Hotsak

abere larriak. Marruma, makakorro.

ahatea. Kua-kua.

ahotik ahora ibiltzea. Bala-bala, bolo-bolo.

ahuntza. Bekereke, bee, marraka.

aizkora kolpeak. Kiski-kaska.

amiamokoa. Klaka.

antzara. Karranka, karran-karran.

apoa. Klik-klok, kluk-kluk, klin-klon.

ardia. Balaka, bee, beeka, marraka, mee.

argazki kamera. Klisk.

arrautza haustea. Klask.

astoa. Aaaaa, aja-ja, arran-arran, arrantza, arrantzaka, zinka.

ate joka. Kas-kas, kask, kask-kask, kax-kax, dan-dan, pan-pan.

azeria. Zaunka, xanpa.

balantzaka. Binbili-bonbolo, binbilin-bolon, dinbili-danbala, pinpili-panpala, zinbulu-zanbulu.

barrea. Iji, iji-aja, iji eta aja, ijiji, kar-kar(-kar), kur-kur(-kur), ajaja, ja.

barre ironikoa. Ja-jai.

bat-batean. Di-da, brau, dzast, zart, rau, zapla, banpez, klak, krak, krask, krik, krik-krak, tak.

bat-batean bururaturiko ideia. Dapa.

behia, zezena, idia. Mu, marru, orro, marru-marru, marru egin, marruka aritu, marruma, murrusa, murrusaka, mu eta mu.

behorra eta zaldia. Irrintzia, ijijiji.

belea eta gisako hegaztiak. Karra-karra, karranka, kras-kras, kua-kua.

bihotza. Taup, taup-taup, taupa-taupa, tak, tak-tak, pil-pil.

bizkor. Zirt-zart, sast, rau, rast, brast, brasta-brasta, bristi-brasta, brixt, zizt.

bizkor emaniko kolpeak. Zirti-zarta.

bozgorailuaren zarata ulertezina. Kirrink eta karrask.

danborra. Dan-dan, ranplanplan, rapetaplan, rataplan.

desgogara egotea. Uf, ufa, puf.

dirua. Txin-txin.

distira. Brixt, bris-bris, brist-brist, briz-briz, dir-dir, diz-diz, klisk.

doministikua. Atxi, hatxiu, atrux, atruxka, antuxa, atxus, atxuska, atxis, atxix.

ebakitzea. Zarrats, ritx.

edaria zerbitzatzea. Glin-glan.

edatea. Danga-danga, glu-glu, klu-klu, zanga, zanga-zanga, zurrut, zurrust, hurrup, klik.

ekaitza. Burrunba.

elurra. Mara-mara, tapa-tapa.

eperra. Txor-txor.

erlea. Burrunba, brun-brun, zunburrun.

erlojua. Tak, tak-tak, tiki-taka.

erortzea (lurrera, uretara...). Plaust, plausta, blast, plast, plasta, plasta-plasta, plost, patapun, patapau, punpa, punba.

errota. Tiki-taka.

esertzea. Aapa.

eskinosoa. Karra-karra.

eulia. Burrunba, brun-brun, zunburrun.

euri handia, zaparradarik gabe. Zara-zara, zarra-zarra.

eurixka. Ziri-ziri, ziri-miri.

euri zaparrada. Zapar-zapar.

ezkila, kanpaia. Dilin-dalan, dan-dan, danbada, danga, danga-danga, din-dan, binbili-banbala, durundi, dinbili-danbala, dinbilin-danbalan, tanga, tilin, tilin-talan, tilin-tilin.

ezpatak. Klix-klax, zirti-zarta.

eztanda. Danba, pun, zart, pan.

eztula. Tuju-tuju, eju eta eju.

ezustea. Sast.

flasha. Brixt, brist.

gaztainak, erre bitartean. Zirt-zart.

guraizea. Klix-klax, kras-kras.

gurdia. Karranka.

haizea. Fiu, ulu, zurrumurru, pir-pir.

haize leuna. Firi-fara.

hara eta hona. Tilin-talan, firin-faran.

harridura. Atx.

haustea. Klak, klask, krak, krak egin, krik-krak, krik-krok, zart.

hegalen mugimendua. Fla-fla-fla, xapla-xapla.

hiltzea. Pot.

hizketa etengabea. Txor-txor, tur-tur-tur, tar-tar-tar, bar-bar, bala-bala, tel-tel, tili-pala-tili-pala, txau-txau-txau, ttor-ttor, mar-mar.

hontza. Uhuri, ujuju, ulu.

hortzak. Kras-kras, klak.

hostoak. Pir-pir, fir-fir.

hozka. Klak, klask, kosk.

hozka oldartzea. Gliski-glaska.

ibaia. Gur-gur, gur-gur egin, zurrumurru, xurru-xurru, xur-xur.

igela. Karra-karra-karra, kroak, kroaka, kro-kro, krak.

igurztea. Arrast, zirri-zarra.

ilea moztea. Gliski-glaska, klik-klik.

indioilarra. Glu-glu, glu-glu egin, kur-kur.

irakitea. Bar-bar, bor-bor, bur-bur, gal-gal.

irenstea. Klak, klik, klik eta klak, klik eta klik, hurrup eta klik.

irristatzea. Irrist, laprast.

itsasoa. Burrunba.

jatea. Mau-mau, mauka-mauka, naka-naka, kaska-kaska, klak, klaka-klaka, mauska-mauska, mausta-mausta, ñan-ñan.

jatean nahikoa egin. Glok, glok egin.

joarea. Bulun-bulun(-bulun), dilin-dalan, dulun, dulun-dulun, tulun, tulun-tulun.

joka. Danba-danba, danga, di-da.

kanoia. Danbada, dunbada.

karraska. Kris-kras.

kate txikia. Txilin.

katua. Miau, marrau, miauka aritu, miau egin, marraka egin, marrakatu, ñau, ñauz, ñauka.

kazkabarra. Zirti-zarta, kiski-kaska.

kilima. Kili-kili.

kilkerra. Kir-kir, kri-kri, xirri-xirri.

kolpe handia. Banba, danba, danbada, danbateko, panp, panpa, pun, kanka, plaust.

kolpe segida. Kisk eta kask, kisk-kask, kiski-kaska, binba-banba, dinbi-danba, panpa-panpa, pinpi-panpa, siki-saka, tiki-taka, tiliki-talaka.

kolpe txikia. Kask-kask, tak, tok, tak-tak, tok-tok.

korroka. Korrok.

kukua. Kuku.

labana sartzea. Sasta.

lehoia. Marruma.

likido bat isurtzea. Parrast.

liztorra. Burrunba.

mailua. Danbateko, panpa-panpa, taun-taun, taunk, tiriki-tauki.

makilaren mugimendua. Firrinda, zirt-zart, zirt eta zart.

makina. Tiki-taka, fra-fra.

marmarra. Mar-mar-mar, mur-mur-mur.

masailekoa. Plisti-plasta, zapla, dabla, dibli-dabla, da-da, pla, pla-pla-pla.

mastekatzea. Kaska-kaska.

metala. Txin-txin.

metrailadorea. Ta-ta-ta-ta-ta.

mina. Otx, atx, ai, aiena, aienatxo.

mozolo. Oihu, ujuju, uuu eta aaa.

moztea. Krask.

nekea. Ufa.

oihua. Uu, uuuu.

oilarra. Kukurruku, kukurrukuka.

oiloa. Karaka, karaka egin, kakaraka aritu, kiriki eta karaka.

oinez. Taka-taka, tiki-taka, tipi-tapa, tapa-tapa.

olatuak. Furrust-farrast.

ongi izatea. Aufa, aufi.

otsoa. Alarau, ulu, ulu-ulu, hauma, uhuri.

pipan erretzea. Pafa-pafa, pauta-pauta.

plisti-plasta. Ura jotzean ateratzen den hotsa. Plisti-plasta ibili da putzuetan.

putz egitea. Fu.

puzkerra. Turrut, puzzz, tirri eta tarra.

sabela. Gur-gur, gur-gur egin, kurrinka, glu-glu.

sastada. Sast, zazt.

satorra. Siu-siu.

sehaska. Klun-klan, kun-kun.

sokaren mugimendua. Firrinda.

sugea. Txistu.

talka. Klak, klask, plaust.

telefonoa. Tirrin-tirrin.

telefono dei etena. Pu-pu-pu-pu.

tiroa. Banba, danba, dzast, sast, pan, bunba, bunbada, pinpi-panpa.

topa egitea. Glin-glin-glin.

trago batean edalontzia hustea. Hikilimikiklik, hilimiliklik.

trakets jatea. Klika-klaka.

trena. Trakatan-trakatan, tipirri-taparra, trinkili-trankala, trinkili eta trankala.

trosta. Draka-draka-draka, patapa-patapa, trakatan, traka-traka.

trumoia. Burrun, burrunba, danbateko, orro.

txakurkumea. Ttau-ttau.

txakurra. Au, au-au, ttau-ttau, zaunk-zaunk, zaunka, ulu, hauma.

txakurra jatean. Lapa-lapa, glaska-glaska.

txerria, basurdea eta gisakoak. Kurrin, kurrin-kurrin, kurrinka, zurrunga.

txilina. Tilin, tilin-tilin.

tximeleta. Ziru-zira.

txinparta. Zirt-zart, kriski-kraska.

txirrina. Tirrin, tirrin-tirrin, tilin-tilin.

txistua. Fiu, uuii.

txita. Txio-txio, txioka.

txoria. Txio, txorrotxio, txio-txio, txioka.

unea. Xixt.

uretan ibiltzea. Plisti-plasta.

uretan murgiltzea. Plunp, pluf.

urrats geldoan. Tirriki-tarraka, tirrist-tarrast, tirristi-tarrasta, tuku-tuku, xirri-xarra.

urratzea. Tarrat, zarrat.

usoa. Urruma, kurruka.

xurxula. Pir-pir.

zakar. Rau, briu-brau.

zapoa. Klok-klok, klonk-klonk.

zarata handia. Birrinbi-barranba.

zerbait gogor irenstea. Klik.

zerbait pixkanaka egitea. Txiri-txiri.

zerra. Sirrin-sarran, zarra-zarra.

zigor ukaldia. Zirt-zart, zirt eta zart.

zintzarria. Bulun-bulun(-bulun), dilin-dalan, dulun, dulun-dulun, tulun, tulun-tulun.

ziztada. Sast, zazt, zizt, zizta, zizt-zazt, zizti-zazta, txixt, sist eta sast, dzast.

zozoa. Zorzor.

zurrumurrua. Bru-bru.

© Berria.eus - Euskal Editorea SM    •   Martin Ugalde kultur parkea, Andoain 20140
Telefonoa: 943-30 40 30  •   Faxa: 943-59 01 72  •  Posta elektronikoa: [email protected]
webgunearen mapa