Galde-erantzunak
2014-04-07 19:23:51
Izen bereziz osaturiko enumerazio bat dugunean, bi modu ditugu deklinatzeko:
a) Izen guztiak jokaturik: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan, esaterako.
b) Azkena bakarrik deklinaturik: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan. Halakoetan, dena dela, kontuz ibili beharra dago bereziak izanik ere artikulua duten izenekin: Bizkaia, Iruñea, Ermua, Forua, Azpeitia, Azkoitia, Zizur Nagusia, Vatikanoa, Mediterraneoa... Izan ere, ezin ditugu erdizka deklinatu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeetan* idaztea ez litzateke zuzena izango, Txoriak sartzen zaizkigu etxea eta fabrikako leihoetatik* zuzena ez den bezalaxe.
2014-04-07 19:23:51

Izen bereziz osaturiko enumerazio bat dugunean, bi modu ditugu deklinatzeko:
a) Izen guztiak jokaturik: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako etxeetan, esaterako.
b) Azkena bakarrik deklinaturik: Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeetan.
Halakoetan, dena dela, kontuz ibili beharra dago bereziak izanik ere artikulua duten izenekin: Bizkaia, Iruñea, Ermua, Forua, Azpeitia, Azkoitia, Zizur Nagusia, Vatikanoa, Mediterraneoa... Izan ere, ezin ditugu erdizka deklinatu: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako etxeetan* idaztea ez litzateke zuzena izango, Txoriak sartzen zaizkigu etxea eta fabrikako leihoetatik* zuzena ez den bezalaxe.