Galde-erantzunak
2016-05-11 20:18:23
Adibide horien aurretik, azalpen hau dugu:
[Letra larriz idazten dira] Herri eta hirietako toponimoak, eraikinak, gelen izen bereziak. Generikoa letra xehez idazten da, non eta ez den izen bereziaren parte.
Izan ere, batzuetan, kultur etxea generikoa izen bereziaren parte da, ezin bereizizkoa. Esaterako, hala gertatzen da Elgetako Kultur Etxea idazten dugunean: Elgetako ez da haren izena, eta ezin esan dugu Elgetakon izango da kontzertua. Halakoetan, Elgetako Kultur Etxea da izen berezia, osorik, eta horregatik idazten ditugu hiru hitzak letra larriz.
Beste batzuetan, ordea, generikorik gabe ere erabiltzen da izen berezia: Biterin izango da kontzertua. Beraz, hor kultur etxea ez da izenaren parte bereizezina, baizik eta aposizio arruntaren tankerakoa, hala nola ibaia hitza Aturri ibaia esaten dugunean. Horregatik idazten dugu halakoetan letra xehez kultur etxea.