Galde-erantzunak

2013-07-01 22:50:22
>
Konpainiak mota askotakoak dira, bai; batzuk, sos bila dabiltzan horiek.

Euskaltzaindiaren Hiztegian, konpainia hitza ageri da, bi adierarekin: lagunartea, batetik, eta kapitain baten agindupean dagoen gudari taldea, bestetik. Ekonomia arlokorik ez, beraz.

Hiztegi Batuan, berriz, bada enpresa adierakorik: aire-konpainia edo aire konpainia azpisarrera.

Orotarikoan, laugarren adieran hau da definizioa: Compañía, sociedad mercantil.

Zehazki eta Elhuyar hiztegietan ere ageri da enpresa adierazteko, baita Euskalterm terminologia datu-basean ere.

Gainera, nazioarteko hitza da (compañía, compagnie, company). Beraz, hori guztia kontuan harturik, BERRIAn ez dugu arazorik konpainia hitza horrela erabiltzeko. Nolanahi ere, erdarazko compañía, compagnie, company guztiak ez dira konpainia ezinbestean; compañía de seguros / compagnie d'assurance, esaterako, aseguru etxe esan ohi da euskaraz, konpainia hitza erabili gabe.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa