Galde-erantzunak
2017-05-10 17:43:53
Zaila izaten da erdarazko erakundeen izenekin nola jokatu ebaztea; irizpide orokor batzuk zehaztuak izanagatik, beti izaten dira dudako kasuak, erdibidean geratzen direnak. Hona hemen erakundeen izenei buruzko gure irizpide nagusia, estilo liburuan jaso bezala:
Itzuli egiten dira, salbu euskaraz baliokide argirik ez dutenak.
Frantziako Ekonomia Ministerioa; Nazioarteko Diru Funtsa; Espainiako Bankua; Santander bankua; Ilargi Gorria; Miro Fundazioa; Espainiako Hizkuntzaren Akademia; Alderdi Demokratiko Unionista; Alderdi Demokratiko Liberala; Fronte Nazionala; Mugarik Gabeko Medikuak
Baina: Bundesbank; Banca del Lavoro; King’s College; Scotland Yard; Convergencia i Unio; Sinn Fein; Greenpeace; National Geographic
Bestela esanda: izena euskaraturik irakurleak erraz identifika badezake, nahiago izaten dugu euskaraz eman; nahasgarria gertatzen bada, ordea, bere hartan uzten dugu. Oro har, esan liteke izen deskribatzaileak errazago itzuli ohi direla; esaterako, Europako Banku Zentrala eta gisakoak.
Gainera, kontuan hartzekoa izaten da gure auzo hizkuntzetan nola jokatzen duten: normalean, haiek itzultzen dituzten izenak euskarara ere itzultzen dira (hala, Munduko Medikuak erabiltzen da, Médicos del Mundo, Medecins du Monde, Doctors of the World bezalaxe), baina nazioartean modu jakin batean ezagunak direnak bere hartan uzten dira (hala nola Medicus Mundi).
Gure ustez, Konbergentzia Demokratikorako Plataforma, Espainiako Junta Demokratikoa eta Koordinazio Demokratikoa erabiltzeko modukoak dira, erraz ulertzen eta identifikatzen baitira.