›Kiroletako emaitzak zifraz adierazten dira beti, marratxoz loturik.
Osasunak 5-0 irabazi zuen. [Honela irakurri: bost eta huts irabazi zuen Osasunak.]
Belokik eta Eugik 22-19 galdu zuten.
›Denborak eta markak zifraz idazten dira beti. BERRIAn, puntuz bereizten dira orduak, minutuak eta segundoak. Segundoen hamarrenak komaz markatzen dira.
Iban Mayok 7.25.34,6 egin zuen. [7 h 25 min 34,6 s]
Fizek marka berria ezarri zuen: 2.02.04. [2 h 2 min 4 s]
›Unitatea eta hamarrenak komaz bereizten dira.
Jonhsonek 9,75 segundoko marka jarri du.
Heleniar Errepublika
Herritar izena:
greziar / greko.
Eremua:
131.940 km2.
Hiriburua:
Atenas (atenastar).
Hiri nagusiak:
Tesalonika, Patras, Heraklion, Larisa, Lamia, Komotini, Ioanina, Korfu, Mitilene, Tripoli, Ermoupoli, Kozani, Pireo, Peristeri.
Dirua:
euro.
Hizkuntzak:
greko/greziera (ofiziala, %99), albaniera, turkiera, aromaniera, italiera, errusiera, mazedoniera, erromani, ingeles, frantses.
Biztanleak:
11,4 milioi (NBE, 2012). Greziar (%98), beste (%2; mazedoniar, turkiar, albaniar, ijito, errusiar...).
Erlijioak:
greziar ortodoxo (%98), musulman (%1,3), beste (%0,7).
Transkripzioak:
izen bereziak idazteko, ikus alfabeto grekotik transkribatzeko taula.
erdaraz | euskaraz |
---|
Acaya / Achaïe / Achaea | Akaia |
Aegean sea / mer Égée | Egeo itsasoa |
Arcadia / Arcadie | Arkadia |
Atenas / Athenes | Atenas |
Athos / Estado Monástico Autónomo de la Montaña Sagrada / La République monastique de la Sainte Montagne | Atos / Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa, -a |
Atica / Attique | Atika |
Atica Occidental / Attique de l'Ouest / West Attica | Mendebaldeko Atika |
Atica Oriental / Attique de l'Est / East Attica | Ekialdeko Atika |
Beocia / Béotie / Boeotia | Beozia |
Calcídica / Chalcidique / Chalkidiki | Kaltzidika |
Canea / Hania / Canée / Chania | Kanea |
Cefalonia / Céphalonie / Kefalonia | Zefalonia |
Citera / Kythira / Cythère | Kizera |
Corfú / Corfou / Kerkira | Korfu |
Corintia / Corinthie | Korintia |
Corinto / Corinthe | Korinto |
Creta / Crète | Kreta |
Cícladas / Cyclades | Zikladeak, -ak |
Delphes / Delphi | Delfos |
Dodecaneso / Dodécanèse | Dodekaneso |
Egeo meridional / Sud de l'Égée / South Aegean | Hego Egeo |
Egeo septentrional / Nord de l'Égée / North Aegean | Ipar Egeo |
El Pireo / Le Pirée / Peiraieus | Pireo |
Emacia / Imathie / Émathie / Imathia | Ematia |
Epire / Epirus | Epiro |
Espóradas / Sporades | Esporadak, -ak |
Estado Monástico Autónomo de la Montaña Sagrada / La République monastique de la Sainte Montagne | Mendi Santuko Errepublika Monastiko Autonomoa, -a |
Etolia-Acarnania / Étolie-Acarnanie / Aetolia-Acarnania | Etolia-Akarnania |
Eubée / Euboea | Eubea |
Eurytanie / Évrytanie | Euritania |
Ftiótide / Phthiotide / Phthiotis | Ftiotida |
Fócida / Phocide / Phocis | Fozida |
Grecia Central / Grèce central / Central Greece | Erdialdeko Grezia |
Grecia occidental / Grèce de l'Ouest / West Greece | Mendebaldeko Grezia |
Hebros / Evros | Hebro (eskualde historiko-politikoa) |
Hèbre / Hebro / Hebrus | Evros (ibaia) |
Ilia / Elis | Elide |
Ioannina | Ioanina |
Islas Jónicas / Îles ioniennes / Ionian Islands | Joniako uharteak, -ak |
Laconia / Laconie | Lakonia |
Larissa | Larisa |
Lasithi | Lasiti |
Leucas / Leucade / Lefkada | Leukada |
Macedonia Central / Macédoine centrale / Central Macedonia | Erdialdeko Mazedonia |
Macedonia occidental / Macédoine de l'Ouest / West Macedonia | Mendebaldeko Mazedonia |
Macedonia oriental y Tracia / Macédoine de lst et Thrace / East Macedonia and Thrace | Ekialdeko Mazedonia eta Trazia |
Messénie / Messenia | Mesenia |
Mitilene / Mitilini / Mytilene | Mitilene |
Naupacto / Naupacte / Naupactus / Nafpaktos | Naupaktos |
Nauplia / Nauplie / Nafplion / Nafplio | Nauplio |
Olimpia / Olympie / Olympia | Olinpia |
Pirée / Piraeus | Pireo |
Prevesa | Preveza |
Quíos / Chios | Kios |
Rhodope | Rodope |
Rodas / Rhodes | Rodas |
Rétimo / Réthymnon / Rethymno | Retimno |
Serrai | Serres |
Tesalónica / Thessalonique / Thessaloniki | Tesalonika |
Tesprótida / Thesprotie / Thesprotia | Tesprotia |
Thessalie / Thessaly | Tesalia |
Xanthi | Xanti |
Zante / Zacinto / Zakynthos / Zacynthe | Zante / Zazinto |
ingelesez | frantsesez | gaztelaniaz | euskaraz |
---|
i | u | u, y, i | i |
k | k | c, qu, k | k |
kh, ch | kh | j | kh |
ou | ou | ou, u | u |
ph | ph | ph, f | f |
r, rh | r | r, rr | r |
th | th | c, z | th |
u, y | u, y | u, y | y |
z | z | s | z |
Herritar izena:
japoniar.
Eremua:
377.835 km2.
Hiriburua:
Tokio (tokiotar).
Hiri nagusiak:
Yokohama, Osaka, Nagoya, Sapporo, Kobe, Kyoto, Fukuoka, Kawasaki, Hiroshima, Nagasaki, Kitakyushu, Naha, Matsuyama, Takamatsu, Okayama, Nagoya, Shizuoka, Niigata, Kanazawa, Sendai, Fukushima.
Dirua:
yen.
Hizkuntzak:
japoniera (ofiziala), ainuera (etnia horretako bakan batzuk besterik ez dira mintzatzen beren hizkuntzan, eta desagertzeko zorian dago).
Biztanleak:
126,4 milioi (NBE, 2012). Japoniar (%99, tartean ainu, ryukyu eta burakumin etnia gutxituak); beste (%1; 511.262 korear, 244.241 txinatar, 182.232 brasildar, 89.851 filipinar...).
Erlijioak:
xintoistak eta budistak dira nagusi (%84); beste sinesmen batzuk ere badira (%16; konfuzianista, taoista, kristau).
erdaraz | euskaraz |
---|
Alpes Japoneses / Alpes japonaises / Japanese Alps | Japoniako Alpeak |
Mar del Japón, mar de Oriente / mer du Japon, mer de l'Est / Sea of Japan | Japoniako itsasoa / Ekialdeko itsasoa |
*
[sigla] CIO* e. NOB, Nazioarteko Olinpiar Batzordea.
[sigla] COI* e. NOB, Nazioarteko Olinpiar Batzordea.
[sigla] IOC* e. NOB, Nazioarteko Olinpiar Batzordea.
[sigla] KAA. /ka-a/ Kirolaren Arbitraje Auzitegia (es: Tribunal de Arbitraje Deportivo o Tribunal Arbitral del Deportivo, TAS; fr: Tribunal arbitral du sport, TAS; en: Court of Arbitration for Sport, CAS).
[sigla] NOB. /ene-o-be/ Nazioarteko Olinpiar Batzordea (IOC*, COI*, CIO*).
[sigla] WADA. /bada/ Dopinaren Aurkako Munduko Agentzia (AMA*).
abaniko 2* Txirrindularitzan, 'haize-babes'.
aire konprimatu (aire konprimitu*). Domina bat irabazi du aire konprimatuko pistolaren modalitatean.
aldea. Zenbakiekin uztartzeko, '-en' lotura erabili, ez '-ko'. Kiroletan aldea adierazteko, '-(e)z' erabiltzen da nagusiki, edo, bestela '-en aldea'. Mila botoko aldea*[e.] Mila botoren aldea. // Miarriztarrek puntu batez galdu zuten Tolosaren aurka, Aguileran. Lau tantoz nagusitu dira olaizolatarrak. Bi segundoren aldea kendu dio gaurko etapan.
All Around. h. banakako final orokor. Gimnastikako aparatuetan bildutako notak kontuan harturik egiten den finala.
antidopin*, antidoping*, kontrol antidopin* e. dopin analisi, dopin kontrol.
arerio, etsai. Kiroletan, erabili 'aurkari', 'aurkako', 'kontrako', 'kontrario'.
arku konposatu. Arku tiroan erabiltzen den arku mota bat da (es: compuesto; fr: arc à poulies).
arku kurbatu, arku olinpiko. Arku tiroan erabiltzen den arku mota bat da (es: recurvo; fr: recourbé).
arku tiro, arkulari.
arraun 1. Ontziak mugitzeko tresna.
arraun 2. Kirola. Arrauna krisian dago.
arraunari eragin (arrauna eragin*).
arraunka. Arraun eginez.
arraunketa 1. Arraun saioa.
arraunketa 2. Kirola. Kirol ederra da arraunketa.
artean, arteko. Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Osasunaren eta Athleticen arteko partida jokatuko da gaur*[e.] Osasunak eta Athleticek partida jokatuko dute gaur. Osasunak eta Athleticek elkarren kontra jokatuko dute gaur.
atletismo / athlétisme / athletics: atletismo
atletismoa. Jauziak: gorako jauzia (altuera jauzi*), jauzi hirukoitza, luzerako jauzia, pertika jauzia. Jaurtiketak: diskoa (disko jaurtiketa), mailua (mailu jaurtiketa), pisua (pisu jaurtiketa), xabalina (xabalina jaurtiketa). Lasterketak: 100 metrokoa, 200 metrokoa, dekatloia, ibilketa (20 kilometroko ibilketa), heptatloia, hesidunak (400 metroko hesiduna), krosa, maratoia, oztopodunak (3.000 metroko oztopoduna), txandakakoak (4x100 metro txandaka)...
aurka 1. Kirolei buruz mintzatuz, gehiegi erabiltzen da, beste esapide batzuk baztertzeraino. Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoaren aurka irabazteko*[e.] Iazko txapeldunak gorriak ikusi zituen Goizuetakoari irabazteko.
badminton: badminton
baloncesto / basketball: saskibaloi
balonmano / handball: eskubaloi
baselina egin* e. (baloia) harrotu, (baloia) loratu. Kiroletan.
bela. Hona hemen kirol nautikoaren modalitate batzuk: 470 (honela irakurtzen da: /lau hirurogeita hamar/); 49er (/fortinainer/);
9er FX; finn; laser standard; laser radial; nacra 17; RS:X (windsurf mota bat da).
belaontzi.
BMX, ciclismo BMX / Bicycle motocross / BMX (Bike Moto Cross): txirrindularitza akrobatiko, BMX
BMX lasterketa (BMX racing*).
borroka greko-erromatar. 60 kilokoen borroka greko-erromatarra.
boxeo, boxeolari, boxeatu. Boxeo kategoriak: arina, astuna, erdiarina, erdiastuna, erdiertaina, ertaina, euli pisua, luma pisua, mini-eulia, oilar pisua, superarina, superastuna, superoilarra, welter pisua.
boxeo / boxe anglaise / boxing: boxeo
ciclismo de montaña / vélo tout terrain / cycling - mountain bike: mendiko txirrindularitza
ciclismo de pista / cyclisme sur piste / cycling - track: pistako txirrindularitza, pista estaliko txirrindularitza
ciclismo de ruta (contrarreloj) / cyclisme sur route (contre-la-montre) / cycling - road (time trial): errepideko txirrindularitza (erlojupekoa)
ciclismo en ruta / cyclisme sur route / cycling - track cycling - road (road race): errepideko txirrindularitza
concurso completo de equitación / concours complet d'équitation / equestrian - eventing: zaldi lehiaketa oso
con timonel / avec barreur / coxed: lemazaindun
crawl. Igeriketa estilo librea.
dekatloi, dekatloilari. Hauek dira dekatloiko hamar probak: 100 metrokoa, luzerako jauzia, pisu jaurtiketa, gorako jauzia, 400 metrokoa, 110 metroko hesiduna, disko jaurtiketa, pertika jauzia, xabalina jaurtiketa eta 1.500 metrokoa.
diana 2* e. itu, jomuga. Bi tiroz jo du itua.
doma clásica / equestrian - dressage: zaldi heziera klasiko
domina. Medaila.
dopatu, dopin, dopin analisi, dopin kontrol (doping*).
ehunen (ehuneneko*). Zerbaiten ehun parte berdinetako bakoitza (es: centésima; fr: centième). Bost segundo eta zortzi ehuneneko*[e.] Bost segundo eta zortzi ehunen.
equitación (saltos) / équitation (sauts) / equestrian - jumping: zaldi jauzi
errekor, errekordun (record*). Marka, markaduna.
errekordun (recordman*, recordwoman*).
errelebu* e. txanda. Txandakako igeriketa proba.
errodadore* e. ordokilari. Txirrindularitzan.
esgrima / escrime / fencing: eskrima
eskrima (esgrima*). Ezpata jokoa.
estilo libreko BMX (BMX freestyle*).
fútbol / football: futbol
fair play* e. gizalege, kirol lege, joko garbi. Kiroletan, 'kirol lege' erabil daiteke; bestela, hobe 'gizalege'.
finalerdiak / finalaurrekoak, final-laurdenak, final-zortzirenak, final-hamaseirenak (1/2*, 1/4*, 1/8*, 1/16*).
garaipena lortu. h. irabazi. Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak lasaitasuna ekarri dio taldeari*[e.] Atletico Madrili irabazi izanak lasaitasuna ekarri dio taldeari.
garaipen erosoa lortu* e. erraz irabazi, aise irabazi... Kiroletako klixe gogaikarria da. Getxok garaipen erosoa lortu du Santboianaren aurka*[e.] Getxok erraz irabazi dio Santboianari.
gimnasia. h. gimnastika.
gimnasia artística / gymnastique / artistic gymnastics: gimnastika artistiko
gimnasia en trampolín / tranpoline / trampolining: tranpolineko gimnastika
gimnasia rítmica / gymnastique rythmique / rhythmic gymnastics: gimnastika erritmiko
gimnastika. Gimnastika artistikoa: lurra, barra finkoa, barra paraleloak, zaldi uztaiduna, eraztunak, jauzi zaldia (gizonezkoak); oreka barra, lurra, barra asimetrikoak, jauzi zaldia (emakumezkoak). Gimnastika erritmikoa: pilota, zinta, soka, uztaia, mazoak.
goi errendimenduko zentro.
golf: golf
golf jokalari, golfari (golfista*).
gurpilean joan (gurpilera joan*). Txirrindularitzan, aurrekoari segitzea tarterik utzi gabe. Mercado gurpilean joan da.
halterofilia / haltérophilie / weightlifting: halterofilia
halterofilo (haltera*). Halterofilian aritzen dena.
heptatloi, heptatloilari. Hauek dira heptatloiko zazpi probak: 100 metroko hesiduna, gorako jauzia, pisu jaurtiketa, 200 metrokoa, luzerako jauzia, xabalina jaurtiketa eta 800 metrokoa.
herri ordezkaritzarik gabeko atleta (atleta indibidual neutral*).
hiruko saskibaloi (3x3 saskibaloi*).
hockey. Belar hockeya, izotz hockeya, patin hockeya.
hockey sobre hierba / hockey sur gazon / field hockey: belar hockey
hutsarte. Tartea; zenbait kiroletan, jokatu gabeko denbora. Ekisoainek hutsartea eskatu behar izan zuen, bi puntuak Bartzelonarako bidean zihoazelako. Partida amaitzeko minutu erdia falta zela, hutsartea eskatu zuen Hormadik.
ibilketa (martxa*). Atletismoko kirola. Odriozola nagusitu zen 20 kilometroko ibilketa proban.
igeriketa. Hona hemen estiloak: bizkar estiloa (bizkar igeriketa), bular estiloa (bular igeriketa), estilo librea edo crawl estiloa (igeriketa librea edo crawl igeriketa), tximeleta estiloa, lau estiloak (lau estiloetako 400 metrokoa), txandaka. Bizkar estiloko 100 metroko proba, bizkar estiloko 100 metrokoa, 100 metro bizkarrez igerian, 100 metro bizkarka egin. Bular estiloko 100 metroko proba, bular estiloko 100 metrokoa, 100 metro bularrez igerian, 100 metro bularka egin. Ondo ibili da 400 metro libreetan*[e.] Ondo ibili da estilo libreko 400 metrokoan.
irteera hartu* e. irten, abiatu... Kontuz kiroletako klixeekin. Txirrindulariak prest zeuden irteera hartzeko*[e.] Txirrindulariak prest zeuden irteteko.
jaurtiketak. Hona hemen atletismokoak: diskoa (disko jaurtiketa), mailua (mailu jaurtiketa), pisua (pisu jaurtiketa), xabalina (xabalina jaurtiketa).
jauzi. Salto, salto egin. Atletismoko jauziak: gorako jauzia (altuera jauzi*), jauzi hirukoitza, luzerako jauzia, pertika jauzia. Ur jauzia.
jauzi ohol. Tranpolina, gimnastikan eta beste kirol batzuetan erabiltzen den tresna.
Joko Olinpiko* e. Olinpiar Joko.
judo: judo
judo, judoka. Kategoriak: estraarin, erdiarin, arin, erdiertain, ertain, erdiastun, astun.
kaleko skate (street skateboard*). Skatearen modalitatea.
karate, karateka.
kata. Karateko lehiaketa mota bat da, mugimenduen erakustaldi teknikoan datzana.
kayak. Ontzi mota, oso arina, luzea eta estua.
kayak-kros (kayak-cross*).
keirin. Pistako txirrindularitzako modalitatea
.
kiribil (tirabuzoi*). Zenbat kiroletako terminoa, hala nola tranpolineko jauzietakoa. Plataforman buruz behera jarri, eta jauzi bikoitza egin zuen atzerantz, tirabuzoi eta erdirekin*[e.] Plataforman buruz behera jarri, eta jauzi bikoitza egin zuen atzerantz, kiribil eta erdirekin.
kiroldegi (polikiroldegi*).
kirol lege (kiroltasun*). Lehia gogorra izango da, baina kirol legez jokatua.
kiroltasun* e. kirol lege.
KO. 'Knock-out'. Boxeoan, borroka bukatzeko modua.
kontraktura. Gihar baten uzkurdura.
kontrol antidopin* e. dopin analisi, dopin kontrol.
kros, kroslari (cross-country*). Lasarteko Kros Lasterketa.
kumite. Karateko lehiaketa mota bat da, aurkariaren kontrako borroketan oinarritua. Kumitean ariko dira.
lanzadore* e. esprint-bideratzaile. Txirrindularitzan.
lasterketak. Atletismokoak: dekatloia, ibilketa (20 kilometroko ibilketa), heptatloia, hesidunak (100 metroko hesiduna), krosa, maratoia, oztopodunak (3.000 metroko oztopoduna), txandakakoak (4x100 metro txandaka)...
lehiatu. Aditz laguntzailea 'da' sailekoa du. Munduko Txapelketa lehiatu du*[e.] Munduko Txapelketan lehiatu da.
lemari, lemazain. Lema gobernatzen duena. Lemazainik gabeko laukoa. Zortziko ontzi lemazainduna.
lucha grecorromana / lutte gréco-romaine / Greco-Roman wrestling: borroka greko-erromatar
lucha libre / lutte libre / freestyle wrestling : borroka libre
luma bola. Badmintoneko pilota.
lur harrotua, -a (lur zanpatua*). Tenisean, buztinezko lurra duen jokalekua.
madison. Pistako txirrindularitzako modalitatea.
marka. Errekorra. Marka jarri, marka hautsi, marka ondu, marka hobetu. Marka berdindu.
medaila. Domina.
natación / natation / swimming: igeriketa
natación de larga distancia, maratón de natación / natation de longue distance / marathon swimming: igeriketako maratoi
natación sincronizada / natation synchronisée / synchronised swimming: igeriketa sinkronizatu
navegación a vela / nautisme à la voile / sailing: bela, belako nabigazio
olinpiar 2. Olinpiar Jokoei dagokiena. Olinpiar kirolak eta olinpiar hiriak. Olinpiar estadio batean.
olinpiar hiri (Olinpiar Hiri*).
Olinpiar Joko (Joko Olinpiko*). Letra larriz, baita 'olinpiar' hitza isiltzen denean ere. Tokioko Olinpiar Jokoak. Tokioko Jokoak.
olinpiko. Olinpiar Jokoei dagokiena eta, kirolariez mintzatuz, bertan partu hartu duena. Atleta olinpikoa, bandera olinpikoa, diploma olinpikoa, domina olinpikoa, errekor olinpikoa, igerilari olinpikoa, kirol olinpiko, marka olinpikoa, su olinpikoa, txapeldun olinpikoa, ziklo olinpikoa, zuzi olinpikoa.
omnium. Pistako txirrindularitzako modalitatea.
parabadminton. Badminton egokitua.
Paralinpiar Jokoak, -ak (Paraolinpiar Jokoak*, Joko Paralinpikoak*).
Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako estadioak. Parisko eremua: Alexandro III.a zubia (Pont Alexandre III*), Bercy Arena, Concorde (La Concorde*), Eiffel dorrea (Tour Eiffel*), Elbarrien jauregia (Invalides*), Hego Paris Arena (Paris Sud Arena*), Jauregi Handia (Grand Palais*) , Marteren Zelaia Arena (Champ-de-Mars Arena*), Porte de La Chapelle Arena, Printzeen parkea (Parc des Princes*), Roland Garros, Trocadero, Udaletxea (Hôtel de Ville*). Ile-de-France eremua: Bourgeteko eskalada zentroa (Site d'escalade Bourget*), Elancourteko muinoa (Colline d'Elancourt*), Golf Nazionala (Golf National*), Ipar Paris Arena (Paris Nord Arena*), Paris La Defense Arena, Saint-Quentin-en-Yvelinesko Belodromo Nazionala (Vélodrome National de Saint-Quentin-En-Yvelines*), Saint-Quentin-en-Yvelinesko BMX estadioa (Stade BMX de Saint-Quentin-En-Yvelines*), Stade de France, Ur Zentroa (Centre Aquatique*), Vaires-sur-Marneko estadio nautikoa (Stade Nautique de Vaires-sur-Marne*), Versaillesko jauregia (Château de Versailles*), Yves-du-Manoir estadioa (Stade Yves-Du-Manoir*). Besteak: Beaujoireko estadioa, Bordeleko estadioa, Chateaurouxko Tiro Zentro Nazionala (Centre National de Tir de Châteauroux*), Geoffroy-Guichard estadioa, Lyongo estadioa, Marseillako estadioa, Marseillako kirol portua (Marina de Marseille*), Nizako estadioa, Pierre Mauroy estadioa, Teahupo'o.
parkeko skate (park skateboard*). Skatearen modalitatea.
pentatlón moderno (salto ecuestre, combinada) / pentathlon moderne (équitation, combiné) / modern pentathlon (riding, combined): pentatloi moderno (zaldi jauzi, zaldiketa; konbinatua)
pentatloi, pentatloilari. Hauek dira pentatloiko bost probak: tiroa, eskrima, igeriketa, zaldiketa eta kros lasterketa.
piragüismo en aguas tranquilas / course en ligne (canoë-kayak) / canoe sprint: ur bareko kanoa, ur bareko kanoa-kayak
piragüismo en eslalon / slalom (canoë-kayak) / canoe slalom: eslalomeko kanoa, eslalomeko kayak
porrota ezagutu* e. galdu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Lau jardunaldi egin ditu porrota ezagutu gabe*[e.] Lau jardunaldi egin ditu galdu gabe.
proba. Esperimentuak, kirol lehiak, etsaminak eta analisi medikoak 'probak' dira, ez 'frogak'. Lurreko telebista digitalak frogak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik*[e.] Lurreko telebista digitalak probak egiten ari dira, emanaldiak hasi aurretik. // Arrunt froga gogorra da maratoia*[e.] Arrunt proba gogorra da maratoia. Proba nuklearrak. DNA proba. Ebaluazio proba. Atariko proba.
record* e. errekor, marka. Teleikusle, irrati entzule eta gisakoez mintzatuz, ez erabili ez 'errekor' eta ez 'marka'. Euskadi Irratiak entzule errekorra hautsi du martxoan*[e.] Euskadi Irratiak inoiz baino entzule gehiago izan du martxoan.
recordman*, recordwoman* e. errekordun.
remo / aviron / rowing: arraun, arraunketa
round. Boxeoko borrokaldia.
rugby: errugbi
rugby a siete / rugby à sept / rugby sevens: zazpiko errugbi
sailkatu. Kiroletan, kontuan izan 'Munduko Txapelketarako sailkatu da' ez dela hori adierazteko modu bakarra: 'Munduko Txapelketan sartu da', 'Munduko Txapelketara pasatu da'...
sakatu. Kiroletan, 'sakea atera'.
salto (natación) / plongeon / diving: jauzi
sare. Kiroletan, singularrean erabili. Palaciosen hutsaz baliatu, eta baloia sareetan sartu zuen*[e.] Palaciosen hutsaz baliatu, eta baloia sarean sartu zuen.
scull. Arraunean, ontzi mota. Bateko sculla, biko sculla, lauko sculla, biko scull arina. Bateko sculleko A eta B taldeak, laukoetako B taldea.
sektore 2* e. zati. Txirrindularitzan eta automobilismoan, zenbait lasterketaren parteak. Etaparen bigarren sektorean erori da*[e.] Etaparen bigarren zatian erori da.
sentsazio onak izan* e. ondo sentitu. Kiroletako klixe gogaikarria da. Entrenamenduetan sentsazio onak izan ditu*[e.] Entrenamenduetan ondo sentitu da.
sin timonel / sans barreur / coxless: lemazainik gabeko
skate, skating edo skateboarding, skater. Irristailu mota; irristailu horrekin egiten den kirola; kirol horretan aritzen dena.
stroke play. Golfeko terminoa da. 'Kolpe joko' ere erabil daiteke.
swing 2. Golfeko eta boxeoko kolpe mota.
taekwondo: taekwondo
tenis / tennis: tenis
tenis de mesa / tennis de table / table tennis: ping-pong, mahai tenis
tiratzaile (tirolari*, tiralari*). Bost pistola tiralari joango dira txapelketara*[e.] Bost pistola tiratzaile joango dira txapelketara.
tiro con arco / tir à l'arc / archery: arku tiro
tiro deportivo / tir sportif / shooting: tiro
tranpolin. Gimnastikan eta beste kirol batzuetan erabiltzen den jauzi ohola.
triatlón / triathlon: triatloi
triatloi, triatleta, triatloilari.
txapeldunorde (azpitxapeldun*).
txartela lortu* Kiroletako klixe gogaikarria da. Final-laurdenetarako txartela lortu dute*[e.] Final-laurdenetan sartzea lortu dute. Final-laurdenetan sartu dira. // Lauko Finalerako txartela lortu du*[e.] Lauko Finalera pasatu da.
txirrindularitza. Hauek dira modalitateak: errepideko txirrindularitza; mendiko txirrindularitza; pistako edo pista estaliko txirrindularitza; txirrindularitza akrobatikoa edo BMX; ziklo-krosa.
ur zabaletako igeriketa (ur irekietako igeriketa*).
voleibol / beach volleyball: hondartzako boleibol
voleibol / volleyball: boleibol
waterpolo / water-polo / water polo: waterpolo
welter. Boxeoko kategoria.
zaleak, jarraitzaileak (zalego*, zaletuak*). Zalegoak asko laguntzen digu*[e.] Zaleek asko laguntzen digute. // Zaletuen poza*[e.] Zaleen poza.
zuzi olinpiko (zuzi olinpiar*).