Galde-erantzunak
2013-10-03 12:54:40
BERRIAn, tituluetan ez dugu aipatzen (ustezko) delitugileen nazionalitatea, zein-nahi ere den: berdin jokatzen dugu beti, aipatua Euskal Herrian jaioa izan nahiz kanpotik etorria izan. Gai honi dagokionez, hauxe zehaztu dugu gure estilo liburuan, Deontologia ataleko Bereizkeriarik gabeko tratamendua epigrafean:
Protagonisten etnia, erlijioa, jatorria eta kultura ez dira aipatuko informazioetan, non eta ez den ezinbestekoa albistea ulertzeko.
Etorkinek ez dute talde homogeneorik osatzen. Beraz, estereotipoak eta topikoak saihestu beharra dago. Hala, esaterako, ezin da identifikatu jatorri, etnia edo erlijio jakin bat jarrera fundamentalistekin, delituarekin edo gizarte arazoekin.