Galde-erantzunak
2015-01-08 11:00:07
Gehienbat, maisu eta maistra erabiltzen dira, eta multzoa adierazteko, maisu-maistrak. Hor dago irakasle ere, eta Iparraldean errient eta errientsa ere baditugu.Adierari dagokionez, irakasle zabalagoa da: berdin balio du haur txiki-txikiekin aritzen dena izendatzeko nahiz unibertsitatean irakasten duenari esateko. Maisu-maistrak eta errient-errientsak, berriz, eskolakoak izaten dira.Beste hitz bat ere erabili izan da maistra adierazteko: andereño. BERRIAn, garai bateko kontuez aritzeko bakarrik erabiltzen dugu (ikastolen sorrera garaikoak-eta), eta bestelako testuinguruetan nahiago dugu maistra edo irakasle idatzi.
2015-01-08 11:00:07

Gehienbat, maisu eta maistra erabiltzen dira, eta multzoa adierazteko, maisu-maistrak. Hor dago irakasle ere, eta Iparraldean errient eta errientsa ere baditugu.
Adierari dagokionez, irakasle zabalagoa da: berdin balio du haur txiki-txikiekin aritzen dena izendatzeko nahiz unibertsitatean irakasten duenari esateko. Maisu-maistrak eta errient-errientsak, berriz, eskolakoak izaten dira.
Beste hitz bat ere erabili izan da maistra adierazteko: andereño. BERRIAn, garai bateko kontuez aritzeko bakarrik erabiltzen dugu (ikastolen sorrera garaikoak-eta), eta bestelako testuinguruetan nahiago dugu maistra edo irakasle idatzi.