Galde-erantzunak

2014-03-31 10:01:38
>
BERRIAn, makina-erreminta erabiltzen dugu.

Tradizioan, hurrenkera horretan erabili izan da, eta Hiztegi Batuan ere halaxe jaso dute:

makina-erreminta Heg. h. makina-tresna,
makina tresna

Hitz elkartuen osaera eta idazkera lanean, Euskaltzaindiak azaldua du zer elkarte mota den hori. Hona hemen pasarterik esanguratsuenak:


12. Atributu- eta koordinazio-elkarteak

Osagai biak izenak dira elkarte-moduotan. B-A moduko izen-elkarteak dira hauek ere, beraz. Ez dira, ordea, eguzki-lore, liburu-azoka modukoak; ezta diru-biltzaile, kale-garbiketa gisakoak ere. Beren barnean badaude, gainera, multzo desberdinak. [...]

12.2. Koordinazio-elkarteak

makina-erreminta modukoak: bidazti-olerkari, errege-projeta, erretor-bikario, konde-duke, hargin-meatzari.

hego-ekialde moduko puntu kardinalak: hego-ekialde, hego-mendebalde, ipar-ekialde, hego-hegomendebalde.

Ezkio-Itsaso moduko leku-izen elkartuak: Abanto-Zierbena, Ainhize-Monjolose, Amenduze-Unaso, Amorebieta-Etxano, Arberatze-Zilhekoa, Arboti-Zohota, Urriixtoi-Larrabile, Arratzu-Ubarrundia, Burgue-Erreiti, Berrogaiie-Lahiintze, Biurrun-Olkotz, Duzunaritze-Sarrasketa, Buztintze-Iriberri, Gamue-Zohazti, Etxarri-Aranatz, (Markin-}Etxebarri, Ezkio-Itsaso, Gemika-Lumo, Uharte-Arakil, Idauze-Mendi, lruraitz-Gauna, Labetze-Bizkai, Leaburu-Gaztelu, Markina-Xemein, Lasarte-Oria, Uharte-Garazi.

[...]

1.2. Koordinazio-elkarteak: B-A moduko koordinazio-elkarteotan, aldiz, honako eredu-molde hau ageri da: "norbait (zerbait) B da eta A da": makina-erreminta, konde-duke, errege-projeta, erretor-bikario, bidazti-olerkari, Lasarte-Oria, Markina-Xemein. Buru biko sintagma osatzen dute, beraz, koordinazio-elkarteek.
© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa