Galde-erantzunak

2013-10-03 12:54:05
>
Oraintxe konturatu gara, zure galderari esker, Lasarte-Oria sarrera behar bezala eguneratu gabe genuela. Izan ere, Lasarte-Oriako biztanleak lasartearrak dira, Euskaltzaindiak tradizioa aztertu eta gero azaldu duenez.

Hona hemen lasartear formaren bi testigantza, biak ere Euzko Gogoa aldizkarian argitaratuak eta Orotariko Euskal Hiztegiko adibideetan jasoak:

Lasartear tolesgabe edo inoxenteak. (Euzko Gogoa, 1957)
Gure Ama Birjiña Errukitsuari lasartearrak egiten genizkan Bederatziurren oneraspentsuak. (Euzko Gogoa, 1957)

Beraz, lasartetar, izatekotan, Lasarte deituradunak izango dira, Lasarte familiakoak, baina ez Lasarte-Oriakoak.

Mila esker, estilo liburua hobetzen laguntzeagatik!
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa