Galde-erantzunak

2015-07-27 08:42:04
>
Halako gehien-gehienetan, plurala erabiltzen da gaur egun. Eimaren Morfosintaxia liburuan, esaterako, honela diote Zenbakiak eta komunztadura atalean:

Pluralean egiten dute komunztadura zenbaki arruntek, batetik gora: «Bi liburu erosi ditut»; «Zazpi azterketa egin ditugu astebetean».

BERRIAn ere halaxe jokatzen dugu, hori baita egungo prosaren joera nagusia. Nolanahi ere, ezin esan singularreko komunztadura ezinezkoa denik: halako adibideak badira Euskaltzaindiaren EGLU-I gramatikan, 131. orrialdean:


b) Zenbatzailea ez baldin bada bat, besteren bat baizik, eta sintagma osoa —zenbatzaileaz gain— artikuluak mugatzen baldin badu, aditz morfologian pluralaren aztarna ageriko da:


(410) (a) Lau filmeak ikusi ditut (nor)

(b) Bost gizonek egin dute (nork)

(c) Bost andreei eman diet (non)


c) Gainerako kasu guztietan singularrez edo pluralez ageriko da aditza. Idazle batzuek singularrez bakarrik erabiltzeko joera dute eta zubereraz ere —neurri batean behinik behin— horrela jartzen da, baina hori ez da nahi ta nahiezko araua, ondoan jartzen ditugun adibideek ongi aski erakusten digutenez. Horrenbestez, bietara ikusiko dugu:


(411) (a) Hiru filme ikusi dut (nor)

(b) Hiru filme ikusi ditut

(c) Hiru ikusi ditut

(d) Bost gizonek egin du (nork)

(e) Bost gizonek egin dute

(f) Bostek egin dute

(g) Bost andreri eman diot (non)

(h) Bost andreri eman diet

(i) Bosti eman diet


(412) (a) Zer iduri zaizue? Baldin gizon batek ehun ardi baditu, eztitu laurogei eta hemeretziak utziten, eta errebelatu zena bilhatzen? (Leiz. Mt 18,12)

(b) Egin ditzagun bada hirur tabernakle, bat hire, eta bal Moisesen eta bat Eliasen (lb. Luk. 9,33)

(c) Mila gizon gaixtorik da emazte batendako. Gizon baten mila andre bere fedean dago (Etxepare, Emazten fabore, V. 37-38)

(d) Tilista aroan amabost urte del (R. y S.)

(e) Zenbat persona dira Yinkoatan? Hirur. Badira beraz hirur Yinko? Ez, zeren... (Bel., 1, 30)

(f) Zenbat naturaleza dira Jesus-Kristen? Biga. Yinkoarena, eta gizonarena? (Bel., 1, 32)

(g) Bi soldado pobre heldu dira Aruetik Bardkoilzera (Tartas)

(h) Ene soldado debotak badu berekin laur konpañia edo laur regimendu (Tartas, 2)

(i) Milla mesprechu egin zion gizon saindu hari (Tartas)

(j) Ediren duzu laur kapitulu ene liburian (Tartas 6)

(k) Kolpu balez bi bekhatu handi eta grabe baitzutian kometitu heriotzia... (Tartas, 39)

(l) Mezan badirela hirur parthe prinzipal (Lopez, 229)

(ll) Bi fundament edo prinzipio behar tiizi (Lopez, 277)

(m) Nausi batek bi mutil ondoz ondo elgarren berri jakin gabe zerbait eitekoz leku berera igortzen thienian... (Lopez, 304)

(n) Hogei eta hirur mila hil erazi zutian (Inch., 359)

(ñ) Behin bost ogiekin bost mila gizon aserazi zian (Inch. 374)

(o) Badela Yinkoatan hirur persona berhezi (Inch., 375)

(p) Kuntatalzen dutu bere libru batetan hogei eta bi mirakulu (Inch. 414)

(q) Hirur urthe bazian ahortzirik zela (Inch. 419)

(r) Untsa erran duzu: eztut senaharrik. Zeren izan duzu zazpi senhar (A.Ure., 4,18)

(s) Ikhusi zutian (Mariak) bi ainguru... (A.Urr.)



© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa