abdel Fatah. Egiptoko armadako jenerala.
Ala (Allah*).
Alaba Belasko jauregia, -a (Alava Velasco*). Gasteizko eraikina, XVII. mendekoa.
Alaba Sarea, -a (Araba Sarea*).
Alacant turroi, turroi gogor (Alicanteko turroi*).
Alacanteko Unibertsitatea, -a.
Aladin (Aladino*, Aladdin*). 'Mila gau eta bat gehiago' liburuko pertsonaia.
alarde baztertzaile (alarde tradizional*, betiko alarde*). Inoren esanetan bakarrik erabiliko dira 'alarde tradizional' eta 'betiko alarde'.
Alarde fundazioa, -a.
alargun pentsio (alarguntza pentsio*, alarguntasun pentsio*).
alarma egoera (alarma estatu*).
alaui (alauita*). Marokoko dinastia. Xiiten adar bat ere bada, Sirian sustraitua.
albait. Ondoko hitzak '-ena' edo '-en' eramaten du. Albait lasterren negoziatu nahi dute.
albanokosovoar* e. Kosovoko albaniar.
albarikoke* e. abrikot.
albo ondorio. Askotan eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
albondiga* e. haragi bola.
Alborango itsasoa, -a (Alboran itsasoa*).
Alcala de Henaresko Unibertsitatea, -a.
aldaera britainiarra, -a. h. Erresuma Batuko aldaera. SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera, Erresuma Batuan agertua, 2020ko urrian.
aldaera hegoafrikarra, -a. h. Hegoafrikako aldaera. SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera, Hegoafrikan agertua, 2020ko abenduan.
aldagela. Irudizko zentzuan, kiroletako klixe maiztua da, neurriz gain erabilia. Askotan, egokiagoa da 'jokalarien artean', 'taldea' eta beste idaztea.
aldaketa klimatiko* e. klima aldaketa.
Aldaketaren Aldeko Mugimendua, -a. Greziako alderdia, KINAL ere deitua.
aldakortasun (bolatilitate*). Finantzei buruz mintzatuz, kotizazio edo tasa batek gorabeherak izateko duen joera.
aldarrikatu 1. Eskakizunen baten alde egin. Beraz, eskubideak, askatasuna, berdintasuna eta gisakoak aldarrikatzen dira, ez besterik. Ez erabili 'zernahi eskatu' adierazteko. Gobernuburuaren dimisioa aldarrikatu dute*[e.] Gobernuburuaren dimisioa eskatu dute. // NBEk giza eskubideak aldarrikatu ditu auziari irtenbide bat emateko*[e.] NBEk funtsezkotzat dauzka giza eskubideak irtenbide bat aurkitzeko.
aldarrikatu 2. Independentzia eta gisakoak modu ofizialean deklaratu. Hego Sudanek independentzia aldarrikatu zuen 2011n.
aldarrikatu 3* Erasoak eta atentatuak ez dira 'aldarrikatzen': norbaitek 'bere gain' hartzen ditu. Barakaldoko udaltzainei eginiko erasoa aldarrikatu dute *[e.] Barakaldoko udaltzainei eginiko erasoa beren gain hartu dute.
aldatu. Kontuz esaldia jostean, '-ekin aldatu' esaten baita, eta ez '-engatik aldatu'*. Urrea janariagatik aldatzen dute*[e.] Urrea janariarekin aldatzen dute.
alde bakarretik, alde bakarrez (aldebakarrez*, aldebakarretik*). Batzuetan, hobe da 'bere kasa' erabiltzea. Egiptok alde bakarrez egin ditu mugimendu horiek*[e.] Egiptok bere kasa egin ditu mugimendu horiek.
aldea. Zenbakiekin uztartzeko, '-en' lotura erabili, ez '-ko'. Kiroletan aldea adierazteko, '-(e)z' erabiltzen da nagusiki, edo, bestela '-en aldea'. Mila botoko aldea*[e.] Mila botoren aldea. // Miarriztarrek puntu batez galdu zuten Tolosaren aurka, Aguileran. Lau tantoz nagusitu dira olaizolatarrak. Bi segundoren aldea kendu dio gaurko etapan.
aldea sartu* e. aldea kendu, aldea atera.
aldeanitz* e. alde anitze, alde anitzetako, alde askoko, alde askotako.
aldebakar, aldebakarreko. Erabaki aldebakarrak. Aldebakarreko erabakiak.
alderdi. Alderdi bakarreko sistema, alderdi bitasuna, alderdi anitzeko sistema, alderdi aniztasuna.
Alderdi Andaluzista (Partido Andalucista*).
alderdi bozkatuena* e. boto gehien duen alderdia, boz gehien bilduriko alderdia...
Alderdi Eguna.
alderdi orohartzaile (catch all-party*). Ideologia bateko eta besteko hautesleak erakarri nahi dituen alderdia.
aldetik, -en aldetik. Gehiegi erabiltzen da; premiarik gabe idazten denean, moteldu egiten du esaldia. Udalaren aldetik jarrera ez da egokia izan*[e.] Udalaren jarrera ez da egokia izan.
aldez aurretik (aldez aurrez*). Aurrez.
aldi baterako ezintasun. Ezinbestean baino ez dugu erabiliko 'ezintasunagatiko'. Aldi baterako ezintasunagatik emandako gaixo agiria. Aldi baterako ezintasunagatik hartutako gaixo agiria.
aldi berean, aldibereko.
aldiriko tren (aldirietako tren*).
aldundi. Diputazioa.
ale. Aldizkariei buruz mintzatuz, zenbaki bakoitzetik inprimaturiko unitate bakoitza. BERRIAk 20.000 ale banatzen ditu egunero.
alebin* e. kimu. Kiroletako kategoria. Gainerakoak ikusteko, jo 'kiroletako kategoriak' sarrerara.
Aleksei Navalni (Alexei Navalny*). Errusiar politikaria.
Aleksievitx, Svetlana (Alexievich*, Alexijevich*). Idazle bielorrusiarra.
Alepoko Jauregi Handia, -a. (es: Gran Serrallo; fr: grand sérail; en: Grand Serail).
aleta* e. hegal. Uretan bizkorrago ibiltzeko oinetako modukoa.
alevismo, alevi (alebi*). Tradizio islamiko heterodoxoa, gehienbat Turkian zabaldua; haren jarraitzailea. Alevia dela aldarrikatu du, nahiz eta haren alderdiko kide gehienak sunitak izan.
Alexandriako biblioteka (Alejandriako Biblioteka*, Alexandriako Biblioteka*).
Alexandro Handia, -a (Alejandro Magno*).
alfabeto arabiarra eta perso-arabiarra. Ikus 'Onomastika' atala, edo arabieraz mintzo diren herrialdeen sarrerak, nazioarteko izendegian.
alfabeto grekoa. Ikus 'Onomastika' atala, edo grekoz mintzo diren herrialdeen sarrerak, nazioarteko izendegian.
alfabeto zirilikoa. Ikus 'Onomastika' atala, edo alfabeto hori erabiltzen duten herrialdeen sarrerak, nazioarteko izendegian.
alfer. Nagia.
Alferren eta Gaizkileen Legea, -a. Espainian 1933an ezarritako legea. 1970era arte egon zen indarrean (es: Ley de Vagos y Maleantes).
Alfontso X.a Jakituna Unibertsitatea, -a (Alfonso X El Sabio Unibertsitatea*).
Algorri. Zumaiako kala.
Algortako Portu Zaharreko hondartza. Getxoko hondartza.
Ali, Muhammad.
Aliantza Atlantikoa, -a. NATOren sinonimoa da.
Aliyev, Ilham (Alijev*, Aliev*). Politikari azerbaijandarra.
alkandora (alkondara*).
alkartetxe. Eusko Alkartasunaren egoitza.
alkatesa* e. alkate. Anne Hidalgo, Parisko alkatesa*[e.] Anne Hidalgo, Parisko alkatea.
alkoholdun edari* e. edari alkoholdun.
alkoholemia kontrol. Odoleko alkohola neurtzeko analisia. Laburrago, 'alkohol proba' eta 'alkohol analisi'.
alkoholemia tasa. Odoleko alkohol maila.
alkoholiko, alkoholismo, alkoholizatu.
All Around. h. banakako final orokor. Gimnastikako aparatuetan bildutako notak kontuan harturik egiten den finala.
All Blacks. Zeelanda Berriko errugbi selekzioa. All Blacks izango dira txapeldunak. Erraz irabazi dute All Blacksek.
All Star. Zenbait kiroletan, jokalari onenek osaturiko taldeak eta haiek jokatzen dituzten partida bereziak. Oso ezagunak dira NBAkoak.
All Under One Banner. Eskoziako plataforma independentista. Parentesi artean zehaztu daiteke esanahia: Denok Bandera Bera.
Allah* e. Ala.
allegretto. Tempo bizia (allegroa baino geldixeagoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
allegro. Tempo bizia (andantearen eta vivacearen artekoa); tempo horretan jotzen den musika lana.
alma mater* e. -en sortzaile, bultzatzaile.
Almanzor edo Al-Mansur.
Almeriako Unibertsitatea, -a.
alokairuen jasangarritasunaren indizea, -a (ISA*).
Alpenarri; Alpenarriko kala (Lapenarri*). Getxoko kala.
alper. Nekazaritzako lanabesa.
alperra pasatu. Politikaz mintzatuz, gobernuan dagoenak gehiengo osoa erabiltzea oposizioa kontuan hartu gabe. Enfasi handiagoa emateko, 'alper harria gainetik pasatu', 'alper harriaz zanpatu' eta halakoak ere erabiltzen dira.
alpino. Eski alpinoa. Estilo alpinoan eskalatutako bidea.
alta 1. h. sendagiri. Oraindik ez diote eman sendagiria.
alta 2* Kiroletan, kontratatu berriak ez dira 'alta'* taldean, 'fitxatu berriak' baizik. Sendatu berriak ere ez dira 'alta'*. Arteta alta izango da*[e.] Artetak jokatu egingo du. Arteta jokatzeko moduan da. Arteta prest dago jokatzeko.
alter ego. Latinez, 'beste ni-a'. Liburuko nire 'alter ego' hori nahiko gertu dago nire kezketatik.
alterazio 1. Musikan, tonu aldaketa adierazten duen ikurra.
alterazio 2* e. aldatze, aldaketa, bestelakotze...
altermundialismo, altermundialista (altermondialismo*, altermondialista*). Globalizazioaren aurkako mugimendua; mugimenduko kidea.
Altiplanoa, -a. Hego Amerikako mendebaldeko goi ordokia.
altruismo eraginkorra, -a. Mugimendu filosofiko eta soziala, 2000ko urteetan sortua.
Altsasu (gau hura).
altu. Garaia. Ez erabili 'handi' edo 'bikain' adierazteko. Maila altuko taldea da*[e.] Talde bikaina da. // Parte hartze altua izan da hauteskundeetan*[e.] Parte hartze handia izan da hauteskundeetan.
altuera. Alferrik erabiltzen da batzuetan. Bostehun metroko altueratik erori da*[e.] Bostehun metrotik erori da.
altuera jauzi* e. gorako jauzi.
alturako arrantza, itsas zabaleko arrantza.
altxamendu. h. matxinada. Batez ere, Espainian 1936an gertaturikoari deituko diogu 'altxamendu'.
altxatu (altxa*). Ez erabili 'kendu' adierazteko. Zigorra altxatu berri diote*[e.] Zigorra kendu berri diote. // Oraindik ez diote sekretua altxatu sumarioari*[e.] Oraindik ez diote sekretua kendu sumarioari.
altzairu. Materiala. Ez nahasi 'altzari' hitzarekin.
Altzoazpi (Altzo Azpi*, Altzo azpi*).
aluzinatu*, aluzinazio*, aluzinogeno* e. haluzinatu, haluzinazio, haluzinogeno. Ez erabili 'harritu' adierazteko.
alzheimer. Alzheimerren gaitza. Orain ohartu dira alzheimerra duela.
Alzheimerren gaitza, -a. Orain ohartu dira Alzheimerren gaitza duela.
ama bakar. Familia monoparentaleko ama. Ama bakarra izateaz harro.
Ama Birjina (Amabirjina*). Batzuetan, 'Ama' bakarrik ere esaten zaio. Arantzazuko Ama, Begoñako Ama, Karmengo Ama.
ama hizkuntza. Haurrak ikasitako lehen hizkuntza. 'Etxeko hizkuntza' eta 'familiako hizkuntza' ere erabil daitezke.
ama lur (amalur*). Natura. Izendapen markatua da; beraz, hobe inoren esanetan bakarrik erabiltzea. Kutsaduraren kontra eta ama lurraren alde.
ama ponteko, amabitxi (amaponteko*).
Ama Teresa Kalkutakoa, -a.
Amadeo Savoiakoa, -a (Amadeo de Saboia*).
amaitu. Kontuz esaldia jostean. Indarkeriarekin amaituko dugu*[e.] Indarkeria amaituko dugu.
amankomun. Komuna. Dena dela, beste hitz eta esapide batzuk egokiagoak dira esaldi askotan. Politika amankomuna*[e.] Politika bateratua. // Amankomunean dute literaturazaletasuna*[e.] Biak dira literaturazaleak.
amatasun baimen, aitatasun baimen, gurasotasun baimen.
amatasun opor*, amatasun oporraldi* e. amatasun baimen.
amateur (amatur*). Kiroletan eta antzerkian erabili ohi da.
amateurtasun (amateurismo*). Kiroletan eta antzerkian erabili ohi da.
amazig, amazigera (amazigh*). Afrika iparraldeko etnia; etnia horretakoen hizkuntza.
Amazon. Interneteko merkataritza eta banaketa enpresa. Amazongo langilea*[e.] Amazoneko langilea. Amazondik alde egin*[e.] Amazonetik alde egin.
Amazonas. Ibaia da. Lurraldea Amazonia da. Amazonasen arroa.
Amazonia. Lurraldea. Ibaia Amazonas da.
Amazonia ekuatoriala, -a (Ekuadorko Amazonia*). 'Ekuatore Amazonia' ere erabil daiteke.
amazoniar (amazonastar*). Amazoniakoa.
Amejoramendu* e. Foru Hobekuntza.
Amerika Latinoa* e. Latinoamerika.
amerikano. Ameriketara lanera joan eta urte batzuk igaro eta gero itzuliriko euskal herritarra.
amerikar. Ameriketakoa. Ez nahasi 'amerikar' eta 'estatubatuar'.
amesgaizto (amets gaizto*).
ametrailadora* e. metrailadore.
amets amerikarra, -a (american dream*).
Ameztoi, Koldo (Koldo Amestoy*).
amiamokoa. Klaka.
Amiantoaren Biktimentzako Konpentsazio Funtsa, -a.
Amienseko Unibertsitatea, -a. 'Pikardiako Jules Verne Unibertsitatea' ere deitua.
amish. Kristau anabaptisten komunitate bateko kidea. Amishak Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan bizi dira.
amnistiatu, amnistia eman.
Amodio Ganbera; Amodio Ganberako hondartza (Chambre d'Amour*). Angeluko hondartza.
amore eman. Esaldian ondo josteko, 'norbaiti edo zerbaiti amore eman' erabili. Presioen aurrean amore eman dute*[e.] Presioei amore eman diete.
Amorruaren Astea, -a.
ampere (anpere*). Korronte elektrikoaren intentsitatearen unitatea.
amukela. Maluta handia.
Amur (Amour*). Asiako ibaia.
Ana Boleyn (Ana Bolena*, Anne Boleyn*).
Ana Cleveskoa, -a (Anne of Cleves*, Ana de Cleves*, Ana de Cleveris*, Anne de Cleves*).
anai-arrebak (anaia-arrebak*).
anaia. Anai zaharrena*[e.] Anaia zaharrena. // Gure anai Xabier*[e.] Gure anaia Xabier.
anaitu* e. senidetu. Iruñea eta Baiona anaiturik daude*[e.] Iruñea eta Baiona senideturik daude.
Anastasiadis, Nikos (Anastasiades*).
anbiguetate*, anbiguitate* e. anbiguotasun.
anbrosiotar, anbrosiano (anbrosiar*). Kantu anbrosiotarra. Liburutegi Anbrosianoa.
anbulategi* e. osasun etxe, osasun zentro, anbulatorio.
anbulatorio. h. osasun etxe, osasun zentro.
Andaluziako Nazioarteko Unibertsitatea, -a (Nazioarteko Andaluziako Unibertsitatea*).
andante. Adagio eta allegroaren arteko tempoa; tempo horretan jotzen den musika lana.
andantino. Andantea baino bizixeagoa den tempoa; tempo horretan jotzen den musika lana.
andinismo, andinista. Andeetako alpinismoa; horretan ibiltzen den mendizalea.
Andre Maria. Adbokazioetan, izenaren ondotik idatziko dugu izenlaguna. Andre Maria Arrosariokoa, Andre Maria Doloretakoa, Andre Maria Errukizkoa, Andre Maria Mesedetakoa.
Andre Maria katedrala, -a. Gasteizko eliza.
Andre Maria Trasteverekoa, -a. (it: Basilica di Santa Maria in Trastevere). Erromako Andre Maria Trasteverekoaren basilika.
Andre Maria Zuriaren jaiak (Ama Zuriaren jaiak*). Gasteizko festak.
Andredena Maria (Andre Dena Maria*). Ama Birjina.
Andredena Maria zubia, -a (Notre-Dame zubia*, Notre Dame zubia*). Donibane Garaziko zubia.
andui (zepa*).
Angerseko Unibertsitatea, -a.
anglikanismo, anglikano. Eliza anglikanoa.
anglo-saxoi (anglosaxoniar*, anglosaxoi*).
angulari (angulero*). Angulatan ibiltzen dena.
angulatara, lanpernatara, txibiatara, txipiroitara... (anguletara*, lanpernetara*, txibitara*, txibietara*, txipiroietara*).
Anie* e. Auñamendi.
Animadeba (AnimaDeba*).
Animalien Osasunaren Legea, -a (Animalien Osasun Legea*).
animalismo, animalista.
anime. Marrazki bizidunetako generoa, Japonian sortua.
anioi. Karga elektriko negatiboko ioia.
anitz (ainitz*). 'Anitz' eta 'asko' berdintsu erabiltzen dira, eta esanahi bera dute. Beraz, ez da egokia 'anitz' erabiltzea 'plural' adierazteko. Horretarako daude 'plural', 'era askotako', 'askotariko'... Izaera anitza*[e.] Izaera plurala, aniztasuna. // Artista anitzak*[e.] Era askotako artistak.
aniztasun funtzional. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Elkarrizketatu baten hitzetan itzuli behar izanez gero, hobe 'dibertsitate funtzional'. Gainerakoan, 'desgaitasun' eta 'elbarritasun' erabiltzen dira BERRIAn.
anoa postu. Jan-edanak hartzeko tokia.
Anoetako Adierazpena, -a.
anparo errekurtso*, anparo helegite* e. babes errekurtso, babes helegite.
anplifikadore (anplifikagailu*).
Ansar al-Sunna. Irakeko gerrillari talde sunita.
Antartika (Antartida*).
Antena3. Espainiako telebista kate pribatua. Honela irakurtzen da: /antenatres/.
antenan egon* e. (irratian, telebistan) ematen ari izan, zuzenean ari izan. Orain antenan dauden telesailak*[e.] Orain ematen ari diren telesailak. // Berriemaile berezia antenan zegoela gertatu zen erasoa*[e.] Berriemaile berezia zuzenean ari zela gertatu zen erasoa.
Antenne2, A2. Frantziako telebista katea (orain, France2).
antiaereo. Airekoen kontrakoa. Babesleku antiaereoan sartu ziren.
antibiotiko. Bakterioen kontrako botika. Ez du balio birusen aurka.
antibirus. Birus informatikoen kontrako programa.
antidopin*, antidoping*, kontrol antidopin* e. dopin analisi, dopin kontrol.
antiespezismo, antiespezista. Gizakiak gainerako animalia espezieak zapaltzearen kontrako mugimendua; hari dagokiona.
antifa. Lagunarteko hizkeran, antifaxista. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.
antifaxismo, antifaxista.
antifaxista, antiheroi, antikapitalista, antiklerikal, antiinperialista, antikolonialista, antikomunista, antikristo, antimilitarista, antinuklear, antisemita, antisistema, antisozial (antinperialista*).
antigas*, maskara antigas* e. gas maskara.
antigeno test (antigenoen test*).
antigitanismo* e. antitziganismo, ijitoen kontrako arrazakeria, ijitoen kontrako jarrera...
antiinflamatorio (anti-inflamatorio*).
antikoagulatzaile (antikoagulante*).
antikonstituzional* e. konstituzioaren kontrako, konstituzioaren aurkako.
antilaino*, argi antilaino* e. laino argi.
Antilla. Orioko hondartza.
Antilla Handiak, -ak. Bahamak, Dominikar Errepublika, Haiti, Jamaika, Kuba eta Puerto Rico.
Antilla Txikiak, -ak. Antigua eta Barbuda, Barbados, Dominika, Grenada, Holandarren Antillak, Saint Kitts eta Nevis, Saint Vicent eta Grenadinak, Santa Luzia, Trinidad eta Tobago.
Antilletako Unibertsitatea, -a.
antipetismo, antipetista. Brasilgo Langileen Alderdiaren kontrako mugimendua; haren jarraitzailea. Erabiltzekotan, azaldu.
antirrazista, antirrazismo (antiarrazista*, antiarrazismo*).
antirretrobiral* e. erretrobirusen kontrako. Tratamendu antirretrobirala*[e.] Erretrobirusen kontrako tratamendua.
antisistema. Politikan, egitura hegemonikoen kontrako diskurtsoa duena. Batzuetan, erdeinuz erabiltzen da, oposiziokoak izendatzeko. Antisistema eta feminista gisa definitzen du bere burua.
antisorgailu hormonal.
Anton Abadia (Abbadia*, Abbadie*).
Antonio Nebrijakoa Unibertsitatea, -a (Antonio de Nebrija Unibertsitatea*).
Antropozenoa, -a. Zenbait zientzialarirentzat, oraingo garai geologikoa, Holozenoaren ondorengoa, giza jardueraren ondorioz ekosistemak aldatzen hasi direnekoa. Adjektiboa ere bada 'antropozeno', eta letra xehez idazten da halakoetan.
Antsa Iruñekoa, -a (Santxa Iruñekoa*, Sancha de Pamplona*).
antsiolitiko (ansiolitiko*).
Antso Azkarra, -a (Santxo*). Antso VI.a Jakitunaren semea ere Antso izan zen: Antso VII.a Azkarra.
Antso Jakituna, -a (Santxo*). Antso VI.a Jakitunaren semea ere Antso izan zen: Antso VII.a Azkarra.
Antso Nagusia, -a (Santxo Nagusia*). (es: Sancho el Mayor; fr: Sanche le Grand).
Antso Ramiritz (Sancho Ramirez*).
antzara. Karranka, karran-karran.
Antzara Eguna, -a (Antzar eguna*).
antzara joko (antzar joko*).
antzekotasun. h. antz. Aitaren antzekotasun handia du*[e.] Aitaren antz handia du.
antzeman. Igarri. Segituan antzeman nion pozik zegoela.
antzerki lanak. Ikus 'Onomastika' atala.
Antzerkiola Imajinarioa, -a (Antzerkiola Imaginarioa*).
antzina. Aspaldi. Antzinako ohiturak.
Antzinaroa, -a. Historiako lehen aroa, historiaurrearen ondokoa.
Antzora; Antzorako hondartza (Antsoras*, Antsora*). Ibarrangeluko hondartza.
anyoi. Kuasipartikula mota. Fisikako kuantikoko terminoa da, eta ez da nahasi behar elektromagnetismoaren arloko anioiarekin.
apache* e. apatxe.
apaiz. Eliza katolikoan, meza emateko eskumena duen gizona. Protestanteei buruz mintzatuz, hobe 'artzain'.
aparailu 1. Arrantza tresneria.
aparailu 2. Zamarien tresneria.
aparatu. Arnas aparatua. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako aparatua. Telebista, irratia eta bestelako aparatuak.
aparte. Urruti, bereiz. Baina non biziko naiz zugandik aparte.
apartheid. Hegoafrikan 1948tik 1990era izaniko sistema arrazista.
aparthotel. Apartamentuz osaturiko ostatu mota, hotelen zerbitzu batzuk ere eskaintzen dituena.
apatxe (apache*).
apelazio auzitegi, dei auzitegi. Gora jotzeko eta helegiteak aurkezteko auzitegia.
apenas. Baiezkako esaldietan erabiltzen da, aditzari '-en' erantsirik. Ez du apenas ikusten*[e.] Apenas ikusten duen.
aperitifa. Aperitiboa. Ez du galtzen '-a'. Aperitifa ederra.
Apiril Arraina, -a. Apirilaren 1ean Iparraldean txantxak egin ohi diren eguna; txantxa bera. Eguna adierazteko, letra larriz; txantxa bera aipatzean, xehez.
apoa. Klik-klok, kluk-kluk, klin-klon.
Apolo 10 (Apollo 10*, Apollo X*). Espaziontzia.
apopilo, apopilo egon, apopilo etxe (inquilinato*).
aportazio* e. ekarri, ekarpen, laguntza... EDBk azpimarratu zuen bere aportazioa egin nahi duela*[e.] EDBk azpimarratu zuen bere ekarpena egin nahi duela.
aposizioak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
app. Gailu mugikorretarako aplikazioa.
Apple TV Plus (Apple TV +*).
aprendiz, aprendizgo.
apropiazio kultural, apropiazionismo.
apuntatu 1. Oharrak hartu. Koaderno batean apuntatu du dena.
apuntatu 2. Arma batez keinatu, helburuari begira jarri. Burura apuntatu zion.
apuntatu 3. h. izena eman. Hamar bat gazte apuntatu dira ikastaroan*[e.] Hamar bat gaztek eman dute izena ikastaroan.
apustu (apostu*).
aquaplaning. Errepidea bustirik dagoenean gertatzen den efektua, ibilgailuak irristatzea dakarrena.
aquarium* e. akuario. Dena dela, Donostiakoa Aquariuma da, eta Miarritzekoa, Itsas Museoa.
Ara Mes (AraMes*). Herrialde Katalanetako alderdia, Balearretakoa zehazki.
Araba espetxea, -a (Araba Espetxea*).
Araba Euskaraz. Arabako ikastolen jaia. Kasu marka jartzean, marratxoa erabiltzen da. Araban Euskaraz-era jende asko bildu zen.
Arabako Arte Ederren Museoa, -a (Ederretako*).
Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketa (Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa*).
Arabako eskualdeak. Aiaraldea (-a), Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea (-a), Mendialdea (-a), Trebiñu.
Arabako Fracking Ez plataforma.
Arabako Hitza. Etzanez idazten da, eta kasu marka marratxoz lotzen zaio, etzanik gabe. 'Arabako Hitza'-n argitaratua .
Arabako kuadrillak. Hauek dira: Agurain, Aiaraldea (-a), Añana, Arabako Errioxa, Gasteiz, Mendialdea (-a), Zuia. Kuadrillekin batean, Gorbeialdeak eta Trebiñuko konderriak osatzen dute Arabako lurraldea.
Arabako Lautada. Arabako eskualdea. Eskualdeaz ez baizik ordokiaz mintzatzeko, letra xehez idazten da 'lautada'.
Arabako Mahastiak, -ak. Arabako ardoaren sor-marka. Hamabost bat upategi sartuko dira Arabako Mahastiak-en*[e.] Hamabost bat upategi sartuko dira Arabako Mahastiak sor-markan. Hamabost bat upategi sartuko dira Arabako Mahastietan.
arabera. Batzuetan, hobe da esaldia 'arabera' gabe osatzea. Iritziak franko aldatzen dira, nori galdetzen zaionaren arabera*[e.] Iritziak franko aldatzen dira, nori galdetzen zaion.
arabiar. Arabieraz mintzo den pertsona edo herria. Hizkuntzari eta kulturari dagokio 'arabiar' hitza; beraz, arabieraz mintzo diren herriak dira 'arabiar'. Arabieraz hitz egiten ez duten Aljeriako amazigak, esaterako, ez dira arabiarrak. Era berean, ez dira arabiarrak beren hizkuntzan mintzo diren herri islamizatuak, hala nola turkiarrak, irandarrak, afganiarrak, pakistandarrak, malaysiarrak eta indonesiarrak.
Arabiar Liga. Hauek dira kideak: Aljeria, Arabiar Emirerri Batuak, Bahrain, Djibuti, Egipto, Irak, Jordania, Komoreak, Kuwait, Libano, Libia, Maroko, Mauritania, Oman, Palestina, Qatar, Saudi Arabia, Siria, Somalia, Sudan, Tunisia, Yemen.
Arafat, Yasser (Jasser*).
Aragoi (Aragon*). Espainiako eskualdea eta ibaia.
aragoiar (aragoitar*). Aragoiar filologia ez du batere landu.
Arakil ibaia. Sorburutik Etxarri Aranatzeraino, Burunda ibaia da; hortik aurrera, Arakil.
aramera (arameera*, arameo*). Aramearren hizkuntza.
Arana Goiri, Sabin (Sabino Arana Goiri*).
arantza bifido (bizkarrezur bifido*).
Arantzazuko santutegia, -a (Arantzazuko Santutegia*).
arantzel* e. aduana zerga, muga zerga.
ararteko. Herritarren eskubideen defentsaria, edozein lurraldetakoa.
aratuste. Inauteria.
arau hauste (arauhauste*).
arauemaile (arau-emaile*).
arautu, araupetu.
Arbailako oihana, -a (Arbailetako oihana, -a*).
arbekina (arbequina*). Oliba mota.
arbitraje. Auziak epaitegietara jo gabe ebazteko prozedura.
arbitratzeko auzitegi iraunkor. (fr: CPA, cour permanente d'arbitrage; es: tribunal permanente de arbitraje).
arbolizidio (arborizidio*).
Arcelor Mittal (ArcelorMittal*).
ardatz atlantiko (arku atlantiko*).
ardatz atlantiko-mediterraneoa, -a (korridore kantauri-mediterraneoa*).
ardi arrazak. Ardi latx, ardi merino, assaf ardi, euskal-biarnes ardi, Karrantzako ardi, Lacaune ardi, limusin ardi, manex ardi, rasa ardi, txurra ardi.
ardia. Balaka, bee, beeka, marraka, mee.
ardietsi* e. erdietsi.
ardo motak. Ardo apardun, ardo aromatizatu, ardo beltz, ardo berde, ardo berezi, ardo berri, ardo erdigozo, ardo erdilehor, ardo fruta-usaineko edo fruta-gustuko, ardo gasdun, ardo gorri, ardo gozo, ardo jereztu, ardo kinatu, ardo lehor, ardo ondu (kriantza*; fr: vin de garde), ardo pindartsu edo ardo txinpartadun (es: de aguja; fr: vin diable), ardo zahar, ardo zuri, urteko ardo.
arduradun. Gehiegi erabiltzen da. Batzuetan, hobe da hauetakoren bat erabiltzea: 'egile', 'zuzendari', 'idazle', 'erantzule', 'errudun'... John Ford film ahaztezin askoren arduraduna izan zen*[e.] John Ford film ahaztezin askoren zuzendaria izan zen. John Fordek film ahaztezin asko zuzendu zuen. // Danimarkako segurtasun indarrak lanean ari dira, istripuaren arduradunak Justiziaren esku jartzeko*[e.] Danimarkako segurtasun indarrak lanean ari dira, istripuaren errudunak Justiziaren esku jartzeko.
Areatza (Arenala*). Bilboko kalea eta pasealekua.
Areatza (Aritza*). Eako hondartza.
Areatzatxu (Aritxatxu*, Arizatxu*). Bermeoko hondartza.
Areeta, Areetako hondartza (Las Arenas*). Getxoko hondartza.
Areetako ontziralekua, -a. Getxoko ontziralekua.
Arena (La Arena*). Zierbena eta Muskizko hondartza.
Arenala* e. Areatza. Bilboko kalea eta pasealekua.
arerio, etsai. Kiroletan, erabili 'aurkari', 'aurkako', 'kontrako', 'kontrario'.
areto futbol (futbito*, futbol sala*, futsal*, futbol 5*, futbol bost*).
argazki kamera. Klisk.
argazkiak. Ikus 'Deontologia' eta 'Informazioa eta interpretazioa' atalak.
argi antilaino* e. laino argi.
argi berdea eman* e. onartu, oniritzia eman.
argi urte. Luzera neurria, argiak urtebetean egiten duen distantziaren baliokidea.
argi-ilun (argilun*). Gai horren argi-ilunak.
argia ikusi. Argitara eman, argitaratu. Bi urte BERRIAk lehen aldiz argia ikusi zuenetik.
argiketari (elektrizista*).
argindar. Elektrizitatea, elektrika.
argitaldi* e. argitaraldi.
argitaragabe. Liburu argitaragabea.
argitasuna eta zehaztasuna. Ikus 'Idazkuntza' atala.
argumentu 1. Argudioa.
argumentu 2. Antzezlanetan, zineman eta abarretan, istorioa. Gogoan izan 'trama' eta 'istorio' ere erabil daitezkeela. Argumentua harreman nahasiz josita dago. Istorioa harreman nahasiz josita dago.
aria. Musikan, lan mota.
arianismo, ariotar. Arioren doktrina teologikoa; haren jarraitzailea.
arigune. Euskaraz eroso jarduteko lekuak izendatzen dituen kontzeptua, bigarren Euskaraldirako asmatua. Kanpo arigunea eta barne arigunea.
arima herratu (arima errante*).
aringarri. Delituaren aringarria, zainketa aringarriak, zerga-aringarria.
arizale. Pastoraletan, aktorea.
arkitekto (arkitektu*).
arku konposatu. Arku tiroan erabiltzen den arku mota bat da (es: compuesto; fr: arc à poulies).
arku kurbatu, arku olinpiko. Arku tiroan erabiltzen den arku mota bat da (es: recurvo; fr: recourbé).
arku tiro, arkulari.
arma. Suntsipen handiko armak.
arma astun (arma pisutsu*). Kalibre handiko arma.
armada (ejertzitu*). Lurreko armada, itsas armada, aireko armada.
armairutik atera (coming out*). Nork bere lesbianismoa edo homosexualitatea agertu.
armamentu (armamendu*). Arma multzoa.
armategi 1. Armak gordetzeko tokia.
armategi 2* e. armak.
Armentia II. Armentia II-ko zundaketak. Armentia II-n aritzeko.
Armentiako landak; Armentiako zelaiak (Armentiako kanpak*).
Armintzakalde (Armintza*, Armintzekoalde*). Lemoizko hondartza.
armistizio. Su etena, bake iraunkorra lortu aurrekoa.
armonia 1. Errieta, sesioa.
armonia 2* e. harmonia. Zatien arteko egokitasuna.
Arnaez Arresigor, Francisco Javier (Francisco Javier Arnaez Arrecigor*).
Arnagako Adierazpena, -a.
arnasa. Hitz elkartuetan, '-a' gal dezake, baina berea du. Arnas aparatua, arnasbidea, arnasestua, arnasestuka. Arnasean ezagun zuen gaixo zegoela*[e.] Arnasan ezagun zuen gaixo zegoela.
Arnasa Gara.
arnasezin (arnastezin*). Ezin arnastuzkoa.
arnasgailu. Arnasa modua artifizialean hartzeko makina.
arnasgune. Soziolinguistikan, hizkuntza gutxitu bat trabarik gabe modu normalizatuan erabiltzen den tokia.
Arnolfini senar-emazteen erretratua, -a (Arnolfini matrimonioaren erretratua*). Jan van Eycken margolana.
aro. Historiako aro nagusiak: Antzinaroa, Erdi Aroa (Goi Erdi Aroa, Behe Erdi Aroa), Aro Modernoa, Aro Garaikidea.
Arotzenkosta (Les Alcyons*, Arrotzen kosta*). Lapurdiko Getariako hondartza.
