Galde-erantzunak
2017-10-31 15:02:24
Katalunian azken boladan gertaturikoa dela eta, bi kontzeptu bereizi behar izan ditugu: declaració eta proclamació. Testuinguru arruntetan, parekoak izaten dira semantikoki, baina zeinek bere ñabardurak ditu oso testu espezializatuetan, hala nola testu akademikoetan eta adierazpen politikoetan:
- —declaració zera da, estatu bat sortzearen aldeko ekitaldi solemnea, estatua sortzeko prozesuari hasiera ematen diona, eta, beraz, ekitaldi diskurtsibo bat da;
- —proclamació batek, berriz, estatu berria eratutzat jotzen du, eta independentzia, gauzatutzat.
Kataluniako egoera bihurrian, biak bereiztea egokitu zaigu, eta Euskalterm terminologia bankuan bezala jokatzea erabaki dugu:
- —declaració eta declarar adierazteko, deklarazio eta deklaratu erabiltzen ari gara;
- —proclamació eta proclamar adierazteko, berriz, aldarrikapen eta aldarrikatu.