Galde-erantzunak
2015-04-14 12:35:53
Gure ustez, halakoetan -ELA erabiltzea da joera nagusia. Euskaltzaindiaren EGLU-V lanean, garbi esana dago -ENIK ezezkako perpaus osagarri zenbaitetan erabiltzen dela eta, inoiz, kutsu erretorikoko galderetan, baina ez bestelako perpausetan (67.-76. or.). Gainera, Hegoaldekoa da -ENIK.
Orotariko Euskal Hiztegian begiratu, eta gezurra dirudi... motako lau esaldi aurkitu ditugu. Hiruretan -ELA ageri da, eta batean -ENIK.
Gezurra dirudi, paper txar oiek bati ez diyotela utzi biar bizitzen. Iraola 127.Gezurra dirudi [...] oraindik egiteko geneukala. Ibiñ Virgil 22.Gaizki dabiltza an bizi diran / millaka beltz eta zuri, / Jesukristoren jaioterria / dala gezurra diruri. Insausti 97.
Gezurra dirudi mutil txotxolo orren burutik orrelako gauzik sortu biar zuenik. Alz Txib 95.
Hori guztia ikusirik, guk -ELA erabiliko genuke zuk aipaturiko esaldian, ez baita ezezkoa, ezta galdera erretorikoa ere:
Gezurra dirudi Londresen gaudela!
2015-04-14 12:35:53

Gure ustez, halakoetan -ELA erabiltzea da joera nagusia. Euskaltzaindiaren EGLU-V lanean, garbi esana dago -ENIK ezezkako perpaus osagarri zenbaitetan erabiltzen dela eta, inoiz, kutsu erretorikoko galderetan, baina ez bestelako perpausetan (67.-76. or.). Gainera, Hegoaldekoa da -ENIK.
Orotariko Euskal Hiztegian begiratu, eta gezurra dirudi... motako lau esaldi aurkitu ditugu. Hiruretan -ELA ageri da, eta batean -ENIK.
Gezurra dirudi, paper txar oiek bati ez diyotela utzi biar bizitzen. Iraola 127.
Gezurra dirudi [...] oraindik egiteko geneukala. Ibiñ Virgil 22.
Gaizki dabiltza an bizi diran / millaka beltz eta zuri, / Jesukristoren jaioterria / dala gezurra diruri. Insausti 97.