Galde-erantzunak
2014-03-21 16:23:18
EHUko Euskara Zerbitzuak eta Donostiako Erizaintzako Unibertsitate Eskolak 2005ean argitaraturiko hiztegian (Erizaintzako Hiztegia), metaketa proposatu zuten depósito adierazteko. Hau da definizioa:
Hainbat gairen pilaketa, zelula-ehunean zein beste atal batzuetan.
Hori ikusirik, hobe izango da gordailu ez baizik metaketa hitza erabiltzea enfermedad de depósito euskaraz emateko. Nolanahi ere, badirudi oraindik ez dela forma bat finkatu kontzeptu horretarako. BERRIAn aipatu beharko bagenu, honela emango genuke: metaketa gaixotasun, metaketaren ondoriozko gaixotasun (edo gaitz nahiz eritasun).