Festak

*

*

*

[sigla] PETA. /peta/ Animaliei Tratu Etikoa Ematearen Aldeko Jendea.

afeitado (toro afeitado): adar moztua

afeitar (al toro): zezenari adarrak moztu

aficionado a los toros: zezenzale

Andre Maria Zuriaren jaiak (Ama Zuriaren jaiak*). Gasteizko festak.

Areatza (Arenala*). Bilboko kalea eta pasealekua.

Arrotxapea, -a (Errotxapea*). Iruñeko auzoa. Arrotxapeko eskolak.

artzain 1. Ez nahasi unai edo behizainekin. Esaterako, sanferminetako entzierroetan unaiak ateratzen dira, ez artzainak.

barrera: barrera

Bilboko Aste Nagusia, -a.

bixintxoak, -ak. Hendaiako festak.

blusa. Blusek eta neskek xanpainez bete zuten Andre Maria Zuriaren plaza.

burladero: ezkutaleku

cabestro: joaldun

callejón: kailejoi, plazako sarbide

castaño (toro): gaztaina kolorekoa, gaztainkara

chiquero: zenzentoki

chocolatada: txokolate jana, txokolate jatea

cohete: suziri, etxafuego, bolandera, txapligu

cornada: adarkada

cornear: adarka egin, adarkatu, adarra sartu

Corralillos del gas (Iruñea): Gaseko eskortak

corrida: zezenketa, zezenak (zezenak ikusi, zezenetara joan, zezenetan egon...)

cuadrilla: kuadrilla

cucaña: donibane zuhaitz (zutikakoa); nasapuntako (ur gainekoa); masta punta (enborra) eta masta puntako (jokoa)

danborrada. Hauek dira Donostiako haur danborradako pertsonaiak: danbor nagusia, jenerala eta laguntzailea, Easo ederra, ohorezko damak eta zaldizainak (palafrenero*). Donostiako Haur Danborrada*[e.] Donostiako haur danborrada.

dantzak. Alkate dantza, almute dantza, arku dantza, aurreskua, azeri dantza, Bizkai-dantza, brokel dantza, edate dantza, esku dantza, ezpata dantza, gizon dantza, godalet dantza, irri dantza, jorrai dantza, karrika dantza, kaxarranka, kontradantza, larrain dantza, madari dantza, makil dantza, mutil dantza, mutxikoak, pordondantza, soka dantza, sorgin dantza, txino dantza, zahagi dantza, zinta dantza, zubigainekoa. Dantza askatua eta dantza lotua, biak ditu gogoko.

dantzatu. Kontuz aditz laguntzailearekin. Etengabe dantzatu zuten arratsalde guztian*[e.] Etengabe dantzatu ziren arratsalde guztian. // Aurreskua beste inork baino hobeki dantzatzen du Lizeagak. Mingaina ederki dantzatu duzu.

doblador: kapadun

Donostiako Aste Nagusia, -a.

embolado: zezen boladun

encierrillo: entzierrotxo

encierro de la Villavesa: billabesaren entzierroa

errekortadore*, errekortari* e. izkingile.

eszenatoki 1 (eszenategi*). Agertokia. Eszenatoki nagusian PJ Harvey ariko da.

euskal jaia, euskal jaiak (euskal jai eguna*).

fanfarre (fanfarria*).

festen hasiera, besten hastapena (festen irekiera*, besten irekiera*).

ganadería: ganadutegi

gigantes y cabezudos: erraldoiak eta buruhandiak, erraldoiak eta kilikiak (Iruñean)

globoflexia* e. puxika-toles. Globoflexia egiten ibiltzen gara jaietan*[e.] Puxika-tolesean ibiltzen gara jaietan.

goitibehera (goitibera*).

herri bazkari, herri afari (bazkari herrikoi*, afari herrikoi*).

herri kirolak. Hauek dira ezagunenak: aizkora, asto probak, giza probak, harri jasotzea, harri zulatzea, idi probak, ingude altxatzea, lasto botatzea, lokotx biltzea, ontzi eramatea, orga jokoa, sega, sokatira, trontza, txinga eroatea, zaku eramatea.

hinchables: puzgarriak

ikurrin (ikurrina*). Ikurrina bat*[e.] Ikurrin bat.

inaute, inauteri. Iparraldeko testuetan, erabiltzekoak dira 'ihaute' eta 'ihauteri' ere.

inude eta artzainak, -ak.

Iruñeko entzierroaren ibilbidea. San Domingoko aldapa (San Domingo kalea), Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako zatia, zezen plaza.

Itzurun. Zumaia.

jaiak. Jaien izenak batera idazten dira: 'sanferminak' (san ferminak*), 'sanantonioak' (san antonioak*). Santuen izenak, larriz eta bereiz: 'San Fermin bestak', 'San Antonio festak'. Tokian tokikoa errespetatuz ematen ditugu festen izenak; esaterako, toki batzuetan 'santamasak' ospatzen dituzte (Arrasate); beste batzuetan, 'santomasak' (Azpeitia); eta bestetzuetan, 'San Tomas eguna' (Donostia). Nolanahi ere, beti ahaleginduko gara forma estandarrak erabiltzen; esaterako, 'sanjoanak' idatziko dugu, eta ez 'sanjuanak'; 'sanignazioak', eta ez 'saninazioak'.

jazz, jazz band, jazz jaialdi, jazz kantari, jazz musikari, jazzaldi.

joaldun 1. Animaliei buruz mintzatuz, joarea duena. Joaldun bat hil da Iruñeko entzierroan.

joaldun 2. Zubietako eta Iturengo inauterietako pertsonaia, joarea astinduz ibiltzen dena.

kaldereroak, -ak.

kalderete. Haragi gisatuz osaturiko jakia, batez ere Nafarroan prestatzen dena. Kalderete lehiaketa izanen da bihar Barañainen.

Kantarepe. Getxo.

Karmengo jaiak, -ak. Donostiako kaiko festak.

Karramarro. Zarautz.

Leon erregea, -a. Baionako bestetako pertsonaia.

malabar. Objektuak trebeki mugituz eginiko ariketa. Malabarak eta klase guztietako esku jokoak eginez igaro genuen arratsaldea.

malabarismo, malabarista.

manso: joaldun

Marijaia (Mari Jaia*).

Maritxu Kajoi (Maritxu Kaxoi*).

meza nagusia, -a (Meza Nagusia*).

muleta: muleta, kapa gorri

muletazo: muleta pase

musika. Americana, bachata, blues, boogie-woogie, bossa, bossa nova, break, charleston (txarleston*), conga, cool jazz, country, cumbia, dance, disco, espiritual edo beltz espiritual, flamenko, folk, free jazz, free rock, funk, garage, gospel, hard-rock, hardcore, heavy, hip-hop, house, indie, jazz, jazz fusion, manbo, merenge, metal, new age, pachanga, pasodoble, pop, punk, rai, rap, reggae, reggaeton, rhythm and blues, rock-and-roll, rockabilly, runba, saltsa, sanba, ska, son, soul, swing, tekno (techno*), trap, thrash, troba (trova*), twist, txa-txa-txa, txotis, vallenato (ballenato*).

novillada: zekorketa

ospatu. Festak eta jai giroko ekitaldiak ospatzen dira, ez besterik. Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena ospatuko dute*[e.] Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrena gogoraraziko dute. // Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna ospatzen da*[e.] Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna izaten da.

otxomaioak, -ak. Urduñako festak.

paper-toles, origami (papiroflexia*). Paper-tolesean aritzen ginen ikastolan. Origamia Japoniatik iritsitako arte bat da.

parrillada (parrilada*).

pastor (entzierroetan zezenak bateratsu joan daitezen saiatzen direnak): unai (ez dira artzainak, ardirik zaintzen ez dutenez gero)

pesta* e. festa, besta.

peña. Festetako elkartea.

piñata: gozo-eltze

pirotecnia: su etxe

plaza de toros: zezen plaza

Pobre de mí; Gaixoa ni.

recortador: izkingile

rejón: burtzi, ezten haga

rejoneador: burtziketari, zaldi gaineko zezenketari

rejoneo: burtziketa, zaldi gaineko zezenketa

Riau-riaua, -a. Iruñeko sanferminetan 1996 arte egin ohi zen ekitaldia.

sanferminak (San Ferminak*, Sanferminak*). San Fermin jaiak. Orobat, 'sanjoanak', 'sanpedroak'...

San Fermin Txiki (San Fermin Txikito*).

sanjoanak (San Joanak*, Sanjoanak*). San Joan jaiak. Orobat, 'sanferminak', 'sanpedroak'...

San Joan martxa.

San Joan sua, -a.

sansebastianak, -ak. Azpeitiko jaiak.

San Sebastian eguna, -a; San Sebastian bezpera (Donostia eguna*, Donostia bezpera*).

Santa Ageda bezpera.

santa eskean.

San Tomas eguna, santomasak, santamasak (Arrasate) (Santo Tomas*, santotomasak*).

sokamuturra, -a.

sortear (al toro): zezenari izkintxo egin

su artifizial. h. su festa.

tendido: harmaila

tercio: ekitaldi

tiroketa postu. Barraketan, punteria probatzeko postua.

torear: toreatu, zezena jokatu

torero: toreatzaile, zezenketari

toril: korta, ukuilu

toro de fuego: zezensuzko (suzko zezen*)

traca: petardo(ak), petardo sorta, petardo soka, petardo saila, traka

txosna (txozna*).

txosnagune (txosna gune*). Gehienetan, aski da 'txosnetan'. Kontzertuak izango dira txosnagunean*[e.] Kontzertuak izango dira txosnetan.

txupin* e. suziri, etxafuego, txapligu, bolandera.

txupinazo, txupinera.

zanpantzar. Inauterietako lastozko irudia. Ez erabili 'joaldun' adierazteko.

Zapato Azule. Ondarroako festa.

zigante. Erraldoia.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa