Galde-erantzunak

2015-02-02 16:21:35
>
Bizidunei buruz ari garela, bi atzizkiak erabiltzen dira, zein bere balioarekin. Nahiz eta mintzairen artean badiren aldeak, oro har esan daiteke -engan atzizkia erabiltzen denean -en baitan adierazten dela, eta -etan erabiltzen denean, berriz, multzoa aipatzen dela.

Hona hemen adibide batzuk:

Gizakiengan duen fede sendoa = Gizakien baitan duen fede sendoa

Emakumeetan %60 analfabetoak dira = Emakumeen artean %60 analfabetoak dira

Zuk aipaturiko esaldian, bi formak dira zilegi, gure ustez, zer ñabardura eman nahi zaion:

Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurrengan = Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurren baitan

Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurretan = Egozentrismoa 0-2 urte bitarteko haurren artean


© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa