Galde-erantzunak

2018-08-18 02:21:33
>
Hona hemen ordain batzuk. Denek ez dute esanahi berbera, eta testuinguruak aginduko du egokiak diren ala ez.

Lehengo lepotik burua

Asto jaio, asto bizi eta asto hil

Astoa beti asto

Azeri zaharrari ilea joan eta buztana soildu, baina larrua gelditu

Azeri zaharrari ilea joan, baina antza ez

Aztura txarrak sortzetik hilobiraino

Hi beti izango haiz aitaren semea / amaren alaba!

Horrek horrela beharko du, hankaz aurrera eraman arte

Jenioa aitzurrak eta palak kenduko diote horri

Kukua beti kuku

Txikitan, buru arina; handi eginda, berdina


© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa