Galde-erantzunak
2014-02-04 16:13:38
Euskaltzaindiak Bilboko kale izendegia landu zuenean (1998an eta 1999an), Zazpikaleak idazkera hobetsi zuen. Esteka honetan, Hamaika kale dago Zazpikaleetan artikulu guztiz argigarria duzu, Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko idazkariak Deia-n idatzia: http://tinyurl.com/pacur6u.
Hona hemen zatitxo bat:
Bi auzo dira berez Bilboko zaharrenak: Bilbo Zaharra, Ibaiazabal itsasadarraren ezkerraldean, eta Zazpikaleak, gaztelaniaz Siete Calles, nahiz eta azken urteotan gaztelaniaz Casco Viejo deitu. Nola gauzatu zen aldaketa hau? Hirurogeigarren hamarkadaren amaieran erabaki zuten Zazpikaleetako merkatariek elkarte bat sortzea eta arazoa izena ematean sortu zen, denda Zazpikale historikoetatik kanpo zutenek oztopoak jarri baitzizkioten Sietecalles izenari, Casco Viejo izen berria proposatuz. Izena udalaren laguntzaz nagusituz joan zen eta egun gaztelaniazko izen zaharra, Sietecalles, ia desagertu da. Euskaraz bestelakoa pasatu zen. Casco Viejo proposatzean Bilbo Zaharra izena bultzatu zuten, Zazpikaleak, izen jatorra baztertuz, izen hori ibaiaz bestaldeko auzoari, gaztelaniaz Bilbao La Viejari, dagokiola konturatu gabe. Geroago batzuek, auzia konpondu nahian, Alde Zaharra sortu zuten, eta amaitzeko Uri Zaharra ere erabili izan du udalak.
Eta egun zer egin behar dugu? Argi dago gaztelaniaz Casco Viejo nagusitu dela eta onartu beharra dagoela uste dut, baina euskaraz, udalak ongi erabiltzen duen bezala, Zazpikaleak (nahiz eta askoz ere kale gehiago izan, Gizaburuaga edo Etxebarri bezalaxe, izen hauek udalak izendatu aurretik eremu txikiak izendatzen zituzten eta).