Galde-erantzunak

2013-11-15 12:52:07
>
Ebro aldean jotzen duen ipar-mendebaldeko haizeari deitzen zaio ziertzo.

Euskaltermen eta Elhuyarren jasoa dute hitza, eta testuetan ere ikusten da han eta hemen:

Ekaitza, hegoa, ziertzoa, enbata, soperna jeneralaren hatsa eta mortu erreak. (Itxaro Borda: %100 basque, 211. or.)

Pello Zabalak ere erabili zuen Eguraldia beti airean liburuan (54. or.):

Ziertzoa. Normalean gure inguruko haize ezagunenekin bagabiltza ere, hor daukagu, urrunxeago, Ebro ibaiari segika doan haranean abiada eta hotza hartuta joaten den haize berezia, ziertzoa deitzen diotena. Zein haize klase den? Ipar-mendebaldeko haize hotza, tarteka bortitza, horixe da ziertzoa. Ohikoa izaten da Bretainia aldean antizikloi sendokote bat kokatzea eta, batez ere Mediterraneo aldean depresioguneren bat egokitzen bada. Antizikloiaren bizkar datorren haize hotza, Mediterraneo aldeko zurrunbiloaren zurrupaz lagundurik, han doa, gero eta abailago, Ebro ibaiaren erribera sakana profitatuz… Egoera honek, iberiar penintsulan ipar haizeak aise sorrarazten ditu.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa