Koloreak

-kara. Kolore bat edo forma bat gauzaren batekin identifikatzen duen atzizkia. Hauskara, hautsaren kolorekoa. Lastokara, lastoaren kolorekoa. Zilarkara, zilarraren kolorekoa. Arrauzkara, arrautzaren tankerakoa. Belarkara, belarraren tankerakoa. Burdinkara, burdinaren tankerakoa.

beltz. Zorigaitza eta tristura adierazteko. Kontua beltz jarri zen. Egun beltza izan dute. Dena beltz ikusten du. Zori beltza. Azken beltza izan zuen.

beltz. Haserrea adierazteko. Kopeta belztu. Bekozkoa beltz. Muturra beltz. Beltzuri egin.

beltz. Sakonera adierazteko. Erreka beltza. Putzu beltza. Osin beltza.

beltz. Eguraldi txarra adierazteko. Eguraldiak mutur beltza jarri du. Eguraldi beltza egin zuen. Ilbeltza.

beltz: azienda beltz. Txerri azienda.

beltz: beltzak ikusi, beltzak pasatu. Gaizki ibili, larri ibili (es: pasarlas moradas; fr: en voir de toutes les couleurs).

beltz: bereak eta asto beltzarenak. Egundokoak aditu, esan...

beltz: gau beltz. Enfasia emateko baliabide bat da aipaturikoaren kolorea esplizitatzea.

beltz: lana beltz egin. Erruz lan egin.

beltz: ogi beltz. Irin osoko ogia (es: integral; fr: complet).

beltz: tabako beltz. (es: negro; fr: brun).

beltzak, -ak. Kartetan, txanka, zaldia eta erregea.

berde. Heldutasun falta adierazteko. Oso berde geunden artean.

berde. Aurpegiko kolore txarra adierazteko. Kolore berde samarrak dituzu. Berdotz samarra zen.

berde. Sexuarekin zerikusia duten gauzak adierazteko. Txiste berdea. Solas berdeak. Berdekeriak.

berde: berdate. Eurite luzea.

berde: eguraldi berde. Eguraldi zakarra.

berde: haize berde. Haize bortitza.

denim urdin (urdin denim*). Urdin mota.

gorri. Gatazken latza adierazteko. Sarraski gorria. Gerra gorria. Kalapita gorria. Gatazka gorria. Istilu gorria.

gorri. Sentimenduen bizitasuna adierazteko. Ikara gorria. Irrika gorria. Lotsa gorria.

gorri. Haur txikiak aipatzeko. Umegorria, orpogorria, hankagorria.

gorri. Soiltasuna eta biluztasuna adierazteko. Larrugorri. Belaun gorritan. Biluzgorri. Lugorria.

gorri. Beharra eta oinazea adierazteko. Gorriak ikusi. Premia gorria. Miseria gorria. Kale gorrian. Gose gorria.

gorri. Amorrazio handia adierazteko zenbait esapidetan ageri da. Haserre gorria. Gorroto gorria. Errabia gorria.

gorri: abelgorri. Behi azienda.

gorri: gorriak ikusi. Gaizki ibili, larri ibili (es: pasarlas moradas; fr: en voir de toutes les couleurs).

gorri: haragi gorritan. Enfasia emateko baliabide bat da aipaturikoaren kolorea esplizitatzea.

gorri: odol gorri. Enfasia emateko baliabide bat da aipaturikoaren kolorea esplizitatzea.

gorri: tabako gorri. (es: rubio; fr: blond).

gorri: txakur gorri. Gaztain koloreko txakurra.

musker. Belarrari, hosto berdeei, fruitu ondugabeei eta halakoei buruz mintzatuz, berdea. Musker zegoen belarra.

urdin: asto urdin. Asto grisa.

urdin: ile urdin. Ile zuria. Bizarra urdindu zaio.

zuri. Faltsukeria adierazteko. Zurikeriaz jokatzen zuen beti.

zuri. Alferkeria adierazteko. Langile zuria. Lan zuria da Jon. Ez da, ez, nekatuko: horrek izerdi zuria ateratzen du.

zuri: azienda zuri. Ardi azienda.

zuri: esne zuritan. Enfasia emateko baliabide bat da aipaturikoaren kolorea esplizitatzea.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: estiloliburua@berria.eus
webgunearen mapa