Galde-erantzunak
2015-02-16 13:24:48
Lehendakari hitza, normalean, nongo lehendakaria egituran agertzen da, eta hala idazten dugu BERRIAn ere.
Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan, halakoak dira aurkitu ditugun adibide gehien-gehienak:
Gipuzkoako Diputazioko Lehendakari Julian Elorza jaunak (diputazio sarreran)
Errepublikako lehendakaria (errepublika sarreran)
Gobernuko lehendakariari (gobernu sarreran)
Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak (jaurlaritza sarreran)
Espainiako gobernuko lehendakaria (lehendakari sarreran)
Frantziako lehendakaria (lehendakari sarreran)
Euskaltzaindiko lehendakaria (lehendakari sarreran)
Arabako Aldundiko lehendakaria (lehendakari sarreran)
Medikuen elkargoko lehendakaria (lehendakari sarreran)
Hona hemen bestelako adibide bat, -en duena:
Udalbatzarraren lehendakaria alkatea da (lehendakari sarreran)
Juan Garziak badu Senez aldizkarian argitaratua -en eta -ko atzizkien erabilerari buruzko artikulu argigarri bat (http://www.eizie.eus/es/Argitalpenak/Senez/20031210/garzia). Hona hemen -en lehendakaria / -ko lehendakaria auziaz zer dioen:
Kontuz, hala ere: aipatu dugun bereizkuntzak ez du balio edozein hitzekin (kasuan kasukoa ikusi behar da). Esaterako, "lehendakari" hitzak ("buru" nahiz "zuzendari"tik gertu, baina aditzik gabea bere osaeran) ez du onartzen ZEREN konplementurik. Bai, ordea, NOREN, eta, ohikoena noski, NONGO.