Galde-erantzunak
2018-01-12 13:53:37
Biak erabili izan dira.
Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegiko zer adibidetan ageri den gomendio egin:
Apezak berriz elizako behar ororen gomendiak egiten deritzo. (Atanase Belapeire)
Eliza Ama Santak zure animaren gomendio edo rekomendazioa zu ill artean modu onetan egiten du. (Agustin Kardaberaz)
Gomendio hau egiñ zaroen bakharrik: ez zaiteztela hasarra bidean. (Joannes Haraneder)
Arbuiaturik hartarik begiratzeko egin zitzaion gomendio hertsia. (Bernard Larregi)
Hekiei egiteko gomendio batzu. (Bazilio Joanategi)
Eta gomendio eman ere jaso da OEHko adibide honetan:
Gomendu eman diot / Ama Birjinari, / Eskerrak bihur ditzan / Seme Dibinoari. ('Luzaideko kantiak')
Testu berriagoetan (Ereduzko Prosa Gaur), gomendio(a) eman gehiago agertzen da. Idazle eta itzultzaile hauen testuetan ageri da: Piarres Aintziart, Koldo Biguri, Joxan Elosegi, Juan Garzia, Santiago Iruretagoiena, Bego Montorio, Jon Muñoz, Ana Urkiza, Patxi Zubizarreta.
Gomendio(a) egin ere erabiltzen da gaur egun. Horren erakusgarri, hauen testuak: Edurne Elizondo, Joxan Elosegi, Joxerra Garzia, Ramon Saizarbitoria, Ana Urkiza, Imanol Zurutuza, Josu Zabaleta.