Galde-erantzunak

2017-04-27 14:41:51
>
Orotariko Euskal Hiztegian, badaude errestituitu eta errestituzio. Hona hemen han zer dioen:

errestituitu, restituitu.

Restituir, devolver, reparar.  Eta hanbatez gehiago othoitz egiten drauzuet haur dagizuen sarriago restitui nakizuenzat. "Je vous sois plutôt rendu". Lç He 13, 19. Ea [...] errestituidu ezteusan edo pagadu zor deusana. Cap 108. Bakoitzari zor dion hazienda, interesa, honra edo fama restituidu edo biurtu. OA 130. Errestituidu biarko dituz egin daben gatx onetatik datozan kalte guztijak. Astar II 100. 

errestituzio, errestituzino, errestituzione, errustizio (AN-larr-5vill), restituzio, restituzino, restituzione.

Restitución. Ea [...] obligadu daben restituziñorik egiten. Cap 96 (100 errestituziño). Ezta egin behar amoina gauza hetarik, zoin sujet baitira restituzioniari. Tt Arima 101. Konfesoreak agindu zigon restituziorik eutzi ote deban [...] egin bagarik. OA 163. Huts horiek [...] ez dakharkete errestituzione egiteko obligazionerik. He Phil 389 (SP 395 ezpaitute obligatzen deusik bihurtzera). Ez dago konfesinoe jeneral ondo eginik ezpadago restituzinoerik. Mg CO 259. Egingo zituztela restituzio edo gauza kenduen biurrerak. Mg CC 183. Egiten badezute / errustiziyua, / emango zazutela / ausoluziyua (1878). Arrantz 37. Lapurretak biar du / restituziyua. Ud 129. Emen ez dago beste erremediorik, edo errestituzioa edo kondenazioa San Agustiñek dion bezela. Zab Gabon 77. v. tbn. Gco I 436. LE Ong 95r. Errestituzino: Mg CO 162. JJMg BasEsc 83. Errestituzione: Urt Ex 22, 3. CatLav 138 (V 72). 


Bestelako hiztegietan, ordain hauek ageri dira, besteak beste: itzuli, bihurtu, atzera eman, bueltatu

Testuinguruaren argitan, bat edo beste izan liteke egokiagoa.


© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa