*
*
*
*
20A.EU1. SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera edo mutazioa.
[sigla] CHN* e. NOG, Nafarroako Ospitale Gunea. Nolanahi ere, NOU Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa da 2021az geroztik.
[sigla] CoV. /kob/ koronabirusa.
[sigla] EBEO. /ebeo/ EAEko Biologoen Elkargo Ofiziala (COBE*).
[sigla] ECDC. /e-ze-de-ze/ Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroa.
[sigla] EMA. /ema/ Sendagaien Europako Agentzia.
[sigla] ESI. /esi/ erakunde sanitario integratua (OSI*). Galdakao-Usansoloko ospitaleko ESIan 151 lagunek jarduten dute beharrean.
[sigla] ETS* e. SKG, sexu bidez kutsaturiko gaixotasun.
[sigla] ICTV. /i-ze-te-ube/ Birusen Taxonomiaren Nazioarteko Batzordea.
[sigla] MERS. /mers/ Ekialde Hurbileko arnas sindromea, MERS-CoV koronabirusak eragindakoa. SARSarekin eta MERSarekin berdin gertatu zen.
[sigla] NBE (EPI*). /ene-be-e/ norbera babesteko ekipamendua. NBEak oraintxe iritsi dira ospitaleetara.
[sigla] NOG. /nog/ Nafarroako Ospitale Gunea (CHN*). 2021az geroztik, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (NOU).
[sigla] NOU. /nou/ Nafarroako Ospitale Unibertsitarioa (HUN*). Lehen, Nafarroako Ospitale Gunea.
[sigla] PCR. /pe-ze-erre/ polimerasaren kate erreakzioa. Laborategiko proba bat da, COVID-19 gaitza ekartzen duen koronabirusa diagnotikatzeko erabilia.
[sigla] PEPP. /pep/ Pandemiaren Aurkako Larrialdiko Erosketa Programa.
[sigla] PEPP-PT. /pep-pe-te/ Hurbilketen Trazatze Paneuropar Pribatutasun-babeslea.
[sigla] SARS. /sars/ arnas sindrome akutu larria, SARS-CoV koronabirusak eragindakoa. SARSa berriz agertu da.
[sigla] SKG. /ese-ka-ge/ sexu bidez kutsaturiko gaixotasuna (ETS*, MST*, STD*).
[sigla] WOSHIE. /woxie/ Barrualdeko Tokien Segurtasunerako eta Osasunerako Mundu Erakundea.
[sigla] ZIU. /ziu/ zainketa intentsiboetako unitatea (UCI*, UVI*). ZIUan dago. ZIUetan orain ez dago tokirik. ZIU ibiltaria.
A/H1N1 gripea. Laburrago, 'A gripea'.
agerraldi epidemiko. Gaixotasun batek erasandakoen kopurua nabarmen handitzea denbora jakin batean.
aldaera britainiarra, -a. h. Erresuma Batuko aldaera. SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera, Erresuma Batuan agertua, 2020ko urrian.
aldaera hegoafrikarra, -a. h. Hegoafrikako aldaera. SARS-CoV-2 koronabirusaren aldaera, Hegoafrikan agertua, 2020ko abenduan.
anbulategi* e. osasun etxe, osasun zentro, anbulatorio.
anbulatorio. h. osasun etxe, osasun zentro.
andui (zepa*).
antibiotiko. Bakterioen kontrako botika. Ez du balio birusen aurka.
antigeno test (antigenoen test*).
antiinflamatorio (anti-inflamatorio*).
antikoagulatzaile (antikoagulante*).
antirretrobiral* e. erretrobirusen kontrako. Tratamendu antirretrobirala*[e.] Erretrobirusen kontrako tratamendua.
arnasgailu. Arnasa modua artifizialean hartzeko makina.
arrisku eremu. Gaixotasun kutsakor batez mintzatuz, infekzio kasu asko dagoen eskualdea.
arrisku kontaktu. Arriskua dakarren kontaktua.
asintomatiko. Sintomarik ez duena, sintomarik gabea, sintomagabea.
AstraZeneca.
atzeman. Detektatu. Hogei COVID-19 kasu atzeman dituzte.
aurrez aurreko, presentzial (aurrez-aurreko*). Aurrez aurreko bilera. Bilera presentziala.
autodiagnostikorako test (test autodiagnostiko*, autodiagnostiko test*).
autokonfinatu, autokonfinamendu.
autotest, autoproba (auto-proba*).
aztarnari (arakatzaile*). Gaixotutakoak aurretik norekin egon diren ikertzen duen osasun langilea. Aztarnari taldeak osatu dituzte kutsabideak argitzeko.
bakartu (aislatu*, aislamentu*). Bost preso bakarturik daude. Bakartze ziega. Ospitaleko gela berezi batean dago, bakarturik.
bakteria* e. bakterio.
barizela. Gaitz kutsakorra, 'astanafarreri' ere deitua.
Basurtuko ospitalea, -a (Basurtoko ospitalea*).
bektore; gaixotasun bektore. Patogeno bat organismo gaixo batetik beste batera garraiatzen duen pertsona edo animalia, beretzako osasun ondoriorik izan gabe.
berri 1. Desegokia da 'beste bat' edo 'beste batzuk' adierazteko. Bilera berri batera deitu digu*[e.] Beste bilera batera deitu digu. // Teoria batzuen arabera, Lurra berotzeak glaziazio berri bat ekarriko du*[e.] Teoria batzuen arabera, Lurra berotzeak beste glaziazio bat ekarriko du.
berri 2. Ezezko esaldietan, sobran dago honelakoetan. Azken egunetan ez da positibo berririk izan*[e.] Azken egunetan ez da positiborik izan. Azken egunetan ez da positibo gehiagorik izan.
berrinfekzio, berrinfektatu.
berriz gaixotu. Sendatzeko bidean baina guztiz sendatu gabe dagoen gaixotasun bat berriz indartzea. Ez nahasi errezidibarekin.
berrogeialdi (kuarentena*, koarentena*).
bial. Medikuntzan, flasko txikia, xiringaz sartzen den likido bat gordetzekoa.
Bidasoko ospitalea, -a (Bidasoako ospitalea*).
Bideko Ama Birjina ospitalea, -a (Virgen del Camino*).
Biocruces. Bizkaiko osasun ikerketarako institutua. Gurutzetako ospitalearen parte bat da. Izen osoa 'Biocruces Bizkaia' du, baina BERRIAn forma laburtua erabiliko dugu.
BioNTech.
birusen kontrako, antibiral, antibiriko.
biruzida (birizida*).
bizkortze, suspertze. Medikuntzan, 'erreanimazio' ere erabiltzen da.
box 2. Ospitaleetako larrialdi zerbitzuetan, pazientea bakartzeko tokia.
COVID-19 gaitza. SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako gaixotasuna. Laburturik, 'COVIDa'. COVID-19 gaitza edo COVID-19a. Gaur, 48 COVID-19 kasu atzeman dituzte.
COVID ziurtagiria, -a. Izen ofiziala 'EBko COVID ziurtagiri digitala' da. Inoren esanetan, erabiltzekoa da 'COVID pasaportea' ere.
CureVac.
dekubazio. Gaixotasun infekzioez mintzatuz, sintomak desagertu eta guztiz sendatu arteko epea.
delta aldaera, lambda aldaera (Delta aldaera*, Lambda aldaera*).
deseskalada*, deseskalatze* e. konfinamendua arindu, leundu, laxatu...
desinfektatu (deskontaminatu*). Infekzioak sortzen dituzten organismoak ezabatu.
deskonfinamendu. Konfinamendua bukatzea, konfinamendutik ateratzea, konfinamendua kentzea.
deskonfinatu. Konfinamendua bukatu, konfinamendutik atera, konfinamendua kendu. Deskonfinatu gintuztenean. Txina lehenago deskonfinatu zen.
detektatu. Aurkitu, hauteman. Beste bost kasu detektatu dituzte.
dexametasona. Hanturaren kontrako botika.
Donostia ospitalea.
ebola. Ebola birusak eraginiko eritasun kutsakorra. Letra xehez idazten da, baina birusaren izena, larriz. Ez dago tratamendurik ebola sendatzeko. Beraz, Ebola birusa ez hedatzea da erremedio bakarra.
Ebola, Zaire-Ebola, Sudan-Ebola, Boli Kosta-Ebola, Bundibugyo-Ebola. Birus motak. Letra larriz idazten dira.
endemia, endemiko. Lurralde jakin batean gaixotasun batek etenik gabe erasatea; egoera horri dagokiona. Dengea endemikoa da Erdialdeko Amerikan.
epidemia, epidemiko. Lurralde jakin batean gaixotasun batek normalean baino jende gehiagori erasatea, bolada batez; egoera horri dagokiona.
erantzun immunitario. Immunitate sistemak gorputza antigenoetatik babesteko eragiten duen erreakzioa.
erasan. Gorputzean kalte egin. Kontuz aditza jokatzean, 'dio' sailekoa baita. Gaitzak gogor erasan du Pello*[e.] Gaitzak gogor erasan dio Pellori.
eraso tasa. Aditzera ematen du ehuneko zenbatek duten gaixotasun jakin bat, kontuan harturik zenbat egon diren gaixotasun hori izateko arriskuan epe jakin batean.
erietxean ospitaleratu*, erietxeetan ospitaleratu* e. ospitaleratu. 9.044 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Hego Euskal Herriko erietxeetan*[e.] 9.044 pertsona ospitaleratu behar izan dituzte Hego Euskal Herrian.
erietxeratu. Ospitaleratu.
erremdesibir (remdesivir*). Printzipio aktibo bat da, ez marka bat. Erremdesibirra hartu du.
errezidiba izan. Sendatua zirudien gaixotasun bat berriz agertzea, aurreko gaixoaldiko sintoma guztiak desagertu eta gero.
erritonabir (ritonavir*). Erritonabirra.
Escherichia coli. Bakterio mota. Letra etzanez idazten da forma laburtua ere, 'E. coli'.
esterilizatu, esterilizatzaile. Germenak deuseztatu. Txertoez mintzatuz, kutsatzeko gaitasuna kendu.
etxeratze agindu. (es: toque de queda; fr: tocsin couvre-feu).
euste fase (kontenzio fase*). Birus ezezagun bat agertzen denean osasun arduradunek ezartzen duten fasea, kate epidemiologikoa eten eta birusa gehiago zabaltzea eragozteko neurriak biltzen dituena.
ezinbesteko arrazoi, ezinbesteko kasu. (es: fuerza mayor; fr: force majeure).
fasez igaro*, fasez pasatu...* e. beste fase batera igaro, hurrengo fasera pasatu...
febrikula. Sukar puntua.
foku (foko*). Infekzio fokua. Fokuen argia. Fokutik kanpo dago argazkian.
gaixotasun autoimmunitario (gaixotasun autoimmune*).
Garcia Orkoien (Garcia Orcoyen*). Lizarrako ospitalea.
gela arruntetan egon, solairu arruntean egon... (plantan egon*). Ospitaleez mintzatzean erabiltzen da. 955 eri daude plantan, eta 155 zainketa intentsiboetako unitateetan*[e.] 955 eri daude gela arruntetan, eta 155 zainketa intentsiboetako unitateetan.
GIBdun. Giza immunoeskasiaren birusa duena.
Gipuzkoako Senideak, -ak. Hitz arruntak bezala deklinatzen da. Egoiliarrei irteerak debekatzea salatu du Gipuzkoako Senideak-ek*[e.] Egoiliarrei irteerak debekatzea salatu dute Gipuzkoako Senideek.
goia jo (piko bat izan*).
gripe espainiarra, -a.
Gurutzetako ospitalea, -a (Kruzes*, Cruzes*).
hazkundearen kurba apaldu, lautu, zelaitu, ordoki batera iritsi... (meseta egoera*, lautada egoera*). Epe jakin bateko kutsadura kopurua adierazten duen grafikoan kurba zelaituz joatea. Ikuspuntu epidemiologikotik, pandemia egonkortze edo lautada egoeran sartu da*[e.] Ikuspuntu epidemiologikotik, pandemiaren ondorioak ordoki batera iritsi dira.
heriotza kausa, heriotza eragile.
heriotza tasa (hilkortasun tasa*). Epe batean gaixotasun jakin batez hildakoen ehunekoa, biztanleria guztia kontuan hartuta kalkulatua. Ez nahasi hilgarritasun tasarekin.
hidroalkoholiko (hidro-alkoholiko*). Soluzio hidroalkoholikoa.
hidrogel. Osagaietako bat ura duen gel koiloidala.
hilgarri. Hiltzen duena. Kolpe hilgarria, pozoi hilgarria, eritasun hilgarria, injekzio hilgarria, tranpa hilgarria, birus hilgarria, istripu hilgarria.
hilgarritasun tasa. Epe batean gaixotasun jakin batez hildakoen ehunekoa, gaitz horrek erasandakoak kontuan harturik kalkulatua. Ez nahasi heriotza tasarekin.
hiperreakzio (hiperrerreakzio*, hiper-erreakzio*, hiper erreakzio*).
hurbileko kontaktu, kontaktu estu, kontaktu zuzen. Gaixotasunez mintzatuz, gaixo batekin bi metro baino gertuago luzaro egon dena. Askotan, etxekoa edo lankidea.
immunitate, immunizatu, immunizazio (inmunitate*, inmunizatu*, inmunizazio*).
immunoezabatze (inmunoezabatze*, inmunosupresio*).
immunologia (inmunologia*).
immunologia sistema* e. immunitate sistema.
infekzio foku. Infekzio baten sorlekua edo hedalekua.
infekzio nosokomial. Ospitale batean edo osasun etxe batean kutsatutako infekzioa.
infodemia. Osasunaren Mundu Erakundeak asmaturiko terminoa, fidagarritasunik gabeko informazioaren zabalkundea izendatzen duena.
ingresatu 2* e. ospitaleratu, ospitalera eraman, ospitalean egon...
inhalagailu (inhaladore*).
inkubatu, inkubazio. Gaixotasunez mintzatuz, organismoan infekzio bat garatu.
intentsibista. Medikuntza intentsiboko espezialista.
interferon (interferoi*). Beta interferona.
intubatu.
intzidentzia tasa. Gaixotasun batez mintzatuz, epe jakin batean diagnostikatzen diren kasu berrien kopurua.
itxialdi perimetral, perimetroa itxita eduki. Perimetroa itxita daukaten lurraldeak. Bihar bukatuko da itxialdi perimetrala.
itzuli beharreko baimen ordaindua, -a (berreskuratzeko baimen*, ordaindutako baimen berreskuragarri*, baimen ordaindu berreskuragarri*).
izurria berritu, berriz agertu... (bigarren izurri bat*).
kamila*, kamilla* e. esku ohe, ohatila.
karbunko (antrax*). Gaitz infekziosoa.
karga biriko, birus karga.
kasu autoktono. Gaixoez mintzatuz, bere herrialdean kutsatu dena.
kasu bat baieztatu, kasu bat egiaztatu.
kasu inportatu. Gaixoez mintzatuz, kanpoan kutsatu dena.
kate epidemiologiko. Infekzio baten kutsadura katea.
klamidia. 'Chlamydia trachomatis' bakterioak eragindako infekzioa, sexu bidez kutsatzen dena.
koinfekzio (ko-infekzio*). Bi patogenok edo gehiagok infektatuta egotea.
konfinamendu, konfinatu. Mosan konfinatua egoteko agindua eman zioten kartzela atarian.
konfinamendu selektibo (konfinamendu kirurgiko*).
kontaktu. Gaixotasunez mintzatuz, infekzioren bat duen eri batekin egon den baina osasunez ondo dagoen pertsona.
kontaktu kasual. Gaixotasunez mintzatuz, gaixo batekin toki berean egon dena, baina gertu eta luzaroan egon gabe.
koronabirus. Birus multzo bat, besteak beste arnasbideetako gaixotasun batzuk eragiten dituena. SARS-CoV-2 koronabirusak eragindako gaitza COVID-19a da. Wuhango koronabirusa edo 2019-nCoV birusa, ofizialki SARS-CoV-2 izendatua. SARS-CoV koronabirusa.
koronabonu. Europako Batasuneko agintariak eztabaidatzen ari dira 'koronabonuak' sortzea komeni den.
koronaneke.
kraken (Kraken*). Koronabirusaren XBB.1.5 aldaeraren izen ez-ofiziala. Krakenaren eraginez.
kukurruku eztul, kukutxeztul. (es: tosferina, tos ferina; fr: coqueluche).
kutsakor. Erraz kutsatzen dena. Oso kutsakorra da tifusa.
latente, latentzia. Azaleratu gabe dagoena; haren egoera. Birusa latente zegoen. Egun batzuetako latentziaren ondoren.
legionela. Bakterioa. Ez nahasi legionelosiarekin.
Legionella pneumophila. Legionela bakterioaren latinezko izena.
legionelosi. Gaitza. Ez nahasi legionelarekin.
listeriosi (listeriosis*, listeria*). 'Listeria monocytogenes' bakterioak eragindako eritasuna.
lopinabir (lopinavir*). Lopinabirra.
Marburg birusa, -a (Marburgeko birusa*, Marburgen birusa*). Marburg birusaren gaixotasuna.
Marburg birusaren gaixotasuna, -a / gaitza, -a / eritasuna, -a. Laburturik, 'Marburg gaixotasuna', 'Marburg gaitza' edo 'Marburg eritasuna'.
maskara (maskarilla*, maskarila**). Inoren esanetan bakarrik erabiliko dugu 'musuko'. Badu FFP2 maskara bat. FFP3 maskarak ez dira iritsi.
maskara garden, maskara saredun (rejillazko maskara*, errejilla maskara*).
mediku azterketa* e. osasun azterketa, azterketa mediko.
mikroorganismo (mikrorganismo*).
molnupirabir (molnupiravir*). Birusen kontrako botika da molnupirabirra.
molnupirabir (molnupiravir*). Birusen kontrako botika.
mukizapi (muki zapi*).
neumonia* e. pneumonia.
Nilo mendebaldeko birusa, -a.
norbaitek okerrera egin (norbaiten egoerak okerrera egin*).
normaltasun berri (normalitate berri*).
oinarrizko erreprodukzio zenbaki. Gaixotasun infekzioso bat duenak ustez zenbat pertsona kutsatuko dituen adierazten duen tasa. Hori da termino espezializatua. Horretaz gainera, 'birsorkuntza tasa' ere erabiliko dugu. Erre letra eta zeroaren digitoa erabiliz adierazten da: ez da 'o' larri bat. RO*[e.] R0.
omikron aldaera; omikrona, -a.
ondorioak arintzeko fase (mitigazio fase*). Birus baten hedapena ezin eragotzi denean ezartzen den fasea, gizarte eragina arindu nahian.
ordua eskatu, txanda eskatu; ordua hartu, txanda hartu; ordua eman, txanda eman. Dendez eta zenbait zerbitzuz mintzatuz, bezeroak eta saltzaileak edo zerbitzu emaileak aldez aurretik hitzartzea noiz elkartu. Hitzordu bidezko salmentan ari gara*[e.] Ordua emanda hartzen dugu bezeroa. // Jende olde batek deitu zuen ibilgailuen azterketa egiteko zerbitzuetara hitzordua eskatzeko*[e.] Jende olde batek deitu zuen ibilgailuen azterketa egiteko zerbitzuetara ordua eskatzeko.
oroitzapeneko dosi, oroitzapen dosi. (es: dosis de refuerzo).
Osasunbidea, -a. Nafarroako osasun zerbitzua. Osasunbideko zuzendaria.
osasun egoera larrian* e. larri. Osasun egoera larrian dago*[e.] Larri dago.
osasungintza. Osasun arloko zerbitzuak, osasun arlo publikoa.
osasun hesi (osasun kordoi*, kordoi sanitario*). Berezko zentzuan erabiltzen da. Irudizkoan, hobe 'hesi' eta 'babes hesi' aukeratzea.
osasun larrialdi (osasun larrialdi egoera*).
ospitale (ospital*).
ospitaleratu, ospitalera eraman, ospitalean egon... (ingresatu*). Ostiralaz geroztik ingresaturik dago*[e.] Ostiralaz geroztik ospitalean dago.
ozono sorgailu, ozonizagailu.
pandemia. Herrialde askotan zabalduriko epidemia.
parazetamol (paracetamol*).
patogeno. Gaixotasuna eragiten duena. Bakterio patogenoak.
patogenotasun. Mikroorganismo batek gaixotasun bat sortzeko duen gaitasuna.
Paxlovid. PF-07321332 botika antibiralari Pfizerrek jarritako marka komertziala. Entzima baten inhibitzailea da paxlovida*[e.] Entzima baten inhibitzailea da Paxlovid.
paziente. Medikuntzan erabiltzekoa.
pneumonia (neumonia*).
poliomielitis (poliomilitis*, poliomelitis*).
positibo tasa (positibotasun tasa*).
prebalentzia 1. Gaixotasun jakin bat dutenen proportzioa.
proba. Esperimentuak, kirol lehiak, etsaminak eta analisi medikoak 'probak' dira, ez 'frogak'. Lurreko telebista digitalak frogak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik*[e.] Lurreko telebista digitalak probak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik. // Arrunt froga gogorra da maratoia*[e.] Arrunt proba gogorra da maratoia. Proba nuklearrak. DNA proba. Ebaluazio proba. Atariko proba.
proba diagnostiko. Gaixotasun baten diagnostikoa egiteko proba.
Regeneron tratamendua, -a. COVID-19aren kontra Regeneron laborategiak landutako tratamendua.
salmonella. Bakterioa.
salmonellosi. Gaitza.
salmonellosi. Gaitza.
San Joan Jainkoarena. [es: San Juan de Dios; fr: Saint Jean de Dieu]. San Juan de Dios ospitalea*[e.] San Joan Jainkoarena ospitalea.
segurtasun distantzia. Gaitzik ez kutsatzeko pertsonen artean behar den tartea.
septizemia, sepsi (sepsis*). Odolean bakterio patogenoak garatzean gorputz guztiari erasaten dion infekzio larria.
sero-. serodiagnostiko, seronegatibo, seropositibo, seroprebalentzia, seroterapia, serotipo.
seropositibo. GIBduna, giza immunoeskasiaren birusa duena.
Shigaren baziloa, -a; Shigaren toxina (Shiga baziloa, Shiga toxina*).
sistema inmune* e. immunitate sistema.
Sofia Erregina ospitalea, -a. Tuterako erietxea.
S proteina. Batzuetan 'spike' proteina ere deitua. S proteina edo 'spike' proteina.
Sputnik V. Txerto baten izena. Honela irakurtzen da: /sputnik uve/.
superkutsatzaile (super spreader*). Birusen bat kutsatzeko batez besteko gaitasuna baino handiagoa duen pertsona.
talde immunitate, immunitate kolektibo.
telemedikuntza. Bitarteko telematikoetan oinarrituta ematen den osasun zerbitzua.
termometroa jarri, tenperatura neurtu, hartu; sukarra hartu, sukarra neurtu; kalentura hartu.
testa egin, testatu. Proba egin, probatu.
test aleatorio. Ausaz eginiko testa.
test laster, test azkar.
transmisio bertikal. Amak fetuari gaixotasun bat edo infekzio bat pasatzea.
transmisio komunitario.
trazabilitate. Produktu baten, gaixotasun baten edo bestelako aztergai baten jatorri, ibilbide, prozesu eta kontrol erregistratuek osatzen duten informazioa; horiek zehazteko gaitasuna.
Txagorritxuko ospitalea, -a.
txekeo* e. osasun azterketa, mediku(aren) azterketa.
txertoa hartu, txertoa eman, txertoa jarri, txertatu. Atzo eman zidaten txertoa. Atzo jarri zidaten txertoa. Ez du txertorik hartu nahi.
tximino baztanga (tbaztanga*, mpox*).
urruntze fisiko, urruntze sozial. Infekzioak kontrolatzeko neurria, pertsonen arteko kontaktu fisikoa mugatzen duena.
xaboi banagailu, gel banagailu. Denda guztietan daukate xaboi banagailu bat sarreran.
zero COVID estrategia, kutsaturik gabeko estrategia.
zero pazientea, -a (paziente zero*). Gaixotasunez mintzatuz, identifikatutako lehen kasua.
Zika birusa, -a. Birusaz ari garela, letra larriz idazten da; gaixotasuna izendatzen duenean, letra xehez.
zoonosi (zoonosis*). Gaixotasun infekziosoa, animalietatik gizakietara pasatua, edo alderantziz.