Galde-erantzunak

2013-10-03 12:55:11
>
Euskaltzaindiak oraindik ez du erabaki zein izango den New Yorkekoak izendatzeko herritar izena. BERRIAn, newyorktar erabiltzen dugu, hori delakoan forma erregularra. Dena dela, askotan aski da New Yorkeko.

Hona hemen newyorktar hitzaren testigantza batzuk:

Newyorktar lagun batzuk itaundu nituen [...] (Iñaki Zabaleta, 110. Street-eko geltokia, 190. or.)

[...] eta newyorktarrak listu egin zidan bozgorailu batetik [...] (Aingeru Epaltza, Rock'n'roll, 292. or.)

Jakina, ez Eric Gonzalezek, ez beste newyortarrek ez dakite [...] (Gotzon Garate, Zakurra, zeure laguna, 2002. or.)
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa