Galde-erantzunak

2020-12-23 09:04:00
>
Tradizioko esamolde hauek erabil ditzakegu gaur egun ere hori adierazteko:

bizi bedi
bizi bedi beti
beti bizi bedi
bizi bedi luze
luze bizi bedi
bizi bedi luzaz
luzaz bizi bedi
bizi bedi urte askoan
urte askoan bizi bedi
bizi dadila beti
bizi dadila anitz urtez
anitz urtez bizi dadila
...

Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko bi adibide polit:

Goiko izarrak an diran arte / bizi dedilla Errezil! (Uztapide)
Bizi bedi azkatasuna! Bizi beitez gizonaren eskubideak! (Kirikiño)

Ez dabiltza urruti Gabriel Arestik idatzi eta Oskorrik kantaturiko hitzok:

    Gora ta gora beti,
    haik gora Lapurdi!
    Euskerak bizi gaitu
    eta bizi bedi.



© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa