Gerra

 

ERRUSIA

ERRUSIA

Errusiako Federazioa
Herritar izena: errusiar.
Eremua: 17.102.200 km2.
Hiriburua: Mosku (moskutar).
Hiri nagusiak: San Petersburgo, Nizhni Novgorod, Novosibirsk, Jekaterinburg, Samara, Omsk, Txeliabinsk, Kazan, Ufa, Perm, Rostov Don, Volgograd.
Dirua: errublo errusiar.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatarera, ukrainera, txuvaxera eta beste hainbat, zein bere errepublika edo eskualde autonomoan: abazera, karatxaiera, txerkesera (Karatxai-Txerkesia), adigera (Adigea), altaiera (Altai), baxkirera (Baxkortostan/Baxkiria), buriatera (Buriatia), erziera eta mokxera (Mordovia), inguxera (Inguxetia), kabardera eta balkarera (Kabardino-Balkaria), kalmukera (Kalmukia), khakasera (Khakasia), komiera (Komi), mariera (Mari El), osetiera (Ipar Osetia-Alania), sakhera/jakutera (Sakha/Jakutia), tatarera (Tatarstan/Tartaria), tuvera (Tuva), txetxenera (Txetxenia), txuvaxera (Txuvaxia), udmurtera (Udmurtia). Beste hizkuntza batzuk: dolganera (Taimyria), evenkera (Evenkia), khantiera eta mansiera (Khanti-Mansi), koriakera (Koriakia), Krimeako tatarera edo krimeera (Krimea), nenetsera (Nenetsia), nogaiera (Dagestan eta Karatxai-Txerkesia), txuktxiera (Txukotka), yiddish (Juduen Lurralde Autonomoa).
Biztanleak: 144,6 milioi (2014). Errusiar (%79,8), tatar (%3,8), ukrainar (%2), baxkir (%1,2), txuvax (%1,1), txetxeniar (%0,9), armeniar (%0,8) eta beste hainbat (avar, azerbaijandar, bielorrusiar, txinatar, evenk, georgiar, alemaniar, ingux, inuit, kalmik, kareliar, kazakhstandar, korear, mariar...).
Erlijioak: errusiar ortodoxo nagusiki, musulman (sunita gehienbat), protestante, judu, katoliko, budista.
Jakingarriak: Hauek dira errepublika autonomoak: Adigea, Altai, Baxkortostan (lehen, Baxkiria), Buriatia, Dagestan, Inguxetia, Ipar Osetia-Alania, Kabardino-Balkaria, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Karelia, Khakasia, Komi, Mari El (lehen, Mari), Mordovia, Sakha (lehen, Jakutia), Tatarstan (lehen, Tataria), Tuva, Txetxenia, Txuvaxia, Udmurtia. Horien datu zehatzak jakiteko, ikus banan-banan. Bederatzi lurralde autonomo ere badira: Altai, Kamtxatka, Khabarovsk, Krasnodar, Krasnoiarsk, Perm, Primorski, Stavropol eta Zabaikalski. Era berean, lau barruti autonomo dituzte: Txukotka (txuktxiera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera), Khanty-Mansisk (khantiera eta mansiera dira hizkuntza ofizialak, errusierarekin batera), Nenetsia (nenetsera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera) eta Jamalia-Nenetsia. Eta probintzia autonomo bat ere bai: Juduen Probintzia Autonomoa (yiddisha hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera). 2014ko martxoan, Krimea Ukrainatik bereizi eta Errusian sartu zen; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Errusiako zenbait hiriren izena berriki aldatu denez, batzuetan komeni da aurreko izena parentesi artean idaztea, argigarri.

lehenorain
AndropovRybinsk
BrezhnevNaberezhnye Txelny
Buriatos Aguinskoye / Aga-Bouriatie / Agin-Buryat OkrugAga-Buriatia
Georgiu-DejLiski
GorkiNizhni Novgorod
JekaterinodarKrasnodar
KalininTver
KirovViatka
KuibixevSamara
KönigsbergKaliningrad
Leningrad / PetrogradSan Petersburgo
MolotovPerm
NovonikolaievskNovosibirsk
OrdzhonikidzeVladikavkaz
SimbirskUlianovsk
StalinskNovokuznetsk
SverdlovskJekaterinburg
Tsaritsyn / StalingradVolgograd
TxernenkoXarypovo
TxkalovOrenburg

erdarazeuskaraz
Arjangelsk / ArkhanguelskArkhangelsk
Astracan / AstrakanAstrakhan
BarnaoulBarnaul
BirobidjanBirobidzhan
Dniepr / Dnipro Dnieper (ibaia)
Ekaterimburgo / Iekaterinbourg / Ekaterinbourg Jekaterinburg
IrkoutskIrkutsk
JabarovskKhabarovsk
KaliningradoKaliningrad
KrasnoyarskKrasnoiarsk
Naryan-MarNarian-Mar
NovokouznetskNovokuznetsk
Rostov del Don / Rostov-sur-le-Don / Rostov-on-DonRostov Don
RyazanRiazan
SalejardSalekhard
SevastopolSebastopol
SmolenskoSmolensk
Sochi / SotchiSotxi
Taimiria / Taymiria / Taymyr / Taymyria / Taïmyr / TaïmyrieTaimyria
Tioumen / TyumenTiumen
TolyattiTogliatti
YaltaJalta
Yaroslavl / IaroslavlJaroslavl
 

UKRAINA

UKRAINA

Herritar izena: ukrainar.
Eremua: 576.700 km2.
Hiriburua: Kiev (kievtar).
Hiri nagusiak: Kharkiv, Dnipro (2016 arte, Dnipropetrovsk), Odesa, Donetsk, Zaporizhia, Lviv, Kryvyi Rih, Mikolaiv.
Dirua: hrivnia.
Hizkuntzak: ukrainera (%67, ofiziala), errusiera (%24), errumaniera, poloniera, hungariera.
Biztanleak: 43 milioi (2014). Ukrainar (%77,8), errusiar (%17,3), bielorrusiar (%0,6), moldoviar (%0,5), bulgariar (%0,4), hungariar (%0,3), errumaniar (%0,3), poloniar (%0,3) eta beste.
Erlijioak: kristau ortodoxoak dira nagusi (%44; talde batean baino gehiagotan banatuak daude). Ukrainako eliza katolikoa (%6), protestante, judu. Sinesgabe (%38).
Jakingarriak: Krimea Ukrainako errepublika autonomoa izan zen harik eta 2014ko martxoan Krimeako Errepublika aldarrikatu eta Errusiarekin bat egin zuen arte. Gaur egun, Krimeako Barruti Federala Errusiaren parte bat da. 2014az geroztik, gerra izan dute Donbass eskualdean, Donetsk-eko eta Luhansk-eko herri errepublikak aldarrikatu dituzten errusiazaleen eta Euromaidan mugimenduaren ondoren Ukrainan izandako gobernuen artean. 2022an, Errusiak Ukraina inbaditu, eta herrialde osora zabaldu da gerra
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Ukrainerazko izenak hobetsiko ditugu, Kiev salbu.

errusierazukraineraz
Belaia TxerkovBila Tserkva
BeregovoBerehove
DnieprodjerzinskDniprodzerzhinsk
DniepropetrovskDnipropetrovsk
GorlovkaHorlivka
Ivano-FrankovskIvano-Frankivsk
KharkovKharkiv
KievKiiv
KommunarskAltxevsk
KrementxugKrementxuk
Krivoi RogKryvyi Rih
Lvov, Lwow, Lemberg, LeopolisLviv
MakeievkaMakiivka
MukatxevoMukatxeve
NikolaievMikolaiv
RovnoRivne
SeverodonetskSievierodonetsk
TernopolTernopil
TxerkassiTxerkasi
TxernigovTxernihiv
TxernovtsiTxernivtsi
VinnitsaVinnitsia
Vladimir-VolinskiVolodimir-Volinski
VoroxilovgradLuhansk
ZaporojieZaporizhia
ZhdanovMariupol

erdarazeuskaraz
Berdichev/ Berdychiv / BerdytchivBerditxiv
Budjak / Boudjak / Budzhak / BuchakBujak
Chernobil / ChernobylTxernobyl
Dniepr / DniproDnieper (ibaia)
DnipropetrovskDnipro (hiria)
DnipropetrovskDnipropetrovsk (eskualdea)
Donets BasinDonbass
Halych / Halytch / GalitchHalytx
Jarkov / Jarkiv / KharkovKharkiv
JersonKherson
Kamenets-Podolskii / Kamenets-PodolskiKamianets-Podilsky
Maryinka / MarjinkaMarinka
Nikolaïev / NikolayevMykolaiv
Nueva Kajovka / Nova Kajovka / Novaïa KakhovkaNova Kakhovka
OdessaOdesa
PodoliePodolia
Pokuttya / Pokuttia / PocutiePokutia
Rutenia Roja / Ruthénie rouge / Red RutheniaRutenia Gorria, -a
Ruthénie / RutheniaRutenia
Transcarpatia / Rutenia Transcarpática / Ucrania subcarpática / Transcarpat(h)ie / Ruthénie (sub)carpathique / Ukraine (sub)carpat(h)iqueTranskarpatia / Rutenia Transkarpatikoa, -a / Ukraina Subkarpatikoa, -a
Uzhgorod / Oujhorod / Oujgorod / UngwarUzhhorod
Volhynie / Volhynia / VolyniaVolinia

*

*

*

*

[sigla] MRBM. /eme-erre-be-eme/ irismen ertaineko misil balistikoa (1.000-2.500 kilometro).

[sigla] NATO. /nato/ Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea (OTAN*).

[sigla] NPT. /ene-pe-te/ Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna (TNP*).

[sigla] RAF. /raf/ Erresuma Batuko Aire Armada.

[sigla] SRBM. /ese-erre-be-eme/ irismen laburreko misil balistikoa (1.000 kilometro artekoa).

[sigla] START. /estart/ Arma Estrategikoak Gutxitzeko Hizketaldiak.

[sigla] TNP* e. NPT, Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna.

abordatze (abordaia*). Piraten abordaia da ekitaldirik ikusgarrienetako bat*[e.] Piraten abordatzea da ekitaldirik ikusgarrienetako bat.

aire eremu (aire espazio*, aireko espazio*).

aireko armada (aire armada*).

aireko defentsa sistema (aire defentsa sistema*).

aireontzi.

aireratu (aire hartu*, airea hartu*). Hegazkina airea hartzen ari zen*[e.] Hegazkina aireratzen ari zen.

alarma egoera (alarma estatu*).

albo ondorio. Askotan eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

ametrailadora* e. metrailadore.

apuntatu 2. Arma batez keinatu, helburuari begira jarri. Burura apuntatu zion.

arma. Suntsipen handiko armak.

arma astun (arma pisutsu*). Kalibre handiko arma.

armada (ejertzitu*). Lurreko armada, itsas armada, aireko armada.

armamentu (armamendu*). Arma multzoa.

armategi 1. Armak gordetzeko tokia.

armategi 2* e. armak.

armistizio. Su etena, bake iraunkorra lortu aurrekoa.

ATACMS misila, -a. MGM-140 ATACMS da izen osoa.

bandera zuri. Gerran, guduetan eta gisakoetan, errenditzeko edo su etena eskatzeko erakusten den bandera.

beliko. Gerrari dagokiona. Gogoan izan askotan aski dela 'gerra' erabiltzea. Film beliko*[e.] Gerra filma.

beso armatu* e. adar armatu. Soldaduak Al-Fatahren beso armatuaren buru baten bila zebiltzan*[e.] Soldaduak Al-Fatahren adar armatuaren buru baten bila zebiltzan.

bonba drone (bonbaketari*, bonba-jaurtitzaile*).

bonbardaketa, bonbardatze (bonbaketa*). Ez erabili irudizko zentzuan. Eguberriak gertu direla eta, hasia da film bonbardaketa*[e.] Eguberriak gertu direla eta, hasia da film zaparrada.

bunker. Lurpeko babeslekua.

Burdinazko Errezela, -a (Altzairuzko Oihala*). Gerra Hotzean Europa erdibitu zuen muga, alde kapitalista eta alde sozialista bereizi zituena.

deklaratu, deklarazio 2. Gerrari buruz mintzatuz, estatu batek beste bati erasoko diola esan. Alemaniak gerra deklaratu zion.

delegaziozko gerra (proxy gerra*).

desarmatu, desarmatze (desarme*). Armagabetu, armagabetzea.

destatu. Arma batez keinatu, helburuari begira jarri.

diana 1. Arlo militarrean, soldaduak jaikitzeko doinua.

Dibisio Urdina, -a. Alemania naziko armadaren barruko dibisioa, boluntario espainiarrez osatua, Sobietar Batasunaren kontra borrokatu zena.

ejertzito* e. armada. Lur(reko) armada, itsas(oko) armada, aire(ko) armada.

enfrentamendu* e. borroka, istilu, liskar. Gutxienez 25 pertsona hil ziren atzoko eraso eta enfrentamenduetan*[e.] Gutxienez 25 pertsona hil ziren atzoko eraso eta borroketan. // Soldadu gehiago bidaliko dituzte enfrentamendu gehien izan ohi den lekuetara*[e.] Soldadu gehiago bidaliko dituzte liskar gehien izan ohi den lekuetara.

eraso 1 (erasotu*). Esaldian ondo josteko, 'norbaiti edo zerbaiti eraso' erabili. Emaztea eraso zuen*[e.] Emazteari eraso zion.

erasokor. Oldarkorra.

eremu debekatu. (es: zona de exclusión: fr: zone d'exclusion).

erreserbista. Armadako erreserbako kidea.

erretiratu 2. Gerra edo gudu batean, atzera egin.

esku-. Hona hemen 'esku(-)' duten zenbait hitz elkartu. Esku argi, eskubaloi, esku bizikleta, esku bonba, eskuburdina, eskudiru, esku eskailera, esku freno, esku galga, esku granada, esku joko, eskulan, eskulangile, eskulangintza, eskularru, eskuleku, eskuliburu, eskuohe, eskuoihal, eskuorri, eskupaper, esku pilota, eskusoinu, eskutoki, eskutrapu, eskuzapi, esku zarta, esku zartaka, eskuzerra, eskuzorro.

eskuadra. Gerraontzi multzoa.

Espainiako Independentzia Gerra. 'Frantsestea' eta 'Frantsestada' deitu izan zaio euskal usadioan.

espantsionismo, espantsionista (expansionismo*, expansionista*, espansionismo*, espansionista*).

Eurocorps. Azkar erantzuteko armada nazioartekoa, Europako Batasunaren eta NATOren zerbitzukoa.

flash granada, granada itsutzaile. (es: granada cegadora, granada aturdidora, fr: grenade aveuglante, grenade d'aveuglement).

fragata. Gaur egun, eskolta lanetarako gerraontzia.

galaxietako gerra* e. izarretako gerra.

garbiketa etnikoa. Eufemismoa da. Etnien arteko pertsekuzioa, sarraskia edo genozidioa ezkutatzen du.

gerla. Gerra. Ekialdeko hitza da.

gerra denbora, gerrate, gerra garai.

Gerra Hotza, -a. 1945ean Bigarren Mundu Gerra bukatu zenetik 1991 arte Ameriketako Estatu Batuen eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren artean izaniko gatazka. Hedaduraz erabiltzen denean, letra xehez idatzi. Perestroikarekin bukatu zen Gerra Hotza. Argentina eta Erresuma Batua: 30 urteko gerra hotza.

gerra kontseilu* e. epaiketa militar.

gerra lege. (es: ley marcial: fr: loi martiale).

gerra lehertu* e. gerra piztu.

gerraondo, gerraoste. Gerraren ondorengo garaia.

gerraontzi.

gerraurre. Gerraren aurreko garaia.

gerra zibil. Espainiakoari '36ko gerra' edo 'Espainiako gerra' esaten zaio.

giza hondamendi (hondamendi humanitario*). Lehorteak eta hiesak hondamendi humanitarioa eragin dute Swazilandian*[e.] Lehorteak eta hiesak giza hondamendia eragin dute Swazilandian.

guda. h. gerra.

gudu. Gudaldia, bataila.

harki. Aljeriako gerran, Frantziaren alde egindako aljeriarra.

hegazkin bonbardatzaile (bonbaketari*).

hegotar (sudista*). AEBetako Sezesio Gerran, hegoaldeko estatuen eta esklabotzaren aldekoa.

Hellfire misila, -a.

higatze gerra (desgaste gerra*).

hondamendi eremu izendatu (hondamendi naturalen gune izendatu*).

hondamendi humanitario* e. giza hondamendi. Israelgo armadaren operazioak hondamendi humanitarioa eragiten ari dira*[e.] Israelgo armadaren operazioak giza hondamendia eragiten ari dira.

indiskriminatu* e. bereizi gabeko, bereizi gabe. Eraso indiskriminatuak*[e.] Bereizi gabe eginiko erasoak.

ipartar (nordista*). AEBetako Sezesio Gerran, estatu guztien batasunaren aldekoa eta esklabotzaren kontrakoa.

jeneral (general*). Armadako kargua.

jihad, jihadista (yihad*). Musulmanen gerra santua; hartan aritzen dena edo hari dagokiona. Jihad Islamikoa.

kalte kolateral* e. zehar kalte. Eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzen da BERRIAn 'zehar kalte'.

kamikaze. Gerrako pilotu suizida.

kapitulazio. Gerran, errenditzea adierazten duen hitzarmena.

kasko urdin. NBEren agindupeko soldaduak.

kohete 3* e. suziri. Armagintzan, jaurtigai mota.

kolateral* e. zehar(-), albo(-). Askotan 'zehar kalte' edo 'albo ondorio' eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzen dira 'zehar kalte' eta 'albo ondorio'.

korbeta. Gerraontzi arina.

kruzero 3* e. gurutzaontzi. Gerraontzi mota.

lapa bonba* e. bonba itsatsia. Lapa bonbak*[e.] Bonba itsatsiak.

Lehen Mundu Gerra, Bigarren Mundu Gerra.

luku bonba (fragmentazio bonba*). (es: bomba de racimo; fr: bombe à fragmentation, bombe en grappe; en: cluster bomb).

lurpeko babesleku.

lurreko armada (lur armada*).

marine. Ameriketako Estatu Batuetako armadaren adar bateko kidea.

May Laiko sarraskia, -a (May Lai sarraskia*). Vietnamgo gerran AEBetako tropek eginiko sarraskia. Irakeko 'May Laiko sarraskia': Vietnamgoa gogoan, Irakekoa ondoan.

metrailadore, metrailatu, metraileta.

metrailadorea. Ta-ta-ta-ta-ta.

metrailatu (ametrailatu*).

misil doi. Doitasun handiko misila.

mobilizatu, mobilizazio. Armadako kideak gerrara joateko moduan jarri.

mortairu* e. mortero. Arma mota.

mortero 1. Arma mota.

motin* e. mutin. Soldaduen matxinada.

mundial 2* e. munduko, mundu(-). Munduko Futbol Kopa. Mundu gerra.

mundu gerra. Gogora ekarri dute Lehen Mundu Gerra.

munduko buru nuklearren inbentarioa, estimazioetan oinarritua. Munduan zenbat buru nuklear dauden kalkulatzeko inbentarioa (en: Estimated Global Nuclear Warhead Inventories).

mutin (motin*). Soldaduen matxinada.

nerbio gas. Suntsipen handiko arma kimikoa. Nerbio sistemari erasaten dio.

ofentsiba 1. Erasoaldi militarra.

ofentsiba 2* e. eraso, erasoaldi, ekinaldi.

ofizial. Armadako karguduna.

ontzi 2. Uretan ibiltzen den ibilgailua. Euskaltzaindiaren Hiztegian, ontzi izen batzuk hitz bakarrean idatzirik ageri dira; beste batzuetan, aukerakotzat jo dute marratxoa: 'arrantza ontzi' edo 'arrantza-ontzi', 'bakailao ontzi' edo 'bakailao-ontzi'... BERRIAk hitz bakarrean idatziko ditu guztiak. Aireontzi, arrantzontzi, arrasteontzi, arraunontzi, atoiontzi, atunontzi, bakailaontzi, baleontzi, belaontzi, dragaontzi, eskolaontzi, espaziontzi, gerraontzi, hegazkinontzi, hozkailuontzi, itsasontzi, kanoiontzi, kargaontzi, laketontzi, lurrunontzi, patruilaontzi, petroliontzi (urpekontzi* e. itsaspeko, urpeko), zamaontzi...

ontzidi, flota.

partisano. Okupazio armada bati buru egiteko gerrillako kidea; batez ere, Bigarren Mundu Gerran nazien eta faxisten kontrako erresistentziakoa.

pasabide humanitario. Gatazka armatu bat dagoen eskualdera hornigaiak eramateko zabaltzen den bidea.

Persiar golkoko gerra. Laburtutik, 'golkoko gerra'.

Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna, -a (SESB). Laburrago, 'Sobietar Batasuna'.

Soldadu Ezezagunaren Hilobia, -a. Parisko monumentua.

soldaduska (soldaduxka*).

START Berria, -a (New START*).

su arma (suzko arma*).

su bonba (bonba su eragile*, bonba su-eragile*, puxika lehergarri*, puxika su eragile*). (es: bomba incendiaria; fr: ballon incendiaire; en: incendiary balloon). Etxean egindakoei 'su puxika' ere esaten zaie, puxikak erabiliz osatuak direlako.

su eten (sueten*). Menia, tregoa.

suntsipen handiko arma (suntsipen masiboko arma*).

tanke (guda karro*, guda gurdi*, borroka karro*, borroka gurdi*). Gerrarako ibilgailu blindatua.

tiramen. Helmena. Misil berriek tiramen handiagoa dute.

trafikatzaile. Droga trafikatzailea, arma trafikatzailea.

tregoa (tregua*). Su etena, menia.

Tsahal. Israelgo armada. Erabiliz gero, azaldu.

Vietnamgo gerra (Vietnameko Gerra*).

Yom Kippur Gerra.

zehar kalte. Askotan eufemismoa da, eta gehienetan 'biktima zibil' ordezkatzen du. Inoren esanetan bakarrik erabiltzekoa.

zero eremu. Berez, bonba atomikoek suntsituriko eremua; esaterako, Hiroshima 1945ean. Hedaduraz, bestela ere erabat deuseztaturiko lekua, hala nola New Yorkeko World Trade Center.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa