Munduko Futbol Kopa

 

ERRUSIA

ERRUSIA

Errusiako Federazioa
Herritar izena: errusiar.
Eremua: 17.102.200 km2.
Hiriburua: Mosku (moskutar).
Hiri nagusiak: San Petersburgo, Nizhni Novgorod, Novosibirsk, Jekaterinburg, Samara, Omsk, Txeliabinsk, Kazan, Ufa, Perm, Rostov Don, Volgograd.
Dirua: errublo errusiar.
Hizkuntzak: errusiera (ofiziala), tatarera, ukrainera, txuvaxera eta beste hainbat, zein bere errepublika edo eskualde autonomoan: abazera, karatxaiera, txerkesera (Karatxai-Txerkesia), adigera (Adigea), altaiera (Altai), baxkirera (Baxkortostan/Baxkiria), buriatera (Buriatia), erziera eta mokxera (Mordovia), inguxera (Inguxetia), kabardera eta balkarera (Kabardino-Balkaria), kalmukera (Kalmukia), khakasera (Khakasia), komiera (Komi), mariera (Mari El), osetiera (Ipar Osetia-Alania), sakhera/jakutera (Sakha/Jakutia), tatarera (Tatarstan/Tartaria), tuvera (Tuva), txetxenera (Txetxenia), txuvaxera (Txuvaxia), udmurtera (Udmurtia). Beste hizkuntza batzuk: dolganera (Taimyria), evenkera (Evenkia), khantiera eta mansiera (Khanti-Mansi), koriakera (Koriakia), Krimeako tatarera edo krimeera (Krimea), nenetsera (Nenetsia), nogaiera (Dagestan eta Karatxai-Txerkesia), txuktxiera (Txukotka), yiddish (Juduen Lurralde Autonomoa).
Biztanleak: 144,6 milioi (2014). Errusiar (%79,8), tatar (%3,8), ukrainar (%2), baxkir (%1,2), txuvax (%1,1), txetxeniar (%0,9), armeniar (%0,8) eta beste hainbat (avar, azerbaijandar, bielorrusiar, txinatar, evenk, georgiar, alemaniar, ingux, inuit, kalmik, kareliar, kazakhstandar, korear, mariar...).
Erlijioak: errusiar ortodoxo nagusiki, musulman (sunita gehienbat), protestante, judu, katoliko, budista.
Jakingarriak: Hauek dira errepublika autonomoak: Adigea, Altai, Baxkortostan (lehen, Baxkiria), Buriatia, Dagestan, Inguxetia, Ipar Osetia-Alania, Kabardino-Balkaria, Kalmukia, Karatxai-Txerkesia, Karelia, Khakasia, Komi, Mari El (lehen, Mari), Mordovia, Sakha (lehen, Jakutia), Tatarstan (lehen, Tataria), Tuva, Txetxenia, Txuvaxia, Udmurtia. Horien datu zehatzak jakiteko, ikus banan-banan. Bederatzi lurralde autonomo ere badira: Altai, Kamtxatka, Khabarovsk, Krasnodar, Krasnoiarsk, Perm, Primorski, Stavropol eta Zabaikalski. Era berean, lau barruti autonomo dituzte: Txukotka (txuktxiera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera), Khanty-Mansisk (khantiera eta mansiera dira hizkuntza ofizialak, errusierarekin batera), Nenetsia (nenetsera da hizkuntza ofiziala, errusierarekin batera) eta Jamalia-Nenetsia. Eta probintzia autonomo bat ere bai: Juduen Probintzia Autonomoa (yiddisha hizkuntza ofiziala da, errusierarekin batera). 2014ko martxoan, Krimea Ukrainatik bereizi eta Errusian sartu zen; gaur egun, Errusiako barruti federaletako bat da.
Transkripzioak: izen bereziak idazteko, ikus zirilikotik transkribatzeko taula. Errusiako zenbait hiriren izena berriki aldatu denez, batzuetan komeni da aurreko izena parentesi artean idaztea, argigarri.

lehenorain
AndropovRybinsk
BrezhnevNaberezhnye Txelny
Buriatos Aguinskoye / Aga-Bouriatie / Agin-Buryat OkrugAga-Buriatia
Georgiu-DejLiski
GorkiNizhni Novgorod
JekaterinodarKrasnodar
KalininTver
KirovViatka
KuibixevSamara
KönigsbergKaliningrad
Leningrad / PetrogradSan Petersburgo
MolotovPerm
NovonikolaievskNovosibirsk
OrdzhonikidzeVladikavkaz
SimbirskUlianovsk
StalinskNovokuznetsk
SverdlovskJekaterinburg
Tsaritsyn / StalingradVolgograd
TxernenkoXarypovo
TxkalovOrenburg

erdarazeuskaraz
Arjangelsk / ArkhanguelskArkhangelsk
Astracan / AstrakanAstrakhan
BarnaoulBarnaul
BirobidjanBirobidzhan
Dniepr / Dnipro Dnieper (ibaia)
Ekaterimburgo / Iekaterinbourg / Ekaterinbourg Jekaterinburg
IrkoutskIrkutsk
JabarovskKhabarovsk
KaliningradoKaliningrad
KrasnoyarskKrasnoiarsk
Naryan-MarNarian-Mar
NovokouznetskNovokuznetsk
Rostov del Don / Rostov-sur-le-Don / Rostov-on-DonRostov Don
RyazanRiazan
SalejardSalekhard
SevastopolSebastopol
SmolenskoSmolensk
Sochi / SotchiSotxi
Taimiria / Taymiria / Taymyr / Taymyria / Taïmyr / TaïmyrieTaimyria
Tioumen / TyumenTiumen
TolyattiTogliatti
YaltaJalta
Yaroslavl / IaroslavlJaroslavl

*

*

*

2018ko Munduko Futbol Kopako estadioak. Estadio Zentrala, Fisht estadioa edo Sotxiko estadioa, Kaliningradoko estadioa edo Arena Baltika, Kazan Arena, Kosmos Arena (Cosmos Arena*) edo Samara Arena, Krestovski estadioa, Luzhniki estadioa, Mordovia Arena (lehen, Jubileini, ez Yubileyniy*), Nizhni Novgorodeko estadioa, Rostov Arena, Spartak estadioa edo Otkrytie Arena, Volgograd Arena (Volgograd Arena*).

2018ko Munduko Futbol Koparen egoitzak. Jekaterinburg (Ekaterimburgo*, Iekaterinbourg*, Ekaterinbourg*), Kaliningrad (Konigsberg*), Kazan (Qazan*), Mosku (Moscu*, Moscou*), Nizhni Novgorod, Rostov Don (Rostov del Don*, Rostov-sur-le-Don*, Rostov-on-Don*), San Petersburgo, Samara, Saransk, Sotxi (Sochi*, Sotchi*) eta Volgograd.

[sigla] FIFA. /fifa/ Nazioarteko Futbol Federazioa.

[sigla] KAA. /ka-a/ Kirolaren Arbitraje Auzitegia (es: Tribunal de Arbitraje Deportivo o Tribunal Arbitral del Deportivo, TAS; fr: Tribunal arbitral du sport, TAS; en: Court of Arbitration for Sport, CAS).

[sigla] VAR. /bar/ bideo epaile laguntzailea.

aldagela. Irudizko zentzuan, kiroletako klixe maiztua da, neurriz gain erabilia. Askotan, egokiagoa da 'jokalarien artean', 'taldea' eta beste idaztea.

artean, arteko. Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Osasunaren eta Athleticen arteko partida jokatuko da gaur*[e.] Osasunak eta Athleticek partida jokatuko dute gaur. Osasunak eta Athleticek elkarren kontra jokatuko dute gaur.

atzerako artazi (txilena*).

baja izan* Kiroletako klixe gogaikarria da. Tiko baja izango da hurrengo partidan*[e.] Tikok ezingo du jokatu hurrengo partidan. // Bost jokalari baja izango dira datorren denboraldian*[e.] Bost jokalarik ez dute segituko datorren denboraldian.

berdegune 3* e. futbol zelai.

berritasun izan* Kiroletako klixe gogaikarria da. Felipe eta Yeste dira deialdiko berritasun nagusiak*[e.] Felipe eta Yeste deialdian sartu dituzte. // Sousa (Valladolid), Casquero (Racing), Alexis eta Nacho (Malaga), Manu del Moral eta Contra (Atletico) eta Cortes (Mallorca) dira berritasunak*[e.] Hauek dira fitxatu berriak: Sousa (Valladolid), Casquero (Racing), Alexis eta Nacho (Malaga), Manu del Moral eta Contra (Atletico) eta Cortes (Mallorca).

Cartuja (La Cartuja*). Sevillako kirol estadioa (Espainia).

catenaccio. Italiako futbolean, erabateko defentsan oinarrituriko joko eredua.

denboraldi. Kontuz urteekin jostean. 2008-2009 denboraldia*[e.] 2008-2009ko denboraldia.

denboraldiaurre (aurredenboraldi*, denboraldi-aurre*).

dribbling egin*, dribble egin* e. izkin egin, driblin egin, driblatu.

driblatu, driblin egin.

ebakuntza gelatik igaro* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Ebakuntza gelatik igaro behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.

egoera txarrean egon* e. gaizki egon, hondatua egon, (janaria) galdu. Futbol zelaia egoera txarrean zegoen*[e.] Futbol zelaia gaizki zegoen. // Etxea konpondu beharra daukagu, egoera txarrean egon baino lehen*[e.] Etxea konpondu beharra daukagu, hondatu baino lehen.

erdi-punta (punta-erdi*). Futbolean.

errenta 3* e. alde. Kiroletan, ez erabili 'alde' adierazteko. Bigarren zatian, bost golen errenta lortu zuten etxekoek*[e.] Bigarren zatian bost golen aldea lortu zuten etxekoek. // Bi segundoren errentari eutsi zion Ermukoak*[e.] Bi segundoren aldeari eutsi zion Ermukoak.

estremo* e. hegaleko. Futbolean erabiltzekoa.

euskarri. Futbolean, pibotea.

finalerdiak / finalaurrekoak, final-laurdenak, final-zortzirenak, final-hamaseirenak (1/2*, 1/4*, 1/8*, 1/16*).

futboleko postuak. Atezain, alboko atzelari edo alboko (lateral*), eskuin alboko atzelari edo eskuin alboko, ezker alboko atzelari edo ezker alboko, erdiko atzelari (zentral*), libero, euskarri (pibote*), erdiko erdilari (mediozentro*, erdizentro*), erdilari (interior*), eskuin erdilari, ezker erdilari, aurrelari, hegaleko (estremo*), eskuin hegaleko, ezker hegaleko, erdi-punta (punta-erdi*), punta aurrelari.

futbolzale (futboltzale*).

garaipena errepikatu* e. berriz irabazi.

garaipena lortu. h. irabazi. Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak lasaitasuna ekarri dio taldeari*[e.] Atletico Madrili irabazi izanak lasaitasuna ekarri dio taldeari.

garaipen erosoa lortu* e. erraz irabazi, aise irabazi... Kiroletako klixe gogaikarria da. Getxok garaipen erosoa lortu du Santboianaren aurka*[e.] Getxok erraz irabazi dio Santboianari.

gauza handia izan, gauza handia egin, gauza handi bat egin (handia izan*, handia egin*). Balentria izan, balentria egin. Handia da zortzi final irabaztea*[e.] Gauza handia da zortzi final irabaztea. // Handia egin du: partidarik galdu gabe bukatu du liga*[e.] Gauza handi bat egin du: partidarik galdu gabe bukatu du liga.

gola egin. h. gola sartu.

gol alde (gol average*).

gol aukera. h. gola sartzeko aukera. Beste bi gol aukera izan zituen Bera Berak*[e.] Beste bi gol sartzeko aukera izan zuen Bera Berak.

gol average* e. gol alde.

golegile.

hat trick. Futbol partida batean jokalari batek hiru gol sartzea.

hooligan. Futbolzale bortitza, batez ere ingelesa.

interior* e. erdilari. Futbolean.

kamila*, kamilla* e. esku ohe, ohatila.

kontraktura. Gihar baten uzkurdura.

korner. Futbolean eta eskubaloian, sake mota.

lateral* e. alboko (atzelari). Futbolean.

lehiatu. Aditz laguntzailea 'da' sailekoa du. Munduko Txapelketa lehiatu du*[e.] Munduko Txapelketan lehiatu da.

mundial 2* e. munduko, mundu(-). Munduko Futbol Kopa. Mundu gerra.

operazio gelatik pasatu* e. operatu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Aski da 'operatu'. Operazio gelatik pasatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe*[e.] Operatu behar izanez gero, lau hilabete egingo ditu jokatu gabe.

porrota ezagutu* e. galdu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Lau jardunaldi egin ditu porrota ezagutu gabe*[e.] Lau jardunaldi egin ditu galdu gabe.

porrota jaso* e. galdu. Hamar partida jokatu zituen: bost garaipen, bi berdinketa eta hiru porrot*[e.] Hamar partida jokatu zituen: bost irabazi, bi berdindu eta hiru galdu.

punta-erdi* e. erdi-punta. Futbolean.

sailkatu. Kiroletan, kontuan izan 'Munduko Txapelketarako sailkatu da' ez dela hori adierazteko modu bakarra: 'Munduko Txapelketan sartu da', 'Munduko Txapelketara pasatu da'...

sentsazio onak izan* e. ondo sentitu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Entrenamenduetan sentsazio onak izan ditu*[e.] Entrenamenduetan ondo sentitu da.

tifo. Kirol taldeen zaleek estadioetan osatutako mosaikoa. Gogoan izan 'mosaiko', 'pankarta', 'koreografia' eta abar ere erabiltzen direla.

tifosi. Futbolzale italiarra.

txartela lortu* Kiroletako klixe gogaikarria da. Final-laurdenetarako txartela lortu dute*[e.] Final-laurdenetan sartzea lortu dute. Final-laurdenetan sartu dira. // Lauko Finalerako txartela lortu du*[e.] Lauko Finalera pasatu da.

Urrezko Baloia, -a. Munduko Futbol Kopan jokalaririk onenari ematen dioten saria.

Urrezko Eskularrua,. Munduko Futbol Kopan atezainik onenari ematen dioten saria.

zaleak, jarraitzaileak (zalego*, zaletuak*). Zalegoak asko laguntzen digu*[e.] Zaleek asko laguntzen digute. // Zaletuen poza*[e.] Zaleen poza.

zentral* e. erdiko atzelari. Futbolean.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa