Galde-erantzunak
2017-10-20 09:29:01
Batez ere, bi hitz erabiltzen dira hori adierazteko: oinalde eta oin.
Hona hemen adibide batzuk:
Eta han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala. (Peaceful soldadua, Michael Morpurgo, Mirentxu Larrañaga Sueskunek itzulia)
Eskutitza eskuz sinatua da, denen errubrikak hortxe direla, orriaren oinaldean edo bestela ezkerreko ertzean. (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez)
[...] arraza berba ez da behin ere ageri; odola, Herodoto-ren aipu bezala bakarrik, eta oin-oharrean. (Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi)
Baina nekez itzul daiteke ezein erdaratara, oin-oharrik gabe eta bat-bateko gozamenaren kaltean, Koldo Izagirreren erdaren morrontzapean ibiltzearen aurkako hura [...]. (Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi)
[...] orri oinean, XVIII. mendeko esku batek baieztatzen du egileak testuan barna darabilen monogramaren esanahia [...]. (Lazarragaren eskuizkribuaren estraineko datatze-azterketa, Borja Aginagalde Olaizola, Erabili.eus-en argitaratua)
2017-10-20 09:29:01
Batez ere, bi hitz erabiltzen dira hori adierazteko: oinalde eta oin.
Hona hemen adibide batzuk:
Eta han zegoen Big Joeren hatz-marka ere, tintaz zikinduriko zirriborroan, orriaren oinaldean, beti ohi bezala. (Peaceful soldadua, Michael Morpurgo, Mirentxu Larrañaga Sueskunek itzulia)Eskutitza eskuz sinatua da, denen errubrikak hortxe direla, orriaren oinaldean edo bestela ezkerreko ertzean. (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan, Edorta Jimenez)[...] arraza berba ez da behin ere ageri; odola, Herodoto-ren aipu bezala bakarrik, eta oin-oharrean. (Espainiaren arimaz, Joxe Azurmendi)Baina nekez itzul daiteke ezein erdaratara, oin-oharrik gabe eta bat-bateko gozamenaren kaltean, Koldo Izagirreren erdaren morrontzapean ibiltzearen aurkako hura [...]. (Mentura dugun artean, Anjel Lertxundi)[...] orri oinean, XVIII. mendeko esku batek baieztatzen du egileak testuan barna darabilen monogramaren esanahia [...]. (Lazarragaren eskuizkribuaren estraineko datatze-azterketa, Borja Aginagalde Olaizola, Erabili.eus-en argitaratua)