Galde-erantzunak

2014-02-13 12:29:20
>
BERRIAn, gutxi izaten dira letrak eta zenbakiak dituzten laburtzapenak. Halakoak erabili behar ditugunean, beste siglak bezala deklinatzen ditugu, salbuespenik egin gabe; beraz, ez dugu marratxorik jartzen. Hona hemen adibide batzuk:

HGI-352ko; A-15eko; I-11n; M-15en; G8koak...

Nolanahi ere, zientziari buruzko testu espezializatuetarako, EIMAk gomendio hau emana du Zientzia eta teknikako euskara arautzeko gomendioak liburuan, 34. orrialdean:

Oro har, ez da marratxorik jartzen siglaren eta deklinabide-atzizkiaren artean, salbuespenak salbu. Edonola ere, adierazpide alfanumerikoak erabiltzen direnean, edo letra larri eta xeheak batera, marratxoa erabiliko da beti siglaren eta deklinabide-atzizkiaren artean [...].
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa