Galde-erantzunak
2015-12-07 18:31:28
Gehienetan, nori kasua aditz laguntzailean ere agertu ohi da ari izan eta aritu erabiltzen direnean. Nolanahi ere, Orotariko Euskal Hiztegian, honela dio ari izan aditzaren erabileraz ari dela:
Aunque no es lo más frecuente, no faltan ejemplos sin marca de dativo en el auxiliar, habiendo en la frase un sintagma con dicho sufijo, p. ej. en Beriayn, Mendiburu (IArg I 379), Aguirre de Asteasu (III 401, pero cf. 425 famari ozka ta aginka ari zaizkanak), Guerrico (II 9), Iraola (116), Alzaga (Burr 11), Lekuona (SClar 134), Villasante (Jaink 133; cf. 88 ari zaizkio) o Berrondo (Kijote 150); no incluimos aquí a los autores bajo-navarros y a los labortanos de los ss. XIX y XX, en los que esta construcción es bastante frecuente en todo contexto.
Euskaltzaindiaren Hiztegian, esaterako, adibide hau jaso dute ari izan sarreran:
Labeari su ematen ari ziren.
Beraz, zilegi dira biak, nor-nori sailekoa eta nor sailekoa:
Labeari su ematen ari zitzaizkion. Labeari su ematen ari ziren.
Zu eraman zaitut, berriz, nori kasurik gabea da; beraz, ari izan aditza erabilita adieraziz gero, zilegi da honela esatea:
Zu eramaten ari naiz.