Galde-erantzunak
2020-07-02 18:39:49
Hori adierazteko, paper errea erabiltzen da, eta halaxe jasoa dugu estilo liburuan:
paper erre (paper busti*). Irudizko zentzuan, ezertarako balio ez duena.
Aspalditik erabiltzen da esamolde hori euskal prentsan; gutxienez, 1991ko ekainaren 5eko adibide honetan agertu zenetik:
Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula. Eskualde euskaldunerako ezagitzen diren eskubideak hein haundi batean paper errea bihurtzea edo ez, jokoan dago.