Aroztegia eta gero zer?. Aroztegiko turismo proiektuaren aurkako taldea, Baztangoa. Kasu marka jarri behar izanez gero, ahal dela hobe da ondotik hitz bat jartzea eta hari eranstea. 'Aroztegia eta gero zer?' taldeak ez du bat egingo.
arpa* e. harpa.
arra-egin, arra-erosi, arra-erran, arra-ezkondu, arra-igorri. Normalean, 'arra-' marratxoz lotzen da aditzaren lehen letra bokala bada.
arrabal* e. hiri bazter, errebal.
arraberritu, arrabultzatu. Normalean, 'arra-' batera idazten da aditzaren lehen letra kontsonantea bada.
arrabol. Arrabolan zebilen*[e.] Arrabolean zebilen.
arrabots* e. harrabots.
arrainontzi. Arrainak edukitzeko ontzia.
arrakala. Genero arrakala. Soldata arrakala.
arrakasta. Arrakasta izan duten liburuak, kantak eta abar ez dira 'arrakastak', 'arrakastatsuak' baizik. Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere ibilbideko arrakastak*[e.] Placebo taldeak disko horretan bildu ditu bere kantarik arrakastatsuenak. // Bilboko musikariak beste arrakasta bat argitaratu du*[e.] Bilboko musikariak beste disko arrakastatsu bat argitaratu du.
arrantza ahalegin. (es: esfuerzo de pesca, esfuerzo pesquero; fr: effort de pêche).
arrantzalearen eraztun. Aita santu izendatu berriari ematen zaion eraztuna. Latinez, 'sigillum piscatoris'.
arrantzontzi. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'arrantza ontzi, arrantza-ontzi' ageri da. BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu horrelako guztiak. Ikus 'ontzi' sarrera.
arrapala (arranpa*, ranpa*). Bi toki lotzen dituen aldapa.
arraste arrantza.
arrasteontzi. Euskaltzaindiaren Hiztegian 'arraste ontzi, arraste-ontzi' ageri da. BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu horrelako guztiak. Ikus 'ontzi' sarrera.
arratoi. Ordenagailua erabiltzekoa 'sagua' da. Gipuzkoako Getariakoa, 'San Anton mendia'.
arraun 1. Ontziak mugitzeko tresna.
arraun 2. Kirola. Arrauna krisian dago.
arraun surf (paddle surf*). Oholaren gainean zutik eta arraun batez egiten den surf mota, 'SUP surf' ere deitua.
arraunari eragin (arrauna eragin*).
arraunka. Arraun eginez.
arraunkada (palada*). Arraunari eraginez emandako kolpea.
arraunketa 1. Arraun saioa.
arraunketa 2. Kirola. Kirol ederra da arraunketa.
arrautza haustea. Klask.
arrazagatiko terrorea, -a, arrazagatiko izua, -a.
arrazoi ezezagunengatik* e. ez jakin nola; zergatik ez dakitela. Arrazoi ezezagunengatik, itsasora erori zen*[e.] Ez jakin nola, itsasora erori zen. Zergatik ez dakitela, itsasora erori zen.
Arrazoiaren loak munstroak sortzen ditu (Arrazoiaren ametsak munstroak sortzen ditu*). Francisco de Goyaren grabatua.
arrazoiketa automatiko (automated reasoning*, machine reasoning*).
arrenkura* e. arrangura.
arrestatu* e. atxilotu, arrastatu. Etxean atxiloturik daukate.
arrestu* e. atxilotze, atxiloaldi. Etxeko atxiloaldia luzatu nahi diote.
arreta deitu 1* e. atentzioa eman, arreta piztu, arreta eman.
arreta deitu 2* e. kargu hartu, ohartarazi... Debekatua dago hemen ibiltzea, baina oraindik ez digute arreta deitu*[e.] Debekatua dago hemen ibiltzea, baina oraindik ez digute kargu hartu.
arretu. Uraz mintzatuz, gardentasuna galdu edo kendu. Euria gogotik egin duenez, ibaia arretu da.
arribada 1. Pastoraletan, aktoreen edo arizaleen iritsiera.
arribada 2. Itsasontzia portuan geratzea.
Arribolak, -ak. Bermeoko kostagunea.
Arrietara (Arriatara*, Arriatera*, Larrabasterra*). Sopelako hondartza.
Arrigorri. Ondarroako hondartza.
Arrigunaga. Getxoko hondartza.
Arriluzeko itsasargia, -a. Getxoko faroa.
Arriluzeko portua, -a. Getxoko portua.
arrisku eremu. Gaixotasun kutsakor batez mintzatuz, infekzio kasu asko dagoen eskualdea.
arrisku kirol* e. abentura kirol.
arrisku kontaktu. Arriskua dakarren kontaktua.
arrisku sari (arrisku prima*).
arriskugabe, ez-arriskutsu.
Arriskutsutasun Sozialaren eta Gizarteratzearen Legea , -a. (es: Ley de Peligrosidad y Rehabilitación Social).
arroba* e. a bildua, -a (@).
arrosa (larrosa*).
Arrosadia, -a. Iruñeko auzoa. Arrosadiko campusa.
arrosaren hamabostekoa, -a. Ingalaterrako errugbi selekzioa.
Arrotxapea, -a (Errotxapea*). Iruñeko auzoa. Arrotxapeko eskolak.
Arroxelako Unibertsitatea, -a.
arrunkeriak. Ikus 'Idazkuntza' atala.
art déco.
art nouveau.
Artatzako errepidea, -a (Avanzada errepidea*).
artaziarena egin. Kamioiek izan ohi duten istripu mota.
arte. Iganderarte*[e.] Igande arte, igandea arte, igandera arte.
arte degeneratua, -a (arte endekatua*). Alemania naziak arte modernoa izendatu eta debekatzeko asmaturiko esapidea.
Arte Ederrak eraikina, -a. Donostiako antzokia izanikoa.
arte grafikoak, -ak (grafikagintza*).
artean, arteko. Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Osasunaren eta Athleticen arteko partida jokatuko da gaur*[e.] Osasunak eta Athleticek partida jokatuko dute gaur. Osasunak eta Athleticek elkarren kontra jokatuko dute gaur.
Arteen Hiria, -a (Cité des arts*).
artelan (arte lan*).
artezilari. Lehergailuak indargabetzen dituen teknikaria.
ARTgia. Gasteizko sorgunea.
artibismo. Protesta soziopolitikorako erabiltzen den arte mota, XXI. mendekoa.
Artigas zabortegia. Ez da Artikakoa.
Artikoa, -a. Zirkulu polar artikotik iparraldera dagoen eskualdea.
artikulatu* e. egituratu. Gazte taldeak artikulatu nahi dituzte*[e.] Gazte taldeak egituratu nahi dituzte.
artileria* e. artilleria.
artisau. h. eskulangile.
artisautza. h. eskulan, eskulangintza.
Artium. 'Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoa' du izen osoa.
Artoisko Unibertsitatea, -a.
artritis (artriti*).
Arturo Campion (Arturo Kanpion*). Iruñeko euskaltegia.
Arturo Kanpion (Campion*). Politikari eta idazle iruindarra.
artxibategi, artxibo. Agiritegia.
artxibo. Agiritegia, artxibategia.
artxiboko irudi batean (artxiboko irudian*). Argazki oinak egitean, gogoan hartu 'bat' eta guztiko forma izaten dela egokiena. Oriol Junqueras, artxiboko irudian*[e.] Oriol Junqueras, artxiboko irudi batean.
artxidiozesi.
artzain 1. Ez nahasi unai edo behizainekin. Esaterako, sanferminetako entzierroetan unaiak ateratzen dira, ez artzainak.
artzain 2. Eliza protestanteetako apaiza. 'Artzain' egokiagoa da 'apaiz protestante' baino.
Artzain Ona, -a; Artzain Onaren katedrala (Artzai Ona*). Donostiako katedrala.
artzain txakur. Ardi txakurra.
Artze, Joxean.
Artzukoportu (Manorranas*, Madarranas*, Artzuko portu*, Artzuportu*). Hondarribiko kala.
Arzallus, Amets (Amets Arzalluz*). Bertsolari lapurtarra.
Arzalluz, Xabier (Xabier Arzallus*). EAJko buruzagi historikoa.
arzalpen. Ingelesez, 'mansplaining'. Adierazkorra da.
Asabaratza. Hondarribia.
asanblada. Izen hori duten taldeak izendatzeko erabiltzen da ('Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanblada', 'Bizkaiko Emakumeen Asanblada'), edo, bestela, mugimendu asanblearioari dagozkion alorretan. Gainerakoan, hobe 'batzar', 'biltzar' edo 'bilera'. PSOEren asanblada*[e.] PSOEren batzarra.
asanblea. Zenbait herrialdetan legebiltzarrak duen izena. Korsikako Asanblearako bozetan.
Asanblea Nazionala, -a. Frantziako Legebiltzarra. Herrialde gehienetakoak parlamentuak edo legebiltzarrak dira. Portugalgo Asanblea*[e.] Portugalgo Legebiltzarra.
asbestosi (asbestosis*). Arnas gaixotasun kronikoa, amiantoak sortua.
Ascuden. Familia Zaintzaileen eta Mendeko Pertsonen Elkartea.
aseezin (asezin*).
asegabe, monoasegabe, poliasegabe (insaturatu*, monoinsaturatu*, poliinsaturatu*).
asentamendu* e. kokaleku.
asertibo, asertibotasun.
asesinato*, asesinatze* e. erailketa. Zuzenbideko 'asesinato' (es) / 'assassinat' (fr) terminoa adierazteko, 'erailketa' erabiltzen da; 'homicidio' (es) / 'homicide' (fr) terminorako, 'giza hilketa'. Hizkera arruntean, 'hilketa' erabili ohi da.
asetu* e. ase. Irudizko adieran, lekua kentzen ari zaie hori adierazteko beste hitz batzuei: 'bete', 'gogobete'... Artistaren lanak ez du ase ikuslea*[e.] Artistaren lanak ez du gogobete ikuslea.
asfaltatu (betonatu*).
asilo. Asilo diplomatikoa, asilo eskubidea, asilo politikoa.
asimilatu, asimilatzaile, asimilazio, asimilazionismo, asimilazionista.
asintomatiko. Sintomarik ez duena, sintomarik gabea, sintomagabea.
asisak*, asisetako gorteak* e. krimen auzitegi.
asistentzia 1. Kiroletan, azken pasea.
asistentzia 2* e. laguntza.
askapenaren teologia.
askatasun sexuala. Ikus 'Deontologia' atala.
Askatasuna Aurrera Doa (La Libertad Avanza*). Argentinako alderdia.
askatasuna, berdintasuna, haurridetasuna. Frantziako Iraultzan sorturiko leloa, Frantziako Errepublikak eta Haitiko Errepublikak goiburutzat hartua. Dena dela, kontuan izan zenbait testuingurutan 'haurridetasuna' baino egokiagoa izan litekeela 'anaitasuna'; esaterako, emakumeen bazterketa agerian utzi nahi denean.
Askatasunaren Aldeko Martxak, -a. Laburturik, 'Askatasunaren Martxak'. Letra xehez idazten da 'martxa' hitza, jakina, bakarrik idatziz gero.
Askatasunaren estatua. New Yorkeko monumentu ezaguna.
Askatasunaren Flotilla.
Askatasunaren plaza (Askatasun plaza*). Baionako plaza.
askatasunean utzi* e. askatu, aske utzi, libre utzi, libratu. Behin-behineko askatasunean utzi dute*[e.] Behin-behinean aske utzi dute.
askatze auto (askatasun auto*).
Aske Gunea, -a.
askenazi (ashkenazi*, askhenazi*, askhenazim*).
Aski Da (Basta Ya*).
Askibil (Askibila*, Askibile*, Kontrabandisten kala*). Gorlizko kala.
asmo bidegabeetarako elkartzearen delitu. Laburturik, 'elkartze bidegabe', 'legez kontrako elkartze' (es: asociación ilícita).
asmo deklarazio.
asmo izan. Kontuz esaldia jostean, 'nahi izan' bezala erabiltzen baita. Liburu bat idatzi asmo du.
asmoz, asmotan. Kontuz esaldia jostean, aurreko aditzak '-t(z)eko' izan behar baitu. Liburu bat idatzi asmotan dabil*[e.] Liburu bat idazteko asmotan dabil. // Ahalik eta ondoena egin asmoz*[e.] Ahalik eta ondoena egiteko asmoz.
asozial. Gizartean egokitzen ez dena, gizartearen kontrako jokabidea duena.
Aspaltza, -a (Atxabaltza*, Aspaltze*). Sopelako itsaslabarra.
Asparrena, -a. Kontuz deklinatzean. Asparrenean (Asparrenan*), Asparreneko (Asparrengo*, Asparrenako*), Asparrenetik (Asparrendik*, Asparrenatik*), Asparrenera (Asparrenara*).
asperger. Aspergerren sindromea. Autismoa eta aspergerra.
Aspergerren sindromea, -a. Aspergerren sindromea nahiko ezezaguna zen oraintsu arte.
aspirazio. Zerbait egiteko edo nolabait hobetzeko gogoa.
Aste Odoltsua, -a (Semaine sanglante**). Frantziako armadak Parisko Komuna desegin zuen astea.
Astearte Handia, -a (Superasteartea*). Ameriketako Estatu Batuetako hauteskunde primarioen sisteman, 24 estatuk batera bozkatzen duten eguna.
astearte inaute, asterte inauteri, martitzen karnabal, Asteartita. Inauterietako asteartea.
astebete barru (aste bat barru*).
asteburuero (astebururo*).
Astekaria. BERRIAren buletin digitala.
astelehen inaute, astelehen inauteri, astelehen karnabal, Astelenita. Inauterietako astelehena.
Astelena. Eibarko pilotalekua. Astelena itxita dago azkenaldian.
asterisko* e. izartxo.
astoa. Aaaaa, aja-ja, arran-arran, arrantza, arrantzaka, zinka.
Astondo. Gorlizko hondartza.
Astondopuntea, -ea (Astondo punta*, Astondoko punta*). Gorlizko punta. Kontuz kasu markak eranstean. Astondopuntatik, Astondopuntako.
AstraZeneca.
astronomilari* e. astronomo.
asturiar (asturiastar*). Asturiaskoa.
asturiera. Asturiasko hizkuntza. Ez erabili 'bable', gaur egun gutxiesgarria baita.
asumitu 1. Bere gain hartu. Ez daki berari dagokion erantzukizuna asumitzen.
asumitu 2. Onartu. Zintzo asumitu behar dugu zertan garen.
Atabal (L’Atabal*). Miarritzeko aretoa.
ATACMS misila, -a. MGM-140 ATACMS da izen osoa.
atari. Irudizko zentzuan, '-en atarian' erabili ohi da. Bestela, '-ko ataria'. Festen atarian. Eguberrien atarian. Etxeko ataria. Nafarroako Parlamentuko ataria.
Atarrabia Taldea, -a.
ate joka. Kas-kas, kask, kask-kask, kax-kax, dan-dan, pan-pan.
ateak irekitzeko egun (ate irekien egun*). Erakunde batek egun batez nornahirentzat instalazioak zabaltzea, marketin ekintza gisa.
Atena (Atenea*). Greziar mitologiako jainkosa.
Atenasko akropolia, -a (Atenasko akropolisa*).
atentzioa deitu* e. atentzioa eman. Atentzioa deitu zidan haren orrazkerak*[e.] Atentzioa eman zidan haren orrazkerak.
aterbe* e. aterpe.
ateri. Euririk gabeko eguraldia.
ateri egon, ateri izan, ateri egin. Euririk ez egin.
aterpe klimatiko. (es: refugio climático; fr: refuge climatique; en: climate refuge).
aterrarte, aterrune. Ateri dagoen tartea.
atertu. Euria gelditzen denean bezala erabiltzen da elurra gelditzen denean ere. Atertu gabe ari du elurra.
atertu. Euria gelditu.
Athletic. Bilboko futbol taldea. Athleticek Superliga irabazi zuen 2005. urtean. Athleticen jokatu nahi du.
atlantiko (atlantiar*). Ozeano Atlantikoa.
Atletico Madril (Atletico Madrid*). Futbol taldeen izenetan, euskarazko eran idazten dira toponimoak. Atletico Madril (Madrid*), Bartzelona (Barcelona*), Bordele (Bordeaux*), Elx (Elche*), Monako (Monaco*), Murtzia (Murcia*), Naoned (Nantes*), Niza (Nice*), Olympique Marseilla (Marseille*), Valentzia (Valencia*), Vila-real (Villareal*).
atletismoa. Jauziak: gorako jauzia (altuera jauzi*), jauzi hirukoitza, luzerako jauzia, pertika jauzia. Jaurtiketak: diskoa (disko jaurtiketa), mailua (mailu jaurtiketa), pisua (pisu jaurtiketa), xabalina (xabalina jaurtiketa). Lasterketak: 100 metrokoa, 200 metrokoa, dekatloia, ibilketa (20 kilometroko ibilketa), heptatloia, hesidunak (400 metroko hesiduna), krosa, maratoia, oztopodunak (3.000 metroko oztopoduna), txandakakoak (4x100 metro txandaka)...
atoiontzi.
atonal. Musikan, sistema tonalaren araberakoa ez dena.
ator. Mundakako inauterietako pertsonaia. Mundakako atorrak eta laminak.
Atotxako geltokia, -a; Norteko geltokia, -a. Renfek Donostian duen geltoki nagusia.
atrakatu, atrakatzaile.
atrakatu, atrakatzaile, atrako (atraku*).
atrakzio. Jolas parkeetan, olgetarako instalazioa. Aurten ezingo gara atrakzio parke batera joan, baina auzoko haur parkera bai.
atrezzo, atrezzolari.
atso. 'Atso' hitza gutxiesgarria da hizkera gehienetan. Orobat gertatzen da 'agure' hitzarekin. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa. Atso bat*[e.] Adineko (emakume) bat, (emakume) adindu bat, (emakume) edadetu bat, edadeko (emakume) bat, (emakume) zahar bat.
atun hozkailuontzi (atunontzi izoztailu*).
atungorri (atun gorri*).
Aturri (Adour*).
Atxabiribil (El Peñon*, Atxibiribil*). Sopelako hondartza, 'Aspiribil' ere deitua.
atxiki, atxikimendu (atxeki*, atxekimendu*).
atxikimendu falta, atxikimendurik eza (desafekzio*).
atxilo, atxilo eraman, atxilo hartu, atxiloaldi, atxilotu. Etxeko atxiloketan dago*[e.] Etxean atxiloturik daukate. Etxean atxilo daukate.
atxiloaldi administratibo. Atxiloaldi administratibopean dago*[e.] Atxiloaldi administratiboan dago.
atzealde (atzekalde*).
atzeman. Detektatu. Hogei COVID-19 kasu atzeman dituzte.
atzera begirako (erretrospektiba*). Constantin Brancusiren atzera begirako zabala paratuko dute Londresen.
atzera-buelta (atzera buelta*, atzerabuelta*). Horrek ez du atzera-bueltarik.
atzera-bueltarik gabeko puntu, puntu kritiko (tipping point*). Klima aldaketaz mintzatuz, eskualde bateko edo munduko klima egoera egonkor batetik beste batera aldatzen denekoa, lehengora ezin itzultzeko moduan (en: tipping point, point of no return; es: punto crítico, punto de no retorno; fr: point critique, point de non-retour).
atzerako. Diruaz mintzatuz, kanbioa. Ordaindu diot, baina atzerakoa ez dit eman oraindik.
atzerako artazi (txilena*).
atzerako eragin (atzeraeragin*). Terrorismoaren Kontrako Legea atzeraeraginezkoa dela ebatzi zuen Baliko Auzitegi Konstituzionalak*[e.] Terrorismoaren Kontrako Legeak atzerako eragina duela ebatzi zuen Baliko Auzitegi Konstituzionalak.
atzerako kontu, atzerako kontaketa (atzera-kontu*, atzera-kontaketa*).
Atzeraldi Handia, -a. 2008an hasitako krisi ekonomikoa. Ez nahasi Depresio Handiarekin.
atzerapenez. Testuinguru askotan, alferrikako kalkoa da. Kontzertua atzerapenez hasi zen*[e.] Kontzertua berandu hasi zen.
atzeratu. Hobe 'noiz arte atzeratu' moldea erabiltzea. Ekainera atzeratu dute*[e.] Ekainera arte atzeratu dute.
Atzerritarren Legea, -a (Atzerritartasun Legea*, Estranjeria Legea*).
atzo eta gaur artean* e. atzo eta gaur, atzo edo gaur, atzo bezala gaur ere... Atzo eta gaur artean gizarte eragileetako ordezkariekin bilduko da*[e.] Atzo bezala gaur ere gizarte eragileetako ordezkariekin bilduko da.
atzokoan* e. atzo. Kazetaritzako klixe gogaikarria da 'atzokoan' erabiltzea. Aski da 'atzo'. Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzokoan Bilbon*[e.] Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile askotako jendea batu zen atzo Bilbon.
atzora arte* e. atzo arte.
atzorako* e. atzoko. Lan hori atzorako bukatu behar nuen*[e.] Lan hori atzoko bukatu behar nuen.
au pair. Janariaren eta ostatuaren truke haurrak zaintzen dituena.
audientzia 1. h. entzuleak, ikusleak. Audientzia handitu egin dute aurten*[e.] Ikusle gehiago izan dituzte aurten.
audientzia 2. h. entzunaldi.
audientzia 3* e. auzitegi.
audio. Entzuteko euskarri edo fitxategia.
audiodeskripzio. Zinema itsuentzat egokitzeko sistema.
audiogida (audio gida*).
audioliburu (audio liburu*).
auditoretza 1. Auditorearen lanbidea.
auditoretza 2. Auditoria.
auditoria, auditore.
auditorio 1. Entzuleak.
auditorio 2* e. auditorium, entzunareto.
aukera. Zenbaitetan, hobe da 'arrisku'. Buruko eritasunak pairatzeko aukera dute*[e.] Buruko eritasunak pairatzeko arriskua dute.
aukeratu. Erredundantzia da 'kide / idazkari / presidente... berri aukeratu'. Gromik aukeratu dute presidente berri*[e.] Gromik aukeratu dute presidente.
aulki mugikor. Arraunean, atzera eta aurrera irristatzen den aulkia.
aulkia hutsik. Eliza katolikoan, aita santurik ez dagoen aldia edo denbora. Latinez, 'sede vacante' ('sedes vacans' esamoldearen ablatibo absolutua). Kontuz esaldian jostean. Modu ofizialean, 20:00etan hasiko da aulkia hutsik egongo den denbora, Vatikanoak estatubururik gabe pasatuko duen tartea.
Auñamendi (Anie*). Okzitanieraz, 'Onia'.
aunitz* e. anitz.
aurka 1. Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoaren aurka irabazteko*[e.] Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoari irabazteko.
aurka 2. Istripuen kontakizunetan eta gisakoetan, gehiegi erabiltzen da. Arbolaren aurka jo du autoak*[e.] Arbola jo du autoak.
aurkitu. Kazetari estiloan, hobe ez erabiltzea 'egon' adierazteko. Gaixorik aurkitzen da*[e.] Gaixorik dago. // Mendiz inguraturiko paraje eder batean aurkitzen da Bidania-Goiatz*[e.] Mendiz inguraturiko paraje eder batean dago Bidania-Goiatz.
aurora. Fenomeno meteorologiko berezia, normalean lurburuetan izan ohi dena eta zeruan koloretako zerrendak agerrarazten dituena. Aurora boreala eta aurora australa. Aurora polarrak.
aurpegiak identifikatzeko sistema, aurpegiak ezagutzeko sistema. Ezaugarri horiek aztertzen dituzte aurpegiak identifikatzeko sistemek.
aurre. Ez erabili '-en inguruan' adierazteko. Bahiketen aurrean gobernuak izan duen jokaera ere erakutsiko dute dokumentalean*[e.] Bahiketen inguruan gobernuak izan duen jokaera ere erakutsiko dute dokumentalean.
aurre-asmo* e. aitzinasmo.
aurreakordio. h. akordiorako oinarri.
aurrealde (aurrekalde*).
aurrean eraman (aurretik eraman*). Trenak aurretik eraman zuen autoa*[e.] Trenak aurrean eraman zuen autoa.
aurredenboraldi* e. denboraldiaurre.
aurreikusi. h. aurrez ikusi, espero izan. Gehiegi erabiltzen da. Jende asko biltzea aurreikusi dute*[e.] Jende asko biltzea espero dute. // Bilera etziko dago aurreikusita*[e.] Bilera etzi egitekotan dira.
aurrejubilazio* e. erretiro aurreratua, erretreta aitzinatua.
aurrekalari. Ontzian, branka aldean doan arraunlaria.
aurrekanpaina* e. kanpainaurre.
aurrekanporaketa* e. kanporaketa aurreko. Aurrekanporaketa jokatzeko prest dago*[e.] Kanporaketa aurrekoa jokatzeko prest dago.
aurrekari 1. Zuzenbidean eta medikuntzan erabiltzekoa. Ez du aurrekari penalik. Aintzat hartu dituzten zigor aurrekariak. Familiako aurrekariak dituenez, proba egingo diote, badaezpada.
aurrekari 2* Zuzenbidetik kanpoko adieretan, askotan badira esamolde naturalagoak. Aurrekaririk gabeko gosete handiena da*[e.] Inoizko goseterik handiena da. // Aurrekaririk gabeko zigorra jarri dio*[e.] Inoiz ez bezalako zigorra jarri dio.
aurrekontratu. Kontratua egiteko aldez aurreko hitzarmena.
aurrekontu orokor (Aurrekontu Orokor*).
aurrekozinatu* e. aurrez prestatu, aurrez prestaturiko jaki, janari prestatu.
aurrematrikula, aurrematrikulatu.
Aurrera Herria (Avanza Pais*). Peruko alderdi politikoa.
aurrerantz ihes egin, aurreranzko ihes, aurrerako ihes. (es: huida hacia delante; fr: fuite en avant). Batzuetan, 'itsu-itsuan aurrera egin' ere egokia izan liteke.
aurreratu. Iragarri, zerbait aurrez jakinarazi. Ez erabili 'esan' adierazteko. Donald Tuskek aurreratu zuen Johnsonek gutuna bidali ziola*[e.] Donald Tuskek adierazi zuen Johnsonek gutuna bidali ziola.
aurrestreinaldi 1 (aurre-estreinaldi*, aurre estreinaldi*). Zineman.
aurrestreinaldi 2* e. jendaurreko entsegu. Antzerkian.
aurretik eraman* e. aurrean eraman.
aurrez aurreko, presentzial (aurrez-aurreko*). Aurrez aurreko bilera. Bilera presentziala.
aurrez emandako froga (froga prekonstitutu*).
aurrez ordaintzeko (prepago*, aurreordainketa*). Aurreordainketako txartela*[e.] Aurrez ordaintzeko txartela.
aurri. h. hondakin, hondar. Harrango unibertsitate zaharraren aurriak*[e.] Harrango unibertsitate zaharraren hondakinak. // Baserri asko ia aurrietan daude*[e.] Baserri asko ia erorian daude.
aurtengo urtean* e. aurten.
aurtengoan* e. aurten. Kazetaritzako klixe gogaikarria da 'aurtengoan' erabiltzea. Aski da 'aurten'.
aurtengorako* e. aurtengo. Orobat, 'atzoko' (atzorako*) eta 'etziko' (etzirako*).
Auschwitz. Nazien kontzentrazio eta deuseztatze esparrua. Poloniako Oswiecim hirian dago.
ausente* e. absente.
ausentzia* e. absentzia.
auspo* e. hauspo. Baina Antonio Zabalak osaturiko liburu bilduma Auspoa da.
Austro-hungariar Inperioa, -a.
autentifikazio. Informatikan, sistema batera sartu nahi duen erabiltzailearen datuak egiaztatzea.
Autismo Araba. Autismoaren inguruko Arabako elkartea.
auto 1 (kotxe*). Ibilgailua.
auto 2. Ebazpen judizial mota. Sumarioa ixteko autoa, prozesatzeko autoa, ahozko epaiketa hasteko autoa, behin-behineko neurrien autoa, espetxeratzeko autoa.
auto elektriko, ibilgailu elektriko, garraio elektriko... (electromobility*).
auto zinema (autozinema*). Aire zabaleko zinema.
auto-stop egin, auto-stopista (autostop*).
Auto-Tune. Audio prozesadore bat, 1997an sortua. Ikus 'autotune'.
autobabes.
autobia. Ordaindu gabeko errepide mota.
autobide (autopista*). Ordaindu beharreko errepidea.
autobus biltoki (kotxera*, kotxetegi*).
autodefentsa (auto-defentsa*). Autodefentsa feminista.
autodiagnostikorako test (test autodiagnostiko*, autodiagnostiko test*).
autoekoizpen (auto-ekoizpen*).
autoenplegu.
autoeskola (auteskola*, auto eskola*).
autoestimu (autoestima*).
autofikzio (auto fikzio*, auto-fikzio*). Egilea bere obrako protagonista den literatur joera.
autogestio, autogestionatu. Autogestioaren eredua ez zaie gustatzen alderdi politikoei.
Autogobernu Lantaldea, -a (Autogobernu Ponentzia*).
autoinkulpatu* e. bere burua erruduntzat jo, autoinkulpazioa egin.
autoitzulpen.
autokarabana (kanpinkar*, camping-car*).
autokonfinatu, autokonfinamendu.
autokontsumo.
autokontzientzia.
autoktono.
autolaguntza.
autolikidazio.
automatikoki. Batzuetan, egokiago da 'zuzenean' edo 'berez' erabiltzea. Otxandorena eta Pascual automatikoki sartuko dira finalean*[e.] Otxandorena eta Pascual zuzenean sartuko dira finalean. // Ideiak ez dira automatikoki sortzen, ahalegin itzela eskatzen dute*[e.] Ideiak ez dira berez sortzen: ahalegin itzela eskatzen dute.
automotibazio. Erabiltzekoa da 'nork bere burua motibatu' ere.
autonomiazale. Autonomista.
autopista* e. autobide.
autopsia egin (gorpuari autopsia egin*).
autorregulazio (autoregulazio*).
autorretratu (autoerretratu*).
autosufiziente, beregain. Europa nekazaritza eta elikagaien alorrean beregaina izateko. Uharte txiki hartan, autosufiziente izan behar genuen.
autosufizientzia. Nork bere burua aski izatea. Komunitateen autosufizientzia da gure pentsamendu ekonomikoaren oinarrietako bat.
autotest, autoproba (auto-proba*).
autotune (auto tune*). Audio digitaletan ahotsa moldatzeko efektua.
autotxoke. Barraketako entretenigarria, txoke autoa.
auzapez, auzapezorde.
auzi. Auzi aretoa, auzi gela, auzi saioa, auzitara eraman, auzitara jo.
auzi ihesean egon, auzi ihesean izan, auzi iheslari (errebeldian epaitu*, errebelde*). Auzi iheslaritzat jo dute, ez zelako agertu epaiketara.
auzipetu (auziperatu*). (es: procesado, encausado).
auzitegi. Adingabeen auzitegiak, administrazioarekiko auzien epaitegiak, arbitratzeko auzitegi iraunkorra (fr: CPA), auzitegi korrekzionalak, dei / apelazio auzitegiak, EAEko Auzitegi Nagusia, eliz auzitegiak, Espainiako Auzitegi Gorena, Espainiako Auzitegi Konstituzionala, Espainiako Auzitegi Nazionala, Europako Erkidegoetako Auzitegia (es: TJCE; fr: CJCE; en: ECJ), Europako Kontu Auzitegia, gorte gorenak (fr: cour suprême), Frantziako Kasazio Auzitegia, Frantziako Auzitegi Konstituzionala, Frantziako Krimen Auzitegi Berezia, Giza Eskubideen Europako Auzitegia, instantzia handiko auzitegiak, instantziako auzitegiak, kasazio auzitegiak, kontu auzitegiak (baina Nafarroakoa Kontu Ganbera da), lan auzitegiak (Prud'homme*), Nafarroako Auzitegi Nagusia, Nazioarteko Justizia Auzitegi Iraunkorra (en: PCIJ; es: TPJI; fr: CPJI), polizia auzitegiak, probintzia auzitegiak (lurralde auzitegi*), zigorrak ezartzeko auzitegi (fr: Tribunal de l'application des peines).
auzitegi gorenak. (es: tribunal supremo; fr: cour suprême) Ez nahastu auzitegi nagusiekin. Israelgo Auzitegi Gorena. Espainiako Auzitegi Gorena. Kasazio Auzitegia da Frantziako auzitegi gorena.
auzitegi korrekzionalak. Frantziako justizia sisteman, delitutzat jotakoak epaitzeko auzitegiak. Krimentzat jotakoak, berriz, krimen auzitegiei dagozkie, eta arau hauste arinak polizia auzitegiek epaitzen dituzte.
auzitegi nagusiak. (es: tribunal superior; fr: cour supérieure) Ez nahastu auzitegi gorenekin. Nafarroako Auzitegi Nagusia, EAEko Auzitegi Nagusia.
Auzitegi Nazionala, -a (Audientzia Nazionala*, Entzutegi Nazionala*). Espainiako justizia sistemako auzitegia.
auzitegietara eraman* e. auzitara eraman. Ikas-Bik auzitegietara eraman du Frantziako Hezkuntza Ministerioa*[e.] Ikas-Bik auzitara eraman du Frantziako Hezkuntza Ministerioa.
auzitegiko mediku, auzitegi mediku, auzi mediku.
Auzmendi, Lurdes (Lourdes*).
average* Ikus 'gol average' sarrera.
Averroes edo Ibn Ruxd.
Avignongo Unibertsitatea, -a.
Avilako Unibertsitate Katolikoa, -a.
Avizena edo Ibn Sina.
Axiari, Beñat (Achiary*, Atxiari*).
Axitarte (Bi Ahizpe*, Biaizpe*). Irurtzungo pasabidea.
Axkada (Axkadak*). Bakioko kostagunea.
axola (ajola*).
axuant. Alkateordea.
Axura (Ashura*). Xiitentzat, erlijio egunik garrantzitsuenetako bat, dolua adieraztekoa.
ayatola*, ayatollah* e. aiatola.
azalera. Lurraldeena adierazteko, 'eremu' erabiltzen da. Azalera: 209,9 kilometro koadro*[e.] Eremua: 209,9 kilometro koadro.
azalera handi* Ez erabili 'merkataritza gune' edo 'saltoki handi' adierazteko.
azerbaijandar. Azerbaijango herritarra, den etniakoa dela.
azeri. Animalia.
azeria. Zaunka, xanpa.
azeriar. Etnia jakin batekoa.
azido motak. Azido akriliko, azido artseniko, azido askorbiko, azido azetiko, azido azetilsaliziliko, azido bentzoiko (benzoiko*), azido boriko, azido desoxirribonukleiko, azido erribonukleiko, azido esteariko, azido foliko, azido fosforiko, azido gastriko, azido glutamiko, azido hialuroniko, azido hipokloroso, azido klorhidriko, azido kloriko, azido laktiko, azido linoleiko, azido nitriko, azido nitroso, azido nukleiko, azido oleiko, azido oxaliko, azido perkloriko, azido saliziliko, azido sorbiko, azido akriliko, azido sulfhidriko (sulfidriko*), azido sulfuriko, azido sulfuroso, azido uriko, azido zianhidriko, azido zitriko.
azienda. Ganadua.
Azkaineko (Azkaingo*).
azken aldian. Azken txandan. Kontuan izan 'azkenaldian' besterik dela: azken boladan. Ikusi nuen azken aldian oso argala zegoen.
azken asteon* e. asteon.
azken helmugako zabortegi. (es: vertedero de cola).
Azken judizioa (Azken epaiketa*). Michelangeloren margolana.
azken-aurren, azken-aurreko, azken-bigarren (azkenaurren*, azkenaurreko*). Atzetik hasita, azkenaren hurrengoa. Segida osatu nahi izanez gero, azken-hirugarrena dator hurrena; azken-laugarrena gero, eta abar.
azken-hirugarren, azken-laugarren...
azkenaldian, azkenaldi honetan. Azken boladan. Kontuan izan 'azken aldian' besterik dela: azken txandan. Azkenaldian ez da joaten zinemara.
azkenekotz* e. azkenekoz.
Azkona, Pablo (Pablo Azcona*). Geroa Baiko politikaria.
Azkue, Resurreccion Maria (Resurreccion Maria de Azkue*).
Azoveko itsasoa, -a (Azov itsasoa*).
azpi-indize, goi-indize (azpiindize*, goiindize*, azpi indize*, goiz indize*).
azpidatzi 1 (azpititulatu*). Ikus-entzunezkoetan, pantailaren behealdean ahotsaren bertsio idatzia jarri.
azpidatzi 2. Ikus-entzunezkoetan, ahotsaren bertsio idatzia, pantailaren beheko aldean agertu ohi dena. 'Azpititulu' ere erabiltzen da.
azpiestazio (subestazio*). Subestazio elektrikoa*[e.] Azpiestazio elektrikoa.
azpigaratu.
azpikontrata, azpikontratatu, azpikontratazio, azpikontratista, azpikontratu.
Azpilagaña. Iruñeko auzoa. Deklinatzean, ez du galtzen 'a'. Azpilagañako ikastetxea.
azpisistema (azpi-sistema*).
aztarna ekologiko. Ingurumen adierazle hori erabiltzen da neurtzeko zenbateko eremua eta nolako ur ekosistema behar diren biztanleria jakin baten kontsumoa asetzeko eta hondakinak asimilatzeko.
Aztarna Ekologikoaren Sare Globala, -a (Global Footprint Network*).
aztarnari (arakatzaile*). Gaixotutakoak aurretik norekin egon diren ikertzen duen osasun langilea. Aztarnari taldeak osatu dituzte kutsabideak argitzeko.
azterketa prekliniko (azterketa aurrekliniko*). Farmako bat egiteko prozesuan, in vitro edo animaliekin egiten den ikerketa.
azzurri. Kiroletan, Italiako selekzioko kideak. Neurriz erabiltzekoa da.