Txirrindularitza

ortotipografia >> Zenbakiak >> Kiroletako emaitzak, denborak eta markak

Kiroletako emaitzak zifraz adierazten dira beti, marratxoz loturik.

Osasunak 5-0 irabazi zuen. [Honela irakurri: bost eta huts irabazi zuen Osasunak.]

Belokik eta Eugik 22-19 galdu zuten.

Denborak eta markak zifraz idazten dira beti. BERRIAn, puntuz bereizten dira orduak, minutuak eta segundoak. Segundoen hamarrenak komaz markatzen dira.

Iban Mayok 7.25.34,6 egin zuen. [7 h 25 min 34,6 s]

Fizek marka berria ezarri zuen: 2.02.04. [2 h 2 min 4 s]

Unitatea eta hamarrenak komaz bereizten dira.

Jonhsonek 9,75 segundoko marka jarri du.

*

*

[sigla] UCI. /uzi/ Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasuna.

[sigla] WADA. /bada/ Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia (AMA*).

abaniko 2* Txirrindularitzan, 'haize-babes'.

aldea. Zenbakiekin uztartzeko, '-en' lotura erabili, ez '-ko'. Kiroletan aldea adierazteko, '-(e)z' erabiltzen da nagusiki, edo, bestela '-en aldea'. Mila botoko aldea*[e.] Mila botoren aldea. // Miarriztarrek puntu batez galdu zuten Tolosaren aurka, Aguileran. Lau tantoz nagusitu dira olaizolatarrak. Bi segundoren aldea kendu dio gaurko etapan.

aldea sartu* e. aldea kendu, aldea atera.

anoa postu. Jan-edanak hartzeko tokia.

antidopin*, antidoping*, kontrol antidopin* e. dopin analisi, dopin kontrol.

bidegorri. Bizikletetarako bidea.

Brabantse Pijl. Flandriako txirrindulari proba.

criterium* e. kriterium. Kirol proba.

culotte* e. kulot. Kulota hautsi zaio.

dopatu, dopin, dopin analisi, dopin kontrol (doping*).

ehunen (ehuneneko*). Zerbaiten ehun parte berdinetako bakoitza (es: centésima; fr: centième). Bost segundo eta zortzi ehuneneko*[e.] Bost segundo eta zortzi ehunen.

Eliseoko Zelaiak, -ak (Champs Elysees*). Eliseoko Zelaietako podiumera igo nahi du.

erlojupeko. Txirrindulariak banan-banan ateratzen diren proba mota.

erorikoa izan*, erorikoa jasan* e. erori. Eskalatzaileak 200 metroko erorikoa izan zuen*[e.] Eskalatzailea 200 metrotik erori zen.

errodadore* e. ordokilari. Txirrindularitzan.

Erromandiako Itzulia, -a (Romandiako Tourra*).

esprint, esprinta jo, esprintatu, esprinter (sprint*).

esprint-bideratzaile (lanzadore*).

etapa erregina* e. etapa nagusi.

Euskadi Fundazioa, -a. Txirrindulari taldea.

Euskal Herriko Itzulia. Kontuz ordinala jartzean. 54. Euskal Herriko Itzulia*[e.] Euskal Herriko 54. Itzulia.

Flandrian Zehar (Dwars door Vlaanderen*). Flandriako txirrindularitza proba.

Fleche Wallonne (Flecha Valona*). Valoniako txirrindulari lasterketa.

Giroa, -a. Italiako txirrindulari itzulia.

gravel bizikleta.

gurpilean joan (gurpilera joan*). Txirrindularitzan, aurrekoari segitzea tarterik utzi gabe. Mercado gurpilean joan da.

harbide (pabes*). Harrizko bidea, galtzada modukoa. Txirrindulari lasterketa batzuetan, harbideak igaro behar izaten dituzte.

helmugako argazki (foto-finish*, photo-finish*).

igotzaile. Txirrindularitzan, aldapan gora ondo moldatzen dena.

ihesaldi. Txirrindularitzan, gainerako txirrindulariengandik urrunduta aurrea hartzea.

iheskide. Ihesaldian elkarrekin doazen txirrindulariak.

iheslari 3. Txirrindularitzan, gainerakoei aurrea hartuta dabilena.

ironman, ironwoman. Triatloiko proba, igeriketa, txirrindularitza eta lasterketa batzen dituena.

irteera hartu* e. irten, abiatu... Kontuz kiroletako klixeekin. Txirrindulariak prest zeuden irteera hartzeko*[e.] Txirrindulariak prest zeuden irteteko.

klasiko. 'Klasiko' deitzen zaie txirrindularitza proba batzuei, ez 'klasika'*. Donostiako Klasikoa.

kontraanalisi (kontranalisi*). Aurreko analisi baten emaitza egiazkoa den argitzeko egiten den analisia.

kontraktura. Gihar baten uzkurdura.

kontrol antidopin* e. dopin analisi, dopin kontrol.

kriterium (criterium*). Kirol proba.

kronoigoera (krono-igoera*).

kulot 2. Txirrindulariek-eta erabiltzen dituzten praka motzak.

lanzadore* e. esprint-bideratzaile. Txirrindularitzan.

Lieja-Bastogne-Lieja. Txirrindulari lasterketa klasikoa.

maillot (mailot*, mallot*). Txirrindularien elastikoa. Maillot horia jantzi nahi nuke gaurko etapa bukatzean.

masaje, masaje emaile, masajista (masaia*). Masajea eman.

mendiko bizikleta (mountain bike*).

mountain bike* e. mendiko bizikleta.

Ongi eTourri. Eusko Jaurlaritzak, ETBk eta Kutxabankek 2023an erabilitako leloa, Frantziako Tourra Euskal Herritik pasatzekoa zela eta.

pabes* e. harbide. Harrizko bidea, galtzada modukoa. Txirrindulari lasterketa batzuetan, harbideak igaro behar izaten dituzte.

Paris-Niza (Paris Niza*, Paris-Nice*). Txirrindularitza proba.

pistard. Pistako txirrindularia. Euskal Herriko pistardek ondo ezagutzen dute Donostiako belodromoa.

piñoi finkoko bizikleta (fixie bizikleta*).

plater (plato*). Bizikletaren partea.

podium (podio*). Ez erabili 'podium egin' esapidea. Podiuma egin nahi du Iban Mayok*[e.] Podiumera igo nahi du Iban Mayok.

portu. Mendialdean ez dago porturik: 'mendateak' dira. Hirugarren mailako lau portu igo ondoren, ibilbide laua izango dute txirrindulariek*[e.] Hirugarren mailako lau mendate igo ondoren, ibilbide laua izango dute txirrindulariek.

positibo faltsu 1. Proba diagnostiko baten emaitza positibo okerra.

prologo etapa* e. aitzinetapa.

sasiordeka (ordeka faltsua*).

sektore 2* e. zati. Txirrindularitzan eta automobilismoan, zenbait lasterketaren parteak. Etaparen bigarren sektorean erori da*[e.] Etaparen bigarren zatian erori da.

Setmana Catalana. Kataluniako txirrindulari lasterketa.

tandem. Birentzako bizikleta. Ez erabili irudizko zentzuan. Tandem ona dira Nihat eta Kovacevic*[e.] Bikote ona dira Nihat eta Kovacevic.

Tirreno-Adriatikoa, -a. Txirrindulari proba.

transmedia. Euskarri bat baino gehiago elkarren osagarri erabiliz komunikatzen den istorioari esaten zaio. Transmedia kontaera berriak.

triatloi, triatleta, triatloilari.

txakalaldi, flakia, ahulaldi (pajara*).

txirrindula* e. bizikleta.

txirrindularitza. Hauek dira modalitateak: errepideko txirrindularitza; mendiko txirrindularitza; pistako edo pista estaliko txirrindularitza; txirrindularitza akrobatikoa edo BMX; ziklo-krosa.

txirringa. Gurpila. Ez erabili 'bizikleta' adierazteko.

Volta. Kataluniako txirrindulari itzulia.

VTT* e. mendiko bizikleta.

Vuelta. Espainiako txirrindulari itzulia.

ziklismo, ziklista.

ziklo-kros (ziklokros*).

zikloturismo.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa