Galde-erantzunak
2020-10-04 11:50:44
Dirudienez, bistadizo hitzak ez du idatzizko tradizio handirik, ez baita ageri Orotariko Euskal Hiztegian.
Gaur egungo testuetatik edaten duten hiztegietan ere ez da ageri:
- Elhuyar: gainbegiratu, begirada, ikusi, begiratu, begirakune; begi-kolpe, begi-ukaldi; begiratua egin, begiratu bat egin, begirada bat eman/egin, behako bat eman, begi-kolpe bat eman
- Zehazki: begi kolpe, ikusi-pasada, bistako, begiraldi; (zerbaiti) begi kolpe bat eman, ikusi-pasada bat eman, begirada bat egin.
Nolanahi ere, corpusetan baditu adibide batzuk. Esaterako, Lexikoaren Behatokian, 28 aldiz ageri da: 14 aldiz ikus-entzunezkoetan (gehienak Goenkale-ko adibideak dira), eta 14 prentsan eta literaturan.Egungo Testuen Corpusean, berriz, 129 agerraldi ditu: 50 prentsan, 48 literaturan, 27 telebistan eta 4 Wikipedian.
2020-10-04 11:50:44

Dirudienez, bistadizo hitzak ez du idatzizko tradizio handirik, ez baita ageri Orotariko Euskal Hiztegian.
Gaur egungo testuetatik edaten duten hiztegietan ere ez da ageri:
- Elhuyar: gainbegiratu, begirada, ikusi, begiratu, begirakune; begi-kolpe, begi-ukaldi; begiratua egin, begiratu bat egin, begirada bat eman/egin, behako bat eman, begi-kolpe bat eman
- Zehazki: begi kolpe, ikusi-pasada, bistako, begiraldi; (zerbaiti) begi kolpe bat eman, ikusi-pasada bat eman, begirada bat egin.
Nolanahi ere, corpusetan baditu adibide batzuk.
Esaterako, Lexikoaren Behatokian, 28 aldiz ageri da: 14 aldiz ikus-entzunezkoetan (gehienak Goenkale-ko adibideak dira), eta 14 prentsan eta literaturan.
Egungo Testuen Corpusean, berriz, 129 agerraldi ditu: 50 prentsan, 48 literaturan, 27 telebistan eta 4 Wikipedian.