Galde-erantzunak

2016-06-30 15:50:03
>
Sigla batzuek izen bereziak ordezkatzen dituzte. AEK sigla, esaterako, Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea izendapena laburtzeko modua da, eta, bistan denez, letra larriz idazten da, izen berezia baita.

Beste sigla batzuen atzean, berriz, izen arruntak daude, letra xehez idaztekoak. Hona hemen adibide batzuk:

LGTB, lesbiana, gay, trans eta bisexual
GKE, gobernuz kanpoko erakunde
IFZ, identifikazio fiskaleko kode

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: http://www.berria.eus/estiloliburua/eliburua/ortotipografia#227
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa