Galde-erantzunak

2014-06-24 10:42:58
>
Halakoetan, zerbaiti lotu da ohiko joskera. Euskaltzaindiaren Hiztegiak honela jaso du, lotu aditzaren bosgarren adieran:


5 zaio ad. Heldu, oratu; ekin. Zeri lot ez dakizula. Bizitza berri bati lotu. Bideari lotu zaio. Ausikika lotu zitzaion. Behin lanari lotu zaizkionez gero, nahiago izan dute lana burutik burura egin.


Aditza, beraz, nor-nori izaten da, baina nor sailekoak ere erabiltzen dira, Orotarikoan ageri denez:

6. (L, B, S; SP, H, VocB; -th- Dv, H). Ref.: A; Lrq (loth); Gte Erd 214. (Aux. intrans.). Emprender, ponerse a, darle a. (El complemento va por lo general en caso dativo, y menos frecuentemente en inesivo o alativo). "Lanari lotzea, se mettre au travail" SP. "Lanari loth zaite, mettez la main à l'œuvre. Bideari lotzera doha, il va se mettre en route" Dv. "Halako lanari lotzeko, moltsa hazkarra behar da,pour entreprendre un semblable travail il faut forte bourse" Ib. "Loth zaite lanari gogotik, mettez-vous à l'ouvrage avec cœur" H. "Atar, principar el trabajo, lotu [l]anai" VocB. "Bizitza berri bati lotu, emprender nueva vida (msLond)" A. "Lanari lot! À l'ouvrage!" Lh. "Irakurtzeari lotu zen, il se mit à lire" Lf Gram 423.  Tr.Documentado en la tradición septentrional desde principios del s. XVII; se encuentra tbn. en Azkue (Ardi 63) y en algunos autores meridionales modernos. Othurunzatzerakoan, obrari lotzerakoan, deusen periletan garenean [...]. Mat 43s.Badakit anhitzek miretsiko duela [...] ni lan huni lotzea. Ax 16 (V 7) (v. tbn. con lanen Harb 21, Tt Onsa 23, He Gudu 120, Lg II 96, Mih 105, Egiat 231, Arb Igand83, A Ardi 63, Barb Sup 134, Etcham 84, FIr 183, Or Eus 49, Lf Murtuts 16, Casve SGrazi 168). Den egitekorik gaitzenari ere gogotik lotzen zatzaitza ongi pagatua izanen zarela segur zarenean. Ax 492 (V 318). Zer probetxu da bide luzeari lotzeaz gogo duen lekhura heltzen ezpada? Ib. 466 (V 302). On da zuretzat lot zakizten orduan obra humillei. SP Imit III 51, 2. Bizitze debotari zinetan lotu nahi zaizkonaz gero [...]. SP Phil 28. Lot zakizko Jainkoak manatzen darotzun lanari. Ch I 20, 8. Jainkoa maite duena gogotik lothu behar zaiote gauzarik gaitzenei. Ch III 5, 8. Nola duen Satanek, bertuteari lothu nahi zaizten presunak [tentatzeko usantza]. He Gudu 161. Azkenean, lothu zitzaion bideari, harturik berekin bere emaztea. Lg I 237 (v. tbn. con bide en EZ Man II 118, Bordel 44, Elzb PAd 34, Barb Sup 164, FIr 151, Or Aitork 214). Gogotik lothu behar zaizkola zure salbamenduko egitekoari. Brtc 253 (v. tbn. 140). Gisa hortan zite, / fort hari bertan lot. 'Occupez vous de ce fort'. Xarlem 313. Sail on bati lothuz geroz ez bara biderditan. Monho 26. Laster debozione huni lothu ziren. MarIl 1. Zeri etzaio lothu lagunaren onetan? Zer ez du egin? Jaur 388. Oiñbitakotan komun da [...] / utzirik funtsezko gauza lotzea airekoari. Gy 127 (v. tbn. 71). Eta fite zaio ihesari lotzen. Ib. 117. Baiña lot gakizkon gure fableari. / Langosta amak behiñ zerron [...]. Ib. 270. Zutenean biek asko argudiatu; / nahi izan zitzaizkon lagunari lothu. / Axeriak bada derro gathuari: [...]. "Ayant bien disputé, l'on parla du prochain". Ib. 146. Gutiak dire hetan lur laneri lotzen, / higuin dute pokadu izerditan biltzen. Hb Esk 227. Eros ahal baneza nere librantza gogotik loth nindaite penitentzia hari. Dv LEd 243. Bada, premia dira obra onak. Lot beraz ongiari. Ib. 212 (Cb Eg II 118 obretara bada). Ez dut ikhusten nola behar naizen lothu oihan xederratzeari. Dv Lab 358 (v. tbn. 24). Asko bekhatoros beren baithan sarthu ziren eta bizitze berri bati lothu. Laph 39. Obra horri lotzeko guziak uzkur izan zarete; ni lotzen naiz. Ib. 240 (v. tbn. 58 y 69). Halako suarekin lotu zelakotz penitentzia egiteari. Jnn SBi 84 (v. tbn. 118 y 125). Berehala lehen urratsei lotu ziren. HU Aurp 104s. Eta behin bide xuxenari lotuz geroz, nork kordoka hura? Ib. 154. Piaia luze bati lotzera zoan. Ib. 68. Bretona utzirik elizetan frantsesari lotu. HU Zez 124 (v. tbn. 165, 101). Lotzen dire berriz janari. Ib. 131.Laborantzari lothu gogo balin bada [...] emaiten daizkote kabala buru zenbeit. JE Bur211 (v. tbn. 122).


© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa